16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

eta, ondoren, 10 egunez itsas-ur garbitan eduki

ziren; izan ere, aldez aurretik arazketak zelula

basofilikoen kopuruan jaitsiera eragin dezakeela

ikusi da.

Zelula-moten ordezkapen-prozesuak hainbat

emaitza biokimiko eta bioenergetiko eztabaidatsu

azal ditzake, uretan eta muskuilu itsastarren ehun

bigunetan neurtutako metal-kontzentrazioak

erlazionatzerakoan behatutako emaitza

eztabaidakorrak, besteak beste. Marigómez et al.

(1996, 1998), Soto et al. (1998a) eta Soto &

Marigómez-ek (1997b) esposizio luze edo

kronikoen ondorioz liseri-epitelioetan metalen

metaketarik ematen ez zela aurkitu zuten; izan ere,

epitelio horietan ez da apenas liseri-zelularik

ikusten, eta euren lisosomak metaleen metaketa-

toki nagusia dira. Zelula-espezifiko diren hainbat

biomarkatzaile (parametro lisosomikoak,

peroxisomen proliferazioa...) erabiltzen direnean

lortutako emaitzak interpretatzerakoan, antzeko

ondorioak lortu daitezke. Kutsatzaileen eragin pean

jartzeak liseri-zeluletako lisosomen tamainaren

handipena eragiten du normalean (Cajaraville et al.,

1995a; Etxeberria et al., 1995; Marigómez et al.,

2005a), baina zelai ikerketetan denbora tarte

laburrez kutsatzaile organikoen pean jarritako

animalietan lisosomen tamainaren txikipena

deskribatu da baita (Marigómez & Baybay-

Villacorta, 2003). Metaketa-gaitasuna eta

biomarkatzaileen erantzun batzuk zelula-mota

espezifikoak direnez, zelula-moten osaketan

ematen diren aldaketak, biometatze eta

biomarkatzaileen ikerketetan, ustekabeko emaitza

gisa ager daitezkeela susma daiteke. Testuinguru

144

honetan, ikerketa honen bigarren helburua, zelula-

moten ordezkapenak, metal-esposizio eta efektu

biologikozko biomarkatzaile ezagunak diren AMGz

lortutako zilarrezko hauspeakin beltzen (BSD;

ingeleraz, black silver deposits) hedapenean eta

lisosomen tamaina aldaketan eraginik ote duen

ikustea da (Cajaraville et al., 1995a; Marigómez et

al., 2002).

MATERIAL ETA METODOAK

Erreaktibo kimikoak

Erabilitako erreaktibo kimiko guztiak maila

analitikokoak eta Sigma-Aldrich (St. Louis,

Missouri, Amerikako Estatu Batuak), merkatal-

etxekoak dira besterik agertu ezean.

Prozedura esperimentala

2.5-3.5 zm altuera kolumelarreko Littorina

littorea magurioak merkatu batean eskuratu ziren

2001. eko urtarrilean eta litro bateko akuarioetan

mantendu ziren moldatzen 17ºC-tan 7 egunez.

Girora moldatzeko denbora igaro ondoren,

magurioak 1.25 mg Cd/l-pean jarri ziren 21 egunez.

Kontzentrazio subletal horrek liseri-guruineko

epitelioko zelula basofilikoen proportzio

erlatiboaren igoera esangarria sortarazten duela

aldez aurretik egindako esperimentuetan

deskribatu da (Marigómez et al., 1990). Esposizio-

denbora bitartean, magurioak aldez aurretik

izoztutako Fucus vesiculosus algaz “ad libitum”

elikatu ziren. Janaria eta ura 2 egunero aldatu ziren.

Kadmio peko 21 egunak igaro ondoren, talde

esperimental bakoitzeko 10 magurio hartu ziren, eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!