16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

bareen liseri-guruinean ere itzulgarria ote den

argitzea komenigarria iruditu zitzaigun.

168

Beste alde batetik, muskuiluen kasuan metal-

esposizioak eragindako CTRk autometalografia

(AMG) bidez errebelatutako zilarreezko haupeakin

beltzen (BSD; ingeleraz, Black Silver Deposits)

BSD-hedapenaren moduko esposizio-

biomarkatzaileen gainean eragina duena badakigu

(Soto et al., 2002; 1. Kapitulua). Hala ere, Cd pean

jarritako magurioetan ez dirudi DCLk BSD-

hedapenaren gainean eragina duenik, lisosomen

barneko BSDen neurketa mikroskopikoak liseri-

zeluletan modu errazean egin baitaitezke, zelula

basofilikoak taldekaturik agertu ohi direlako.

Bareetan, metal desberdinen arabera emaitza

desberdinak erdietsi dira. Dietan 1000 µg Hg/g dosi

pean 3 aste baino gehiagoz tratatutako bareetan,

liseri-guruineko epitelioan suertatutako zelula-

moten osaketaren aldaketak Vv BSD (BSDen

dentsitate bolumetrikoa) esangarriki eragin zuen,

liseri-epitelioa nagusiki BSDrik gabeko iraizte-

zelulez osaturik baitzegoen (Marigómez et al.,

1996). Merkurio pean mantendutako bareetan, BSD

liseri-zeluletan bereziki ugariak, iraizte-zeluletan

esangarriki urriagoak eta kaltzio-zeluletan bakanak

zirela aipatu beharra dago. Aitzitik, Zn pean

mantendutako bareetan, zelula-moten osaketak ez

zuen BSD-hedapenean eraginik izan, AMG bidez

errebelatutako BSDak hiru zelula-motetan

lokalizatu baitziren (Marigómez et al., 1998a). Cd

pean jarritako bareetan, aurretiko behaketek

BSDak iraizte-zeluletan ere bazeudela erakutsi

zuten, eta, beraz, lotugai-multzo eskuragarrien

arabera metal desberdinak zelula-mota

desberdinetan bahitu daitezkeela kontuan hartuz

(Marigómez et al., 2002), Cd-aren presentzian

zelula-moten ordezkapenean behatutako aldaketek

BSD-hedapenaren moduko metal-esposizioaren

biomarkatzaileen gainean eragina duten ikertzea

planifikatu genuen.

Azkenik, metal indibidualen, metalen

nahasketen, zein kutsatzaile organikoen pean

jarritako bareen liseri-gurineko epitelioan ere

"itxurazko" CTR deskribatu da (Müller, 1994;

Marigómez et al., 1996; 1998a; 6. Kapitulua), baina

metal eta konposatu organikoen nahasketek

eragindako efektuei buruz ez dago datu

eskuragarririk, guk dakigunez. Moluskuen liseri-

guruinean, zelula-moten osaketari dagokionez

metal eta hidrokarburoen nahasketen eta

kutsatzaile indibidualen eragina desberdina denez

(1. Kapitulua), ikerlan honetan Cd eta kerosenozko

(beren urari egokitutako frakzioa, hain zuzen; WAF:

ingeleraz, Water Accommodated Fraction)

nahasketa kutsatzaile eredu gisa aukeratu zen.

Horrela, ikerlan honetako helburuak hurrengoak

dira: (1) metal (Cd) eta kutsatzaile organikozko

(keroseno-WAF) nahasketa pean mantendutako

bareen liseri-guruinean DCL dagoen den finkatzea;

(2) magurioetan bezala, kutsatzaileen pean

jarritako bareen liseri-guruinean, DCL prozesu

itzulgarria den frogatzea; eta (3) zelula-moten

osaketan gertatutako aldaketek BSD-hedapena

moduko esposizio-biomarkatzaileen gainean

eragina duten argitzea. Helburu horiekin, Delika

(Euskal Herria) inguruko toki garbi batetik Arion ater

bareak hartu ziren. Kadmio eta keroseno-WAF

nahasketaren dosi subletal pean 27 egunez jarri

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!