16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zeuden momentuan.

BrdU immunohistokimika

Liseri-guruinaren zati txikiak Carnoy fixatzailean

(%60 etanol absolutua, %30 kloroformoa eta %10

azido azetikoa) ordu batez fixatu ziren 4°C-tan,

goranzko graduazioko etanolezko bainu-serie

batean deshidratatu ziren eta parafinan inkluditu

ziren, 60°C-tan. Ebakiak (3-4 µm-ko lodiera)

American Optical mikrotomo batean erdietsi ziren,

eta aldez aurretik (3-amino propil trietoxisilano)

silanizatutako portaobjektuetan jaso ziren.

Ondoren, ebakiak xilenoz desparafinatu,

etanolezko bainu-serie batean hidratatu, eta

PBSaz (fosfato indargetzaile salinoa; ingelesez,

Phosphate-Buffered saline) garbitu ziren.

Peroxidasa jarduera endogenoa ekiditeko, ebakiak

%3 zuen H 2 O 2 -an 5 minutuz inkubatu ziren eta

berriro PBSaz garbitu ziren. DNA, ordu batez

37°C-tan 0.1N HCl-z desnaturalizatu zen. Ebakiak,

borato indargetzailean (pH=8.5) neutralizatu eta

PBSaz garbitu ziren. Ondoren, ebakiak Vectastain

Elite ABC Kit-ak (Vector Laboratories, Burlingame,

Kalifornia, Amerikako Estatu Batuak) hornitutako

serum blokeatzaile normalean (NBS, ingelesez;

Normal Blocking Serum) ordu batez inkubatu ziren,

giro-tenperaturan, eta berriro PBSaz garbitu ziren.

Gero, ebakiak BrdUren aurkako antigorputz

espezifikoan (Roche, Basilea, Suitza; 1:10 %0.1

behi-albumina seruma zuen PBSan) inkubatu

ziren. Laginak PBSaz garbitu, eta ondoren,

Vectastain Elite ABC Kit-a erabiliz abidina-biotina-

entzima (ABC) metodoaren bidez

immunokonplexuak ikustarazi ziren. Laburki,

ebakiak, PBSan diluitutako sagu aurkako zaldiaren

Sasoi,tamaina eta erregimen marealarekin erlazionatutako berriztapen zelularra

IgG antigorputz sekundario 30 minutuz biotinilatuan

inkubatu ziren, eta ondoren PBSan biziki garbitu

ziren. Peroxidasa jardueraren ikustaraztea, sodio

azetato indargetzailean (pH = 5.2) 3-amino-9-

ethylkarbazola eta %0.015 H 2 O 2 zituen

kromogeno-disoluzioa erabiliz erdietsi zen.

Azkenik, ebakiak hematoxilinaz kontrastatu (10

segundu), dabiluretan garbitu eta Kaiser gelatina

glizerinatuan (Merck & Co., Inc, Whitehouse

Station, New Jersey, Amerikako Estatu Batuak)

muntatu ziren. Mikrografiak, Olympus BX50

(Olympus, Tokio, Japonia) mikroskopioari atxiki

zegoen Olympus PM20 argazki-kameraz erdietsi

ziren.

Zelula BrdU-positiboen kuantifikazioa

Zelula BrdU-positiboen kuantifikazioa, argi-

mikroskopioan konkateka zuzenaren bidez burutu

zen. Liseri-epitelioan zelula BrdU-positiboen

proportzioa antzemateko asmoz, lagin bakoitzean

1000 zelula zenbatu ziren, beste ikerketetan

erabilitako lagin-tamainaren arabera (Okudela et

al., 1999; Zaldibar et al., 2004). Aldez aurretik

egindako behaketa histologikoek, liseri-epitelioaren

tubulu moduko ebakidura bakoitzean gutxienez 20-

30 zelula daudela erakutsi zuten. Hori dela eta,

eguneroko lana errazteko asmoz, zelula BrdU-

positiboen zenbaketa aleatorioki hautatutako 40

tubulu moduko ebakiduretan burutu zen (800-1200

zelula) liseri-guruin bakoitzean. Halaber, eskuarki

konduktu sekundarioen ebakidura bakoitzean 70-

90 zelulak agertzen direnez gero, zelula BrdU-

positiboen zenbaketa 10 konduktu sekundarioen

ebakiduretan burutu zen (700-900 zelula). Horrek,

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!