16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

galera netoak sortua zela dirudi. Hala ere, liseri-

zelulen galera neto hori, liseri-zelulen proliferazio

areagotuarekin batera gertatu zen. Ornodunen

zeluletan, programatutako heriotza zelularra zein

zelulen proliferazioa Cd-ak eragiten duena jakina

da (Beyersmann & Hechtenberg, 1997; Habeebu et

al., 1998; Piechotta et al., 1999). Cd pean

egondako Helix pomatia barraskiloetan kontroletan

baino lau aldiz programatutako heriotza zelular

gehiago erregistratu da liseri-zeluletan

(Chavikovsky et al., 2004). Programatutako

heriotza zelular hori, elkar baztertzaileak ez diren

autofagia eta apoptosioren konbinaketak eraginda

dagoela dirudi (Bursch et al., 2000; Chavikovsky et

al., 2004). Izan ere, oraingo honetan Cd-ak liseri-

zelulen proliferazioa eragin dezakeela behatu da;

beraz, liseri-zelulen galera netoa zelulen heriotza

eta proliferazioaren arteko balantze gisa azal

daiteke. Beraz, magurioetan, Cd pean egoteak,

arazketari aurre egiteko liseri-zelulen berriztapena

areagotzen du.

Kadmio pean egondako magurioen zelula

basofilikoen hiperplasia, esposizio-denbora eta

kontzentrazioaren araberakoa da (Marigómez et al.,

1990). Zelula basofilikoen (kaltzio-zelulen)

hiperplasia zenbait metalen pean egondako

lehorreko gastropodoetan ere deskribatu da

(Marigómez et al. 1996; 1998; Chabicovsky et al.

2004). Hiperplasia hori fenomeno desberdinekin

erlazionatu da: (1) liseri-zelulen funtzioak (liseriketa

intrazelularra barne) kaltetuta egonez gero,

liseriketa estrazelularrerako entzimen areagotutako

ekoizpenarekin (Cajaraville et al., 1990b;

Marigómez et al., 1990); (2) zelula basofilikoetan

158

areagotutako detoxifikazio-jarduerekin (Cajaraville

et al., 1990a; Livingstone & Pipe, 1992; Triebskorn

& Köhler, 1996); eta (3) apoptosi bidez hildako

liseri-zelulen fagozitosiarekin (Chabicovsky et al.,

2004), hain zuzen ere. Bestalde, aipatutako

hiperplasia, liseri-zelulen galerak epitelioan toki

libre gehiago uzten duenez, zelula basofilikoen

tamaina eta soslai aldaketekin erlazionatuta egon

daiteke, ugaztunen urdaileko epitelioan deskribatu

den bezala (Clarke, 1970). Liseri-guruinaren

histofisiologiari dagokionez, duela gutxi egindako

behaketen arabera (argitaratu gabe), ez dirudi

areagotutako entzimen jariapena azalpen

sinesgarria denik. Halaber, kutsatzaile organikoen

pean, baina ez metalen pean, zelula basofilikoen

erretikulu endoplasmatiko pikortsuan areagotutako

jarduera detoxifikatzaileen berri eman da

(Livingstone & Pipe, 1992; Triebskorn & Köhler,

1996). Edonola ere, metalen detoxifikazioaren

kasuan partaide nagusiak liseri-zelulak direnez

(Vega et al., 1989), ikerlan honetako behaketak

azaltzeko pisu gutxiko aukera dirudi. Azkenik, zelula

basofilikoek hiltzen ari diren liseri-zelulen hondarren

fagozitosian parte hartzen dutela hiperplasia

azaltzeko aukera egokiena izan daiteke. Intsektuen

epidermisean (Locke, 1985), ugaztunen hepatozito

(Dini et al., 2002), Sertoli zelula (Nakanishi &

Shiratsuchi, 2004) eta bestelako epitelio-zeluletan

(Monks et al., 2005), eta gastropodoen liseri-

guruineko epitelio-zeluletan (Chavikovsky et al.,

2004), hiltzen diren epitelio-zelulak, alboko epitelio-

zelulek fagozitatzen dituztela deskribatu da.

Oraintsu, Cd-z elikatutako bareetan gorputz

apoptotikoak izan daitezkenak deskribatu dira (5.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!