16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zelula-moten ordezkapen itzulgarria kadmio pean jarritako Littorina littorea molusku itsastarraren liseri-guruinean.

Kapitulua). Edonola ere, azken hipotesi hori

baieztatzeko, teknika immunohistokimikoak erabiliz

zelula apoptotikoen identifikazio espezifikoak eta

mikroskopio elektroniko mailan egindako ikerketak

burutzea beharrezkoa da.

Ikerlan honen ekarpen garrantzitsuena, CTR

itzulgarria dela frogatzea izan da: 10 eguneko

arazketa-aldia eta gero, liseri-zelulak berriz ere

zelula basofilikoak baino ugariagoak suertatu dira.

Liseri-zelulen PCNA-markaketa Cd pean

mantendutako zein araztutako magurioetan

antzekoa izanik, CTRren itzulgarritasunak liseri-

zelulen galera moteltzearekin zerikusia behar du

izan, Cd-aren gabezian liseri-zelulen jarduera

metabolikoa berriz ere bere egoera normalera

itzultzea espero baita (Marigómez et al., 1986).

Beraz, liseri-zelulen berriztapena kutsatzaileen

gisako ingurumen-faktoreek modulatua dagoela

dirudienez, zelula-moten osaketa bereizgarria

ingurumen-baldintza berezi bati egotzi ahal zaio.

Ingurumen-erasoaren maila eta luzeraren

araberakoa izan daitekeen moldaera hori, liseri-

guruinaren fisiologiaren ulermenean eta

biomarkatzaileen aplikazioan eragina izan dezake,

itu-zeluletan ezartzen ez diren eta matrize

analitikoan (liseri-guruina) suertatzen diren

aldaketak aintzakotzat hartzen ez dituzten

prozedurak erabiltzen badira.

Metal-esposizioak sortarazitako CTRk, BSD-

hedapena bezalako esposizio-biomarkatzaile eta

lisosomen erantzunak bezalako efektu-

biomarkatzaileen gainean eragina izan dezakeela

frogatu da muskuiluetan (Soto et al., 2002; 1.

Kapitulua). Modu berean, metal-esposizioak

muskuilu eta magurioen liseri-guruinean

eragindako masa netoaren aldaketek, AAS bidez

estimatutako ehunetako metal-zaman eragina izan

dezakete (Soto et al., 1997a; 1997b). Dirudienez,

liseri-zelulen galerak eta berreskurapenak, ikerlan

honetan aplikatutako biomarkatzaileen (BSD-

hedapena, lisosomen parametro estereologikoak)

gainean eraginik ez dute. Magurioen liseri-

guruineko Vv BAS balioak 0,2 µm 3 /µm 3 baino

handiagoak izan arren, zelula basofilikoak

saihestuz; lisosomen barneko metal-kopuru eta

lisosomen handipenaren neurketak zuzenean liseri-

zelulen gainean egin daitezke.

Laburbilduz, ikerlan honen ondorioak honako

hauek dira: (1) "itxurazko" zelula-moten

ordezkapena liseri-zelulen galerak eta aldibereko

zelula basofilikoen hipertrofiak sortua dela; (2)

prozesua itzulgarria dela; (3) liseri-zelulen

proliferazioa Cd pean mantendutako magurioetan

areagotzen dela, eta tendentzia hori arazketa-

aldiaren ondoren mantentzen dela; eta (4) liseri-

zelulen galera eta berreskurapena ikerlan honetan

erabilitako maila zelular eta tisularreko

biomarkatzaileen gainean eraginik ez dirudi duenik.

BIBLIOGRAFIA

Axiak V, George JJ, Moore MN (1988) Petroleum hydrocarbons

in the marine bivalve Venus verrucosa: accumulation and

cellular responses. Mar. Biol. 97:225-230.

Beyersmann D, Hechtenberg S (1997) Cadmium, gene regula-

tion, and cellular signalling in mammalian cells. Toxicol.

Appl. Pharmacol. 144:247-261.

Bursch W, Ellinger A, Gerner CH, Fröhwein U, Schulte-

Hermann R (2000) Programmed cell death (PCD) apopto-

sis, autophagic PCD, or others?. Ann. N.Y. Acad. Sci.

926:1-12.

159

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!