16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Moluskuen liseri-guruina

tubulu itsuz osaturik dago (2. Ird.). Dena den, ebakien gainean interpretazioak egiterakoan

eredu tubular honek zenbait arazo sortu ditu. Tubuluak oso adarkatuta baldin baleude, oso

luzeak ez balira behintzat, ukondo eta bihurguneen hainbat irudi behatuko lirateke

ebakietan, eta irudi hauek, berriz, urriak dira. Halaber, tubuluak oso adarkatuta ez baldin

baleude (Salvini-Plawen, 1988), konduktuak oso handiak izan beharko lirateke, eta

ebakietan agertzen diren konduktuen ebakidurak, berriz, urriak dira. Azkenik, konduktu eta

tubuluen arteko loturen bi dimentsiotako irudi eskematikoak plazaratu diren arren (Owen,

1966; Salvini-Plawen, 1988; Beninger & LePennec, 1991), eskema horiek 3-dimentsiotako

(3-D) antolakuntza espaziala ezin dute argiro azaldu. Gainera, liseri-dibertikuluetan

ematen den fluidoen sarrera- eta irteera-prozesuak eta liseriketa intrazelularrerako

dibertikuluen epitelio-zeluletan ematen diren xurgapen-, jariapen- eta iraizpen-prozesu

koordinatuak nekez azaldu daitezke eredu tubular honen arabera.

Aitzitik, 3-D berreraiketak eginez, muskuiluen liseri-guruinean unitate

morfofuntzionala liseri-albeoloa dela frogatu da (3. Ird.; Marigómez et al., 1995a; 1995b;

Quincoces, 1995; Lekube, 1997). Liseri-albeoloak, konduktu sekundariotik irekitzen dira,

2. Irudia: Hematoxilina-eosinaz tindatutako muskuiluaren liseri-guruinaren ebakinen irudiak. (A) Liseri-guruinaren

ikuspegi orokorra, bertan (K) liseri-konduktuak, (G) liseri-albeoloen ganbarak eta (A) ehatz itxurako luzakinak bereiz

daitezke. Ehun konektiboak liseri-egiturak inguratzen ditu. (B) Hatz itxurako luzakin baten soslaia xehetasun gehiagoz

ikusten da. Bertan liseri-zelulak (LZ), eta zelula basofilikoak (ZB) bereiz daitezke.

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!