16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

Vv LYS balioaren igoera (lisosomen handipena)

esangarria eragin zuen, arazketa burutu ondoren

balioak berriro ere kontrolen mailara itzuliz (10.

Ird.).

EZTABAIDA

Moluskuen liseri-guruinean kutsatzaileen eragin

pean behatutako bestelako erantzunen artean,

epitelioko zelula-moten ordezkapena (CTR)

bibalbio eta gastropodoetan fenomeno orokor gisa

deskribatu da (Widdows et al., 1984; Lowe &

Clarke, 1989; Cajaraville et al., 1990a; 1990b;

Marigómez et al., 1990; 1996; 2005a; 2005b).

Zenbait kasutan, bai zelula basofiliko normalek zein

hipertrofiatutako liseri-guruineko epitelioko parterik

154

nagusiena osatuz aurkitu dira, eta horregatik, CTR

prozesua zelula basofilikoen proliferazioa dela

medio burutzen dela proposatu da (Rasmussen et

al., 1983; Lowe & Clarke, 1989: Cajaraville et al.,

1990a; 1990b; Marigómez et al., 1990; Syasina et

al., 1997). Are gehiago, Yonge (1926) eta Mix &

Sparks-en (1971) lanetan oinarriturik, orokorrean,

liseri-guruinaren epitelioaren berriztapen-gaitasuna

zelula basofilikoei esleitu zaie (Thompson et al.,

1974; Nelson & Morton, 1979). Izatez, zelula

basofilikoen proliferazioa, babes-mekanismoa izan

daitekeela iradoki da, non zelula basofilikoak behar

bezalako baldintzak ematekotan liseri-zelula

helduetan desberdintzatu baitaitezken (Thompson

et al., 1974). Zelula basofilikoei eta liseri-zelulei

funtzio arras desberdinak egokitu zaizkiela kontuan

7. Irudia: Littorina littorea magurioaren liseri-epitelioan metalen lokalizazio autometalografikoa, bai 1.25 mg Cd/l pean 21 egunez

mantendu eta gero, (A eta B); maguio kontroletan (C); zein 10 egunez arazten mantendutako magurioetan (D). Geziek liseri-zelulen

lisosometan dauden zilarrezko hauspeakin beltzak adierazten dituzte, gezi-buruek liseri-epitelioko xafla basalean dagoen metala

adierazten dute. Eskala-marra: 25 µm.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!