11.01.2013 Views

ikus - Zestoa

ikus - Zestoa

ikus - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

danbolin

Zestoa

udatiarren

begietan

2012ko uztaila

130zk.

urtean

25€

izena/bi deitura

helbidea

herria

tel.

kontu zenbakia (20 digito)

danbolin indartzen lagundu nahi?

egin zaitez bazkide!

moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan

posta kodea

nortasun agiria

P O S T A L A M E N D I A R T E T I K

Kaixo Famili,

Banne, Frantzia, 2012.07.20

Urrutitik idaztea egokitu zait eta, Fernando Arzallusek erregalatutako erreportajeak -ba

ote erretratu horiek baino postal ederragorik?- aitzakia ematen didalakoan, postalez bidaltzen

dizuet atarikoa.

Udara mendietatik postalak bidaltzeko garaia izan da guretzat. Seguru asko oso modu

desberdinean bizi dugu mendizaletasuna Mario Serranok eta biok. Baina egingo nuke

hitzez jartzen zailak diren antzeko sentipenak bizitakoak garela mendian. Mario bezala

azpeitiarra zen jaiotzez Joxe Takolo. Orain urte batzuk bere biografia atera zuten Uztarriakoek.

Han leituta dakit egundoko inpresioa egin ziola Takolori Pirinioak ezagutzeak.

Uda atarian joan ziren Hiru Erregeen Mahaira

eta elur dezente topatu zuten, eta

txundituta geratu zen: "Orain elurra bazeok,

ze izango ote dek hau neguan?" pentsatuaz

bere kolkorako. Nik ez daukat

ahazteko aurrenekoz Alpetan izan ginenekoa.

Ecrins-etara joan eta furgonetatik irten

ahala serakak (izotz masa handiak)

ikusi genituen mendietan zintzilik. Hura

beste mundu bat zen ordura arte ezagututakoaren

ondoan. Ahoa ezin itxita egon

ginen puskatean anaia eta biok gora begira.

Eta Ramon Saku, espediziokide beteranoa,

barrez: "Jo,jo,jo!, banitxakin bi anayak

holaxe geauko zinatela".

"Goian beude" dio Fernandok gure artetik ezabatutako eraikinez. Aspertuta nago ni Zestoa

zein polita zen aditzeaz, zein polita behar zukeen imajinatzeaz. Udako beste oporraldi

batean Karlovy Varyn izan ginen, lehengo Cralsbad-en. Zestoako garai bateko eitearen

usain bat hartzeko balio izan zidan. Bazegoen hotel bat Arocenaren traza izugarria zuena.

Postal mordo bat erosi nituen. Baina gero furgonetatik motxila lapurtu zidaten eta

han eraman zituzten Carlsbadeko postalak.

Bizikleta hartuta nabil ni egunotan mendirik mendi, Pirinioak pasa eta Alpetarako bidean

Ceveneetan. Frantzian herri gehienek dauzkate 'postalekoak' diruditen ikuspegiak. Horretan

egundoko bentaja ateratzen digute. Egia da gero herri askok benetako postalak diruditela,

ezer-inor ez delako mugitzen enkuadrean; kalean apenas dabilelako jenderik...

Bo nahikoa luzatu naiz, aprobetxatu barkazio egunak denbora faltaren aitzakian bestela

egiten ez dituzuenak egiteko. Eta, batik bat, maite dituzuenak zaintzeko. Hartu tarte bat

horretaz pentsatzeko.Tristea da norbait, edo zerbait, zenbat estimatzen dugun konturatzeko

hura galdu beharra. Abuztuan ez da danbolinik izango, irailean itzuliko da. Esku

artean duzun honek ere behar du zaintza, bazkidetza moduan garbi esanda. Batik bat

agintariak oinarrizkoenetatik (hezkuntzan, osasungintzan eta kulturan -...bo kultura beti

izan da aurreneko zigortua-) kentzen ari zaizkigunean.

egin zaitez

bazkide!

Pa handi bana, eta ikusi arte,

P.S.: Postala bidali eta nire bidaiaz ez dizuet ezertxo ere kontatu. Dena dela

nire ibileren berri nahi duenak bilatu dezala interneten: 'Bakarbistan'.

d a n b o l i n EK EZ DU BERE G AIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA

argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

tel.: 943 147 123 h.el.: danbolin@topagunea.com

danbolin: Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi,

Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolaboratzaile/zuzentzaile taldea:

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi

inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429

j on

34 6 10 12 16 19

I N K E S T A E N B I D O A K

'B A U L A R E N '

BAZTER BATEAN, ZESTOA

diruz lagundutakoa

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN

MARIO SERRANO

AUZOETATIK

A G E N D A

enbidoa I.

HELDU DA UDARA… PUFF!!

asko pozez betetzen duen urtaroa dela esan genezake. Baina bada

hain pozik hartzen ez duenik ere. Bi talde desberdinduko nituzke udara-

Jende

ren etorrera nola hartzen dutenaren arabera. Lehenengo taldea, gustura

hartzen dutenena; eta, bigarrena, hain gustura hartzen ez dutenena.

Nik esango nuke udak gauza gehienak onak dituela eta beste batzuk hobeak.

Hasteko, OPORRAK. Batzuk oporraldi luzea izaten dute: hilabete bat, bi (askok

ez)…; beste batzuk hogei egun, hamar… Eta gero lehen aipatu dizueten bigarren

taldekoak egongo lirateke, oporrik ez daukatenak, alegia.

EGURALDIA. Nire ustetan gehienok

dugu gustuko eguraldi ona, eguzkiak

ondo jotzen duenean, hondartzara

edo mendira joateko edo/eta beste

edozer egiteko aukera dago. Ah, eguraldi

onarekin ez nuen esan nahi beste

bero nazkagarri hori e! Eguraldi sanoa.

Bigarrengo taldekoak ederki dakite

zer den bero hori pasatzea, puff!

FESTAK. San Joanak, San Ferminak,

Karmenak, Santa Anak, San, San,

San.. Gero datoz, Marijaia, Ama Zuriaren

jaiak, Aste Nagusia… Festaz josia

dago udara baina, hala ere, dudarik

gabe onenak irailean ditugu: ZESTU-

KO FESTAK! Iruditzen zait horretan

denok ados gaudela, bai lehenengo

taldekoak eta baita bigarren taldekoak

ere. Zestoan herritarron artean sortzen

den giro hori ez dut uste beste

inon ere sortzen denik: zaharrak gazteekin,

gazteak zaharrekin, guraso,

ume, aitona-amona, denak batera eta

gustura.

Batek “UATXUBERI BAYBE” oihukatu,

besteak “AKATEMORENAU, ES-

PEKTAKULO, LA LEY DEL REVOL-

VER, PERREA PERREA”… Horrelakoak

mila.

Beno, eta bukatzeko esan nahi dut onenak garela, eta ez ahazteko hori! ONDO

PASA UDARA, EDO SAIATU BEHINTZAT ETA, NOLA EZ, GURE HERRIKO

FESTAK!

Eta hurrengo enbidoa irailean denez, nik asko maite dudan Iñaki Izeta Koioteri

bidaltzen diot. Berak edukiko du eta zer edo zer kontatzeko. Ezta hala?

Pello Gerenabarrena

Zer duzu nahiago

eguzkia edo itzala?

Eguzkia

nahiago, orain

eguzkia dagoela

aprobetxatu egin

beharko dugu

kolore piska bat

hartzeko. Erretzen

ez garen bitartean

ondo.

Sara Matsutani

19 urte

Batzutan

itzalean hobeto

egoten gara, bestetan

eguzkia

nahiago izaten

dugu, momentuaren

arabera.

Orain adibidez,

polikiroldegi kanpoko

aterpe honetan

ederki nabil.

Hala ere, beroa

nahiago dut

hotza baino.

Baleriano Landa

89 urte

Eguzkiaren

gauzarik onena

itzala dela iruditzen

zait. Niri

freskura gustatzen

zait, eguzkia

nahi duenak bilatuko

du, baina ni

itzalekoa naiz.

Teresa Muñoz

41 urte

Ni eguzki zalea

naiz, eta

eguzkia dagoen

lekuan ibiltzen

naiz gustora.

Hondartza oso

gustuko dut,

eguzkiak gorputza

gozatzen

duelako.

Daniel Mayo

36 urte

Nik nahiago

eguzkia, eguzkitan

egotea asko

gustatzen zait.

Orain kolorea

hartzea tokatzen

zaigu, garaian

garaikoa.

Mirian Manzisidor

24 urte

Bientzako

momentuak

daude. Goizean

adibidez paletan

edo jokatzeko

itzala askoz

hobea da. Hondartzara

joateko

berriz eguzkiarekin

alde ederra,

bainu presko

bat hartzeko.

Jon Alonso

20 urte

ADIRA DAGOENEKO

hiru urte eta erdi Zestoan hasi nintzela lanean, eta oraindik etorri berriaren irudia daukadala uste

dut, udaletxeko nire gelatxotik oso gutxitan ateratzen bainaiz; beraz, hobe lerro hauen bitartez

nondik natorren eta zertan nabilen azaltzea.

Eibartxarra naiz eta bertakooi dagokigun zama edo fama gustura daramat: herri zatarra izatearena,

erdalduna... Parean tokatzen zaidanari hitzez eta ekintzez aurre egiten saiatzen naiz, herriak

bere izaera propioa duela esanaz, baina Zestoan daramadan urte hauetan nabaritu ahal izan dut

zeuok ere badaramazuela zuen z/fama: xelebrez beteriko herria izatearena... Hortaz zerbait antzekoa

badaukagu.

Izatez psikologoa banaiz ere, Zestoako Udaleko gizarte zerbitzuetan bukatu dut lanean, Izaskun

Serna gizarte langilea eta Marian Larrea administrariarekin batera. Arlo horren lan karga zela-eta

errefortzuko langile gisa hasi nintzen bertan.

Hasiera batean, herritarrak laneratzean eta gizarteratzean orientatu eta laguntzea zen nire betebehar

nagusia. Alde batetik, langabezian zeudenei edo beraien lan egoera hobetu nahi zutenei lan

merkatuan sartzen laguntzea zen nire helburua; bide horretan formazio hutsuneak identifikatu eta

horiei irtenbideak ematen saiatzen nintzen, hezkuntza sistemak eskaintzen dizkigun aukera guztiak

aztertuz eta laguntza bila datorrena orientatuz. Eta, bestetik, gizarte bazterketa arriskuan zeuden

pertsonekin gizarteratze hitzarmenak sinatu eta horien jarraipena egitea zen nire betebeharra.

Denbora pasa ahala, nire lana dibertsifikatzen joan da udalean. Izan ere, azken urteotan gizarte

zerbitzuek zeregin ugari hartu behar izan dituzte bere gain, eta ditugun baliabideekin aurre egin

behar izan diogu guzti horri. Era horretan, betidanik eskaini diren zerbitzuez gain, beste atal batzuetan

orientazioa eta laguntza ematen diogu jendeari: etxebizitza lortzeko arazoak dituztenei,

etorkinei, familian arazoak dituztenei, gaixo daudenei...

Egia esan, garai zailetan tokatu zaigu lan hau egitea. Etorkizuna gero eta beltzago margotzen digute-eta,

bai lan merkatuari dagokionean eta baita gizarte zerbitzuen murrizketei dagokienean

ere. Baina egoera honetan ere esfortzuak eta lanak bere fruituak ematen ditu, eta norberaren

gain dago bere etorkizuna eraikitzea. Eta zentzu horretan, gure betebeharra da jendeari bide horretan

laguntzea.

Etorkizunean ere zestoarrei beren eguneroko bizitzan laguntzea da nire helburua eta, beraz,

udaleko nire txokoan espero zaituztet.

5

UDALEKO TXOKOTIK KALERA BEGIRA

B

E nbido 2.

Leire Abanzabalegi

‘Baulare

bazter batean

Zestoa

orain dela 86 urte

Iazko urte amaiera aldera, En un rincón del baúl izeneko

Madrilgo denda batek Zestoa eta inguruko herrietako ehun

argazki negatibo jarri zituen salgai interneten. “Aguilera familia

madrildarrak uda sasoian Gipuzkoako hainbat lekutan ateratako

negatiboak”, zioen dendariak. Garaia, 1925a, gutxi gorabehera.

Orduko Zestoa ez da hain ezezaguna guretzat, lehendik ere

makina bat irudi baditu-eta: ehunka postal, 1928an bainuetxeak

egindako publizitate-filma, aldizkarietako argazkiak… Baina

arrazoi ugari genituen, hala ere, negatibo horiek erosteko:

zoragarriak iruditu zitzaizkigun (hori izan zen lehenengo

arrazoia), guk ezagutzen ez genituen bistak zeuden tartean, eta

maila ertain/altuko udatiar batek zeri erreparatzen zion

aztertzeko material bikaina zen.

Saiatu gara Aguilera horien berri jakiten, argazkion ibilbidea edo nondik norakoak zehazten, baina

ez dugu ezer garbirik atera oraingoz. Nolanahi ere, jateko onekin gertatzen den bezala, goarnizio

gutxi behar dute gure argazki hauek ere. Eta hala aurkezten ditugu, bere-berean.

Orduak eta orduak pasa daitezke argazkioi begira, eta bakoitzak gauza ezberdinei erreparatuko

die. Zestoari ateratako dozenaka argazki horietatik, guk batzuk aukeratu ditugu eta guri atentzioa

eman diguten xehetasun batzuk nabarmendu. Orain, irakurle/ikusleok duzue plazererako tartea.

On egin dagizuela!

n’

Zestoako Amabirjinak.

Den-dena da lilura eta informazioa argazki

honetan. Banda, kontzertua eskaintzen.

Gu, berriz, jendearen jatorria

eta maila soziala asmatzen, txapelei

erreparatuz: kanotierrak, fedorak, euskal

txapelak… Entzuleak, orain bezala:

aurrekoak adi-adi, atzekoak tertulia

ederrean. Eraikuntza xehetasun ugari:

torilen behealdea antzinako eran, Koioteneko

etxea altxatu gabe, barrerak…

Soziopolitika: ia emakumerik ez plazan

bertan, ikurrina nabarmen…

7 Arretxeko

atea.

Argiak sortzen

duen atmosfera bereziaz gain, kalearen estutasunak

ematen du atentzioa. Gaur egun,

ez du harresi sentsaziorik eragiten ate horrek

baina garai haietan bai: kale estu-estua,

etxeek estutzen ari balute bezala, mugarri

nabarmena da atea.

“Garai haietan bai ederra, Zestoa!” aldarrikatzen

dutenek errepara diezaiotela

lurrari eta neguan izango zen lokatzari.

Osinbeltz aldea. Barojarentzat paraje goibela zen Osinbeltz aldea.

Argazkia ikusita, ordea, bestelakoa ematen du lekuak: argitsua, barea,

zoritxar gutxikoa… Kotxea eta zuhaitzak baino atzexeago egin zuten,

geroago, 1953ko uholdean itotakoen oroitarria. Argazki hau ikusita konturatzen

zara zer erraz irten zitekeen ibaia bere onetik eta, ondorioz, zer

arrisku ikaragarria zuen leku hark bere itxura lasaian.

Zestoaren bihotza. Azkeneko berrogeita hamar bat urtean

egindako gehiegikeriak kenduz gero (azari gaineko hosto-sastarrak kendu

ohi zaizkion bezala), horrela irudikatuko genuke, gutxi gorabehera, gure

herria. Horixe da, beraz, Zestoaren bihotza.

Goian beude gure artetik ezabatuak izan zirenak: Alameda, Villar, Kristina,

Ipintza, Blasa, Arteaga…

Atristain. Autobusa Azpeititik

Zestoara bidean. Maleta piloa gainean,

atzerriko paraje exotiko horietan bezala.

Atera kontuak zer abiadura makalean

ibiliko zen autobusa, ondoko gizona,

bizikletan, hari helduta joateko.

Orain bezalako baso eta iluntasunik

ez Atristain aldean.

Zestoa

ezezaguna.

Egunero begien aurrean daukagu etxe hori, eta zein den ezin asmatu!

Ea ba, saia gaitezen: Ezkerretara herrigunea, zuhaitzaren

azpialdean Julián Echeverría y Cíaren ehungailu mekanikoak, argazkiaren

erdian XVIII. mendeko etxe ezaguna; horien gainean Agido aldea

eta eskuinaldean Baltzola.

Ezin dugula asmatu? Jakina, gaur egun inguruko etxeek tapatu egiten digute-eta

bista hori! Horixe dute ederra antzinako argazkiek: gaur egun, inola

ere ikusi ezin dezakegun bista bat erakusten digutela. Kasu honetan, Arteagagaraikoek

(alegia, Ertxinondokoek) atari ingurutik, eta duela berrogeita

hamarren bat urtera arte, ikusiko zuketen bista da argazkiko hau.

Bostortza pasatzen Idiazpin. Garia jaso eta gero soroa prestatzen,

arbia edo ereiteko. Lehendabizi bostortza pasako dute, gero area.

Behi parea uztarrian, orduan idi parea ez zeukan edozeinek-eta. Mutil koskorrak

lanean: atzekoak dozena bat urte baino asko gehiago ez; itulan dabilenak,

berriz, gutxiago. Ertxiña, beti bezain harritsu. Harrobiaren arrastorik

ere ez.

Ahateen zalaparta. Neska-mutilak

jolasean, ahateak babes bila, gurdia

arbaztaz betea, lasaitasuna. Argazki hau

atera eta hogeitaka urtera, urak eraman

zuen baserria. Hiru emakume hil ziren

bertan. Baserria baino lehen, errota izan

zen. Ederki asko antzematen da ezker aldeko

atea eta leihoa errotarenak zirela

eta, gero, hura handituz egin zutela baserria.

F

9 Baserria.

Argazki honekin,

beste ezeren laguntzarik

gabe, garai bateko baserriko

bizimoduaren azterketa bikaina

egin daiteke. Artoa eta

baba nagusi, gariak jasota dagoeneko,

lur aldapatan belardiak

eta sagastiak. Sail guztiak

harresiz babestuak. Gainetan,

baso kaskarrak, etxeko egur beharretarako

(artean pinuaren

arrastorik ere ez). Lau hitzetan

esanda, etengabeko nekea eta

lana.

Nongo baserria ote? Garai haietan,

oraintxe bezala, oso paraje

estimatua zuten udatiarrek…

Akoa.

Zubizarra, Lauiturrieta,

Artzubiagako presa… Ikuspegi

ezaguna, beste hainbat argazkilarik ere

begiz jotakoa. Gaur egungoarekin konparatuta

antz gehiena gordetzen duen lekua.

Erreparatu harri gainean zapiei: zein

irudi xaloa!

ernando Arzallus

Ekainaren 30a

Atleta beteranoen Espainiako txapelketan

Arantxa Zigaran eta Luisa Perez.

Uztailaren 1a

Arroabeko Ezkaizto elkarteak antolatuta

Urbasara irteera.

U ztailaren 1a

Zestoako Antzerki Taldearen lehenengo emanaldia.

Uztailaren 4a

Saharar haurrei ongi etorria udal agintariek.

Uztailaren 6a

Igelaren bandaren emanaldia Pio Baroja plazan.

Uztailaren 6a

Nesken Pala Txapelketako irabazleak: Monik

Valor eta Oihane Larrañaga.

“Bost geltoki historian” txartela aurkeztu da Ekainberrin

Horrekin, Loiolako santutegia, Azpeitiako Burnibidearen Euskal Museoa,

Zumaiako Algorri interpretazio zentroa eta Ekainberri erdi prezioan

bisitatu ahal izango dira. Horrez gain, bosgarren geltokia osatzen

duten tabernetan, pintxoa eta tragoa izango dituzte 1,5 eurotan.

Zestoan Fati taberna sartu da egitasmo horretan. Txartelak 8,5 euro

balio du eta Ekainberriko turismo bulegoan eskura daiteke.

danbolin

zulo

Jon Ugarte Pelotas herritarra, “Barrutik begiratzeko leihoak” filmeko

bost protagonistetako bat da Irati Tobar, Gotzone Lopez de Luzuriaga,

Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Antza euskal presoekin batera.

Zinez ekoiztetxeak irailean estreinatuko du bost zuzendariren artean

(Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea

eta Txaber Larreategi) egindako dokumentala. Bakoitzak preso bati buruzko

istorioa kontatzen du. Espainiako Gobernuaren kanpaina bat tarteko,

uko egin behar izan diote diru laguntza publikoei eta herritar soilek

egindako laguntza ekonomikoarekin moldatu dira. Ekarpenak jasotzen

jarraitzen dute, ordea, www.zinez.net helbidean. Zinemaldiko

hautatze batzordeari aurkeztu diote dokumentala.

kale/bale

BALE. ZURBANO

KANTOIAN AUTO-

AK EZ APARKATZEKO OZTOPOAK JARRI DIRA.

BESTE KATEGORIA BAT HARTU DU KALEAK!

BALE. AUZOLANEAN LAUITURRIE-

TAKO GARBILEKUARI TEILATUA BERRITZEN ARI

DIRA. BEJONDEIZUELA!!

Lili burdinola

Ekainberri ondoan dagoen XVII. eta XVIII. mendeen artean eraikitako Lili

burdinola zaharraren hondakinak berreskuratzeko auzolandegian ari dira

hogeiren bat gaztetxo. Elementu horiek berreskuratzea garrantzi handikoa

da bailarako paisaiaren bilakaera historikoa irudikatzeko. Iaz egindako lanaren

jarraipena izango da aurtengoa. Burdinolako tresnak mugiarazteko

presatik bertaraino ura eramaten zuen ubidea garbituko dute, baita urtegia

eta burdinola zaharraren horma ere.

1 1

Uztailaren 6a

Txokoko Pilota Txapelketako irabazleak,

Berdaitz Landa eta Iñigo Uria.

Uztailaren 13a

Brasildar festa eta caipirinha Fati tabernan.

U ztailaren 20a

Zirkaleren eskutik zirkoa Zestoako kaleetan.

Uztailaren 20a

Jon Maiaren “Gazta zati bat” filma Aizarnan.

Uztailaren 20a

“A santo de qué” taldearen emanaldia Koiote

tabernan.

U ztailaren 22a

Geroz eta jende gehiago Ekaindarren egunean.

Jardunian

Mario Serrano,

Azpeitian hazia da baina

egun Arroagoian bizi da,

hara ezkondu zen-eta. Urte

hauetan guztietan, makina

bat gailur eginikoa da.

Zestoako mendizalerik

zaharrenetakoa dela esan

daiteke: Triku eta Legoia ere

mendian asko ibilitakoak

dira baina horiek baino

zertxobait zaharragoa da

Mario. Hiruzpalau urterekin

hasi zen Izarraitzera joaten

bere aitarekin. 80 urterekin,

berriz, Perdidon (Pirinioak)

ibili zen iloba

Alejandrorekin. Tartean,

Pirinioetako ia gailur denak

igotakoa da. Alpetan ere

ibilia da (alaba Suitzan

lanean zebilela bertara

bisitan joan zenean

aprobetxatu zuen). Hala ere,

gehien igo dituen tontorrak,

nola ez, Ernio eta

Izarraizkoak dira. Sarri,

ezjakintasunean eta ia

materialik gabe, ahuntzen

pare ibiltzen ziren. Pasadizo

ederrak kontatu dizkigu…!

Mario

Serrano

ahuntzaren pare ibilitako gizona

Mariok 87 urte

ditu, Zestoako

lehenengotako

mendizalea

bera izan zela

esan daiteke

MENDIZALE ITXURA, BEHINTZAT, BAZUEN MARIOK

Oso goiz hasitakoa

Mario oso umetan hasi zen mendian, berak esaten duen moduan, jaio bezain

pronto. Bere aita zena Izarraitz aldean artzain ibilitakoa zen, eta Mario

hiru edo lau urterekin hasi zen aitari laguntzen. Aita ia eskolarik gabea zela

dio Mariok baina asko zekiela: “Gure aitak ia firmatzen ere ez zekien, baina

metro kubikoak eta kalkulatzen oso abila zen: zuhaitzen izenak erakusten

zizkidan, baita haien neurriak ere”. Izan ere, ba omen zen Bartzelonatik Azpeitira

ezkondutako gizon bat, Paxkaxio, hemen negozioak zituena; diruzale

amorratua omen zen. Hemen inguruko lehendabiziko pinuak berak sartu

omen zituen. Marioren aita zena eramaten omen zuen zuhaitzak neurtzera

eta Mario hantxe ibiltzen zen begira: “Soka luze bati harria ipini eta zuhaitzaren

puntara botatzen zuten; gero behera zenbat zegoen kalkulatu behar

izaten zen”.

“Behin ahuntz bat, goseak

hiltzen, bere ipurtaldeko ileak

eta guzti janda topatu genuen”

Mario Izarraitzen hazia dela esan daiteke,

inguruko baserrietako denak ezagutzen zituen.

Hamazazpi urte zituela, Azpeitiko plazako

kioskoa ukitu eta Erlora joaten zen, ordubetean.

Gero, beherakoan, baserriren batean geratzen

zen neskaren batekin hizketan. Askotan,

uste baino lehenago elurra egiten zuen eta baserritarrei

ahuntzak mendian geratzen zitzaizkien.

Mario eta inguruko gazteek baserritarrei

ahuntzak jaisten laguntzen zieten. Ahuntzak

zuloetan marruaz sumatzen zituzten, 12 bat

metroko zulotara erorita eta egoten ziren:

“Behin ahuntz bat, goseak hiltzen, bere ipurtaldeko

ileak eta guzti janda topatu genuen”.

Orduan, Mario ez zen jaisten zuloetara: hogeita

hamarren bat urte zituela jaitsi zen lehenengo

aldiz kobazulo batera. Manuel Arregi Ertxiñondoko

mutilzaharrarekin eta jaitsi zen,

haiek minan ibiltzen ziren eta. Manuelek karearekin

markak egiten zituela gogoratzen du

Mariok, gero bueltakoan ez galtzeko.

Lotiak eta aldrebes samarrak

Zestoan bazen, igandero bildu eta mendi

buelta bat egiten zuen lagun talde bat, tartean,

Mario. Hau goiztiarra izan, eta Arroagoitik

oinez jaitsita seietarako Zestoako plazan izaten

zen: “Noizko juntatu Zestoan jendea? Jendea

mugitzea zaila izaten zen, ni Arroatik

Zestoako plazara joaten nintzen eta zestoarrak

oraindik lo, han egoten nintzen plazan

zain. Askotan neuk esnatzen nituen”. Manuel

Altuna Anardirekin ondo gogoratzen da: orduan

herriko beste etxe askotan ohikoa zen

moduan, udatiarrez betea izaten omen zuten

etxea Anarditarrek eta Anardik atearen kontra

egin behar izaten omen zuen lo. Beraz, Mariok

atea jo eta derrepente jaikitzen omen

zen. Plazan denak elkartutakoan erabakitzen

zuten nora joan. Orduan kotxerik eta ez zegoenez,

inguruko mendietara joaten ziren. Kanpora

lehenengo aldiz, Don Jose Maria Zunzunegi apaizarekin

irten omen ziren, autobusa bete eta Urdazubira (Nafarroa).

“Kantinploran limoi ura-eta eramaten

erakutsi zigun, guk ordura arte ardoa eta

bokadiloa eramaten genituen”

Zestoarrekin sarri juntatzen omen zen Lorenzo izeneko gizon

bat, Elortzanera biajante etortzen zen durangar bat: “Nik

esaten nion, Zestoara ez hadi etorri, atarramentu onik ez duk

atera behar. Hemen alkoholizatu egingo haiz”. Gizon hark asko

erakutsi omen zien. Zestoarren aldean mendi kontuan asko

omen zekien: “Kantinploran limoi ura-eta eramaten erakutsi

zigun, guk ordura arte ardoa eta bokadiloa eramaten genituen”.

31

EMAKUMEAK ERE ASKO IBILTZEN ZIREN MENDIAN, ARGAZKIAN: ANARDI,

MARIO, APATEGI, ALBERTO MENDIA, Mª KONTXI ALBERT, Mª KRISTINA

ALBERDI, Mª KARMEN BARRENA, BELEN ARANBERRI, BEGOÑA ETA IMAKULADA

ZULAIKA, LURDES ERRASTI,...

Picosetako (Asturias) abenturak

Joxe Mari Irure Maletasen Dian-6 kotxean joan ziren

Picos de Europara, Mario, Lorenzo eta Maletas. Orain dela

40 urteko bideak eta kotxeak nolakoak ziren kontutan

hartuta, ez pentsa orain bezain erraza zenik horrelako bidaia

bat egitea: “Kotxeari ura bota behar izaten genion

sarri, aldapetan eta motorra berotzen zitzaion eta”. Poncebotik

abiatu ziren Naranjo de Bulnesera; izugarrizko

beroa egiten omen zuen.

“Nire bizian ikusi dudan animaliarik

ederrena. Oso izuak izaten dira baina ez

zen mugitu ere egiten, bere parteak

kenduta zeuzkan”

Lorenzoren mapetan, bide izkina batean ura zegoela

ikusi zuten eta haren bila hasi ziren. Ur bila zebiltzala,

marrua triste bat entzun zuten eta bidean odola topatu.

Horrela, jo goia eta jo behea, halako batean kobazulo batean

cabra hispana bat topatu zuen Mariok: “Nire bizian

ikusi dudan animaliarik ederrena. Oso izuak izaten dira

baina ez zen mugitu ere egiten, bere parteak kenduta

zeuzkan”. Lorenzori hots egin omen zion gerturatzeko

esanez, baina ez zela gauza erantzun zion hark, deshidratatuta

zegoela. Mario ere, konturatzerako, hala moduz

zegoen. Izan ere, Maletas ez zen konturatu beste

biak nola zebiltzan eta ur guztia berak hartuta, zuzenean

igo zen. Mario eta Lorenzo haitzulo batean sartu ziren.

Han zeudela kazetari katalan bat eta neska bat agertu ziren:

“Zer esango dizuet ba, Fatimako amabirjina baino

ederragoa zen neska hura!”. Haiek ere deshidratatuta

MARTIN UNANUE MMAARRTTIIJJAA, IRIONDO, IÑAKI IRURETA TTRRIIKKUU,

ERRAMON ETXAIDE LLEEGGOOYYAA ETA MARIO, GURUTZE BERRIN

zeuden. Haitzuloko elur beltza urtu eta hura edan zuten. Eguzkia jaitsi zenean,

Mariok ur gehiagoren bila joatea pentsatu zuen. Han azaldu omen zitzaion

Maletas, ‘Zertan hago? Zertan hago?’ builaka. “Hura ederki zegoen

eguzkia hartu eta haizetan ibilita. Guk, berriz, kristorenak pasa genituen”.

Gaua inguruko aterpetxe batean pasa zuten, hurrengo egunean Naranjo

igotzeko asmoarekin. Mario eta Lorenzo abiatu, abiatu ziren baina behin altura

batera iritsita, behera begiratu eta… hura altura! Bueltatzea zela onena

pentsatu zuten. Aterpetxean bazkaldu eta inguruko beste mendi batzuetan

ibili ziren. Laino beltzak bistaratzen hasi, eta beste aterpetxe batera abiatu

ziren. Jende pila bat omen zegoen bertan, bertaraino kotxean joandako alemaniarrak

eta dena. Afal ondoren kanpora irten ziren, eta berriro ere cabra

hispana bat ikusi zuten, kobazulokoa baino txikiagoa. Aterpetxeko jabeari

haitzuloan ikusitakoa kontatu eta emandako datuen arabera animalia hark

15.000 duro balioko zituela esan zien. Mariok animaliaren bila joatea eta

dena pentsatu omen zuen, 15.000 duroko zifra entzun zuenean. Gero,

apaiz batekin egin omen zuten topo, hari kontatu ikusitako koadroa eta hurrengo

egunean inguruko baserritar denak mobilizatu omen zituen animaliaren

bila joateko.

Pirinioetan ahuntzaren eta mandoaren pare

Pirinioetara ere makina bat aldiz joana da Mario, ia tontor gehienak igoak

omen ditu. Anetora joan ziren batean gorabehera ederrak ibilitakoak dira.

Mario, Lorenzo eta horiekin mendian askotan ibiltzen ziren mutrikuar eta

ondarrutar bat joan ziren, mutrikuarraren Seat-ean. Kotxe hartan sarri ibiltzen

omen ziren; kotxea berdea zen eta garai hartan kolore berdea gaizki

ikusita zegoen, Guardia Zibilaren kolorea omen zelako. Etumetan utzi zuten

batean, gurpilak zulatu omen zizkioten. Hura amorrazioa mutrikuarrarena.

“Bera sokarekin eta ni berriz ezer gabe, ‘eres una

cabra’, esaten zidan”

Pirinioetara itzuliz, laukotea mendia igotzen hasi, eta mutil gazte katalan

bat topatu omen zuten hilda, eskalatzen zebilela. Inguruan, jesuita bat

omen zegoen gazte talde batekin, eta hildako mutila aterpetxera jaitsi zuten

denen artean. Harri baten gainean jarri eta jesuitak meza eman zuen hildakoaren

omenez. Gaua aterpetxe alboan pasako zutela erabaki zuten, eta

erreka ondoan muntatu zuten denda. Hiruetarako esnatu eta Anetorantz

abiatu ziren. Ez zen ezer ikusten baina aurretik ibilitako jendearen pausoak

jarraituz igo ziren. Gailurra egin zutenean aurrera begiratu eta hantxe ikusi

ez zuten ba Aneto: “Nahastu eta Anetora igo beharrean Madaletara igo ginen.

Igo gabe ez diagu ba gelditu behar, jaitsi eta Aneto igo genuen”.

Handik jaitsita, Viellara joan omen ziren eta han inguruko mendi batzuk

MARIO NARANJO DE BULNESEN, ESKALATZEN ERE ABILA

ZELA IKUS DAITEKE ARGAZKI HONETAN

igotzea pentsatu omen zuen Mariok. Besteak

behean geratuko zirela. Mulleresera abiatu

zen Mario, katalan mutil gazte batekin topo

egin eta harekin egingo zuela bidea pentsatu

zuen. Katalana harrituta omen zegoen Mariorekin:

“Corres más que una mula” esaten

omen zion. Bideko aterpetxe batean bi neska

gazte frantses topatu omen zituzten: “Haien

berriketako gogoa…! Txispatuta zeuden! Eta

guk ui, ui, ui…” Katalana aurrez izanda

omen zegoen mendi hartan, eta Mariok

atzetik jarraituko ziola esan zion: “Bera sokarekin

eta ni berriz ezer gabe, ‘eres una cabra’,

esaten zidan”. Tximist espedizioa ere

(1974an Everestera joateko eratu zen euskaldunen

espedizioa) ikusi zuten inguru haietan

entrenatzen. Gailurrean topatu zuten gazte

talde batekin utzi katalana eta Mario bakarrik

jaitsi zen kotxera, besteengana. Kotxera

iritsi eta denak lo. “Nola esnatuko nituen

ba… Neu ere etzan egin nintzen baina aspertu

eta halako batean atea jo nien. Han irten

ziren kotxetik Lorenzo, mutrikuarra eta ondarrutarra,

mozkor-mozkor eginda”. Nonbait,

aterpetxeko frantsesekin egin zuten topo

eta Viellan ibili ziren.

Ternua eta Trangorik ez

Gaurkoak ez zareten askok ongi gogoratuko

duzue zein izaten zen garai hartako

mendiko uniformea. Narruzko botak, artilezko

galtzetinak, panazko galtzak, alkandora,

barruko kamiseta eta jertsea. Mariok

behin Amarako zapata denda batean erosi

zituen botak ederki gogoratzen ditu: “Ze bota

txarrak, bota gogor eta baldar haiekin

hankak zizko eginda ibiltzen nituen. Italiarrak

izaten ziren onak baina garestiak”. Orduan

ibiltzen zituzten euritako arropez gogoratuta,

berriz, lotsatu egiten da: “Zira gogor

batzuk erabiltzen genituen, txar-txarrak;

jantzi eta kristoren izerdia, dena bustitzen

ginen, geldituz gero izoztu. Derrigorrez, ibiltzen

jarraitu behar! Behin Aralarren xirako

besoak eta dena eraman zizkidan haizeak”.

Amaiur Aristi Arregi

1625. URTEKO AGIRI BATEAN, MATHIAS DE ISSA Y CALLEJA ESKRIBAUAK

EGINDAKO HAINBAT ZIRRIMARRA.

ITURRIA: ZESTOAKO UDALEKO ARTXIBO HISTORIKOA

Zestoako Udaleko agiriak digitalizatzen ari ginela, Jose

Valderreyk, digitalizatze lanen egileak, perla bat aurkitu zuen

gure paperetan: 1662an egindako dokumentu bat. Paper-sortaren

azalaren barruko aldean, Mathias de Issa y Calleja eskribauak

egindako hainbat zirrimarra edo garabato ageri dira:

bere sinadura probatzen du, “A” larria egiteko moduak, alfabetoa,

bi koloretako letrak… Eta bitxiena… zaldia. Eta zaldun

estilizatu bat ere margotu duela ematen du.

Eskribau bat, denbora pasa, zalditxoak marrazten…? Eskribau

bat, horrelako orri bat egiten, paper-sorta horretan

urtetan eta urtetan geratuko zela jakinda? Pudorerik gabeko

eskribau bat? Galderak eta harridurak.

irakurri

berri

dut

Ni, Vera, Itxaso Martin Zapirain. Erotzeko zorian

sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz

eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda–

psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero eta

gertuago dago. Bi pertsonaia nagusi daude nobelan, Martina

eta Vera. Bi emakume horien arteko harreman berezia da

liburuak kontatzen duena. Erraz irakurtzen den liburua,

pertsonaiaren buru barruan sartzen dena. Askotan geure

burua ulertu ezinda ibiltzen gara. Liburuak barruko mamuak

ulertzen lagundu diezaguke. Baita erakutsi ere buruko mamu

hauek izatea ez dela ezkutatzeko gauza, laguntzarekin

desagertu daitezke eta.

51

oroimina mira

ikus

Fernando Arzallus

Urria eta bakana izan behar zuen, garai haietan, zaldiak

Zestoan. Datuak dauzkagun urtetan (adibidez,

XVIII. mendean) ez dira bizpahiru baino gehiago azaltzen

herri osoan (artean Arroa Itziarko lurraldea zen).

Zaldi horietako bat idazkariarena berarena ote zen?

Kontuak kontu, eskribau zaldi zale jostalariaren marrazki

honexek inauguratzen du, nolabait esateko, Zestoako

marrazki albuma. Eta marrazki honexek ematen dio piper

pixka bat, normalean hain serioa izaten den administrazioetako

ondare dokumentalari.

Hamalauren bat mila urteko tartea dute hemengo zaldi

honek eta Ekaingoek. Konparazioak egiteko gogoa

sartzen da berehala.

Erkuden Larrañaga

HAMAR

Andrej Longo

Iosu Zabaletak itzulia

Pasazaite

Dieci liburu honetan, Bibliako

Hamar Aginduetan bezala,

hamar istorio kontatzen

zaizkigu, gaur egungo Napolin

girotuak, Napoliko arrabaletako

testuinguru itxi, irteerarik gabekoetan

gertatzen diren eta hiri horretako ikuspegirik

gogorren eta bortitzena erakusten diguten muga-mugako

hamar egoera.

Gizakiaren elkarbizitzako legeak iseka eta trufa

gaiztoa baizik ez direla diruditen kaletxo ilun

eta itxaropen zapuztuzko mikrokosmo horretan,

gizonak berak sortzen duen miserian galduta

eta zanpatuta geratzen da gizakia.

HODEIEN ADOREA

Yoseba Peña

Susa 2012

Plaza zokoan hil duten drogasaltzailea

da “Hodeien adorea”

nobelako kontalaria: hitzontzi

jasangaitza, isekaz eta gorrotoz

mintzo den sasijakintsu hastiagarria.

Trapitxeroak heriotzatik begiratzen

die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru

anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: (Kabitze

zaikenan arabera…) Txefe kotxe mekanikaria,

Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras

apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako

estolderian haziak, bizitzan zori txarretik

gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

narruondon

KRISTOBAL DEUNAREN JAIAK NARRUONDON Aurtengo festak

nobedadez beterikoak izan dira. Ixkok, Narrondo tabernakoak, asto proba

antolatu zuen eta hara zer nolako arrakasta. Saltsa, giro ona eta jendetza

ez ziren falta izan. Arraza ezberdinetako txakurrekin ere izan zen erakustaldia.

Hori ere, aurten antolatu da lehen aldiz eta ikusmin handia sortu

du. Gaztetxoentzat nobedadea, saltoka jarduteko ohe elastikoak; helduagoentzat,

berriz, bertso afaria. Aurten jolas eta erakustaldien lekua ere aldatu

dute eta dena hoberako… Datorren urterako ere utzi berrikuntzaren

bat!

au

zoetatik

KARMENGO AMAREN JAIAK ARROABEAN

Gainontzeko leku eta gai guztietan bezalaxe, festak antolatzeko orduan ere

gerrikoa estutu behar izan dute Arroabean. Aurrekontu baxuagoarekin, festetako

egitarau oparo askoa osatu dute hala ere. Ez da ezer falta izan: jolasak,

pailazoak, bazkari-afariak, trikitilari txapelketa…“Munduko Platerak” ekimena

errepikatu dute aurten ere, urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari den

ekitaldia. Zaldi proba ere izan da, aurten bigarren aldiz. Festa luzeak egiten

dituzte hauek, eta hilaren 20an, ostiralean, seigarren jai egunez, eman zieten

bukaera Bakalada eta Bikotekako Dantza Txapelketarekin.

ARGAZKIA: IBON ERRAZU

71

arroabean

agenda

1 9

zoak jaietan

Au

uz TAILA

27 OSTIRALA

20:00etan plazan hileko azken ostiraletako elkarretaratzea,

“Preso eta iheslariak herrira” lemapean.

28 LARUNBATA

Urola ibaia garbitzeko azken auzolana 9:00etan.

ab UZTUA

03 OSTIRALA

Izetaren idi parea, zortzi mutilen aurka. Idia 1050kg-ko harria

eta 300 kg-ko gainkargarekin eta gazteak 800 kg-ko harriarekin.

Gaueko 22:30ean plazan. Ateratzen den dirua Iban Pardo segalaria

eta lagunak federatzeko izango da.

10 OSTIRALA

Zinea Izarpean, “Gartxot” pelikula. Plazan 22:00etan.

23

TIK 2 6R A

Garagardo festa kiroldegi atariko aterpean. Garagardo ez-

berdinak probatzeko aukera, jatekoa, musika...Abuztuak 25. Zestoako

V. Slaloma, Estazioko industrialdean.

31 OSTIRALA

Kale antzerkia, plazan, 20:15ean. “Ametsetan Bizi”: Aspaldiko

bi aktore. Gaur egungo egoera dela eta, kalera atera behar dute

beren lana promozionatzeko. Urtebetetze ospakizuna, ezkontzear

daudenen festa, karaokea… makina bat abildade erakutsiko dizkigute.

Baina bien arteko harreman zaila medio, gauzak korapilatzen joango

dira.

ir AILA

01 LARUNBATA

XXVII. Ondarbasora Igoera. Joselontxo’s txaranga. Reddum

herritarrak eta Bizardunak musika taldearen emanaldia...

02 IGANDEA

Edadetuen eguna. Omenaldia eta bazkaria. Arratsaldez,

aurtengo Euskadiko Aizkolari Gazteen Txapelketako txapelduna eta

txapeldunordearen errebantxa eta Euskal Herriko Harri-jasotzaile

kintopekoen Txapelketa.

16 IGANDEA

Akuako VII. Bira. 9:30ean Idiakaitz Txistulari taldea.

10:30ean, lasterketa hasiko da. 7.800 metro. Izen ematea

herrikrossa.com atarian. Doan. Ondoren asto lasterketa auzokoen

partehartzearekin. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat. Jai

giroa goiz osoan zehar

ABIRJINAK ZESTOAN

am

06 OSTEGUNA

19:00etan, txupinazioa.

07 OSTIRALA

Paella lehiaketa eta bazkaria, jolasak, pilota…

08 LARUNBATA

Umeentzako puzgarriak, meza nagusia, bandaren kontzertua,

zekorketak, ikuskizun alternatiboa…

09 IGANDEA

Umeen kalejira zaratatsua, enbolatuak, bazkaria, zekorketak,

umeentzako antzerkia, bitsa jaia…

uz TAILA

sa

NTIO SANTANAK ARROAGOIAN

26 OSTEGUNA

10:30 txupinazoa. 11:00 Meza Nagusia. Itxaropena dantza

taldea. Edadetuentzako hamaiketakoa. 19:30 herritarren arteko

kirolak. 22:30 erromeria Monik, Eider eta Leirerekin.

27 OSTIRALA

12:00 “Altxorraren bila”. 19:00 judo erakusketa. 20:00

trikipoteoa. 21:00 herri afaria bertsolari eta trikitilariekin. 23:30

erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin. 03:00 Karaokea.

28 LARUNBATA

12:00 Puxka Muxka Zirkusekin Zirko Eskola Txikia. 16:30

ume jolasak eta txokolatada. 19:00 Gorriti eta bere abereak. 23:00 Obaneuke.

03:00 DJ Pajarito. 06:30 Txokolatada eta karroza.

29 IGANDEA

10:00 Meza. 11:00 patata tortila lehiaketa. 11:30 sagardo

lehiaketa eta txaranga. 12:00 esku pilota partiduak. 16:00 Parapente

txapelketa. 19:00 herri kirolak. 22:30 DJ Pajarito.

ab UZTUA

sa

N LORENTZO JAIAK

10 OSTIRALA

San Lorentzo eguna. Festak San Lorente auzoan.

ABIRJINAK AIZARNAN

am

14 ASTEARTEA

8:00 Oilasko biltzaileen irteera plazatik. 12:00 Txupinazoa

sardinada eta txotxarekin. 14:30 Oilasko biltzaileen aurreskua

plazan eta bazkaria. Arratsaldean oilasko biltzaileak kalean

zehar. 23:00 Izer eta Alabier. Ondoren DJ Pajarito.

15 ASTEAZKENA

Amabirjin eguna. 11:00 Meza nagusia eta pilota partiduak.

18:00 Herri kirolak eta triki poteoa. 21:00 Afaria. 23.00 Obaneuke.

16 OSTEGUNA

Gazte eguna. 12:00 Kuadrilen arteko paella lehiaketa.

14:00 Paellada. 18:00 Asto proba eta trikipoteoa. 23:00 Kupela.

17 OSTIRALA

Umeen eguna. 11:00 Puzgarriak herriko plazan. 13:30

Umeen bazkaria. Arratsaldean ume jolasak eta txokolatada.

21:00 Herri afaria. 23:00 Ai Ene taldea eta DJ Pajarito.

19 IGANDEA

11:00 Meza nagusia eta jubilatuen hamaiketakoa.

onpostaje komunitarioa martxan jartzekotan da

•Kudala. Proiektu pilotuari Zubimusu eta Idiazpi

auzunearen artean jarriko diren bi edukiontzirekin emango

zaio hasera. Iraeta eta Arroabean ere jarri nahi da konpostaje

komunitarioa. Arroagoian eta Aizarnan, berriz,

autokonposta egingo dute. Interesatuentzat: 943 147 010

edota ingurugiro@zestoa.net (uztailak 27 baino lehen).

inastia Etxabe pilota txapelketako XLI. ekitaldia

•Djokatuko da uztailaren 27tik abuztuaren 30era bitartean

kiroldegian. Euskal Herri osoko 40 pilotarik hartuko

dute parte.

zure iragarkia jartzeko

deitu

943 147 123 telefonora

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!