16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zati Teorikoa

1998). Ehun konektibo dentsozko kapsula liseri-guruinaren bi lobuluak inguratzen ditu.

Kapsula horrek loditze-gune nabarmen batzuk agertzen ditu, zeintzuetatik urdaila

enkapsulatzen duen ehun konektibo dentsozko kapsularekin bat egin arte trenkada

sendoak proiektatzen baitira. Horrela, dibertikuluen multzoak trenkada sendoen artean

murgilduta agertu dira (lobulutxo primarioak). Lobulutxo primario bakoitza konduktu

primario baten inguruan antolatuta dago. Lobulutxo primarioen barruan ehun konektibozko

xaflek inguratutako lobulutxo sekundarioen taldekapenak bereizi dira. Horrela lobulutxo

sekundario bakoitzean 5-10 dibertikulu daude, konduktu sekundario berari lotuta daudenak

(Basalo, 1998). Urdaila zein konduktu primarioen inguruan muskulu leuna dago; konduktu

sekundario eta dibertikuluetan, ordea, gero eta muskulu gutxiago agertzen da. Izatez,

dibertikuluetan ez da muskulu leunaren zantzu esangarririk aurkitu (Basalo, 1998).

Gaur egun molusku bibalbioentzat onartuta dagoen liseri-guruinaren eredua

Mortonek proposatu zuen 1983. urtean. Eredu horren arabera, liseri-guruina, urdailetik

abiatutako konduktu (primario eta sekundario) adarkatuen bitartez konektaturik dauden

6

1. Irudia: Masson-Golder tindaketa

trikromikoaz tindatutako muskuiluaren liseriguruinaren

ebakien irudiak. (A) Muskulu-ehun eta

ehun konektibozko trenkada bat ikus daiteke. Gezi

estuek muskulu-zelulak adierazten dituzte. Gezi

lodiek trenkadaren zatirik zabalena adierazten

dute. Izarrek, ehun konektibotan joriak diren

trenkadaren zatirik estuenak adierazten dituzte. (B)

eta (C) irudiek lagin baten gune beretsuan

mikrometro batzuen distantzian hartutako bi ebakin

erakusten dituzte. Geziek trenkadak adierazten

dituzte. Eskala-marra: 100 μm. (Basalo-tik (1998)

hartua).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!