13.07.2015 Views

A: DER BILBAO SONG - Elkar

A: DER BILBAO SONG - Elkar

A: DER BILBAO SONG - Elkar

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A: <strong>DER</strong> <strong>BILBAO</strong> <strong>SONG</strong>HIRU hegaldi, hogeitik gora ordu laino guztien gainetik.Loiuko aireportuaren hegopera iritsi eta eskuko telefonoapizterakoan, hantxe lehenengo deia. Elias. Ahotssendo trumoitsua eta galdera, zer, umea, bagaude etxean?Irribarreari ezin eutsiz erantzun diot, bai, jauna. Hogeitahamarretik gora urte ditut baina entzun umea eta etxeannago, dudarik gabe. Eliasek barre, nekatuta ala? eta nikegia, jakina, agureari gezurrik esaten ez dudalako ikasi,ezta ikasiko ere. Errementata nator, txo. Txikitako bizkaieragalduari eusten, badakidalako hirugarrenez barreaeragingo diodala eta barre horrek taxian Radio Euskadientzuten duen taxistak baino konpainia hobea egingodidala. Erretako begirada dauka taxistak, asper errea, ia--ia haserrea.Bidegurutze ezezagunak, autopista berria, Bilbo abisurikgabe agertzen zait, ezagutzen ez nion titaniozkoazal berriarekin. Ezagutzen ez nituen plaza berriak, kalebazterrak, hotel gorriak, tranbia eta tranbidea, kaka kolorekoazen ibaiari ibaiertza agertu zaio eta armiarma besodunzubia ere bai, Deustuko unibertsitate aurrean. On-13


tzigilerik ez da ikusten baina aspaldiko ontziolak ontzitutakomuseoak dira eta orain, hamabost urte geroago,Moiuako plaza zabalagoa da. Ez zena baino apur bat zabalagoa,gainera. Zena baino dexente zabalagoa. Norbaitekeraikinak mugitu ditu, putz eta putz eginez, ipuinhartako otsoaren antzera. Carlton hotela bultzatu du etagobernu zibila sakatu, Kale Nagusian barrena mugi daitezen.Plazan buelta erdi eman du taxistak konturatu naizenerako.Neurriak berdinak direla, alegia, baina argiadela desberdina. Pentsamendu inozoa da eta bularreankili-kili txoroak eragiten dituena, pentsatzea bat-batean“ene, hor goian dagoen hori, zerua da”.Hara.Kanpoan izan naizen bitartean Bilbori zerua ernalduzaio.Albia lorategietan zeru pusketak zuhaitz artean gordedira, aspaldiko lagunarekin ikusi-makusika. Taxistarenernegurako, ezin diot eutsi irribarreari. Radio Euskadinabestia jarri dute, eguerdiko albisteak hasteko hiru minutufalta direnean. Badakit zein den jotzen hasi bainolehen.Liburu sakratuetan bilatu dut dio letrak Jesus gure salbatzailearenmisterioa argitu nahian.ELIASEK gorputz osoarekin eta gustura egiten du barre nirekontura. Egun hartan bertan, maionesa izerdia dariontaberna-jatetxe halako baten, ongietorri bazkaria egitendugun artean. Protokolorik gabeko ospakizuna, ogitartekoonak, izenik gabeko lekuren baten. Hurrengo egune-14


tan ere, akordatzen den bakoitzean, Elias barreka lehertzenda. Ni bizitoki berrira ohitzen naizen artean –hartulasai, umea, bizitza osoa behar da jaioterrira moldatzeko–,berak piper berdeak frijitzen ditu –geratu berton, egiozuagureari zure konpainiaren mesedea– eta usain horrek iraganeranarama. Izan ere, usainak dira fisikoek ikertzendituzten tunelak, unibertsoaren alde batetik bestera distantziarikegin gabe eramaten gaituztenak. Usainak harrentzakozuloak dira, denboran bidaiatzeko makinak.Txikitan, Elias mehe eta luze ikusten nuen, gihar etaboterez betea, poltsikoak abenturaz barra-barra. Elias bidaiazalea.Elias kazetaria. Elias gurea, zatoz, umea! esaneta sabaia ere ahotsaren burrunbarekin mugitzen zuena.Orduan Sukarrietan bizi ginen, Bilbok ez zeukan zeruriketa gure amak Elias osasunean eta gaixotasunean maitezuen, bizirik eta hilda gero, amen.–Ene, txotxolokeria –akordatzen den bakoitzean–,Bilbok zerurik ez zuela esatea ere. –Begietan barru onekobaina txinparta gaiztoko distira agertzen zaio–. Hantxezeukan zerua, umea, zikina eta aberatsa baina zerua alfiñyalkabo.Esango du nahi duena baina ama eta biok medikutaraetortzen ginen Bilbora (Sukarrietatik). Eta urtean bitanmerkealdian jantzi berriak erostera (neuretzat, ezamarentzat). Eta gogoan daukat eraikinetan goitik beherainokonegarra uzten zuen koipe zikina. Eta gogoandaukat ibaiaren azalean agertzen zen petrolio eta pozoikoloreko ortzadar toxikoa. Eta gogoan daukat eguna bukatzerakoeraikinak lepo gainean sentitzen nituela eta arnasazikin, eta atzamarren arteko tarteak eta esku barruak15


ere itsaskor eta nazkagarri. Gogoratzen dut Bilbo eta ziurdakit ez zuela zerurik.Orduko eta oraingoaren arteko parentesian agertuegin zaio.–Al fin y al cabo edo azken baten, Elias?Txikitako ohitura. Bere euskañol jostaria zuzentzearena.Lokesea erantzuten du zirikatzearren. Eta nik, egoskor,dena delakoa.–Hamabost urte munduko bazterretan eta hortxe dator,besteon euskarak zuzentzera, ume koipezto tentela.–Ixilik egon hadi, agure xikin hori.Elias hirurogei urtetik gorako umea da. Alproja nahizuen izan eta, bidean geratu zenez, gogo txarrik gabekojokoa gustatzen zaio, irainak ez diren irainen bidez anaitzea.Odol berbera bagenu ez genuke hizkuntza sekreturikbeharko, beharbada. Baina ez gara senide eta behardugu asmaturiko hizkuntza. Umea semea esan beharrean.Agurea aita esateko.EGUNERO dago erantzun nahi ez dudan deiren bat jasotzekoarriskua. Horregatik beti daukat piztuta eskuko telefonoarenerantzungailua. Eliasek ez daki zertarako daukadaneskuko telefonoa, inoiz hartzen ez baduzu, txo. Berak,ostera, hortxe dauka erabiltzen ez duen idazmakina.–Erretiratua zaudela badakit, Elias, baina batere idatzigabe zabiltza?Begirakunea, erantzun bakarra.–Idatzi ditut nik idatzi beharrekoak.16


Ilun, ohi duen baino zakarrago. Elias idatzi gabe, horixebai ez nuela espero ongietorri moduan. Hautsa biltzenduen idazmakina, ordenagailurik ez eta telebista ere ez.Tira. Aparailua bai.–Ez dabil, gizona –esan diot–. Zure telebista hau.–Bai. Matxuratuta dago.Ez dirudi oso arduratuta.–Matxuratuta noiztik?–Nik dakit ba. Hamar urte edo?Horretarako bota ere egin dezakeela entzutea harrigarriegin zaio.–Bota?! Niablar. Inoiz ez zait telebista gehiago gustatuez dabilenean baino.Telebistarik gabe faltan botatzen ditut bi gauza.Euronews eta BBC World. Albisteak baino gehiago,eguraldiaren iragarpenak gustatzen zaizkit. Johanesburgeneuria ari duela jakitea, lainotuta jaiki ote den BuenosAires. Eliasek, goiz eta arratsalde irratia entzutendu. Gauetako irratsaioa egiten duen neskatoarekinmaiteminduta dagoela dio.–Beti nahi izan dut –aitortu dit, irribarre gaiztoa begietan–neskalagun banpiroa.Eliasen etxea neure gauzekin bete da. Mila aireportutanostikoka eraman dituzten maletak, oraindik ireki ezditudan kartoizko kutxak. Eta ohe gainean, kamerak, albumak,karpetak, lan tresnak, objetiboak, argazkiak. Hamabosturteko lana. Laster Bilbon erakutsiko dituzte, lehenaldiz hormetan eskegiak, horrenbeste argazki, denakneuk sinatuak.Martin Leizezulo luma izenez, ezizenez, goitizenez.17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!