16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

EZTABAIDA

PCNA erabiliz aldez aurretik egindako lanek,

liseri-epitelioa osatzen duten zelula-mota guztiek

proliferatzeko gaitasuna dutela erakutsi dute

(Marigómez et al., 1999). Liseri-zelulak zein zelula

basofilikoak desberdintzatzeko eta mitosian

sartzeko gai direla proposatu da. Dena den, bere

biziraupen luzeari esker, PCNA-immunoerreakzio-

nagarritasuna, zelula amen mitosien bidez

sortarazitako zelula desberdintzatuen nukleoetan

ere detekta daiteke (Casasco et al., 1995). Gure

ikerlan honetan, liseri-zeluletan irudi mitotikoak

agertu izanak eta BrdU-immunohistokimikaren

emaitzek, zelulen berriztapena liseri-zelula eta

zelula basofiliko helduen zatiketa autologoaren

bitartez erdiesten dela egiaztatu dute. Hala ere, oro

har, BrdU-markaketa PCNA-markaketa baino

ahulagoa da. Markatutako zelulen proportzioan

aurkitutako desberdintasunak, 3 H-Timidina, PCNA

eta BrdU erabili direneko tasen araberakoak izan

daitezke (Elsässer et al., 1994; Bromley et al.,

1996; Moriki et al., 1996). Horrela, arratoiaren

areako zelula azinarretan, zelula PCNA-positiboak

3 H-Timidina-positiboak baino 10 aldiz ugariagoak

dira, bi teknika histokimikoen bidez lortutako

emaitzen artean korrelazio esangarria dagoen

arren (Elsässer et al., 1994). Azalpenik egokiena,

seguru asko, PCNAren bizi-iraupena 20 ordukoa

izatean datza; S-fasearen iraupena baino luzeagoa

dena, hain zuzen. Hori dela eta, zelula PCNA-

positiboak ez dira soilik S-fasean daudenak baizik

eta S-fasean daudenak edo eta oraintsu S-fasea

110

gainditu berri dutenak ere. Ondorioz, PCNA

immunohistokimikak zelula proliferatzaileak

lokalizatzeko seinale bortitzagoa eskaini dezaken

arren; proteinaren biziraupen luzeagoak epitelioen

berriztapenaren dinamikak aztertzeko desabantaila

suposa diezaguke. BrdU-immunohistokimika, bere

aldetik, helburu hori betetzeko egokiagoa dela

dirudi, BrdUren biziraupena laburragoa denez,

pultsu-esperimentuetan aplikatzeko aukera eskaini

baitiezaguke. Izatez, proliferazioaren markatzaile

immunohistokimiko sendoena eta fidagarriena dugu

BrdU, S-faseak baino ez dituelako identifikatzen

(Bromley et al., 1996). BrdU-pultsu esperimentuak

hainbat animali eredutan aplikatu diren arren,

ornogabe itsastarren kasuan murritzak dira

(Harzsch et al., 1999; Awaji & Suzuki, 1995; Candia

Carnevali et al., 1997; Goergen et al., 2002).

Muskuilu itsastarretan, BrdU-pulsua nola aplikatu

arazo nagusietakoa izan genuen. Ikerlan honetan,

BrdU uretan disolbatu zen, eta beraz, elikatze-

iragazketa aurrera joan ahala BrdU zelulei iristen

zitzaien. Prozedura horrek, liseri-guruineko

ehunetan BrdU eranstea ahalbidetzen zuela

baieztatu zen, aldez aurretik zakatz-ehunetan

behatu izan zen bezalaxe (Martínez-Expósito et al.,

1994).

Immunohistokimika aplikatzekotan, pultsu batez

emandako BrdU, mitosiondoko zeluletan beren

bizitza osoan zehar detekta daiteke, nukleoan

seinalea esponentzialki diluituko luketen

proliferazio-prozesu suzesiboak ez gertatzekotan

behinik behin (Ward et al., 1991). Ikerlan honetako

baldintza esperimentalen arabera, BrdU-markaketa

esperimentuak aurrera egin ahala igoz joango zela

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!