16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zelula-moten ordezkapen itzulgarria kadmio pean jarritako Littorina littorea molusku itsastarraren liseri-guruinean.

SARRERA

Moluskuen liseri-guruina ingurumen-toxikologia

ikerketetarako itu-organoa da; izan ere

,kutsatzaileen metaketa eta detoxifikazioan parte

hartzen du (Marigómez et al., 2002). Orokorrean,

molusku gehienen liseri-guruina antzeko

antolaketa-eredua aurkezten du; hots, liseri-

dibertikulua epitelio bakun batez osaturik dago eta

bertan bi zelula-mota agertzen dira, liseri-zelula eta

zelula basofilikoa, alegia (Morton, 1983). Liseri-

zelulek, elikagaien liseriketa intrazelularrean parte

hartzen dute, eta oso sistema endo-lisosomiko

garatua dute; zelula basofilikoak, bestalde, zelula

jariatzaileak dira, eta gastropodotan pikor

mineralizatu zitoplasmatikoak izan ditzakete

(Mason, 1983). Baldintza fisiologiko normaletan,

liseri-zelulak zelula basofilikoak baino ugariagoak

dira, baina estres-egoera desbedinetan, zelula

basofilikoen proportzio erlatiboa emendatzen da,

fenomeno hau zelula-moten ordezkapena (CTR;

ingeleraz, cell type replacement) izenarekin

ezaguna delarik (Cajaraville et al., 1990a;

Marigómez et al., 1990). Zelula-moten

ordezkapena, kutsatzaileen eragin pean egondako

taxon desberdineko eta habitat desberdineko

moluskuetan ematen den fenomeno orokorra da

(Widdows et al., 1984; Lowe & Clarke, 1989;

Cajaraville et al., 1990a; 1990b; Marigómez et al.,

1990; 1996). Kutsatzaile organiko (Cajaraville et

al., 1990a) zein metaliko (Soto & Marigómez,

1997a; 1997b) desberdinen kontzentrazio

subletalen pean jarritako bibalbioek, nagusiki zelula

basofilikoz osatutako liseri-guruina aurkezten dute.

Modu berean, laborategian Cd pean jarritako

gastropodo itsastarrek, zelula basofiliko

hipertrofiatuz osatutako liseri-tubuluak aurkezten

dituzte (Marigómez et al., 1990). Zelula

basofilikoen kopuru erlatiboaren igoera esangarria

hidrokarburo aromatikoen pean jarritako

gastropodo itsastarretan ere behatu da (Cajaraville

et al., 1990b).

Zelula-moten ordezkapena, liseri-zelulen

kopuruaren murrizpenarekin zuzenean edo, zelula

basofilikoen proliferazioarekin erlazionatuta

dagoen erantzun beharra dago. Oraintsu, gure

taldeak muskuiluen liseri-guruineko liseri-zelulak

zein zelula jariatzaileak PCNA eta BrdUren

immunohistokimikarekiko erreaktiboak direla

erakutsi du (Marigómez et al., 1999, Zaldibar et al.,

2004). Beraz, zelula-mota bakoitzak ziklo zelularra

bere aldetik burutzen du . Bestalde, 1.25 mg Cd/l

itsas-ur kotzentrazioak, magurioen liseri-guruineko

zelula basofilikoen proportzio erlatiboen igoera

esangarria sorterazten duela deskribatu da

(Marigómez et al., 1990). Ekarpen horiek kontuan

hartuta, ikerlan honen helburua, zelula-moten

ordezkapena prozesu itzulgarria ote den, eta

zelula basofilikoen proliferazioa edo liseri-zelulen

galera dela medio ematen ote den argitzea da.

Gainera, prozesua itzulgarria izatekotan zelula-

moten ratio normalera itzultzea liseri-zelulen

proliferazioaren areagotze batek eragin ote duen

finkatu behar da. Helburu horiek betetzeko,

magurioak 1.25 mg Cd/l itsas-ur kontzentrazio

pean jarri ziren 3 astez, baldintza esperimental

horietan zelula-moten ordezkapena sortaraz

zitekeela bagenekielako (Marigómez et al., 1990),

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!