16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

lortutako murgilketa- eta aire esposizio-aldietako,

eta batezbesteko BrdU-markaketa balioak kalkulatu

ziren Zaldibar et al., (2004) BrdU pultsu jarraiko

esperimentuan lortutako datuetatik abiatuz eta

ikerlan honetan aplikatutako kalkuluetan oinarrituz

(1. eta 2. Taulak, 3E Ird.). Eguneko pultsu-

esperimentuko gazteetan gertatzen den moduan,

batezbesteko BrdU-markaketan soilik itsasaldi-

erregimenak eragiten du modu esangarrian.

Ondorioz, atariko bi esperimentuen emaitzak

kontuan hartuz, esperimentu nagusia burutzeko

eguneko pultsu-esperimentuaren prozedura

jarraitzea erabaki zen bi arrazoi nagusi hauek direla

eta: (a) eguneko pultsu-esperimentuan BrdU-

markaketa handiagoa erregistratu zen, eta (b)

eguneko pultsu-esperimentuan aurkitutako

aldamoldeak, aldez aurretik BrdU-gehipen jarraia

aplikatu zeneko esperimentuan aurkituriko

aldamoldearen (Zaldibar et al., 2004) antz gehiago

du.

Sasoiaren eragina epitelioko zelulen

berriztapenean

Zelulen proliferazio-tasen baliorik altuenak udan

gertatu ziren. Muskuiluen liseri-guruinean urteko

sasoiaren arabera aldaketak behatu dira, entzimen

jardueran (Cancio & Cajaraville, 1999; Le Pennec &

Le Pennec, 2002), lipido-edukietan (Pazos et al.,

2003), parametro peroxisomikoetan (Cancio et al.,

1999) zein liseri-zelulen lisosomen egituran

(Etxeberria et al., 1994). Tenperatura epelagoak eta

eurei lotutako egokitze termikoak zein elikagaien

presentzia areagotua, liseri-epitelioko dinamikan

oso garrantzitsuak izan daitezke, liseri-epitelioaren

132

aktibazioa emanez. Beraz, udako liseri-epitelioko

zelulen proliferazio-tasa areagotua, alga- eta

fitoplankton-bloom-ek sortarazitako elikagaien

eskuragarritasun handiagoarekin erlazionatuta

egon daiteke, muskuiluen hazkuntza somatikoaren

emendioa ekar dezakeena. Are gehiago, udako

jarduera metabolikoaren igoerak zelulak kaltetzea

eta zelulen berriztapena handitzea sortu izana ere

posible da, izan ere, neguko muskuiluekin alderatuz

udakoen ehunetan DNA-harizpi matxuratu- eta

proteinen desnaturalizazio-tasa altuagoak ikusi

baitira (Hofmann & Somero, 1996; Shaw et al.,

2000). Beraz, liseri-guruinean zelulen proliferazio

areagotua, epitelioaren berriztapen eta egituren

mantenuarekin zein hazkuntza somatikoarekin

erlazionatuta egongo litzateke. Era berean,

udazkenean eta neguko azken hilabeteetan,

tenperaturaren eta elikagaien eskuragarritasunaren

jaitsierek, eta honekin batera jarduera metaboliko,

kalte zelular eta zelulen berriztapenaren jaitsierek

ikerlan honetan behatutako proliferazio-tasa

txikituak azalduko lituzkete. Halaber, Japoniako

itsasoko Cremomytilus grayanus espeziearen liseri-

traktuan ere, Leibson & Frolova-k (1994) zelulen

proliferazio-tasaren urteko sasoiarekin

erlazionatutako aldaketa esangarriak topatu

zituzten, zelulen proliferazioaren piko maximoak

maiatza-ekaina aldean eta piko minimoak otsaila-

martxoan topatu zituztelarik. Autore hauek, zelulen

proliferazioaren jaitsiera, neguko hilabeteetako

tenperatura baxuek eragindako jarduera metaboliko

eta elikadura-jarduera gutxituei egotzi zieten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!