16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Emaitzak eta eztabaida

desberdinek nolako eragina duten ezagutzea

beharrezkoa zaigu. Faktore hauen artean,

muskuiluen adina, itsasaldi-erregimena, urteko

sasoia, kutsatzaileen arteko elkarrekintza eta aldez

aurretik kutsatzaile pean egon izana ditugu,

besteak beste.

Urteko sasoiari dagokionez, udan Vv BAS

neguan baino altuagoa da. Sasoiari lotutako

aldaketa hori ziklo gonadalarekin erlazionatu da

(Méndez, 1993).

Kutsatzaileen arteko elkarrekintza ikertzeko

asmoz, laugarren esperimentuan Cd-arekin batera

muskuiluak BaP kutsatzaile organikoaren pean jarri

ziren. Analisi kimikoek diotenez, kutsatzaileen

nahasketa horrek ez zuen eraginik izan liseri-

guruinak Cd-a metatzeko duen gaitasunean.

Emaitza hori, beste ikerlan batzuekin bat dator. Izan

ere, Cd eta alkilbentzeno sulfonatua kutsatzaile

organikoaren artean ez da ere ez lehiaketa-

mekanismorik aurkitu (Da Ros et al., 1995). Hala

ere, BSDen emaitzek, BaP-k metalen mobilizazioa

eragin dezakela erakutsi digute. Hau da, BaP

taldeko muskuiluetan Vv BSD balioak esangarriki

igo dira esperimentuko lehenengo egunetik.

Beharbada, BaP-aren eraginez, metal esentzialak

liseri-zelulen lisosometara mobilizatuak gerta

litezke.

Laugarren esperimentu honetan, Cd + BaP

nahasketak CTR eragiten du, baita BaPk eta

DMSOk (nahiz eta maila baxuagoan) ere. Cd + BaP

nahasketak emandako Vv BAS balioak, Cd pean

mantendutako muskuiluen antzekoak izan dira,

beraz nahiz eta Cd-a eta BaP-a norberak bere

98

aldetik CTR eragin, bien nahasketak ez du erantzun

gehigarririk ekarri.

CTR fenomenoaren gainean eragina izan

dezakeen beste faktoreetako bat, aldez aurretik

estres-egoera batean egotea izan daiteke.

Bosgarren esperimentuan, Zn-ez kutsatuta zegoen

Meñakoz izeneko lekutik (Soto et al., 1995) hartu

ziren muskuiluak. 7 egunez laborategian ur garbitan

egon ondoren Plentziako muskuilu kontrolen

Vv BSD eta Vv BAS balio antzekoak erakutsi

zituzten. Izan ere, 3. esperimentuan CTR gutxienez

14 egunetan itzulgarria dela ikusi denez, 7

egunetan Vv BAS balioak berreskuratzea ez zaigu

harrigarria gertatu. Gainera, kontrol gisa erabilitako

muskuiluetan, balioak beste esperimentuen

kontrolen maila baxuan mantendu ziren 5.

esperimentuak iraun bitartean. Cd pean jarritako

muskuiluetan, ordea, aurreneko esperimentuetan

ez bezala, 10 µg Cd/l-ko kontzentrazioak CTR

induzitu zuen. Muskuilu hauetan, aldez aurretik

estres-egoera batean egon izanak, beraien liseri-

guruineko Vv BAS Plentziako muskuiluetan baino

errezago goratzea eragin zezakeen. Bestalde, bi

Cd kontzentrazioen desberdinen pean

mantendutako muskuiluetan Vv BSD balioen

jeitsiera behatu zen, Vv BAS balioen aldaketekin

sinkronian agertu ez ba ziren ere. Gainera, Vv BSD

balioak Plentziako muskuiluetan (2. esperimentuko

datuak) baino denbora gehiago behar izan zuten

modu esangarrian igotzeko. Beraz, aldez-aurretik

estres-egoera batean egon izanak, dirudienez, CTR

erantzunaren nondik norakoak, zein metalen

detoxifikazio-mekanismoak eta -dinamika afekta

ditzake.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!