16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Duncan testa aplikatu zen. Azkenik, erregresio ez

linealaren analisiak Sigma Plot programaren

bitartez (SPSS, Microsoft) burutu ziren.

Mitosien bilaketa

Beste parafinazko ebaki batzuk (3 µm-koak)

aldez aurretik deskribatu bezala prozesatu ziren,

hematoxilina-eosinaz tindatu eta argi-

mikroskopioan behatu ziren, liseri-guruinaren

ehunean irudi mitotikoak identifikatzeko asmoz.

Mikrografiak, Olympus BX50 mikroskopioari atxiki

zegoen Olympus PM20 kameran lortu ziren.

EMAITZAK

Muskuiluen liseri-guruinan, zelula BrdU-

immunorreaktiboak urdail, konduktu sekundario eta

liseri-albeoloen epitelioetan lokalizatu egin ziren (1

Ird.). Liseri-epitelioan, liseri-zelulek zein zelula

basofilikoek positiboki markatutako nukleoa

erakutsi zuten, nahiz eta zelula erreakzionagarri

gehienak liseri-zelulak izan (1A Ird.). Konduktu

sekundarioetan, zelula BrdU-positiboak zati

ziliatuetan kokaturik agertu ziren gehien bat (1B

Ird.). Urdailean beste epitelioetan baino askoz

zelula immunopositibo gehiago behatu ziren (1C

Ird.). Azkenik, hemozitoen nukleoetan ere

markaketa bortitza aurkitu genuen. Hemozitoak,

sarritan epitelio-zelula BrdU-positiboen azpian

kokaturik agertu ziren, xafla basalaren (zentzu

histologikoan) azpian, hain zuzen ere (1B Ird.).

Gainera, zelulen soberakinak, nukleo BrdU-

positiboak barne, liseri-traktuaren argian askotan

behatu ziren, hondakin zelularrekin batera (1D Ird.).

BrdUren aurkako antigorputzarik gabe inkubatu

Zelulen proliferazioaren aldamolde zirkamareala muskuiluaren liseri-guruinean

ziren kontrol-ebakiek ez zuten inolako markaketarik

erakutsi (1E Ird.).

Faktore bateko ANOVA analisien (1. Taula) zein

batezbestekoen arteko konparaketa anitza egiteko

Duncan testaren arabera, BrdU-markaketa

baloreak laginketa-denboren artean esangarriki

desberdinak izan ziren. Duncan testaren arabera

esangarriki desberdinak ziren zenbait azpitalde

homogeneo bereiztu ziren, 2. Ird.-an erakutsi den

bezalaxe. Liseri-epitelioan, zelulen ‰20-‰25

bitartean BrdUz markatuta agertu zen; konduktu

sekudarioetan, berriz, markaketa 8 aldiz baxuagoa

izan zen gutxi gorabehera (‰3), eta urdailean 6

biderrez altuagoa (‰150) (2 Ird.). Liseri-guruineko

zelulen BrdU-markaketak liseri-zelulen proliferazio-

tasaren aldaketak islatu zuen batik bat, zelula

basofiliko BrdU-positiboak oso noizean behin baino

behatu ez zirelako. Liseri-epitelioan, BrdU-

markaketaren jaitsiera nabarmenak 20:00-24:00

eta 08:00-10:00 tarteetan erregistratu ziren,

bitartean igoerak behatu zirelarik (2A Ird.).

Esperimentazio-egun bietan aldamolde erritmiko

berdintsua aurkitu genuen. Erregresio ez-linealaren

analisiaren ondoren, gutxi gorabehera 12 h-ko

maiztasuna zuen funtzio sigmoideo bati doitu

zitzaion, esangarriki. (3 Ird.). BrdU-markaketak

konduktu sekundarioetan eta urdaileko epitelioan

antzeko irudi erritmikoen patroia erakutsi zuen (2B,

C Ird.), baina erregresio ez-lineala eta korrelazio-

koefizientea ez ziren estatistikoki esangarriak izan.

Muskuiluen liseri-guruina ohi bezala behatu

ostean, irudi mitotikoak han-hemenka identifikatu

ziren liseri-zeluletan (1F Ird.), eta hemozito zein

urdaileko zeluletan ere.

109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!