28.11.2016 Views

P

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2016-11-25

Haurraren atxikimendua

eta emozioak

Garun paralisia

Munduarekin lehen

kontaktua.

Garapen morala

Zer egin behar du hezitzaile

batek egokitzapenaren

aurrean?

Haurraren mugimenduaren

prozesua.

Sozializazioa jolasen

bidez

4,95 €

http://marianogales28.wixsite.com/nordahaurra

2

3

Haurraren atxikimendua eta emozioak

Haurraren garapenean garrantzi handia duen faktoreetako bat atxikimendua da.

Atxikimendua, haurraren bizitzaren lehenengo hilabeteetan zehar garatzen da. Haurraren

eta beste pertsona baten artean garatzen den lotura afektiboa berezia da, denboran

zehar mantentzen dena eta bien arteko interakzioari esker garatzen dena. Atxikimenduan

pertsona biren inplikazioa behar da: haurrarena eta atxikimendu-figura.

Biek elkarrekin dituzten portaera eta jarrerei esker lotura afektibo berezi hori sendotuz

joango da. Honek elkarrekin egoteko nahia eta banatzean larritasuna sortzen ditu.

Denboran zehar mantentzen den lotura afektiboa da, iraunkorra.

Gure bizitzan zehar pertsona bat baino gehiagorekin lotura afektiboak garatzen ditugun

arren, gutxi batzuekin dira bereziak lotura afektibo horiek. Pertsona horiek haurrarentzat

oso bereziak izango dira, eta haien arteko harremana berezia eta lehentasunezkoa

izango da.

Atxikimendua denborak aurrera egin ahala garatzen da. Nahiz eta atxikimenduirudiek,

haurra jaiotzen denetik lotura emozional berezi bat senti dezaketen.

4

HAURRAREN ATXIKIMENDUA ETA EMOZIOAK

Atxikimenduaren faseak

0-3 hilabete Haurrak nahiz

eta amaren ahotsa eta usaina bereizten

dituen , oraindik ez ditu bere zaintzaileak

bereizten. Argi ikusten da pertsonenganako

interesa erakusten duela,

baina hori ez da nahikoa atxikimendua

garatzeko.

3-7 hilabete Argi ikusten da hurbileko

pertsonak bereizten eta ezagutzen

dituela . Ez du larritasunik erakusten

atxikimendu-irudia desagertzen denean.

Hobeto esanda, aurrean duen

pertsona (atxikimendu-irudia edo ezezagun

bat) desagertzen denean haserre

ager daiteke, baina pertsonekin egotea

gustuko duelako, eta ez atxikimenduirudia

desagertzearen beldur delako.

8-12 hilabete Atxikimendua eta

pertsonen beldurra . Zortzigarren hilabetearen

inguruan atxikimenduirudiarekiko

benetako atxikimendua garatzen

dela esan dezakegu. Orduan, argi

eta garbi ikusiko dugu atxikimenduirudiarenganako

lehentasuna, eta pertsona

ezezagunen ukapena.

18-24 hilabete Fase honetan aurreko

hilabeteetan ikusitako larritasuna

gutxiagotuz doa . Orain haurrak bere

atxikimendu-irudia irudikatzeko gaitasuna

du, eta horrek lasaitu dezake. Gainera,

fase honetan hizkuntza ere agertuko

da, eta horrek ere egoera berrien

aurrean tresna berri batez baliatzen lagunduko

dio: amari hots egin, besteek

esaten diotena hobeto ulertu, eta abar.

Haurrak apurka-apurka ulertuko du

amaren desagerpena ez dela atzeraezina

Lau fase horien bukaerak atxikimendu-irudiaren eta haurraren arteko lotura afektibo

sendo baten sorrera dakar. Horrenbestez, haurrak ez dauka atxikimendu-figura horren

presentziaren eta kontaktu fisiko etengabearen beharrik, badakielako pertsona hori

hor egongo dela behar duenean.

Lehen aipatu den bezala, atxikimenduarekin batera emozio batzuk agertzen dira.

Emozioak, estimulu baten ondorioz sortzen diren erreakzio fisiko eta psikikoak dira. Funtsezko

elementuak dira gizakiko bizitzan hartzen dituen erabakietan , emozioen arabera

jokatzen dutelako.

5

HAURRAREN ATXIKIMENDUA ETA EMOZIOAK

Emozio batek beti hiru motatako erantzunak

sortzen ditu

Kognitiboa (pentsatzen duguna), motorra (egiten duguna) fisiologikoa (gure gorputzean

aldatzen dena).

Adibidez, haurra hilabete bat duenean, bat batean besoetatik askatu eta erortzeko

keinua egiten zaionean, beldurra adieraz dezake:

Erantzun kognitiboa: Erori egingo dela izan daiteke.

Erantzun motorra edo jarrerazko erantzuna: Moro erreflexua* martxan jartzen da.

Erantzun fisiologikoa: Izerdia, negarra, hanketako dardara…

Hau guztia kontuan izanik, ikus dezakegu haurraren atxikimendua eta emozioak zein

garrantzitsuak diren bere bizitzako lehenengo urtean. Haurrarekiko dugun jarrerak bere

garapenean eragina izan dezakeela ondoriozta dezakegu .

Moro erreflexua*: Haurra erortzeko arriskua ikustean esku zein hankak zabaltzean datza.

6

Zer egin behar du hezitzaile batek egokitzapenaren

aurrean?

Guk hezitzaile moduan, kontuan eduki behar dugu, haur bakoitza lotura handia dutela

gurasoekin eta egokitzapen prozesua ez dela erraza izango.

Egokitze prozesua aktiboa da, guztien inplikazioa eskatzen duena. Egokitzeko prozesu

guztietan, aldagai asko izan behar ditugu kontuan: nork edo nortzuk egokitu behar duten,

eta non, noiz eta nola egokitu behar duten.

Haurra haur-eskolara etorri aurretik gurasoek zuzendaria eta hezitzailearekin bilera

bat edukitzen dute, eskolan erabiltzen den metodologiari buruz azaltzeko, beste alde

batetik gurasoek hezitzaileari, haurraren erritmoa azaltzen diote.

Hezitzailea haurren erritmoa errespetatu behar du, beti goxotasunez, maitasunez eta

babesarekin.

7

Haurraren mugimenduaren prozesua

Jaio berriak, erreflexu automatiko batzuk

garatzen ditu instintiboki, erreflexu hauek lehendabiziko

mugimenduak dira eta haurraren biziraupenerako

agertzen dira.

Erreflexu hauek, jaiotzean garatzen hasten

dira, honako hauek dira: sukzio erreflexua, grasping,

prentsio palmarra, babinsky, aharrausia, doministikua

eta oinez ibiltzea. Haurraren bizitzako

lehen hilabeteak aurrera egin ahala, erreflexu batzuk

desagertzen joten dira. Erreflexu horiek, gerora

borondatezkok jokabide bezala agertuko dira,

martxa erreflexua (ibiltzea) adibidez. Beste batzuk

ordea, bizitza osoan zehar iraungo dute. Esaterako

aharrausia edo doministikua.

Denbora aurrera doan heinean haurraren

mugimenduak aldatzen eta hobetzen joaten dira.

Etzanda egotetik, hauspez, narraz, eserita, lau hanketan

eta oinez egotera igarotzen dira. Haurrak bizitzan

oreka sistema konplexuak eraikiko ditu. Mugimendu

horiek hainbat fasetan sailkatzen dira.

Lehenengo eta behin, haurra etzanda egoten

da, gora begira, eta poliki-poliki enborra biratzeko,

besoekin laguntzen da. Horren ondorioz,

bera begira geratzea lortzen du. Haur bakoitzaren

garapenaren arabera, postura horretan, buruan

kontrol handiagoa edo gutxiagoa izango dute. Kontrol

gutxiago duten haurren kasuan, buruak,

pisu handiagoa izango du eta bere buruarekiko

kontrola galduko du.

Denbora pasa ahala, besoetan duten indarra

aprobetxatuz, lau hanketan ibiltzera pasatzen

dira, eta hurrengo fasean, eseri egingo da. Esertzerakoan,

haurrak bere oreka landuko du. Jarrita egotetik,

belauniko egotera pasako da eta fase horretan

zerbaiti eutsiz, zutik jartzeko ahalmena izango

du. Zutik egotetik bera bakarrik oinez egiten hasten

denean, oreka dinamiko osoa menderatzen duela

esan nahi du.

Gai honekin loturiko hainbat aditu lotu ditzakegu.

Alde batetik, Emmi pikler pediatrak, teoria

honen sortzaileak, eta Myrtha Chokler psikologoak

diotenez, haurrak gai dira beraiek bakarrik garapen

motorra garatzeko. Adituek esaten dutena kontuan

izanik, ez dugu haurra behartu behar, automatikoki

gai izango dira beraien mugimenduak garatzeko.

Gurasoen kezketako bat haurra estimulatzea

edo aktibatzea da baino hau ez da beharrezkoa;

bere garapena egokia izateko helduek baldintza

egokiak ematea behar du. Horrek onura batzuk

eduki ditzake haurrarengan, adibidez, konfiantza

eta segurtasunarekin haztea.

Sukzio erreflexua: Amaren titia bilatzen

dute eta titipunta xurgatzen hasten

dira esnea jasotzeko.

Grasping: Esku-ahurra hatz edo objektu

batekin estimulatuta tolestu egiten

du eta hatzak ezkutatzen ditu.

Erreflexu hori bigarren edo hirugarren

hilabetean desagertzen da.

Prebentzio palmarra: Oin - zoletan jasotako

presio bati erantzunez behealdeko

atalak luzatzeko joera da. Hamargarren

hilabete aldera zutik jartzeko gai denean

desagertzen da.

Babinsky: Oin- zoletan marruskaduraren

bat nabaritzen dutenean. Behatzak

abaniko baten modura irekitzen

dituzte.

8

HAURRAREN MUGIMENDUAREN PROZESUA

Bestetik, Noemi Beneito

psikomotrizistak, Emmi Plikerren

teorian oinarrituz, ikerketa

bat egin zuen. Ikerketa hark,

dena bizkarretik hasten zela

zioen.

Gurasoek, ikerketa honi

jarraiki, haurrari, askatasun

osoa ematen zien. Horretaz

gain, segurtasuna eskaini eta

dituen gaitasunetan konfiantza

osoa ematen zien. Noemik

atera zuen teoriaren arabera,

buruzgorako jarrera zen jarrerarik

egokiena. Haurra buruzgora

jarrita aldaketa batzuk

zeudela ikusi baitzuten, guk

eragiten ez genituenak. Horri

esker, haurrak lasaiago egoteaz

gain, gizartearekin komunikatzeko

erraztasun handiagoa ere

bazuen beste gauza askoren

artean.

Berak esandakoa kontuan

hartuz, haurra jaiotzetik etzanda

utzi behar dugu. Haurra, askatasun

osoarekin espazio libre batean

utziz gero, bere lehenengo

mugimenduen garapena ikusiko

genuke. Haurrak ez baitditu estimulurik

jasan behar bere garapena

hobetzeko. Hasiera batean,

haurraren bizkarreko muskuluak

indar gehiago dute sabelekoak

baino. Lepoa etengabe mugitzen

dute gorputzarekin batera, baina

ez dute mugimendu horren kontzientzia

handirik. Mugimendu

horiek beraiek egiten dituztela

ohartarazteko , gerria eta sorbalda

libre eduki behar dute, horrela

poliki-poliki beraien mugimenduak

kontrolatuko dituzte.

Prozesu honetan jarraituz gero,

ikus daitezkeen ondorioetako

batzuk honako hauek dira: Plazera,

segurtasuna, autonomia,

iniziatiba, nortasuna, garapena

eta komunikazioa.

Gure iritziz, teoria hau ,

haur baten heziketarako egokiena

dela uste dugu. Haurrak autonomia

lortzeaz gain horrek sortzen

dion satisfazioa, haurrarentzat,

aberasgarria delako.

OINATZ zapata denda

Mota guztietako oinetakoak

Zure haurrak gustura jantzi ditzan

Tailak 18-36 bitartean.

ETOR ZAITEZ GU BIZITATZERA !!

Barrenkale 2 , baxu 1

Oinatzapatadenda@gmail.com

FAMILIA UGARIENTZAKO 10 %

DESKONTUA!!!

9

Munduarekin lehen kontaktua

Haurrak, jaiotzean, munduarekin duen lehen

kontaktua ukimenarekin izaten da.

Gorputzeko azala, organismoaren kanpoko

nerbio-sistema zabalena denez, haurrari,

maitasunez, segurtasunez, konfiantzaz eta

goxotasunez laztandu edo ukitu behar zaio.

Gurasoek haurrekin kontaktu gehien duten

momentuetako bat fardela aldatzeko

unea da. Fardela aldatzeko unean, zakarkeriarik

gabeko kontaktua izateaz gain, haurrei

hitz-egitea garrantzi handia du. Haurrak

gurasoen edo hezitzaileen gertutasuna

sumatu behar du.

Haurra,sentsazio atsegina eta desatsegina

dena desberdintzeko gai da. Plazera eta lotura

afektiboak izateko behar handia izaten

dute. Adibidez, fardela aldatzean, genitalak

garbitzen ditugu, beraz, haurrak plazer ezberdina

sentitzen du eta bere ezagutza sexualaren

mundua zabalduz joaten da. Hala

ere, Froiden teoriaren arabera, haurra garbitzea

plazera eman arren, 0-1 urte bitartean,

fase orala da gehien erabiltzen duten

bidea plazer eta ezagutza berriak izateko.

Haurrak 0-1 urte bitartean estimuluak ezagutzen

hasten dira. Helduekin igarotako bizipenen

arabera, oroitzapenak ere halakoak

izango dira. Izaten dituen estimuluak

onak badira, oroitzapen onak izango ditu

bere oroitzapen luzeko memorian, eta alderantziz.

Horregatik, garrantzi handia du

haurra sentikortasun eta goxotasunez tratatzea.

10

Garapen morala

Nahiz eta garapen moralean

betidanik haurrak eginiko

ekintza bat, zigor batekin

konpondu, baliagarria al

da prozesu hori erabiltzea?

Guraso gehienei, ez zaie

haurrei zigortzea gustatzen.

Askotan ez da baliagarria

izaten eta hurrengo zigorra,

mehatxu handiagoz bota

behar diegu eraginkorra

izan dadin. Baina nabaria

da, beste irtenbiderik aurkitu

ezean, teknika berdinarekin

jarraituko dugula. Ba

al dago ba zigortzeaz gain

beste

irtenbiderik?

Horrelako kasuetan gomendagarria

da haurrarekin

enpatia izatea. Enpatia, besteen

esperientzia eta sentimenduak

ulertzeko gaitasuna

da. Haurraren lekuan

jartzen ahalegindu behar

gara, guk izan ditugun esperientzietan

oinarrituta eta

haurrari gertatzen zaionarekin

zentratuta, konponbidea

bilatu dezakegu.

Eta zer diogu mugei buruz?

Carmen Maganto psikologoak

esaten duen bezala,

memorian efektuak eragin

handiagoa du bizitzako lehen

urteetan, azkenekoetan

baino. Haurraren garapenean

eragiten duen oinarrizko

faktoreak bi dira: alde

batetik, hasieran jaso duen

maitasuna eta afektua eta

bestetik jartzen zaizkio mugak.

Gurasoek ezarri behar

dituzte mugak, interakzio

bat aurkitu behar da efektua

eta mugen tartean.

Ahala ere, ez dugu ahaztu

behar, haurrak, zerbait

gaizki egiten duenean, horrek

ondorio bat ekarriko

diola. Adibidez, Mariak, Leiren

panpina puskatzen

badu, guk guraso edo hezitzailea

bezala Mariarekin

haserretu beharrean erakutsi

egin beharko diogu zein

mindua sentitzen den Leire,

eta bere panpina bat eman

beharko dio.

Eta zer da haurrari benetan erakutsi nahi dioguna?

Haurrak jokabide desegokia izaten duen

moduan, guraso zein hezitzaileok izaten ditugu,

beti pentsatzen dugu haurrak ez direla

ezertaz konturatzen, txikiak direnez, guztiz

okerreko ideia bat da. Hau kontuan edukita

haur baten aurrean beregan gaizki hitz egiten

badugu, horrelako umilazioa, efektu handia

izango du eta horrek segurtasun eza handia

sortuko dio.

11

SOZIALIZAZIOA JOLASEN BIDEZ

Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen baina ba al dakigu noiz sortzen den edota

zer den?

Sozializazioa, prozesu bat da, eta bertan gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura

bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona egiten da. Bi etapa bereiz ditzakegu.

Lehen mailako sozializazioa, Haurtzaroan gertatzen da, familiaren baitan. Etaparik

garrantzitsuena da, gizabanakoa gizarteratzea baitu helburu. Horretaz gain, esperientzien

edo imitazio bidez barneratzen dugu. Bigarren mailako sozializazioa berriz, afektibitateak

ez du garrantzi handirik eta heldutasun maila bat du.

Sozializazioa, hainbat modutan eman daiteke, horietako bat jolas bidez da. Horretan

aditua den Sonia Kliass elkarrizketatu dugu:

Hezitzailea: Nola sozializatzen da haurra?

Sonia Kliass: Haurra jolasen,mugimenduen

eta ekintzen bidez garatzen

da. Adibidez, umeak pentsatu, sentitu,

mugimenduaren eta jokoaren bidez

adierazten dira. Haurraren barnean dago

jolastea. Haurraren barnean jolasteko

gaitasun daukate, preparatuta daude jolasteko,

baina ez badiogu lagatzen ezin

dute.

H: Zer sentitzen du haurra jolasterakoan?

S: Haurrarentzat mugimendua joko bat

bezala dela pentsa dezakegu. jolasekin,

bere ahalmenekin esperimentatzen du,

eta horrek plazera eman dakioke.

H: Bakarrik ala pertsonekin jolastu behar

dute?

S: 0-2 urteekin bakarrik jolastu dezakete,

baina 3-4 urte pasata lagunak behar dituzte

jolasteko, gainera 5 urte betetzen

dituztenean rolen jolasak egiten hasten

dira.

H: Noiz jolasten dute hobekien?

S: Haurrak ondo sentitzen badira, hobeto

jolasten dute. Alderantziz, haurrak nekatuta

badaude, ez du edukiko tolerantzia

askorik. Jolasean, haurra aktibo egon behar

du, egoera pasiboa badago, ez da jolasa

izango.

H: Zer jarraitzen du Haurrak?

S: Haurrak, bere bulkadak jarraitzen ditu,

12

H: 5 edo 6 hilabeteko haur bati musuzapi

bat ematen badiogu zer gertatuko litzateke?

S: Hezitzaileak musuzapi bat ematen badio

haurtxo bati, honek joko-material gisa balio

izango dio; Hartu dezakeelako, esperimenta

dezakeelako, esku batetik bestera pasatu,

ahora eraman, usaindu, etab.

H: Haurra jolastu behar duenean, zer izan

behar dugu kontuan espazioaren aldetik?

S: Garrantzi handia du espazioa eta materiala

izatea, gehiegi ere ez, kaotikoa ez izateko.

Esperimentatzeko objektuak izatea, lurrean

egoteko aukera izatea, etab.

H: Ze jostailu dira hoberenak haurrarentzat?

dendetan saltzen dituztenak onak

dira?

S: Jostailu-denda batera bazoaz, jostailuak

eros daitezke, kontsumitzeko eginda daude.

Nik esango nuke saltzen diren jokoen ehuneko

laurogeita hemeretzi ez dutela balio

ezertarako, ez dute ezer onik ematen

umeentzat. Umeek oso gauza errazak behar

dituzte jolasteko. Haurrak maneiatu nahi duenean

lau gauza behar ditu. Jostailuak oso

konplexuak badira haurraren ahalmenak garatzeko

eragozpena izan dezake.

13

H: onak ahal dira teknologia berriak haurrentzat?

S: Inor ez dago teknologia berrien aurka, nik

darabiltzat eta bikainak dira. Ez da alde banago

edo kontra, kontua da noiz eta nola

hasten dugun. Umeek denbora behar dute,

adibidez, bideojoko bat edo pelikula bat

ikusten dutenean, irudiak, mugimendua eta

soinua eginda daude eta horrek ez dio haurrari

bere irudimena erabiltzen lagatzen.

imajinazioa jolas librearekin adibidez ipuinekin,

non ez dagoen irudirik eta haurrak imajinatu

behar duen.

Testu honi bukaera emateko, gure iritziz sozializazioa jolasaren bidez ematea garrantzitsua

da, batez ere jolas librean.

GARUN PARALISIA

Gaur egun, garun paralisia, askorentzat

interes handiko gaia da. Urritasun hau

pairatzen duten haurren maila gero eta ugariagoa

da. Horregatik urritasun hau nola

agertzen den eta honi nola aurre egin azalduko

dizuegu.

Garun paralisia, haurdunaldian, jaiotzeko

momentuan edo jaio ondoren eman

daiteke, beraz ezin da hereditarioa izan.

Urritasun honek, batez ere garapen motorrean

eragiten du. Horretaz gain, eragina

izan dezake pertzepzio sentsorialean, hizkuntzan

eta komunikazioan, adimenean,

ikaskuntzan, emozioetan, sozializazioan

etab.

Urritasun hau ez da garatzen, ez du ez

aurrera ezta atzera ere egiten, kaltetutako

zelula edo neuronak ezin baitira errekuperatu.

Baina ematen zaion atentzioaren arabera

ondorioak hobetu edo mantendu daitezke.

Garun lesio hauek arrazoi desberdinak

direla eta ager daitezke:

Jaio ostekoa: Garuna kaltetzen duten

infekzio birikoen ondorioz ematen da, meningitis

eta entzefalitis adibidez.

Zenbait kasutan, urritasunaren kausa

ez da argi izaten. Hala ere, gehienetan gorputzean

izaten du eragina.

Tetraplegia, gorputz osoan du eragina.

Jaio aurretikoa: haurdunaldiaren lehen

hiruhilekoan ematen da. Eragilea, infekzio

biriko , gaixotasun metaboliko, intoxikazio

edo traumatismo baten ondorioz agertu

daiteke.

Erditzeko momentua: Erditzerako momentuan

haurrak jasaten duen oxigeno faltagatik

gertatzen da.

Paraplegia, beheko gorputz adarretan

eragiten duen eragozpen motorra da.

Hemiplegia, alde berdineko beso zein

hankei eragiten dio.

Diplegia, hankan eragin gehiago besoetan

baino.

Monoplegia, gorputz adar bat bakarrik

izaten da kaltetua.

14

Garun paralisia

Gorputzeko atal desberdinetan eragina

duen arren, hainbat mota desberdinetan

sailkatzen da.

Garun paralisi espastikoa: garun paralisi

mota hau garun azala kaltetuta dagoenean

ematen da jaiotzean edo adin goiztiarrean.

Muskuluak etengabe tentsioan egoten

dira. Garunaren eta muskuluaren arteko

komunikazioa kaltetuta dagoenez, mugimendua

oztopatu egiten da.

Paralisi atetoidea: Atetoidea boluntarioak

ez diren mugimenduekin dago lotuta

eta kontrolatzea zaila izaten da. Hala

ere, atsedenean gutxitu edota loak hartuta

desagertu daitezke. Beraz, erlaxazioarekin

eta auto-kontrolarekin, efektu positiboa

lortu daiteke.

Garun paralisi ataxikoa: Mugimendu

ezegonkor eta balantzatsuak esan nahi du.

Segurtasun gabeko mugimendu hauek

umea oreka mantendu, ibili edo eskuekin

zerbait egin nahi duenean nabaritzen dira

gehien bat. Zutik mantentzea eta ibiltzea

asko kostatzen zaie oreka mantentzeko zailtasunak

baitute

Garun paralisi mistoa: Haur batzuek

garun paralisi mota ezberdinen ezaugarriak

dituzte. Adibidez, ume batzuk garun paralisi

espasmozko sintoma batzuk izanik, mugimendu

atetoxikoak azaleratzen dituzte.

Garun paralisia duten haurren bizitza arinagoa

izateko, garrantzitsua da, beste haurrekin

sozializatzeko aukera berdinak izatea eta

beren kabuz aritzera bultzatzea. Haurren

espazioa haur eskolan, kalean edo etxean,

egokia izan behar du, giro normalizatu batean,

jolastu, bizi eta ikasi ahal izateko.

Haur bakoitzak bere erritmoa duela

ahaztu gabe aritu behar gara. Kontuan izan

behar dugu, ahalegin handiak egiten dituztela

mugimenduak eta jarrera kontrolatzeko.

Mintzairen arazoak izaten dituzte

haur batzuk, hala ere, ahal den neurrian ,

hitz egiteko duten ahalmenari etekina atera

behar diegu. Ezingo balute gurekin komunikatu,

beste sistema batzuk erabiltzen erakutsi

beharko genieke, inguruarekin komunikatu

ahal izateko, piktogramak* erabiliz adibidez.

Haurrak bere gelakideekin sozializatzea

garrantzi handia izango du. Haurrari

egin ahal duenaren etekin guztia atera behar

diogu, gizartearen parte dela sentiarazi

behar diogu.

Inguruak ere bere garrantzia du. Kaletik

edo beste hainbat espaziotik ibiltzen

garenean, oztopo arkitektoniko asko bilatzen

ditugu. Ate ixtuegiak gurpil-errobera

batek zeharkatzeko, aldapa eta espaloi handiak,

etab. Arazo hauek guztiak, haurraren

autonomia mugatzen dituzte, horregatik,

haur eskola guztiak, egokituta egon beharko

lirateke. Lehenik eta behin, ikasgelako

altzari egokiak eta eserleku bereziak

jartzean, haurrak, bere kabuz, gauza gehiago

egiteko gai izango da. Haur eskolan

erabiliko zen materiala egokitu egin beharko

zen.

Azkenik, hezitzaile parera hartzen denean,

garrantzitsua da haurraren nondik

norakoak zeintzuk diren jakitea, eta menpekotasun

baten aurrean nola jokatu behar

den argi edukitzea.

Piktograma: Irudi bakar baten bidez hitz

bat adierazten duten marrazkiak dira. Marrazki

horiek oso sinpleak izaten dira adierazten

dena ulertu ahal izateko.

15

Munduan zehar!

Eskuak garbitzeak

haur askoren bizitza

salba dezake

Bost urtetik beherako 300.000 haur baino

gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko

ur eta saneamendu ezari loturiko gaixotasunen

eraginez. Beherakogatik eta antzeko

gaixotasunengatik, zehatzago esanda.

Haatik, UNICEF Nazio Batuen Haurren Laguntzarako

Funtsak jakinarazi duenez, heriotza

horietako asko keinu sinple batekin

saihets daitezke: komunetik igaro ostean

edota jatorduen aurretik eskuak xaboiarekin

garbituta. Esku Garbiketaren Nazioarteko

Eguna izan zen urriaren 15ean, eta orduan

plazaratu zuen datua UNICEFek. Izan

ere, erakundearen arabera, komunean izan

ostean eta otorduak egin aurretik eskuak

garbituta, % 40 murrizten da beherakoa

izateko arriskua.

Herrialde aberastuetan ez da aparteko

arazoa izaten gaitz hori, baina herrialde

txiroetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera,

eskuak garbituta gaixotasun larri gehiago

ere ekidin daitezke. Esaterako, beti

ere UNICEFek jakinarazitako datuen arabera,

“hainbat zantzuk” adierazten dute

pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten

dela. Urtero, 1,7 milioi haur hiltzen

dira bost urte bete baino lehen, pneumoniaren

edota beherakoaren eraginez. Datu

horiek guztiak aditzera emanda, eskuak

garbitzearen garrantzia nabarmendu nahi

izan du UNICEFek. Batik bat haurrei, familiei

eta komunitateei egin die dei, haien

esku baitago eguneroko ohiturak aldatzea.

Nolanahi ere, herritarren gutxieneko bizi

baldintzak ziurtatzea ez al da nazioarteko

gobernu eta erakundeen ardura? Horiek

hobe lukete eskuak garbitzeari utzi, eta

arazoa konpontzeko lanean hasiko balira …

16

Munduan zehar!

UNICEF erakundeak datu

ikaragarriak eman ditu

Munduko haurren egoera aztertuta,

datu izugarriak kaleratu berri ditu UNICEF

erakundeak. Horien arabera, 2030ean 69

milioi haur hilko dira

saihestu zitezkeen arrazoiengatik;

beste 167 milioi pobrezian biziko dira; eta

750 milioi emakume umetan ezkonduko

dira. Munduko herrialde txiroenetan bizi

diren haurren etorkizuna aipatutakoa

izango da, baldin eta gaur egungo joerak

egoera berean jarraitzen badu eta ahalmena

duten gobernuek, enpresek, laguntzaileek

eta nazioarteko erakundeek ahaleginak

indartzen ez badituzte.

Erakundearen esanetan, 1990etik

aurrerapen handiak lortu dira: bost urte

baino gutxiagoko haurren heriotza erdira

murriztu da, neskatoek eta mutikoek egoera

berean jasotzen dute oinarrizko hezkuntza

129 herrialdetan, eta txirotasun

egoera larrian bizi direnak duela 25 urte

baino askoz ere gutxiago dira. Haatik, hobekuntza

horiek ez dira neurri berean gertatu

herrialde guztietan. Izan ere, ume txiroek

(aberatsekin alderatuta) bost urte

bete aurretik hiltzeko arrisku bikoitza dute

oraindik ere.

17

“ Bizitza etengabeko erantzun bilaketa

dela argi daukat.”

Lupe Lekuona ipuin kontalariarekin elkarrizketa bat izan dugu.

Bertan bere bizitzaren eta ekitaldien inguruan hitz egin digu.

ELKARRIZKETATZAILEA: Kontaiguzu,

nondik zatoz?. Nolatan kontalaria izateko

zaletasun hori?

E: Zure ogibidearen inguruan. Nori zuzendutako

saioak egiten dituzu? Eta

zenbaterainoko iraupena izaten dute?

LUPE:

Hondarribian jaio nintzen 1964ko irailaren

6an.

Familian, zazpi anai-arreba izanik,

umeen artean hazi eta hezi nintzen,

zoriontsu.

Amak, txiki txikitatik galdera asko egiten

nituela esaten zuen, eta askok

erantzunik ez zutela. Eta nik erantzun

horien bila abiatu nintzen.

Magisteritza ikasketak egin nituen,

umeekin gustura lana eginez 1985tik

2005 arte. Eskola utzita baina umeen

mundua utzi gabe, 2006tik aurrera

ipuin kontalaria naiz.

Galdera askoren erantzunak irakurriz

aurkitu ditut, ipuinetan batez ere,

baina bizitza etengabeko erantzun bilaketa

dela argi daukat.

L: Umeentzako saioak egiten ditut. 3-

10 urteko haurrentzat. Ahal bada, bi

talde egiten ditut 3-6 urte eta 7-10

urte. Iraupena: 3-6 urte bitartean ,30´-

45´, gutxi gora behera. 7-10 urte bitartean,

45´- 60´, gutxi gora behera.

18

E: Normalean non egiten dituzu zure saioak? Zenbat haurren aurrean aritzen zara?

L: Liburutegietan, eskoletan, kultur etxeetan, auzo elkarteetan, …

egiten ditut. Leku itxia, txikia eta isila izatea garrantzitsua iruditzen zait, umeak gustura

egoteko. Haurrak gertu sentitu nahi ditut, beraien begiak ikusi, eta horretarako talde txikia

izatea gomendagarria da ( 40 haur inguru).

E: Bukatzeko, zerbait gehituko ahal zenuke gehigarri gisa?

L: Nire saioa egiteko mahai txiki bat eta aulki bat besterik ez ditut behar. Ipuinak, euskaraz

kontatzen ditut, baina gazteleraz ere konta ditzazket nahi izanez gero.

E: Eskerrik asko, Lupe zure arretagatik. Abenduaren 27an ikusiko dugu elkar.

19

Urte bat bizi guztirako

Idazlea: Mariela Michelena

Editoriala: Temas de hoy

Orrialde zenbakia: 224 orri

Hizkuntza: Gaztelania

ISBN: 9788484608103

Gomendazioak

Mariela Mitxelena psikoanalistak,

haur batek, lehen urtean, inoiz baino

gehiago ikasiko duela erakusten digu

liburu honetan.

Autoreak ez du eskuko liburu bat egitea

izan nahi baizik eta, edozein amari

lagungarria izatea bere haurdunalditik,

haurraren lehenengo urte-arte.

Zergatik gomendatzen dugu

Ama batek, haur baten inguruan dituen

“mitoak” apurtzen ditu eta errealitateari

buruz hitz egiten du liburuak.

Haurdunalditik lehengo urte-arte sortzen

diren galderei erantzunak ematen

dizkio, zentsu handiarekin. Oso erraza

da irakurtzeko.

Hik hasi aldizkaria. 197 alea.

Gaia: Haurtzaroan inbertitu egin behar da,

gizartearen obligazioa delako, gainera,

gaur inbertitzen den dena biharko egunera

haurrarena dena izango da.

Egilea: Noemi Beneito

Noemi beneito psikomotrizista eta hezitzaile

argentinarrak, Emmi Piklerren ideiei

jarraiturik, haurrari garapenerako hiru gakoak,

iniziatiba , autonomia eta askatasuna

direla dio; bera baita garun lesioak, arazo

neuromuskularrak edota down sindromea

dituzten kasuak ere.

Haurtzaroan inbertitzea garrantzi handia du

bere ustez, horri, arazo goiztiar egokia eskaintzeko.

Kanpotik estimulu egokia jasotzen

duen haurra hobeto garatuko duelako.

20

Noemi Benitoren ideiak asko partekatzen

ditut. Haurren autonomia eta askatasuna

eman behar zaiela uste baitu. Haurrak, berak

bakarrik gauzak egiteko gai delako. Nahiz

eta batzuek, haurrak berak bakarrik ahalko

den bezalako galderak egiten garen harren.

Haurrari askatasuna ematen badiogu, bere

iniziatiba gehiago garatuko du, horregatik

inbertitu behar haurtzaroan, haurrak, beraien

garapena asko hobetu dezaketelako.

GOMENDATURIKO ARTIKULUAK

Hik hasi aldizkaria. 194 alea.

Gaia: ze funtzio bete dezake pentsalekua?

Egilea: Karmele Artetxe eta Elena Herran

( Bilboko irakasleen unibertsitate eskola)

Artikulu honetan pentsalekuaren erabilerari

buruz hitz egiten digu. Bi adituek,

pentsalekua zigor moduan adierazten digute.

Haur batek zerbait gaizki egiten duenean

hezitzaileek eta gurasoek ohitura dute

zigortzeko. Bestalde, artikuluan, pentsalekuari

buruz hitz egiten digu eta zigor moduan

azaltzen digu. 0-2 urteko haurrek zigorraren

kontzientziarik ez dute.

Haurrak ez dira gai baloratzeko zer

egin duten gaizki, horregatik, pentsalekua

era horretara ikusita ez ditu puntu positiborik

edukiko haurrarengan.

Artikulu honetan agertzen den informazioa

oso garrantzitsua eta interesgarria

da gurasoentzat. Pentsalekuaren eta zigorraren

erabilera desegokiaz hitz egiten digu.

Haurrak adin horretan zigortzen badugu ez

dira gai jakiteko edo pentsatzeko zergatik

dauden hor. Horregatik beste metodo bat

erabiltzera gomendatzen dugu.

Hik hasi aldizkaria. 10 alea.

Gaia: Motrizitatrea

Egilea: Juanjo Quintela Psikologoa

Artikulu honetan, idazleak, gurasoek

bere haurraren garapenarekiko duten zalantzak

argituko ditu. Motrizitatearen ingurukoak hain

zuzen. Gurasoek hainbat zalantza dituzte. Ea

arrastaka noiz hasiko den edo lau- hanketan eta

arrastaka ibiltzea gauza bera den. Artikulu honetan

idazleak gurasoen zalantza guztiak argituko

ditu.

Oso interesgarria

iruditzen zaigu. Guraso askorentzat baliagarria

izan daitekeelako. Guraso bat baino gehiagok

izaten baitute bere haurrarekiko zalantza bera.

21

Denbora pasa!

NOLA JOLASTEN DA?

Sudokua buruhauste matematikoa

da eta, bere helburua,

3x3ko karratu txikiz osatutako 9x9

tamainako koadrikula osatzea da.

Karratu txiki horietan, 1 eta 9 arteko

zenbakiak ipini behar dira,

beti ere ilara edota zutabe berberean

zenbaki berdina errepikatu

gabe.

7 DESBERDINTASUNAK AURKITU

22

Glosarioa

AMA: Alaba edo seme bat edo gehiago dituen emakumea.

ATXIKIMENDUA: Maite edo gogoko den zerbaiten alderako edo norbaitenganako lotura.

FAMILIA: Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi

direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena.

GARAPEN: Hazi; bereziki, gaitasun bat edo jardunbide bat hazarazi, haren hedatzea

bultzatu.

GAIXOTASUN: Osasunean izaten den txarraldia edo gaitza.

GRASPING: esku hartu hatz edo hobetu batekin estimulatuta tolestu egiten du eta hatzak

ezkutatzen ditu. erreflexu hori bigarren edo hirugarren hilabetean desagertzen da.

HAURRA:Gizaki oso gazte eta txikia, adoleszentziara heldu ez dena.

HARREMANA: pertsonen edo pertsona multzoen artean gertatzen den eragin trukea

edo komunikazioa.

HAURTZAINDEGI: Ume txiki beste pertsona batzuen ardurapean uzteko tokia.

HAZI: Haur jaioberriak elikatu eta zaindu, handi egin arte.

HEZI: Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko.

HEZITZAILE: gizakiak hezten duen pertsonak

KOMUNIKATU: harremanetan jarri: norbaiti zerbaiten berri eman, zerbait adierazi.

KOLETXO: Haur jaio berria, ohean edo bere sehaskan gurasoen ondoan egoten denean

lo egiten.

PIKTOGRAMA:Irudi bakar baten bidez hitz bat adierazten duten marrazkiak dira. Marrazki

horiek oso sinpleak izaten dira adierazten dena ulertu ahal izateko.

PREBENTZIO PALMARRA: oin-zoletan jasotako presio bati erantzunez behealdeko atalak

luzatzeko joera da. Hamargarren hilabete aldera zutik jartzen gai denean desagertzen

da.

SINDROMEA: Hainbat ezaugarri, sintoma edo anomaliaren bat-egitea

SUKZIO ERREFLEXUA: amaren titia bilatzen dute eta titipunta xurgatzen hasten dira esnea

jasotzeko.

URRITASUN: Urria denaren nolakotasuna; zerbait neurri edo kopuru txikian egotea.

ZAINTZAILE: zerbait edo norbait zaintzen duen pertsona.

ZENTZUMENA: Sentipen mota jakin bat hartako den organo baten bidez hartzeko

ahalmena. Gorputzaren zentzumenak. Ikusmena, entzumena, eta gainerako zentzumenak.

23

http://www.hdwallpapers.in/cute_little_babies_hq-wa

24

ute_little_babies_hq-wallpapers.html

25

Abendua

Astelehena Asteartea Azteazkena Osteguna Ostirala Zapatua Igandea

1 2 vaiana ( Elgoibarren)

3 Irurtzun

(Nafarroa)

Frontoian

5 6 7 8 9 10 11 Usurbil

(Gipuzkoa)

Kiroldegian

11:30etan

12 13 Larrabetzu

(Bizkaia)

Frontoian

18:00etan

14 El bebé jefazo

19 20 21 22 Barakaldo

(Bizkaia) Antzokian

17:00

eta 19:00etan

26 27 Lupe

Lekuona

(Mutrikun)

28 Bermeo

(Bizkaia) Euskalduna

jauregian

16:00 eta

19:00 etan

15 16 17 Ordizia

(Gipuzkoa)

Kiroldegian

16:00-

18:30etan

23 Azkoitia

(Gipuzkoa)

Antzokia

16:00 eta

18:30 etan

29 30 Zarautz

(Gipuzkoa)

Kiroldegian

16:00 eta

18:30 etan

4

24 Canta! 25

31Pixi post y

los genios de

la navidad

18 Zeanuri

(Bizkaia) Frontoian

18:00etan

PIRRITX PORROTX

ETA MARIMOTOTS.

ZINEMA

IPUIN KONTALARIA

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!