MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

euskara.euskadi.net
from euskara.euskadi.net More from this publisher
16.05.2013 Views

1.- MOLUSKUEN LISERI-GURUINA Moluskuen liseri-guruina heste ertaineko egitura da, eta elikagaiak xurgatu egiten direneko adarkatutako dibertikuluz osatuta dago. Nahiz eta molusku talde desberdinen artean aldakortasun handia egon, eskuarki organo handia da oso. Dibertikuluetan liseriketa intrazelularra gauzatzen da. Halaber, liseriketa estrazelularrean parte hartzen duten entzima batzuen sintesia ere bertan burutzen da. Oro har, elikagaien liseriketaz gain bestelako hainbat funtzio betetzen ditu, organismoaren eraenketa metabolikoa eta homeostasiaren arduradun nagusia izatea, besteak beste. Liseri-guruinak, ikerketa esparru desberdinetan interes handia piztu du. Izan ere, animali talde desberdinen liseri-traktuaren eboluzio orokorra ulertu ahal izateko gakoorganoa da. Alde batetik, liseriketa intrazelular (berezkoa izaki primitiboetan) eta estrazelularraren (berezkoa izaki eboluzionatuetan) arteko bidegurutze ebolutiboa da. Bestalde, liseri-traktu ertainari asoziaturiko guruin primitiboenetakoa dugu. Ikerlan honetan zehar erabilitako hiru molusku espezietan liseri-guruinaren antolakuntza morfofuntzionalean hiru eredu desberdin bereiz ditzakegu, zehaztasun gehiagoz banan-banan jarraian azalduko direnak. 1.1.- Bibalbioak (Mytilus eredua) Moluskuen liseri-guruina Mytilus galloprovincialis muskuilua bibalbio janari-iragazlea dugu. Iragazi beharreko partikulak, mukiaren bitartez bildu eta ezpai-palpoetarantz, eta ondoren ahorantz, garraiatzen dira. Gerora, hestegorri laburra igaro ondoren, iragazitako partikulak konplexua den urdailera heltzen dira (Salvini-Plawen, 1988). Behin urdailean, partikulak estilo kristalinoaren eraginaren ondorioz birrindu egiten dira, urdailean dauden entzima hidrolitikoek lehendabiziko liseriketa estrazelularra burutuz. Urdaila traktu ziliatu desberdinetan banatuta dago. Bertan, partikulak euren tamainaren arabera sailkatu eta banandu ondoren, liseri-guruineko dibertikuluetarantz bideratzen dira, liseri-konduktuen sistematik. Liseri-konduktu primarioak urdailetik abiatzen dira, eta beraietatik adarkatzen diren kalibre txikiagoko liseri-konduktu sekundarioak liseri-guruineko dibertikuluetara iristen dira (Morton, 1983). Liseri-guruina, anatomikoki bereizgarriak diren bi lobuluz osatuta dago, ezkerraldekoa eta eskubialdekoa, hain zuzen (Owen, 1966). Antolakuntza histologikoari dagokionez, hierarkizatutako antolakuntza lobularra ere antzeman da (1. Ird.; Basalo, 5

Zati Teorikoa 1998). Ehun konektibo dentsozko kapsula liseri-guruinaren bi lobuluak inguratzen ditu. Kapsula horrek loditze-gune nabarmen batzuk agertzen ditu, zeintzuetatik urdaila enkapsulatzen duen ehun konektibo dentsozko kapsularekin bat egin arte trenkada sendoak proiektatzen baitira. Horrela, dibertikuluen multzoak trenkada sendoen artean murgilduta agertu dira (lobulutxo primarioak). Lobulutxo primario bakoitza konduktu primario baten inguruan antolatuta dago. Lobulutxo primarioen barruan ehun konektibozko xaflek inguratutako lobulutxo sekundarioen taldekapenak bereizi dira. Horrela lobulutxo sekundario bakoitzean 5-10 dibertikulu daude, konduktu sekundario berari lotuta daudenak (Basalo, 1998). Urdaila zein konduktu primarioen inguruan muskulu leuna dago; konduktu sekundario eta dibertikuluetan, ordea, gero eta muskulu gutxiago agertzen da. Izatez, dibertikuluetan ez da muskulu leunaren zantzu esangarririk aurkitu (Basalo, 1998). Gaur egun molusku bibalbioentzat onartuta dagoen liseri-guruinaren eredua Mortonek proposatu zuen 1983. urtean. Eredu horren arabera, liseri-guruina, urdailetik abiatutako konduktu (primario eta sekundario) adarkatuen bitartez konektaturik dauden 6 1. Irudia: Masson-Golder tindaketa trikromikoaz tindatutako muskuiluaren liseriguruinaren ebakien irudiak. (A) Muskulu-ehun eta ehun konektibozko trenkada bat ikus daiteke. Gezi estuek muskulu-zelulak adierazten dituzte. Gezi lodiek trenkadaren zatirik zabalena adierazten dute. Izarrek, ehun konektibotan joriak diren trenkadaren zatirik estuenak adierazten dituzte. (B) eta (C) irudiek lagin baten gune beretsuan mikrometro batzuen distantzian hartutako bi ebakin erakusten dituzte. Geziek trenkadak adierazten dituzte. Eskala-marra: 100 μm. (Basalo-tik (1998) hartua).

1.- MOLUSKUEN LISERI-GURUINA

Moluskuen liseri-guruina heste ertaineko egitura da, eta elikagaiak xurgatu egiten

direneko adarkatutako dibertikuluz osatuta dago. Nahiz eta molusku talde desberdinen

artean aldakortasun handia egon, eskuarki organo handia da oso. Dibertikuluetan

liseriketa intrazelularra gauzatzen da. Halaber, liseriketa estrazelularrean parte hartzen

duten entzima batzuen sintesia ere bertan burutzen da. Oro har, elikagaien liseriketaz gain

bestelako hainbat funtzio betetzen ditu, organismoaren eraenketa metabolikoa eta

homeostasiaren arduradun nagusia izatea, besteak beste.

Liseri-guruinak, ikerketa esparru desberdinetan interes handia piztu du. Izan ere,

animali talde desberdinen liseri-traktuaren eboluzio orokorra ulertu ahal izateko gakoorganoa

da. Alde batetik, liseriketa intrazelular (berezkoa izaki primitiboetan) eta

estrazelularraren (berezkoa izaki eboluzionatuetan) arteko bidegurutze ebolutiboa da.

Bestalde, liseri-traktu ertainari asoziaturiko guruin primitiboenetakoa dugu.

Ikerlan honetan zehar erabilitako hiru molusku espezietan liseri-guruinaren

antolakuntza morfofuntzionalean hiru eredu desberdin bereiz ditzakegu, zehaztasun

gehiagoz banan-banan jarraian azalduko direnak.

1.1.- Bibalbioak (Mytilus eredua)

Moluskuen liseri-guruina

Mytilus galloprovincialis muskuilua bibalbio janari-iragazlea dugu. Iragazi

beharreko partikulak, mukiaren bitartez bildu eta ezpai-palpoetarantz, eta ondoren

ahorantz, garraiatzen dira. Gerora, hestegorri laburra igaro ondoren, iragazitako partikulak

konplexua den urdailera heltzen dira (Salvini-Plawen, 1988). Behin urdailean, partikulak

estilo kristalinoaren eraginaren ondorioz birrindu egiten dira, urdailean dauden entzima

hidrolitikoek lehendabiziko liseriketa estrazelularra burutuz. Urdaila traktu ziliatu

desberdinetan banatuta dago. Bertan, partikulak euren tamainaren arabera sailkatu eta

banandu ondoren, liseri-guruineko dibertikuluetarantz bideratzen dira, liseri-konduktuen

sistematik. Liseri-konduktu primarioak urdailetik abiatzen dira, eta beraietatik adarkatzen

diren kalibre txikiagoko liseri-konduktu sekundarioak liseri-guruineko dibertikuluetara

iristen dira (Morton, 1983).

Liseri-guruina, anatomikoki bereizgarriak diren bi lobuluz osatuta dago,

ezkerraldekoa eta eskubialdekoa, hain zuzen (Owen, 1966). Antolakuntza histologikoari

dagokionez, hierarkizatutako antolakuntza lobularra ere antzeman da (1. Ird.; Basalo,

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!