16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

zirenez, erabilitakoak erreplika-serieko barez

ordezkatzen ziren animalien dentsitatea konstantea

mantentzeko asmoz. Izan ere, lehorreko

gastropodoen fisiologia populazio-dentsitatearen

arabera esangarriki aldatzen dela deskribatu da

(Runham & Hunter, 1970).

Analisi kimikoak

Disekzionatutako liseri-guruinak (tratamenduko

18. egunean, eta 7 egunetako arazte-aldia eta

gero), ur distilatuan garbitu ziren, eta 120ºC-tara 48

orduz labean berotu ziren, guztiz lehortu arte.

Lehortutako materiala almerizaren laguntzaz txikitu

zen, eta azido nitriko kontzentratuan liseritu zen.

Ondoren, plaka beroan azido nitriko kontzentratua

lurrundu ostean, liseritutako materiala ur distilatuan

diluitutako (0.1 M) azido nitrikoan berresekitu zen.

Laginak absortzio atomikozko espektrofotometroan

(PerkinElmer 2280, Wellesley, Massachusetts,

Amerikako Estatu Batuak) neurtu ziren.

Kadmioaren kontzentrazioak, µg Cd/g ehun pisu

lehor modura kalkulatu ziren. Erabilitako

estandarrak Merck merkatal-etxeak (Merck & Co.,

Inc, Whitehouse Station, New Jersey, Amerikako

Estatu Batuak) zertifikatutakoak izan ziren.

Kerosenoa neurtzeko, disekzionatutako liseri-

guruinak (tratamenduko 18. egunean, eta 7

eguneko arazte-aldia eta gero), ur distilatuan

garbitu ostean izoztu egin ziren. Izoztutako

materiala, liofilizatu, txikitu eta pisatu zen. Ondoren,

azetonan murgilduta ultrasoinuen bidezko

erauzketari ekin zitzaion. Iragazi ondoren laginak

FID detektagailua zuen HP 6890 gas-

kromatografo/masa-espektrometroan (Hewlett-

170

Packard, Palo Alto, California, Amerikako Estatu

Batuak) neurtu ziren.

Analisi biologikoetarako esperimentuko 0., 3.,

18., eta 27. egunetan eta arazte-aldiko 7. egunean

5 bare disekzionatu ziren taldeko. Liseri-guruinaren

zati txikiak Carnoy fixatzailean (%60 etanol

absolutua, %30 kloroformoa eta %10 azido

azetikoa) fixatu ziren ordu batez 4°C-tan. Fixatu

ondoren, laginak goranzko graduazioko etanolezko

bainu-serie batean deshidratatu ziren, eta parafinan

inkluditu ziren 60°C-tan. 7 µm-ko lodiera zuten

ebakiak mikrotomoan lortu ziren, eta hematoxilina-

eosinaz tindatu ziren behaketa morfologikoak eta

zelula-moten osaketaren neurketak burutu ahal

izateko.

Autometalografia

Parafinazko ebakiak xilolezko bainuetan

desparafinatu ostean, beheranzko graduazioko

etanoletan hidratatu ziren. Parafinazko ebakiak

labean (40ºC) mantendu ziren guztiz lehortu arte.

Laginak argazki-emultsio geruza mehe eta

uniformez estali ziren, gela ilunean (Ilford Nuclear

Emulsion L4, Ilford, Mobberley, Ingalaterra).

Gerora, laginak ilunpean mantendu ziren lehortu

bitartean (30 minutu), eta errebelatzaile komertziala

erabiliz Ultrafin Tetenal SF (1:5 diluzioa ur

distilatuan) (Tetenal AG & Co, Norderstedt,

Alemania) errebelatu ziren 15 minutuz. Ondoren,

errebelatzailearen erreakzioa %1 azido azetikozko

disoluzioan minutu batez murgilduz geldiarazi zen.

Azkenik, fixatzaileaz (Agfa Agefix, Agfa-Gevaert

N.V., Mortsel, Belgika, 1:9 uretan) 10 minutuz fixatu

ziren. Laginak, Kaiser gelatina glizerinatuan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!