16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

arratoien PCNA aurkako PC10 antigorputz

komertziala, magurioen zelula proliferatzaileak

detektatzeko gai izan zen; izan ere, gonadan oso

erreakzio bortitza behatu zen (5A Ird.). Gonada

arran, espermatozito primarioetan, sekundarioetan

baino erreakzio bortitzagoa behatu zen, eta

espermatida helduek ez zuten PCNA-markaketarik

erakutsi (5A Ird.). PCNArik gabe inkubatutako

tindaketa kontroletan ez zen inolako seinalerik ikusi

(5B Ird.). Gonada emean, erreakzio positiboa

obozitoen nukleoan soilik behatu zen, nukleoloan

inolako seinalerik behatu ez zelarik (5C eta 5D Ird.).

Bestalde, magurio kontroletan liseri-zelulen nukleo

PCNA-positibo gutxi behatu ziren, eta lipofuszinen

erreaktibotasunagak sortutako zarata gutxi aurkitu

genuen (6A-C Ird.). Hala ere, Cd pean jarritako

magurioetan, lifofuszina eta lisosomen materialak

PCNA-markaketa bortitza eman zuten (6D-F Ird.),

magurio kontroletan eta araztuetan behatu ez zena

(6F-H Ird.).

152

Autometalografia

Autometalografiak, liseri-zelulen lisosometan

zilarrezko hauspeakin beltzen (BSD) presentzia

erakutsi zuen, zelula basofilikoetan BSDrik behatu

ez zen bitartean (7. Ird.). Magurio kontroletan

BSDen maila basalak behatu ziren, eta Cd pean

mantendutako magurioetan askoz erreakzio

bortitzagoak aurkitu ziren (7A-C Ird.). 10 eguneko

arazketa-aldia bukatu ondoren, tindaketa-patroia,

magurio kontroletan ikusitakoaren antzekoa izan

zen (7D Ird.). Behaketa horiek, Vv BSD gisa

neurtutako BSDen hedapena neurtzerakoan

lortutako emaitza kuantitatiboekin bat egin zuten.

Vv BSD balioak, Cd pean jarritako magurioetan

magurio kontroletan baino hiru aldiz handiagoak

izan ziren, eta are gehiago, araztutako magurioen

artean eta magurio kontrolen artean ez zen

desberdintasun esangarririk aurkitu (8. Ird).

Lisosomen egitura-aldaketak

Lisosomak, ß-glukuronidasa entzimaren

histokimika erabiliz ikustarazi ziren. Honela, arre-

5. Irudia: PCNA immunohistokimika burutu ondoren magurioen gonada ar eta emean behatutako immunomarkaketa. (A) PCNAmarkaketa

positiboa ikusten da espermatogonietan g), espermatozito primario p) eta sekundarioetan s) eta baita espermatidetan

ere t). Eskala-marra: 25 µm. (B) Antigorputz primariorik gabe inkubatutako lagin kontroletan (folikulu espermatikoa) ez da inolako

markaketa positiborik behatzen. Eskala-marra: 25 µm. (C) eta (D) PCNAren lokalizazioa gonada emeetan, bai obozito helduetan

o), zein obozito goiztiarretan e). Nukleoek markaketa positibo bortitza erakusten duten bitartean (geziak), nukleoloetan ez da

markaketarik behatzen (gezi-buruak). Eskala marra: 50 µm.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!