07.12.2012 Views

Nire amaren autobiografia

Nire amaren autobiografia

Nire amaren autobiografia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jamaica Kincaid

zulo txikia, eta lehortzen utzi nuen. Harriz estali nuen bizi

ziren tokia, eta egun askotan ahaztu nintzen haietaz. Berriro

gogoratu nintzenean, begiratu bat ematera joan nintzen utziak

nituen tokira. Orduko hilak ziren guztiak.

ni r e a i Ta r e n n a h i a izan zen ni eskolara bidal nintzaten. Eskaera

ezohikoa zen; neskak ez ziren eskolara joaten, Ama Euniceren

alabetatik bat ere ez zen eskolara joaten. Ez dut inoiz jakingo

zerk eraman zuen aita halako gauza bat egitera. Ez zait beste

ezer bururatzen baizik eta horretan gehiegi pentsatu gabe nahi

izan zuela halako zerbait niretzat, zeren azken batean zer egin

zezakeen hezkuntzak ni bezalako pertsona batengatik? zer ez

nuen izan besterik ezin dut esan; izan nuenarekin bakarrik aldera

dezaket, eta nahigabea aurkitu bataren eta bestearen artean. Eta

halere, halere… arrazoi harengatik ikusi nuen lehenbiziko aldiz

zer hedatzen zen nire etxetik abiatzen zen bidexkaz harago. Eta

ondo gogora dezaket, orobat, nire gonaren eta blusaren oihalaren

ukia –lakarra, berria zelako–, gona berde bat eta blusa beix bat,

uniforme bat, haren koloreek eta estiloak beste edozein tokitako

eskolaren, urruneko baten koloreak eta estiloa imitatzen; eta

baneramatzan oihal lodi marroiko zapata pare bat eta kotoizko

galtzerdi marroi batzuk, aitak ez dakit nondik niretzat eskuratuak.

Eta aipatzea nik ez nekiela nondik etorri ziren gauza

horiek, esatea banituela duda batzuk haiei buruz, ez zen besterik

baizik egiaz esatea lehenbiziko aldiz janzten nituela zapatak eta

galtzerdiak bezalako gauza batzuk, eta haiek oinazetu eta handitu

egin zizkidaten oinak, eta azala puslatu eta zauriak eragin, baina

behartu ninduten haiek eramatera harik eta nire oinak haietara

egin ziren arte, eta egin ere egin ziren nire oinak –nire gorputz

osoa–. Goiz hura beste edozein bezalakoa zen, hain ohikoa zen

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!