16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lekuzaldatze-ikerketa

Zelula-moten ordezkapena bareen liseriguruinean

eta bere eragina biomarkatzaileen

gainean: metalez kutsatutako eta kutsatu gabeko

tokien artean lekuzaldatze-esperimentuak

Laburpena: Zelula-moten ordezkapena (CTR; ingeleraz, cell type replacement) estresatutako

moluskuen liseri-guruineko epitelioan ematen den fenomeno orokorra da. Aldez aurretik laborategian

egindako ikerlanek, CTRk biometatze-prozesu eta biomarkatzaileen neurketen gainean eragina duela

erakutsi dute. Lan honen helburua CTR prozesua kutsadura metaliko pean kronikoki egondako bareetan

itzulgarria ote den eta biometaketa-parametro eta esposizio- zein efektu- biomarkatzaileen gainean CTRk

zer nolako eragina duen aztertzea da. Horretarako, Arion ater bareak, abandonatutako zink meatze batetik

(Karrantza) eta kutsatugabeko toki batetik (Bakio) jaso ziren eta leku batetik bestera 3, 10 eta 28 egunez

lekuzaldatu ziren. Metal-zama, absortzio atomikozko espektrofotometria (AAS) erabiliz kalkulatu zen.

Lisosomen egitura-aldaketa, zelula-moten dentsitate bolumetrikoa, autometalografiko hauspeakinak eta

metalotioneinen mailak esposizio- eta efektu-biomarkatzaile gisa neurtu ziren. Ikerlan honen emaitzek,

metal-kutsadura kroniko pean egondako bareen liseri-guruinak, laborategian hainbat astez metalen pean

jarritako bareen liseri-guruinen antzekoak direla erakutsi dute. Hala ere, kronikoki kutsatutako liseriguruinak,

laborategian epe laburrean kutsatutakoen bareenak ez bezala, kutsadura-iturria etenez gero ez

dira erantzunkorrak, edo behintzat, erantzuteko gaitasun murritzagoa dute. Bestalde, kutsatugabeko tokitik

meatzera lekuzaldatutako bareek, 3 eguneko lekuzaldatze ostean jada laborategian metal pean jarritako

bareek bezala erantzun zuten; beraz, lan honek, erabilitako prozedura analitikoak eta biomarkatzaileak

lurzorutan noizbehinkako metal-esposizioak detektatzeko egokiak direla demostratu du.

Gako-hitzak: lekuzaldatzea, zelula-moten ordezkapena, metalak, kutsadura kronikoa, liseri-guruina,

bareak.

187

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!