16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

(PBS; ingeleraz, Phosphate-Buffered Saline)

garbitu ziren. Peroxidasa jarduera endogenoa

ekiditeko, ebakiak %3 zuen H 2 O 2 -an inkubatu ziren

5 minutuz, eta berriro PBSz garbitu ziren. DNA, 0.1

N HCl-ez desnaturalizatu zen ordu batez, 37°C-tan.

Ebakiak, Vectastain Elite ABC Kit-ak (Vector

Laboratories, Burlingame, California, Amerikako

Estatu Batuak) hornitutako suero blokeatzailean

ordu batez inkubatu ziren giro-tenperaturan eta

berriro ere PBSz garbitu ziren. Gero, ebakiak

BrdUren aurkako antigorputz espezifikoan (Roche,

Basilea, Suitza; %0.1 bovine serum albumine zuen

PBSan 1:10 diluitua) inkubatu ziren. Laginak PBSz

garbitu ziren, eta ondoren, Vectastain Elite ABC Kit-

aren bitartez, abidina-biotina entzima-konplexua

erabiliz antigorputza ikustarazi zen. Laburki,

ebakiak, PBSn diluitutako saguaren aurkako

zaldiaren IgG antigorputz sekundario biotinilatuan

inkubatu ziren, 30 minutuz, eta ondoren PBSn

garbitu ziren. Peroxidasa jarduera ikustarazteko

kromogenoaren disoluzioa (3-amino-9-

etilokarbazola, %0.015 H 2 O 2 zuen sodio azetato

indargetzailean -pH 5.2- disolbatua) erabili zen.

Azkenik, ebakiak hematoxilinaz kontrastatu ziren

(10 s), dabiluretan garbitu eta Kaiser gelatina

glizerolatuan (Merck & Co., Inc, Whitehouse

Station, New Jersey, Amerikako Estatu Batuak)

muntatu ziren. Mikrografiak, Olympus BX50

(Olympus Tokio Japonia) mikroskopioari atxiki

zegoen Olympus PM20 argazki-kameraz erdietsi

ziren.

108

Zelula BrdU-positiboen kuantifikazioa

Zelula BrdU-positiboen kuantifikazioa, argi-

mikroskopioan kontateka zuzenaren bidez burutu

zen. Liseri-epitelioan zelula BrdU-positiboen

proportzioa antzemateko asmoz, 1000 zelula

zenbatu ziren lagin bakoitzean, beste ikerketetan

erabilitako lagin-tamainaren arabera (Okudela et

al., 1999). Aldez aurretik egindako behaketa

histologikoek, liseri-epitelioaren tubulu moduko

ebakidura bakoitzean gutxienez 20-30 zelula

daudela erakutsi zuten. Hori dela eta, eguneroko

lana errazteko asmoz, zelula BrdU-positiboen

zenbaketa aleatorioki hautatutako 40 tubulu

moduko ebakiduretan burutu zen (800-1200 zelula)

liseri-guruin bakoitzean. Halaber, eskuarki konduktu

sekundarioen ebakidura bakoitzean 70-90 zelulak

agertzen direnez gero, zelula BrdU-positiboen

zenbaketa 10 konduktu sekundarioen ebakiduretan

burutu zen (700-900 zelula). Horrek, laginaren

tamaina egoki lortzearen eta konduktu

sekundarioen zeharkako ebakidurak lortzearen

zailtasunaren arteko konpromisozko erabakia

suposatu zuen. Datuak adierazteko momentuan

‰--ra pasatu ziren. Urdailean, kontaketa trantsektu

bat eginez burutu zen, eta guztira 200 zelula

zenbatu ziren epitelioan barrena. Zelula-kopuru

baxuago hori, urdailean jarduera proliferatzailea

oso handia dela egiaztatu ondoren hautatu zen.

Datuak kasu honetan ere ‰-ko balioetan eman

dira, aurrekoekin konparagarriak izan ahal izateko.

Analisi estatistikoak, SPSS/PC+ programa

erabiliz burutu ziren (SPSS, Microsoft). Denboraren

eragina ikusi ahal izateko, faktore bateko ANOVA

burutu zen, eta konparaketa anitzak eginez

parekatutako batezbestekoen artean

desberdintasun esangarriak (p

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!