16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Moluskuen liseri-guruina

(Cajaraville et al., 1991). Zelula hauek, sistema endo-lisosomiko oso garatua dute,

liseriketa intrazelularra beraien funtziorik nagusiena delako (Robledo & Cajaraville, 1996).

Alboetako eta oinaldeko mintzek interdigitazio eta inbaginazioak erakusten dituzte.

Endozitosi-besikula, heterofagosoma, heterolisosoma, eta hondakin-gorputz ugari daude.

Endozitosi-besikulak mikrobiloxkekin erlazionaturik agertzen dira, zelularen erpinaldean

(Owen, 1970; Pal, 1972; Henry et al., 1991). Heterofagosomak, besikula erregularrak eta

tamaina aldakorrekoak dira, eta, orokorrean, hauek ere erpinaldean deskribatu dira (Owen,

1973). Heterolisosomak, zelularen erdialdean agertzen dira, heterofagosomak baino

handiagoak eta esferikoak dira, eta beraien barneko materiala oso heterogeneoa da.

Azkenik, hondakin-gorputzak zelularen oinaldean agertzen dira. Hondakin-gorputz horiek

argira askatzen dira, konduktu primario eta sekundarioen argietan ere aurkitu direlarik

(Cajaraville, 1989).

Zelula-basofilikoak (5. eta 6. Ird), liseri-zelulak baino kopuru txikiagotan agertzen

dira liseri-hodietan. Itxura piramidala dute, eta erpinaldean mikrobiloxkak dituzte. Mintzak,

oinaldean zein alboetan, inbaginazio txikiak ditu. Zelula hauen ezaugarri garrantzitsuena

basofilia da, duten erretikulu endoplasmatiko pikortsu ugaria dela eta (Henry, 1987).

Horretaz gain, Golgi aparatua ere oso garatua dute. Nukleoa orokorrean zelularen

oinaldean agertzen da. Autore batzuk, bigarren zelula basofiliko bat deskribatu dute,

Cardium edule (Owen, 1970) edo Mytilus edulis (Thompson et al., 1974) moluskuetan.

Bigarren zelula basofiliko hori, flagelatua omen da.

Bibalbioen liseri-epitelioaren morfologia aldakorra da, izan ere liseriketa prozesua

ziklikoa eta dinamikoa denez, aurrera doan heinean liseri-albeoloen epitelioek liseriketafase

desberdinei dagozkien itxura desberdinak erakusten dituzte (7. Ird., Langton, 1975;

Robinson & Langton, 1980; Morton, 1983): (a) I mota edo atseden-fasea; (b) II mota edo

xurgatze-fasea, (c) III mota edo desegite-fasea; eta (d) IV mota edo berregite-fasea.

Prozesuaren koordinazioa dela eta, eredu tubularrean oinarrituta molusku

bibalbioen artean klasikoki bi motatako liseriketa-jarduera bereiztu dira: monofasikoa eta

bifasikoa. Liseriketa monofasikoan, liseri-guruinean tubulu-mota bakarra izango litzateke

nagusi une bakoitzean, fotoperiodo edo eta itsasaldiaren arabera. Jarduera-mota hori

Dreissena polymorpha, Cardium edule, Ostrea edulis eta Scrobicularia plana espezieetan

deskribatu da (Morton, 1969; 1970; 1971; Owen, 1972). Liseriketa monofasikoan liseriketaziklo

bakoitzean, hau da, itsasaldi-ziklo bakoitzean, II motako tubuluek, I motako tubuluak

ordezkatzen dituzte, eta amaieran III motako tubuluak dira nagusi. Liseriketa bifasikoan,

ordea, aldi berean bi tubulu-mota nagusituko lirateke. Prozesu hau Lasaea rubra, Cardium

edule eta Ostrea edulis espezieetan deskribatu da (McQuiston, 1969; Owen, 1972). Kasu

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!