16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

laginaren tamaina egoki lortzearen eta konduktu

sekundarioen zeharkako ebakidurak lortzearen

zailtasunaren arteko konpromisozko erabakia

suposatu zuen. Datuak adierazteko momentuan

‰-ra pasatu ziren. Urdailean, kontaketa trantsektu

bat eginez burutu zen, eta guztira 200 zelula

zenbatu ziren epitelioan barrena. Zelula-kopuru

baxuago hori, urdailean jarduera proliferatzailea

oso handia dela egiaztatu ondoren hautatu zen.

Datuak kasu honetan ere ‰-ko balioetan eman

dira, aurrekoekin konparagarriak izan ahal izateko.

EMAITZAK

Liseri epitelioko liseri-zelula zein zelula

basofilikoek, BrdU-positibo ziren nukleoak erakutsi

zituzten, nahiz eta zelula BrdU-positibo gehienak

liseri-zelulak izan (1. Ird.). Urdaila, nukleo BrdU-

positibo gehien erakutsi zituen organoa izan zen (1.

Ird.). Tindaketaren kontrol-ebakietan ez zen inolako

positibotasunik behatu (1. Ird.).

Atariko esperimentuak

BrdU-markaketari dagokionez, liseri-guruin eta

urdaileko epitelioan patroi zirkamareal

konparagarria ezagutu zen, seinale/zarata erlazioa

urdailean txikiagoa izan arren. Beraz, liseri-

guruineko epitelioko BrdU-markaketa emaitzak

soilik aurkeztuko dira hemendik aurrera.

Eguneko pultsu-esperimentuan, muskuilu

helduetan liseri-guruineko ‰33 zelulek BrdU

markaketa aurkeztu zuten. Animali gazteetan,

ordea, markaketa baxuagoa izan zen (‰21) (2A eta

2C Ird.). Liseri-epitelioaren BrdU-markaketaren

124

kuantifikazioari dagozkion emaitzak, liseri-zelulen

proliferazio-tasan gertatutako aldaketei egokitu

zitzaizkien, zelula basofiliko BrdU-positiboak

noizean behin soilik behatu baitziren. Termino

kualitatiboetan, muskuilu gazte zein helduetan

aldamolde bera aurkitu zen. Aldamoldea itsasaldi-

erregimenak (IE) edo argia/iluntasuna zikloak (AIZ)

gobernatua dagoen zehazteko asmoz, uretan

murgiltzearen (itsasbeheratik itsasgoranzko bidea)

eta aire-esposizioaren (itsasgoratik itsasbeherantz)

uneetako batezbesteko BrdU-markaketa kalkulatu

zen (1. Taula, 3. Ird). Helburu horretarako, eta

esperimentua aurrera joan ahala behatutako BrdU-

markaketan beherakada kontuan hartuz, kalkuluak

egiteko BrdU-pultsu osteko lehenengo 12 ordutako

datuak baino ez ziren aintzat hartu. Batezbesteko

BrdU-markaketaren balio altuena, gaueko

murgiltze-aldian (marea altua) aurkitu zen muskuilu

gazte zein helduetan; muskuilu gazteetan, gainera,

eguneko murgilketa-aldian tarteko balioak

erregistratu zirelarik (3. Ird.). Bi bidetako ANOVA

analisiak muskuilu helduetan IE eta IE x AIZ

faktoreek batezbesteko BrdU-markaketan eragin

esangarria zutela adierazi zuten, muskuilu

gazteetan, ordea, IE x AIZ elkarrekintza faktorerik

esangarriena (p

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!