16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Adinarekin erlazionatutako aldaketak epitelio-

zelulen berriztapenean

Aldez aurretik PCNA immunohistokimika erabiliz

muskuilu gazteen liseri-guruinak helduena baino

proliferazio-jarduera altuagoa zuela erakutsi arren

(Marigómez et al., 1999), ikerlan honetan ez da

halakorik behatu. Izatez, muskuilu gazte eta

helduek antzeko proliferazio-tasak erakutsi

zituzten. Are gehiago, udan, BrdU-markaketa/egun

indizea muskuilu helduetan gazteetan baino

altuagoa izan zen. PCNA eta BrdUren

sentikortasunak desberdinak izatea (Sarli et al.,

1995; Muskhelishvili et al., 2003), emaitza

eztabaidatsu hauek azaldu lituzke. Are gehiago,

PCNAren kasuan ez bezala, BrdU-markaketa,

pultsu osteko BrdUren eskuragarritasunaren

araberakoa izango litzateke, eta hori gazte eta

helduen artean desberdina izan liteke,

muskuiluetan adinarekin alda daitezkeen elikadura-

jarduera, asimilazio-eraginkortasun eta beste

prozesu fisiologikoen menpean egonik (Thompson

et al., 1974; Bayne et al., 1976). Beraz, uretango

pultsu berak ez du ziurtatu behar muskuilu gazte

eta helduek BrdUren kopuru bera eta momentu

berean jaso behar dutenik. Haatik, termino

kualitatiboetan behintzat, muskuilu gazte eta

helduek aldamolde patroi bera erakutsi zuten, liseri-

epiteliora heldutako BrdUren kopurua faktore

mugatzaile nagusietakoa ez zela izan iradoki

zuena. Are gehiago, PCNAren bidez lortutako

emaitzak immunoblotetan oinarritu ziren, ikerlan

honetan lortutako BrdUren emaitzek

immunohistokimika oinarri duten bitartean. Ezin

daiteke baztertu, PCNA immunohistokimika aplikatu

Sasoi,tamaina eta erregimen marealarekin erlazionatutako berriztapen zelularra

ondoren, Marigomez et al.-ek, (1999) aurkitu

zituzten desberdintasunak, liseri-guruineko epitelio-

zelulen proliferazio-tasaren arteko

desberdintasunei baino gehiago, homogeneizatuan

zeuden beste zelula-mota batzuei egokitzea. BrdU

bidez lortutako emaitza, berriz, liseri-zelulen

jarduera proliferatzailearekin zuzenean

erlazionatuta egongo litzateke.

Itsasaldi-erregimenaren eragina epitelioko

zelulen berriztapenean

Marearteko muskuiluetan, aire-esposizio aldian

S-fase gehiago erregistratu ziren, baina uretan

murgildutakoan ez zen BrdU-markaketan

jeitsierarik behatu. Horrek, murgilketa zein aire-

esposizio aldietan, DNA erreplikapenak, aurrera

darraiela esan lezake, baina zatiketa zelularra

nagusia da animaliak airera esposatuak dauden

bitartean. Badirudi zelulen zatiketa ezingo zela inoiz

marea altuan gertatu jatearekin batera, DNAren

sintesia jatearekin batera eman litekeen bitartean.

Jatearen eta bestelako zenbait jarduera fisiologiko

garrantzitsuen arteko denboraren bereizketa

molusku itsastarren kasuan aski deskribaturik dago

(Susswein et al., 1983).

Bestalde, marearteko organismoek euren bide

metabolikoak egunero birritan aldatu beharrean

topa daitezke, hipoxiaren aldi luze zein laburrak

jasateren ondorioz. Hori, beherakada metabolikoen

bitartez lortzen da, bai energia lortzeko bide

anaerobikoak aktibatuz zein transkripzioaren

eraenketa edota proteinen fosforilazio itzulgarrien

bidezko entzima-jardueraren aldaketaz erdietsi

daitekeena (Greenway & Storey, 2000; Ton et al.,

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!