16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

berberak erabiliz (7 µm), liseri-zelulen (Vv DIG ) eta

zelula basofilikoen (Vv BAS ) dentsitate

bolumetrikoak kuantifikatzeko prozedura

estereologikoa aplikatu zen. Horretarako

kontaketak lagin bakoitzean azarez aukeratutako

zelai batetan egin ziren kontaketak guztira talde

esperimental bakoitzeko 10 kontaketak burutuz.

Analisi estereologikoak burutzeko Nikon Optiphot

mikroskopio bati atxiki zegoen irudi-hodi bat erabili

zen (amaierako handipena x670). Vv DIG eta

Vv BAS kalkulatzeko Weibel gratikula

(multipurpouse test system M-168; Weibel, 1979)

erabili zen eta liseri-zelula zein zelula basofilikotan

eroritako puntuak kuantifikatu ziren eta kalkuluak

Delesse-ren printzipioen arabera gauzatu ziren

(Weibel, 1979).

Liseri-zelula eta zelula basofilikoen

bolumenaren estimazio absolutuak dentsitate

bolumetrikoen datuetan oinarrituz burutu ziren.

Liseri-zelulek eta zelula basofilikoek betetzen zuten

bolumena (V DIG = Vv DIG x 17.8 x 10 6 µm 3 ; V BAS

= Vv BAS x 17.8 x 10 6 µm 3 ) arbitrarioki

aukeratutako liseri-guruinaren bolumen batekiko

kalkulatu zen (17.8 x 10 6 µm 3 gutxi gorabehera).

Bolumen hori kalkulu estereologikoak egiteko

erabilitako Weibel gratikularen (356000 µm 2 )

arbitrarioki aukeratutako 50 µm-ko lodierako

ebakidura bati dagokio. Lodiera hori zelula

basofilikorik handiena guztiz barneratua egotea

ahalbidetzen du.

Ondoren, liseri-guruineko zati arbitrario horretan

liseri-zelula eta zelula basofilikoen kopurua

kalkulatzeko, liseri-zelulek tamaina konstantea

zutela onartu zen (talde esperimental

146

desberdinetan egindako behaketa mikroskopikoek

liseri-zelulen altueran aldaketa txikiak erakusten

dituzte, 30-33 µm, kalibrea konstante mantendu

zelarik, 6-8 µm), eta zelula basofilikoen tamainen

estimazio errealak aldez aurretik azaldu bezala egin

ziren.

PCNA immunohistokimika

Ebakiak (3-4 µm-ko lodiera) mikrotomo batean

lortu eta aldez aurretik (3-amino propil

trietoxisilanoz) silanizatutako portaobjektuetan jazo

ziren. Ondoren, laginak xilenoz desparafinatu ziren,

beheranzko graduazioko etanolezko bainu-serie

batean hidratatu eta fosfato indargetzaile salinoz

(PBS; ingeleraz, phosphate-buffered saline) garbitu

ziren. Peroxidasa jarduera endogenoa ekiditeko,

ebakiak %3 zuen H 2 O 2 an inkubatu ziren 5 minutuz,

eta berriro PBS-az garbitu ziren. Ebakiak,

Vectastain Elite ABC Kit-ak (Vector Laboratories,

Burlingame, Kalifornia, Amerikako Estatu Batuak)

hornitutako suero blokeatzailean 30 minutuz

inkubatu ziren giro-tenperaturan, eta berriro ere

PBS-an garbitu ziren. Gero, ebakiak PCNAren

aurkako antigorputz espezifikoan (PC10, 1:1500

PBSan) inkubatu ziren. Laginak PBS-az garbitu

ondoren, Vectastain Elite ABC Kit-aren bitartez eta

abidina-biotina entzima-konplexua erabiliz

antigorputza ikustarazi zen. Laburki, ebakiak, PBS-

an diluitutako saguaren aurkako zaldiaren IgG

antigorputz sekundario biotinilatuan inkubatu ziren,

30 minutuz, eta PBS-an garbitu. Peroxidasa

jarduera 3,3´-diaminobenzidina tetrahidrokloridoa

(DAB) eta %0.03 H 2 O 2 zuen PBS indargetzailea

erabiliz ikustarazi zen. Azkenik, ebakiak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!