16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

aldiaren ondorioz 2600 liseri-zelula berri sortu

zirelarik 17.8 x 10 6 µm 3 -ko liseri-guruineko unitate

arbitrarioko (4. Kapitulua). Cd pean jarritako

magurioetan, Vv BAS eta zelula basofilikoen

bolumen absolutua handitu zen, baina ez zen

aldaketarik behatu zelula basofilikoen kopuruan (4.

Kapitulua), ikerlan honetan Cd + keroseno pean

jarritako bareetan behatutako emaitzekin bat

datorrena. Bestalde, Cd + keroseno pean 27

egunez mantendutako bareetan 500 (%300) iraizte-

zelula berri agertu ziren bolumen unitate

arbitrarioko, 7 eguneko arazte-aldiaren ondorioz

galdu zirenak, hain zuzen. Aipagarria da, muskuilu

eta magurioetan gertatu ez bezala, epitelio-zelulen

kopuru totala kutsatzaileen zein arazte-aldiaren

eraginez ez zela aldatu. Iraizte-zelula, zelula-mota

desberdina baino bizi-zikloaren amaieran dagoen

liseri-zelula dela proposatu da (Porcel et al., 1996;

Dimitriadis & Konstantinidou, 2002). Liseri- eta

iraizte-zelulen proportzio erlatiboek kontrako

zentzuan mugitzen dira baraualdian eta

kutsatzaileen esposizio pean (Porcel et al. 1996;

Marigómez et al. 1998; Dimitriadis & Konstantinidou

2002; 6. Kapitulua). Testuinguru horretan, ikerlan

honen emaitzek, iraizte-zelulak liseri-zelula “zahar”

edo “erabiliak” direnaren hipotesia sendotzen dute,

liseri-zelulen eta iraizte-zelulen kopuru absolutuek,

tratamendu eta arazte-aldiaren eraginez kontrako

zentzua jarraitzen baitute. Metalek, bareen liseri-

guruineko zelulen zahartzapen goiztiarra eragin

dezaketela aurretik ere proposatu da (Marigómez et

al., 1986b), Cu pean (dietan zein uretango

esposizioa) jarritako bareak aztertuz, hain zuzen

ere. Orokorki, lehorreko gastropodoen liseri-

182

guruinean ematen diren iraizte-jarduera eta estrusio

apokrino areagotuek, alterazio lisosomikoek eta

lipofuszinen metaketek, kutsatzaileen eragin

orokorren adierazgarritzat har ditzakegu

(Marigómez et al., 1996; 1998; Chandran et al.,

2005). Kuprez trataturiko bareetan, jarduera

fisiologikoaren fase desberdinak histokimikoki

determinatu ondoren, xurgapena, liseriketa eta

jariapena tratamenduko lehenengo egunetan

bizkortu ziren, fase bakoitzak gutxiago irauten

zuelarik; 300 eta 1000 µg Hg/g janari tratatutako

bareetan 15. egunetik aurrera, berriz, epitelioa

atrofiko edo, behintzat, ez horren aktibo bilakatu

zen (Marigómez et al., 1986b). Hiperaktibitate

horrek, zergaitik Cd + keroseno tratamenduaren 3.

egunetik aurrera liseri-zelula gehiago iraizte-zelula

bilakatzen joatea azalduko luke. Ondorioz, nahiz

eta magurioetan kutsatzaileek liseri-zelulen galera

netoa sortarazi, konplexuagoa den bareen liseri-

guruinean badirudi liseri-zelulak, galdu beharrean,

iraizte-zelulak bilakatzen direla. Hortaz, bareen

liseri-guruinean zelula-moten osaketan aldaketak

nabarmenago irudikatzeko, iraizte-zelula/liseri-

zelula ratioa (ECR; ingeleraz, Excretory to Digestive

Cell Ratio) parametro sentikorrago gisa proposatu

dugu, soilik liseri-zelula eta zelula basofilikoz

osatutako magurioen liseri-guruinean

proposatutako DCL parametroaren baliokidetzat

har genezakeena (4. Kapitulua).

Azkenik, zelula proliferatzaileak BrdU

immunohistokimika bitartez identifikatu ziren liseri-

guruineko epitelioan. Hainbat saiakera burutu

ondoren, fosfatasa alkalinoa (AlP; Chabicovsky et

al., 2003) aukeratu zen BrdU/anti-BrdU konplexuak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!