16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

muntatu ziren. Metal-ioien presentzia, zilarrezko

hauspeakin beltzen agerpenak adierazten du

(Danscher, 1984; Soto et al., 1998).

BSDen kuantifikazioa argi-mikroskopioan irudi-

analisiaren bitartez

Liseri-zelulen lisosometan zeuden BSDen

azalera irudi-analisia erabiliz kuantifikatu zen (Soto

& Marigómez, 1997), emaitzak BSDen dentsitate

bolumetriko gisa adieraziz (Vv BSD ). Argi-

mikroskopiazko irudiak (x100 handipenean) B&W-

CCD TV kamera, HR-TV kolorezko pantaila, Leitz

mikroskopioa, PC ordenagailua, PIP 1024 (Matrox

Electronic Systems Ltd., Dorval, Kanada) sistema

eta Sevisan (Bilbo, Espainia) entrepresak

garatutako softwarea erabiliz eskuratu ziren.

Ondoren, eskuz eta softwarearen laguntzarekin

liseri-zelulen lisosometako BSD eta zitoplasma

bereizteko segmentazio-prozedura aplikatu zen.

Neurketak bare bakoitzean 5 eremutan burutu

ziren, eta talde esperimental bakoitzean 5 bare

erabili ziren; tratamendu bakoitzeko guztira 25

neurketa eginez. Kalkuluak, Lowe et al.-ek (1981)

proposatutako formulak erabiliz egin ziren. Hau da,

BSD partikulen tamaina ebakiaren lodiera baino

txikiagoa zela kontuan hartuz, Holmes efektua

zuzentzeko faktorea aplikatu zen.

Epitelioaren konposizio zelularraren analisi

estereologikoak

Hematoxilina-eosinaz tindatutako lagin

berberak erabiliz (7 µm), liseri-zelulen (Vv DIG ),

kaltzio-zelulen (Vv CAL ) eta iraizte-zelulen (Vv EXC )

dentsitate bolumetrikoak kuantifikatzeko prozedura

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: laborategi-ikerketa

estereologikoa aplikatu zen. Horretarako lagin

bakoitzean azarez aukeratutako zelai batean egin

ziren kontaketak, guztira talde esperimental

bakoitzeko 5 kontaketa burutuz. Analisi

estereologikoak burutzeko Nikon Optiphot

mikroskopioari atxiki zegoen irudi-hodia erabili zen

(orotariko handipena: x670). Vv DIG , Vv CAL eta

Vv EXC kalkulatzeko Weibel gratikula

(multipurpouse test system M-168; Weibel, 1979)

erabili zen, eta liseri-zelula, iraizte-zelula zein zelula

basofilikotan eroritako puntuak zenbatu ziren,

dentsitate bolumetrikoak Delesse printzipioaren

arabera kalkulatzeko (Weibel, 1979).

Liseri-zelula, kaltzio-zelula eta iraizte-zelulen

estimazio absolutuak dentsitate bolumetrikoen

datuetan oinarrituz burutu ziren. Liseri-, kaltzio- eta

iraizte-zelulek betetzen zuten bolumenak

(V DIG =Vv DIG x 17.8 x 10 6 µm 3 ; V CAL =Vv CAL x

17.8 x 10 6 µm 3 ; V EXC =Vv EXC x 17.8 x 10 6 µm 3 )

arbitrarioki aukeratutako liseri-guruinaren bolumen

batekiko kalkulatu ziren (17.8 x 10 6 µm 3 gutxi

gorabehera): bolumen hori kalkulu estereologikoak

egiteko erabilitako Weibel gratikularen (356000

µm 2 ) arbitrarioki aukeratutako 50 µm-tako

lodierako ebakidurari dagokio. Lodiera horrek,

kaltzio-zelula handiena guztiz barneratua egotea

ahalbidetzen du.

Ondoren, liseri-guruineko zati arbitrario horretan

liseri-, kaltzio- eta iraizte-zelulen kopurua

kalkulatzeko, zelula-mota guztiek tamaina

konstantea zutela onartu zen. Horrek iraizte- eta

kaltzio-zelulen tamainaren azpiestimazioa ekarriko

zuen, kutsatzaile pean egondako bareetan

behintzat.

171

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!