16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zelula-moten ordezkapen itzulgarria kadmio pean jarritako Littorina littorea molusku itsastarraren liseri-guruinean.

Estatistika

Emaitzak estatistikoki analizatzeko SPSS/PC+

(SPSS Inc., Microsoft Co.) pakete estatistikoa

erabili zen. Lisosomen Vv eta Nv logaritmikoki

transformatu ziren analisi estatistikoa aplikatu

aurretik, indibiduoen arteko bariantza

batezbestekoaren menpekoa zelako. Aldagai

esperimentalen esangarritasuna, bide bateko

bariantzaren analisia (ANOVA) erabiliz estimatu

zen, eta parekatutako batezbestekoak, Duncan

testa erabiliz konparatu ziren.

EMAITZAK

Liseri-epitelioaren analisi morfometriko eta

estereologikoa

Esperimentuak iraun zuen denbora guztian

magurio kontrolen liseri-guruinean behatutako

zelula-mota nagusia pikor zitoplasmatiko

heterogeneoak zituen liseri-zelula izan zen. Zelula

basofilikoak, beraien soslai piramidal

karakteristikoarekin taldekatuak agertu ziren (1A

eta 1B Ird.). Bestalde, zelula basofilikoen maiztasun

erlatiboa askoz nabarmenagoa izan zen 21 egunez

Cd pean jarritako magurioetan (1C eta 1D Ird.).

Liseri-dibertikuluen lumena dilatatu samarra

zegoela zirudien (1C Ird.), baina analisi

estererologikoak egin ondoren animalia kontrol eta

kutsatuen artean Vv LUMEN balioan

desberdintasun esangarririk ez zegoela

ondorioztatu zen (2. Ird.). Are gehiago, Cd pean

jarritako magurioen liseri-zelulek iraizpenean gogoz

jarduten ari ziren (1C eta 1D Ird.), baina epitelioaren

lodierak ez zuen funtsezko murrizketarik pairatu

(epitelioaren ebakiduraren azalera: kontrolak,

36633±2894 µm 2 ; Cd pean jarritakoak,

35640±2761 µm 2 ; araztutakoak, 39514±4028

µm 2 ). Azkenik, Cd pean jarritako magurioetan,

zelula basofilikoek, handiagoak izanik, basofilia

gutxiago zutela (1C eta 1D Ird.) eta pikor

zitoplasmatikoen populazio heterogeneoagoa

zutela ematen zuen (1D Ird.). Behaketa hauek

sendotzeko asmoz irudi-analisiaren laguntzarekin

zelula basofilikoen tamaina estimatu zen

ebakiduraren azaleren neurketa zuzenak burutuz.

3. irudian ikusten denez, Cd pean jarritako

magurioetan zelula basofilikoen tamaina (bolumena

µm 3 -tan adierazita) kontrolena baino bi aldiz

handiagoa izan zen, azken hauek esperimentuak

iraun bitartean aldakatarik jaso ez zutelarik. Ur

garbitan 10 egunez arazten egon ondoren, liseri-

guruinaren epitelioa ezin zen animali kontrolen

epiteliotik bereizi. Zelula basofilikoen tamaina

normala berreskuratu zen, euren bolumenaren

neurketek adierazi zutenez (3. Ird.).

2. Irudia: Magurio kontrol (zutabe zuria) eta 1.25 mg Cd/l pean

mantendutako (zutabe grisa) magurioen liseri-tubuluen

lumenaren dentsitate bolumetrikoa. Segmentu bertikalek

desbidazio estandarrak adierazi dituzte.

149

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!