16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

horretan, III motako tubuluen proportzioa liseriketa prozesuan zehar konstante mantentzen

da, eta I eta II motako tubuluen artean txandakatzea suertatzen da itsasaldi-zikloan zehar

(McQuiston, 1969). Edozein modutan, tubulu guztietara elikagaia aldi berean, neurri

berean eta konposizio berarekin heltzen ez denez, liseri-guruinean 4 liseriketa-faseak

(tubulu-motak) bereiz daitezke aldi berean, proportzio oso desberdinetan bada ere

(McQuiston, 1969; Robinson & Langton, 1980; Robinson, 1983).

Lau tubulu-moten existentzian oinarrituz, liseriketa intrazelularra azaltzeko teoria

bat plazaratu zen (Morton, 1983; Henry, 1987; Beninger & Le Pennec, 1991). Elikagaiak

heldu bitartean, tubuluak atseden-fasean egongo ziren. Elikagaiak tubuluetara

iristerakoan, liseri-zelulek elikagaiak xurgatuko lituzkete (xurgatze-fasea), eta liseriketa

bukatzearekin batera zelula asko deuseztatuko ziren (desegite-fasea). Azkenik, hurrengo

liseriketa-zikloari ekin ahal izateko, epitelioa zelula berriez hornituko zen (berregite-fasea).

Teoria horren arabera, liseriketa-zikloa eta epitelioaren berriztapen-zikloa koordinaturik

egongo ziren (Morton, 1983), eta zelulen berriztapen masiboa ordu gutxitako epean

suertatu beharko zen. Hau da, liseri-epitelioan zelulen berriztapen-maila izugarri handia

izan beharko litzateke, eta liseri-tubuluetako epitelioa partzialki (liseriketa difasikoa) edo

guztiz (liseriketa monofasikoa) berriztatua izango litzateke elikatze-ziklo bakoitzeko,

etengabe. Aitzitik, epitelio-zelulen zatiketa ez da batere konspikuoa liseri-epitelioan

(Marigómez et al., 1998a).

7. Irudia: Liseriketa prozesuan zehar muskuiluen

liseri-epitelioak hartzen dituen morfologia desberdinak.

(A) Atseden-fasea, (B) Xurgatze-fasea, (C) Desegitefasea

(D) Berregite-fasea. (Langton-tik (1975)

birmoldatua).

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!