16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Peroxisomen proliferazioaren adierazle gisa

neurtutako azil-KoA oxidasa (AOX) jarduera Cd +

keroseno nahasketa pean induzitu zen 3. egunean

(4. Ird.). Gerora, AOX jarduera esangarriki jaitsi zen,

kontrol zein esposatutako bareetan, eta ez zen

aurkitu taldeen arteko desberdintasun esangarririk

(4. Ird.).

Bare kontrolen liseri-guruina nagusiki liseri-

zelulez osaturik agertu zen, eta iraizte- zein kaltzio-

zelula urriak taldekaturik agertu ziren (5A Ird.). 18

(5B Ird.) eta 27 (5C Ird.) egunez Cd + keroseno

nahasketaz tratatu ondoren, iraizte-zelulen kopurua

esposizio-denborarekin emendatu zela bistakoa

zen. Modu berean, kaltzio-zelulak ere

nabarmenagoak suertatu ziren, eta gainera itxuraz

hipetrofiaturik ageri ziren,(5B Ird. eta 5C irudi txikia).

Kutsatzaileen peko esposizioaren ondorio gisa,

odol-hodiak erlatiboki ugaritu ziren, eta euren

paretetako Leydig zelulak puztuta agertu ziren.

Zazpi eguneko arazte-aldiaren ondorioz, liseri-

guruinaren epitelioak kontrolen itxura berreskuratu

zuen (5D Ird.), liseri-zelula ugari eta iraizte-zelula

urriez eratuta egonik; kaltzio-zelulek oraindik ere

nolabaiteko hipertrofia erakusten jarraitu zuten

arren.

Aurrekoarekin bat, Vv CAL , Vv EXC eta Vv DIG

parametroek, Cd + keroseno nahasketa pean

jartzeak eta ondorengo arazte-aldiak bareen liseri-

guruinaren zelula-moten osaketan aldaketa

esangarriak eragin zituztela adierazi zuten (6. Ird.).

Bare kontroletan Vv DC balioek ez zuten aldaketarik

erakutsi, eta modu iraunkorrean 0.8 baliotik gora

mantendu ziren. Kutsatzaileen pean jarritako

bareetan, berriz, parametro horretan jaitsiera

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: laborategi-ikerketa

esangarria aurkitu zen esperimentuko 3. egunetik

aurrera, hortik aurrera antzeko balioak (inoiz ez 0.7

baliotik behera) lortu zirelarik. Araztearen ondorioz,

Vv DC balioen igoera esangarria behatu zen, bare

kontrolen antzeko balioak eskuratuz (6A Ird.).

Liseri-zelulen batezbesteko tamaina (8 µm-ko

diametro eta 50 µm altuera) kontuan hartuz, gutxi

gorabehera liseri-guruineko 17.8 x 10 6 µm 3 zati

batean (kalkulu estereologikoak burutzeko erabili

den Weibel gratikularen kaltzio-zelula handiena

barneratzea ahalbidetzen duen 50 µm-ko lodiera

arbitrarioaren ebakidurari dagokiona), liseri-zelulen

kopurua 4275±487 (3. eguna) eta 4797±111 (27.

eguna) bitartekoa izan zen bare kontroletan; eta

kutsatzaile pean jarritako bareetan, ordea,

3736±647 baliora jaitsi zen (21. eguna). Zazpi

eguneko arazte-aldiaren ondoren, liseri-zelulen

kopurua 5344 baliora igo zen (6B Ird.). Vv EXC eta

iraizte-zelulen kopuruan aldaketa deigarriagoak

antzeman ziren (6C eta 6D Ird.). Vv EXC 3. egunetik

aurrera hiru aldiz handiagoa izan zen kutsatzaile

pean jarritako bareetan kontroletan baino, arazte-

3. Irudia: .Bare kontrol (zutabe zuria) eta Cd + keroseno pean

mantendutako (zutabe grisa) bareen lisosometan neurtutako

zilarrezko hauspeakin beltzen dentsitate bolumetrikoa

(Vv BSD ). Segmentu bertikalek desbidazio estandarrak adierazi

dituzte. Goiko asteriskoek taldeen arteko desberdintasun

esangarriak adierazi dituzte (p

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!