16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERA

Muskuiluen liseri-guruineko epitelioa

desberdintzatutako 2 zelula-motez osaturik dago,

liseri-zelula eta zelula basofilikoa, alegia. Liseri-

zelulek, oso sistema endo-lisosomiko garatua dute

eta elikagaien liseriketa intrazelularraz arduratzen

dira. Zelula basofilikoek, izaera basofiloa damaien

erretikulu endoplasmatiko pikortsu garatua dute,

eta liseri-zelulak baino urriagoak dira. Marigómez

et al.-ek, (1999), PCNA immunohistokimika erabiliz,

bi zelula-mota horiek proliferatzeko gai direla

frogatu zuten. Liseri-zeluletan irudi mitotikoak

aurkitu izanak eta BrdU immunohistokimikak,

zelulen berriztapena liseri-zelula eta zelula

basofiliko helduen zatiketa autologoaz burutzen

dela baieztatu dute (Zaldibar et al., 2004). Liseri-

dibertikuluen epitelio-zelulen berriztapena

sinkronizatuta dago patroi zirkamareala jarraituz,

BrdU-markaketaren aldaketek adierazi zutenez

(Zaldibar et al., 2004). Esperimentu horiek,

mareazpiko muskuiluekin soilik burutu ziren arren,

edonola ere itsasaldi-erregimena eraginkorra zela

proposatu zen. Dirudienez, liseri-guruineko

epitelioaren zelulen berriztapena, Izagirre-ren

(2000) arabera liseri-zelulen jarduera fisiologikoa

(adb, liseriketa intrazelularra) murrizten deneko

une jakinetara mugatuta dago. Beraz, jarduera

fisiologiko eta ziklo zelularraren arteko

elkarrekintza ezagutzea, liseri-epitelioaren zelulen

berriztapen ulertzeko oinarrizkoa izango litzateke.

Testuinguru horretan, liseri-guruinaren gainean

eragina duten aldagai naturalek (adina, sasoia,

itsasaldi-erregimena), liseri-guruineko zeluletan

Sasoi,tamaina eta erregimen marealarekin erlazionatutako berriztapen zelularra

aurkitutako jarduera proliferatzailearen eredu

zirkamareala, aldarazi edo modula dezaketen

finkatzea erronka erabakigarria da. Liseri

guruinaren forma eta funtzioa, liseritze-iraupena

eta intentsitatea eta beste prozesu fisiologikoak

barne, aldagai horien arabera aldatu egiten da

(Etxeberria et al., 1994; Cancio et al., 1999;

Fernández-Reiriz et al., 2001; Wong & Cheung,

2001; Le Pennec & Le Pennec, 2002; Pazos et al.,

2003). Are gehiago, tamaina (adin) desberdineko

muskuiluek, liseri-guruineko zelulen proliferazio-

eredu ezberdina dute. Izatez, SDS-PAGE

elektroforesiaren ondoko PCNAren

immunotransferentziak, muskuilu txikien (gazte

heldugabeak) liseri-guruineko zelulak muskuilu

handienetakoak (helduak) baino proliferazio

gaitasun handiagoa zutela erakutsi zuten

(Marigómez et al., 1999).

Hiru sasoi desberdinetan (negua, udara eta

udazkena) itsasarteko bi eskualde desberdinetan

(mareartekoa eta mareazpikoa) hartutako tamaina

desberdineko (txikiak-gazteak eta handiak-

helduak) Mytilus galloprovincialis (Lmk) muskuiluen

liseri-guruineko eta urdaileko zelula

proliferatzaileen banaketa, BrdU-

immunohistokimika bitartez ikertu zen.

MATERIAL ETA METODOAK

Erreaktibo kimikoak

Erabilitako erreaktibo kimiko guztiak maila

analitikokoak eta Sigma-Aldrich (St. Louis,

Missouri, Amerikako Estatu Batuak), merkatal-

etxekoak dira besterik agertu ezean.

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!