16.05.2013 Views

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

MOLUSKUEN LISERI-GURUINEKO EPITELIOAREN ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioz, metal-esposizioaren adierazleak

diren analisi kimiko zein AMG bidez lortutako

parametroen gain eragin esanguratsua du CTRk,

laborategiko esperimentuko metal pean egondako

muskuiluen kasuan behintzat, aldez aurretik zelai-

ikerketan oinarrituz proposatu zenarekin bat

datorrena (Soto & Marigómez, 1997b).

CTR eragin lezaketen kutsatzaileen maila

kritikoak

Vv BSD zein beste biomarkatzaileen gainean

izan dezaken eragina kontuan hartuz, molusku

espezie desberdinetan CTR fenomenoa gerta dadin

beharrezkoak diren kutsatzaile desberdinen

kontzentrazio kritikoak ezagutzea komeni da.

Ikerlan honetan, 80 µg Cd/l, 10 µg Zn/l, 500 µg

DMSO/l eta 500 µg BaP/l-ko dosiek CTR eragin

dezaketela ondorioztatu dugu, beti ere denbora-

tarte desberdinetan kutsatzailearen arabera.

Halaber, 0.25 mg N-metil-N-nitro-N-nitroso-

guanidinaz 15 egunez zein fuel olioaren %6 WAFez

35 egunez tratatutako muskuiluetan eta 1.25 mg

Cd/l-z 17 egunez tratatutako magurioetan CTR

fenomenoa ere gertatu da (Rasmussen et al., 1983;

Cajaraville et al., 1990a; Marigómez et al., 1990b).

Behe-atalasearen bila, 3. esperimentuan

muskuiluak Cd, Cu eta Zn dosi baxuz tratatu ziren.

Bigarren esperimentua egin ondoren, 10 µg Cd/l-ko

kontzentrazioak 7 egunetan CTRrik eragin ez

zuena bagenekienez, kontzentrazio esperimental

hori aukeratu zen 3. esperimenturako. Bertan, 2.

esperimentuaren emaitzak konfirmatu ziren, eta

baita ere 10 µg Cu/l-ko kontzentrazioak ez zuela

Zelula-moten ordezkapena kutsatzaileen pean jarritako muskuiluen liseri-guruinean

CTRrik induzitzen. Zn-aren kasuan, ordea, 10 µg/l-

ko dosiak CTR jadanik 7. egunean eragin dezake.

Dosiaren menpeko erantzunak ere Cd pean

egondako magurioetan behatu dira. Bertan, 20

egunez 1.25 mg Cd/l kontzentrazioak liseri-epitelioa

nagusiki zelula basofilikoz osatuta egotea sortarazi

zuen bitartean, 500 µg Cd/l-ko kontzentrazioa ez

zen horren eraginkorra suertatu (Marigómez et al.,

1990b). Hain Cd kontzentrazio handiak magurioen

liseri-guruinean CTRrik ez eragiteak, espezien

arteko sentikortasuna oso desberdina izan

daitekeela utzi du agerian.

CTRren itzulgarritasuna

CTR fenomenoaren izaera eta beren

biomarkatzaileen gaineko eragina behar bezala

ulertzeko, prozesua itzulgarria denentz finkatzea

ezinbestekoa iruditu zitzaigun.

Arazketa-prozesuari dagokionez, Zn pean

mantendutako muskuiluetan, CTR prozesua

itzulgarria zela egiaztatu zen, behin estres-iturria

desagertutakoan, liseri-epitelioaren zelulen

proportzioa berriro ere bere hasierako balioetara

itzuli baitzen. CTR fenomenoaren itzulgarritasuna

ez da soilik muskuiluen kasuan ikusi; magurio eta

bareen kasuetan ere estres-egoera jasan eta gero,

zenbait egunez arazten utzitakoan, liseri-epitelioko

zelulen proportzioa berriro ere hasierako egoerara

itzul daitekeela frogatu da (4. eta 5. Kapituluak).

CTRaren gainean eragina izan dezaketen

faktoreak

CTR fenomenoa noiz eta nola ematen den

hobeto ulertzeko, bere gainean ingurumen-faktore

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!