16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Emaitzak eta eztabaida

hepatoarean bezalaxe (Icely & Nott 1992; Vogt

1994), zelula gaztez osatutako kriptetatik

(habietatik) zelulen berriztapena abia daitekeela

iradoki zuen. Are gehiago, erradiazio ionizatzaile

pean egondako ostretan liseri-guruineko epitelioa

ea zeharo desagerrarazi ondoren, epitelio-zelulen

birpopulatzea kripta-zelulen mitosien bidez

eratutako zelula-habien eraiketaz hasten da (Mix &

Sparks 1971). Hala ere, nahiz eta itxuraz

basofilikoak izan, kripta-zelulak txikiak dira, eta ezin

dira inolaz ere zelula basofiliko heldu (jariatzaile)

gisa kontsideratu, nahiz eta geroagoko artikuluetan,

bestelako argibide sustatzailerik gabe, zelula

basofilikoak bibalbioen liseri-guruineko epitelioaren

birsortzearen erantzuleak diren zelula gazteak

direla proposatu den (Fankboner 1971; Palmer,

1979; Morton 1983). Aitzitik, Proliferating Cell

Nuclear Antigen (PCNA) immunohistokimikak

oraintsu erakutsi duenez (Marigómez et al., 1999),

muskuiluetan bai liseri-zelulak eta baita zelula

basofilikoak ere desberdintzatzeko, S-fasean

sartzeko eta proliferatzeko gai dira, sagu helduaren

listu-guruinetan zatiketa autologoa pairatzen duten

zenbait zelula-mota helduek egiten duten bezalaxe

(Denny et al., 1993). Halaber, Mya arenaria-ren

liseri-tubuluetan ere, epitelio-zelula helduak PCNA -

positiboak dira (Hanselmann et al., 2000).

Ondorioz, zelula amek epitelioen berriztapenean

parte hartuko lukete baina soilik epitelioan kalte

masiboak ematekotan; bestela, baldintz

normaletan, epitelio-zelulen berriztapena liseri-

zelula eta zelula basofiliko helduen zatiketa

autologoa dela medio burutuko litzateke.

Ornodunen ehunetan, epitelio-zelulen berriztapen-

dinamika eta prozesu horretan inplikatutako zelula-

106

motek jasandako aldaketak, egoera fisiologiko eta

patologikoen menpean daudela modu sinesgarrian

erakutsi da (Karam & Leblond 1993; Santa Barbara

et al., 2003).

Muskuiluen liseri-guruineko epitelioaren

berriztapena sinkronizatuta egonez mitosiak gauez

burutuko balira, aurreneko ikerlanetan mitosirik

aurkitu ez izana azalduko litzateke (Marigómez et

al., 1998b; Zaldibar et al., 2001). Zelulen zatiketa-

tasan aldamolde zirkadiarrak algetatik hasita

ugaztunetaraino deskribatu izan dira (Makarov et al.

1995; Abrahamsen et al. 1998; Bjarnasson et al.

1999; García et al. 2001). Are gehiago, zenbait

eredu esperimentaletan behintzat, zelulen

proliferazioa eta ordezkatze-prozesuak batez ere

gauez gertatzen direna jakin badakigu (Scheving et

al., 1978; Abrahamsen et al., 1998; Bjarnasson et

al., 1999; García et al., 2001).

Muskuiluen liseri-guruineko zelulen

proliferazioak patroi zirkadiarra jarraitzen duen

antzemateko, zelula proliferatzaileen banaketa

bromodeoxiuridina (BrdU) immunohistokimika

aplikatuz ikertu da Mytilus galloprovincialis (Lmk.)

muskuiluan. BrdU timidinaren analogoa da, eta

ziklo zelularraren S-fasean zehar zelula

proliferatzaileen DNAri eransten zaio. Muskuiluak, 4

mg BrdU/l-ko kontzentrazioa zuen itsas-uretan

mantendu ziren 2 egunez. BrdUren agerpena

immunohistokimika bitartez detektatu zen, eta

zelula proliferatzaileen proportzio erlatiboa (BrdU-

markaketa) denbora-tarte desberdinetan

erregistratu zen, BrdU-markaketan aldaketa

zirkadiarrak identifikatu ahal izateko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!