16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ikustarazteko, aldez aurretik magurio eta

muskuiluetan erabilitako diamino benzidinak

bareen liseri-guruinean pikor zitoplasmatiko eta

lipofuszina ugariekin erreakzionatzen baitzuen

(Zaldibar et al., 2004; 3 eta 4. Kapituluak). Hala ere,

iraizte-zelulen bakuoloen lipofuszinen zenbait

substantzia AlPrekin erreakzionagarriak badira.

Edonola ere, lipofuszina sasipositibook, liseri-

guruin eta urdaileko epitelioan behatutako nukleo

BrdU-positiboetatik zailtasun handirik gabe bereiztu

genituen. Muskuilu eta magurioetan gertatu zen

moduan, bareen kasuan ere, urdaileko epitelioan

liseri-guruineko epitelioan baino BrdU-markaketa

nabariagoa topatu dugu (Zaldibar et al., 2004; 4.

Kapitulua). Liseri-guruineko epitelioan, BrdU-

markaketa batez ere liseri-zeluletan behatu zen,

kaltzio-zelula urrietan markaketa ahula behatu zen

bitartean. Iraizte-zelulen nukleoan ez zen BrdU-

markaketa positiborik aurkitu. Hala ere,

bakuoloetako lipofuszinen markaketek nukleo

BrdU-positiboak itzal zitzaketeenez, iraizte-zelulak

proliferatzeko gai direnentz egiaztatzeko, behaketa

zehatzagoak egitea ezinbestekoa izango litzateke.

Edonola ere, Cd + keroseno tratamenduak eta

ondorengo arazte-aldiak, bareen liseri-zelulen

proliferazio-intentsitatearen areagotzea eragin dute,

ikusi dugunez. Izan ere, tratatutako zein araztutatko

bareetan nukleo BrdU-positibo gehiago daude talde

kontroleko bareetan baino. Era berean,

magurioetan, Cd-ak liseri-zelulen proliferazioa

areagotu zuen, eta proliferazio-tasa altu hori 7

eguneko arazte-aldiaren ondoren ere antzeko

mailan mantendu zen (4. Kapitulua).

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: laborategi-ikerketa

Kutsatzaileek zelulen proliferazioa eragin

dezaketena jakina da (Beyersmann & Hechtenberg,

1997; Habeebu et al., 1998; Piechotta et al., 1999;

Chabicovsky et al., 2004). Magurioetan, Cd pean

egoteak, arazte-prozesuei aurre egin ahal izateko,

areagotutako liseri-zelulen berriztapena dakar,

zelulen heriotza eta proliferazioaren arteko balantze

gisa interpreta daitekeena (4. Kapitulua). Bareetan,

areagotutako liseri-zelulen proliferazioa iraizte-

zelula faseranzko progresio areagotuarekin batera

gertatu zela dirudi. Zentzu horretan, Cu-meatze

abandonatu batean hainbat belaunaldiz (kutsadura

kronikoa) bizi izan diren bareen liseri-guruinean,

iraizte-zelulen kopuru erlatibo altuaren berri eman

da; non liseri-zelulek pikor zitoplasmatikoen

iraizpenean bortizki baitziharduten eta oso

bakuolizaturik ageri baitziren (Marigómez et al.,

1998a).

Aldez aurretik metal pean jarritako magurio eta

muskuiluetan deskribatu den moduan (1 eta 4.

Kapituluak), Cd + keroseno nahasturaz trataturiko

bareetan suertatutako zelula-moten osaketaren

aldaketak ere, 7 eguneko arazte-aldiaren ostean

itzulgarriak izan ziren. Liseri-zelulen proliferazioa

tratatu eta araztutako bareen artean desberdina ez

dela dirudienez, behatutako leheneratzea liseri-

zeluletatik iraizte-zeluletaranzko progresioa

moteltzean datzala pentsa genezake, eta hori

epitelio-jarduera kutzatsailea ez egotean moteldu

izanarekin bat letorke (Marigómez et al., 1986b;

1998a; Chandran et al., 2005; 4. Kapitulua). Beraz,

ingurumen-baldintz jakin bakoitzari zelula-moten

osaketa bereizgarri bat eslei lekioke.

183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!