28.11.2016 Views

PAUSOKA Desing

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Munduan zehar!

Eskuak garbitzeak haur

askoren bizitza salba dezake

Bost urtetik beherako 300.000 haur baino

gehiago hil ziren 2015ean munduan, edateko ur

eta saneamendu ezari loturiko gaixotasunen eraginez.

Beherakogatik eta antzeko gaixotasunengatik,

zehatzago esanda. Haatik, UNICEF Nazio Batuen

Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi duenez,

heriotza horietako asko keinu sinple batekin

saihets daitezke: komunetik igaro ostean edota jatorduen

aurretik eskuak xaboiarekin garbituta.

Esku Garbiketaren Nazioarteko Eguna izan zen

urriaren 15ean, eta orduan plazaratu zuen datua

UNICEFek. Izan ere, erakundearen arabera, komunean

izan ostean eta otorduak egin aurretik eskuak

garbituta, % 40 murrizten da beherakoa izateko

arriskua.

Herrialde aberastuetan ez da aparteko arazoa

izaten gaitz hori, baina herrialde

txiroetan heriotza ugari eragiten ditu. Gainera, eskuak

garbituta gaixotasun larri gehiago ere ekidin

daitezke. Esaterako, beti ere UNICEFek jakinarazitako

datuen arabera, “hainbat zantzuk” adierazten

dute pneumonia kutsatzeko indizea % 25 murrizten

dela. Urtero, 1,7 milioi haur hiltzen dira

bost urte bete baino lehen, pneumoniaren edota

beherakoaren eraginez. Datu horiek guztiak aditzera

emanda, eskuak garbitzearen garrantzia nabarmendu

nahi izan du UNICEFek. Batik bat haurrei,

familiei eta komunitateei egin die dei, haien

esku baitago eguneroko ohiturak aldatzea. Nolanahi

ere, herritarren gutxieneko bizi baldintzak

ziurtatzea ez al da nazioarteko gobernu eta erakundeen

ardura? Horiek hobe lukete eskuak garbitzeari

utzi, eta arazoa konpontzeko lanean hasiko

balira …

16

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!