16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

al., 2002). Era berean, BaP pean jarritako bareetan,

kutsatzaile kimikoen esposizio-biomarkatzaile gisa

erabilitako benzo(a)pireno hidroxilasa (BPH)

jarduera, soilik esperimentuko 3. egunean induzitu

zen, baina ez esposizio-denbora luzeagoetan

(Hamers et al., 2004). Halaber, BaP pean jarritako

muskuiluetan, esposizio osteko egun gutxitara

bakarrik induzitzen da BHP jarduera (Okay et al.,

2000). Beraz, nahiz eta esposizioaren 3. egunetik

aurrera erregistratutako AOX jarduera baxua izan,

AOXren indukzio azkarrak, ikerlan honetan

erabilitako kerosenoaren esposizio-modua

eraginkorra izan zela argiro erakutsi du.

Elikatze-jarduera eta hazkuntza, neurri osagarri

gisa erregistratu ziren esperimentuan zehar. Bare

zein barraskiloetan, kutsatzaile pean egoteak

elikatze-jardueran eta hazkuntzan beherakada

esangarriak sor ditzake (Russell et al., 1981;

Marigómez et al., 1986b; Laskowski & Hopkin,

1996; Swaileh & Ezzughayyar, 2000; 5. Kapitulua).

Hortaz, metalez (Cu, Zn eta Cd) kutsatutako

tokietatik hartutako bareek, kutsatugabeko tokietan

hartutako bareekin alderatuz, gorputz osoaren eta

liseri-guruinaren pisu lehorrean %50-eko

murrizketa erakutsi zuten (Marigómez et al.,

1998a). Efektu horri dagokionez, eragite-maila

metalez-metal alda daitekeela esan baharra dago.

Helix aspersa barraskiloan behatutakoaren

arabera, Cd-a, Zn-a eta Pb-a baino toxikoagoa da

elikatze-jarduera, hazkuntza eta heriotza-tasari

dagokienez (Laskowski & Hopkin, 1996).

Kutsatzaile organikoek ere, elikatze-jarduera zein

hazkuntzaren gainean eragina dute, laborategian

BaP pean jarritako bareek erakutsi zutenez

180

(Hamers et al., 2004). BaP pean jarritako bareetan,

elikatze-jarduera modu azkarrean txikiagotu zen,

baina gorputzaren pisuan aldaketak soilik

hirugarren egunetik aurrera gertatu ziren (Hamers

et al., 2004). Modu berean, ikerlan honetan Cd +

keroseno pean jarritako bareetan, elikatze-jarduera

aste batetik aurrera txikiagotu zen, hazkuntzaren

murrizpena bakarrik 3. astetik aurrera ikusgarria

izan zen bitartean.

Metal pean jarritako lehorreko gastropodoen

liseri-guruinaren xafla basalak loditu egiten dira,

liseri-zelulak lehendabizi bakuolizatuak ageri eta

beranduago urriagoak bilakatzen dira, kaltzio-

zelulak hipertrofiatu egiten dira, kaltzio-zelulak eta

iraizte-zelulak erlatiboki ugariagoak bilakatzen dira,

eta odol-zelulak eta ehun konektiboko zelula

migratzaileak liseri-azinoen inguruan metatzen dira

(Marigómez et al., 1986a; 1986b; 1996; 1998a;

Recio et al., 1988a; 1988b; Ireland & Marigómez;

1992, Chabikovsky et al., 2004; Snyman et al.,

2005; 6. Kapitulua). Oro har, Cd + keroseno pean

jarritako bareetan irudi beretsua ikusi da,

erantzuna, beraz, orokorra dela dirudi, eta ez metal-

kutsaduraren espezifikoa. Horrela, emaitza horiek,

behatutako aldaketak kutsatzaile espezifiko batek

sorterazitako erantzunak baino gehiago, estres-

egoera orokorraren aurrean gauzatutako

erantzunak direla konfirmatu dute, aldez aurretik

Marigómez et al.-ek, (1996) proposatu bezala. Hala

ere, kutsatzaile organikoek beraien kabuz efektu

berdinak, modu kualitatiboan behintzat, sortarazten

ote dituzten zehazteko ikerlan gehiagoren beharra

dago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!