16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

pisuan (1A Ird.). Esperimentuko lehengo sei

egunetan bare kontrolek zein kutsatzaileen pean

jarritako bareek antzeko elikatze-jarduera eta

hazkuntza erakutsi zuten (1. Ird.). 10. egunetik

aurrera, berriz, kutsatzaile pean jarritako bareetan

elikatze-jardueran jaitsiera nabarmena behatu zen,

eta momentu horretatik aurrera beraien pisua

kontrolena baino txikiago gertatu zen. Arazte-aldia

igaro eta gero, elikatze-jardueran nolabaiteko

susperraldia antzeman zen arren, ez zen bareen

pisuaren igoeran islatu. Hala ere, momentu

horretaraino neurtutako etengabeko pisu-galerak

ez zuen luzaroago jarraitu (1. Ird.).

Bare kontroletan neurtutako Cd kontzentrazioak

baxuak izan ziren, zelaitik hartutako bareetan

neurtutakoen antzekoak, eta aldaketarik gabe

mantendu ziren esperimentuak iraun bitartean.

Bestalde, kutsatzaileen pean jarritako bareetan Cd

kontzentrazioa kontroletan neurtutakoak baino 10

aldiz handiagoak izan ziren esperimentuaren 18.

egunean, eta arazte-aldia bukatu ondoren balioak

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: laborategi-ikerketa

kontroletan neurtutako mailetara itzuli ziren (1.

Taula).

Keroseno kontzentrazio tisularrei dagokienez,

kutsatzaileen pean 18 egunez jarritako bareetan

neurtutako kontzentrazioa kontroletan baino 3 aldiz

handiagoa izan zen esperimentuaren. Arazte-aldia

bukatu ondoren, bere aldetik, liseri-guruinaren

keroseno kontzentrazioak kontroletan neurtutako

mailetara itzuli ziren (1. Taula).

Kutsatzaile pean jarritako bareetan, BSDak

liseri-zelulen lisosometan eta iraizte-zelulen

bakuoloetan lokalizatu ziren (2B Ird.). Gainera,

liseri-azinoen lumenera iraizitako eta jatorri

lisosomiko zuten liseri-zelulen hondakinek BSD

nabarmenak erakutsi zituzten (2C Ird.). Horretaz

gain, zenbait laginetan liseri-epitelioaren xafla

basalean BSDen presentzia detektatu zen. Kontrol

eta araztutako bareen liseri-guruinetan ez zen

apenas BSDen presentziarik aurkitu (2A eta 2D

Ird.). Horrekin lotuta, bare kontrolek Vv BSD maila

basalak erakutsi zituzten. Tratamendu pean

jarritako bareetan, Vv BSD maila denbora aurrera

1. Irudia: Bare kontrol eta Cd + keroseno pean mantendutako bareen pisuaren aldaketa (A) eta elikatze-jarduera metatua (B).

Puntu zuriak bare kontrolei dagozkie eta puntu beltzak kutsatzaileen nahasketaz tratatutako bareei. Beheko geziak esposizio- eta

arazte-aldiaren nondik norakoak adierazi ditu.

173

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!