16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERA

Moluskuen liseri-guruin ehunaren oinarrizko

zelulen berriztapenari dagokionez kasik ikerlanik ez

dago, egitez. Muskuiluetan, liseri-guruina

azkenean urdailean zabaltzen diren konduktu

primarioei konduktu sekundarioen bitartez loturiko

unitate albeolotubularren multzotan antolatuta

dago. Unitate albeolotubular horien epitelioa bi

zelula-mota helduz osaturik dago, liseri-zelulak eta

zelula basofilikoak deitutakoak, hain zuzen

(Morton, 1983). Liseri-zelulek elikagaien liseriketa

intrazelularraren ardura dute, sistema endo-

lisosomiko erabat garatua daukatelarik. Zelula

basofilikoak, urriagoak, zelula jariatzaileak dira,

basofiliaren ezaugarria ematen dien erretikulu

endoplasmatiko pikortsu garatuaz hornituta

daudelarik (Dimitriadis et al., 2004). Epitelioa arras

dinamikoa da, eta elikagaien eskuragarritasunari

zein bestelako ingurumen-faktoreei erantzunez, bi

zelula-moten itxura, kopurua eta edukiak ordu gutxi

batzuetan bortizki alda daitezke (Morton 1983).

Izan ere, elikatze-ziklo bakoitzean, hots, ordu gutxi

batzuen buruan, liseri-epitelioa guztiz berriztatzen

dela proposatu da (Nelson & Morton 1979). Zelulen

berriztapen bizkor hori gertatu ala ez, zelula

basofilikoen proportzioa emendatzea dakarren

epitelioaren berrantolaketa, ingurumen-estresaren

iturri desberdinek bultzatzen dutena behin eta

berriz egiaztatu da (Thompson et al. 1974;

Rasmussen et al 1983; Cajaraville et al. 1990;

Marigómez et al. 1990; Syasina et al. 1997;

Marigómez et al. 1998a; 1. Kapitulua). Zelula-

moten ordezkapena (ingeleraz, Cell Type

Zelulen proliferazioaren aldamolde zirkamareala muskuiluaren liseri-guruinean

Replacement; CTR) izenaz ezagutzen den

fenomeno hori, alde batetik, ingurumen-erasoa

jaso eta ordu gutxietara jada nahiko aurreratua

egon daiteke, eta, bestalde, zeharo itzulgarria da,

estresa eten eta egun gutxietara jada zelula-moten

proportzioa bere onera datorrelarik (Marigómez et

al., 1998b). Hastapenetako ikerlanetan, CTR zelula

basofilikoen proliferazioa areagotuak sor zezakeela

kontsideratu zen (Thompson et al. 1974;

Rasmussen et al 1983; Cajaraville et al. 1990;

Marigómez et al. 1990; 1998a). Haatik, zelula

basofilikoen proliferazioaren ideia guztiz baztertu

ezin bada ere, oraintsu eginiko esperimentuek

CTRren gorakadak zelula basofilikoen

proliferazioan baino gehiago liseri-zelulen galeran

datzala iradoki dute (Marigómez et al., 1998b;

Zaldibar et al., 2001). Bestalde, ingurumen-estresa

sortarazten duten iturriak desagertzekotan liseri-

zelulak proliferatzeko gai dira, laborategiko

baldintza kontrolatu pean buruturiko sendabidetze-

esperimentuetan erakutsi den moduan (Zaldibar et

al., 2001; 4. & 5. Kapituluak). Zoritxarrez, liseri-

guruinean zalantzabako irudi mitotikoak bilatzeak

ez du fruitu onik ekarri orain arte (Thompson et al.

1974; Rasmussen et al 1983; Cajaraville et al.

1990; Marigómez et al. 1990; Syasina et al. 1997;

Marigómez et al. 1998a; 1998b; Marigómez et al.

1999; Zaldibar et al. 2001).

Izan ere, mitosiak nekez aurkitu dira bibalbioen

liseri-guruinean. Ikerlan aurrendari batean, Yonge-

k (1926) anafasean omen zegoen zelula baten

marrazkia aurkeztu zuen. Autore horrek, zenbait

zelula basofilikok zelula ama (sic., young cell)

moduan joka dezaketela, eta, krustazeoen

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!