16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zelula-moten ordezkapena bareen liseri-guruinean: lanborategi-ikerketa

Liseri-zelulen berriztapena kadmio eta

kerosenozko nahasketa baten pean

esperimentalki jarritako bareen liseri-guruineko

epitelioan

Laburpena: Arion ater (L) bareak lurzoruen osasun-maila ebaluatzeko organismo-behale gisa

proposatu dira. Kutsatzaile pean egondako bareen liseri-guruinean zelula-moten osaketan aldaketak

behatu dira, aldaketa horien artean esanguratsuena liseri-zelulen galera eta horrekin batera iraizte- eta

kaltzio-zelulen emendioa izanik. Lan honen helburua, liseri-zelulen galerak efektu- eta esposiziobiomarkatzaileen

gainean eragina duen, eta zelulen galera hori laborategiko baldintzetan metal eta

konposatu organikozko nahasketa baten pean jarritako bareetan itzulgarria ote den antzematea da.

Horretarako, bareak kutsatu gabeko toki batetik (Delika, Euskal Herria) hartu ziren eta 10 µg Cd + %30

kerosenotik lortutako urari egokitutako frakzioa zuen janariaz 27 egunez elikatu ziren. Gorputzeko metalzama

eta kerosenoaren mailak kalkulatu ziren erabilitako esposizioa eraginkorra zela baieztatzeko asmoz.

Esposizio-biomarkatzaile gisa, autometalografia bitartez lortutako zilarrezko hauspeakin beltzen (ingeleraz,

Black Silver Deposits; BSD) dentsitate bolumetrikoa eta azil-KoA oxidasa (AOX) entzimaren jarduera erabili

ziren. Efektu-biomarkatzaile gisa, liseri-epitelioa osatzen duten 3 zelula-moten (liseri-, iraizte- eta kaltziozelulak)

dentsitate bolumetrikoan neurtutako aldaketak erabili ziren. Zelula proliferatzaileak

bromodeoxiuridinaren (BrdU) immunodetektapenaren bitartez identifikatu ziren. Ikerlan honen emaitzek,

kutsatzaile pean jarritako bareetan AOX jarduera eta BSD-en denstitate bolumetrikoaren igoera eta liserizelulen

kopuruaren jaitsiera gertatzen dela islatu zuten, dena den aldaketa horiek liseri-guruineko

kutsatzaileen metaketa-gaitasunean eta erabilitako efektu- eta esposizio-biomarkatzaileen gainean

eraginik ez zuten izan. Gainera, liseri-epitelioko zelula-moten osaketan behatutako aldaketa eraldatu hori

arazte-aldiko 7 egunen buruan itzulgarria zela behatu zen. BrdU-markaketak kutsatzaile pean egoteak

liseri-zelulen proliferazio areagotua eragiten duela erakutsi zuen, proliferazio-jarduera areagotu hori araztealdian

zehar ere mantentzen zelarik.

Gako-hitzak: liseri-guruina, bareak, zelula-moten ordezkapena, kadmioa, kerosenoa, efektu- eta

esposizio-biomarkatzaileak..

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!