16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

MATERIAL ETA METODOAK

Erreaktibo kimikoak

Erabilitako erreaktibo kimiko guztiak maila

analitikokoak eta Sigma-Aldrich (St. Louis,

Missouri, Amerikako Estatu Batuak), merkatal-

etxekoak dira besterik agertu ezean.

Laginak eta prozedura esperimentala

Gutxi gorabehera 35-45 mm-ko luzerako

maskorra zuten mareazpiko M. galloprovincialis

(Lmk) muskuiluak Plentzian (Bizkaiko Golkoa

43°24'I, 2°56'M) hartu ziren, uztailan eta goizerdiko

itsasbeheran (10:12 a.m.). Laginketa mareazpiko

muskuiluetara mugatu zen, itsasaldien zikloa eta

fotoperiodoaren arteko elkarrekintza ekiditeko

asmoz. Muskuiluak (n=80) laborategira garraiatu

ziren eta 15 l-ko polietilenozko akuario batean

mantendu ziren 15°C-tan eta etengabeko

aireztapenaz. Itsas-ura argi ultramorea erabiliz

esterilizatu zen, eta karbono aktiboz zein beirazko

zuntzetan zehar iragazi egin zen; esperimentuak

iraun bitartean itsas-ura ordezkatu ez zelarik.

Muskuiluei, ornogabe itsastarrentzako jaki

komertziala (Marine Invertebrate Diet, Carolina,

Burlington, North Carolina, Amerikako Estatu

Batuak) egunero eman zitzaien, goizeko 12:00-tan.

Baldintza horietan, muskuiluak BrdU-tratamendu

pean 2 egunez mantendu ziren. Hasieran, itsas-

uretan 4 mg BrdU/l-ko pultsua aplikatu zitzaien, eta

gerora 2 mg/l-ko pultsuak 4 orduro aplikatu ziren,

maila zitotoxikoetara heltzeke BrdUren

eskuragarrita-suna etengabe ziurtatu ahal izateko.

Horrela, saiakuntza-denboran zehar BrdUren

Zelulen proliferazioaren aldamolde zirkamareala muskuiluaren liseri-guruinean

galerarik gertatuko ez balitz ere, uretan metatutako

gehiegizko BrdUren kontzentrazioa 20 mg/l baino

baxuagoa izango litzateke. Ornogabe itsastarrekin

egindako pultsu-esperimentuetan BrdUren

kontzentrazioak 500 mg/l-ko bezain altuak erabili

dituzte beste ikertzaileek (Candia Carnevali et al.,

1997; Goergen et al., 2002). Hala ere, guk BrdU

kontzentrazio askoz baxuagoa aplikatzea erabaki

genuen honako arrazoi hauengatik: (1) muskuiluak

laborategian egoera egokian mantentzeko ur

bolumen handia ezinbestekoa zen, (2) 20-40 mg

BrdU/l baino kontzentrazio altuagoek, muskuiluen

ehunen zelulen berriztapena inhibi dezakete

(Martínez-Expósito et al., 1994); eta (3) aurreneko

ikerketek, 4 mg BrdU/l-ko kontzentrazioa liseri-

guruineko epitelioan BrdU-markaketa konspikuoa

erdiesteko nahikoa dela adierazi baitziguten.

Muskuiluak denbora-tarte desberdinetan sakrifikatu

ziren, BrdU-markaketaren fluktuazio-erritmoak

identifikatu ahal izateko.

Zelula BrdU-positiboen immunohistokimika

Liseri-guruinaren zati txikiak Carnoy fixatzailean

(%60 etanol absolutua, %30 kloroformoa eta %10

azido azetikoa) fixatu ziren ordu batez 4°C-tan.

Fixatu ondoren, laginak goranzko graduazioko

etanolezko bainu-serie batean deshidratatu ziren

eta parafinan inkluditu ziren 60°C-tan. Ebakiak (3-

4 µm-ko lodiera) American Optical mikrotomoan

ebaki ziren eta aldez aurretik (3-amino propil

trietoxisilanoz) silanizatutako portaobjektuetan jaso

ziren. Ondoren, laginak xilenoz desparafinatu ziren,

beheranzko graduazioko etanolezko bainu-serie

batean hidratatu eta fosfato indargetzaile salinoz

107

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!