13.07.2015 Views

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

Ikus orrialde batzuk

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

normalean. Zientziako hizkeran esaten da terapia alternatiboekez dutela sinesgarritasun biologikorik.Gaur egun, maiz entzuten da “medikuntza osagarri etaalternatiboa” termino zabala; horrek ederki adierazten du terapiahoriek, batzuetan, medikuntza konbentzionalarekin bateraerabiltzen direla eta, beste batzuetan, haren ordez. Esapide luzeeta baldarra da, ordea; beraz, gauzak errazte aldera, liburu honetan“medikuntza alternatiboa” terminoa erabiltzea erabaki dugu.Inkestek erakusten dute herrialde askotan biztanleen erdiakbaino gehiagok mota bateko edo besteko medikuntza alternatiboaerabiltzen duela. Gainera, kalkulatzen da medikuntza alternatiboguztietan egiten den urteko gastu globala 40.000 milioi liberaesterlina ingurukoa dela, eta, hortaz, medikuntzako gastuenarloan gorakada azkarrena izan duen esparrua da. Orduan, nork duarrazoi: medikuntza alternatiboa buduaren parekoa dela uste dutenkritikariek ala seme-alaben osasuna medikuntza alternatiboareneskuetan uzten duen amak? Hiru erantzun egon daitezke.1 Agian, medikuntza alternatiboak ez du ezertarako balio.Agian, marketin limurtzaileak ziria sartu digu medikuntzaalternatiboa baliagarria dela sinetsaraztean. Terapeutaalternatiboek jende onaren itxura emango dute, beharbada,“naturaren mirariak”, “antzinako jakintza” eta antzekokontzeptu erakargarriei buruz hitz egiten dutenean, bainabaliteke jendea engainatzen aritzea —edo, beharbada, berenburuak ari dira engainatzen—. Hitz potolo eta harrigarriakere erabiltzen dituzte, hala nola “holistikoa”, “meridianoak”,“autosendatzea” eta “indibidualizatua”. Mordoilotik haragoikusi ahal izango bagenu, ohartuko ote ginateke medikuntzaalternatiboa iruzurra besterik ez dela?2 Edo, agian, medikuntza alternatiboa oso-oso eraginkorrada. Beharbada, eszeptikoak —mediku asko barne— ez diraohartu zer-nolako ohiturak dakartzan osasunaren ikuspegiholistikoago, naturalago, tradizionalago eta espiritualagobatek.Medikuntzak inoiz ez du aldarrikatu erantzun guztiakdituenik, eta behin eta berriz egon dira iraultzak gizagorputzaren interpretazioan. Hortaz, aurkituko ote ditugumedikuntza alternatiboaren azpian dauden mekanismoakhurrengo iraultzarekin batera? Edo indar ilunagoak otedabiltza lanean? Medikuntza-sistemak bere botere etaSendabide ala iruzurbide2


aginpideari eutsi nahi ote dio? Eta medikuek etsaia zapaltzekokritikatzen ote dute medikuntza alternatiboa? Edo etekineieustea besterik nahi ez duten korporazio farmazeutikohandien txotxongiloak ote dira eszeptiko horiek?3 Edo egia tarteko zerbait ote da?Erantzuna dena delakoa izanda ere, egia jakitearrenerabaki genuen liburu hau idaztea. Liburu askok aldarrikatzendute medikuntza alternatiboari buruzko egia diotela, bainaziur gaude gureak parekorik gabeko zorroztasun-, aginpide- etaaskatasun-maila duela. Biok ere zientzialari trebatuak gara; beraz,zehatz-mehatz aztertuko ditugu hainbat terapia alternatibo. Aregehiago, biotako inork ez du sekula enpresa farmazeutiko batentzatlan egin, ez eta “osasun natural”aren sektoreari etekina atera ere;zintzotasun osoz diogu gure arrazoi bakarra egia jakitea dela.Eta bion arteko lankidetzak oreka ematen dio liburuari.Gutako bat, Edzard Ernst, medikuntza-munduko pertsona batda, eta urte askoan landu du medikuntza, bai eta zenbait terapiaalternatibo ere. Medikuntza alternatiboko lehen irakaslea damunduan, eta bere ikerketa-taldea hamabost urtez aritu da zeintratamenduk balio duten eta zeinek ez jakin nahian. Bestea, SimonSingh, ez da medikuntza-mundukoa, eta ia bi hamarkadaz arituda zientzia-kazetari, prentsa idatzian, telebistan eta irratian, ideiakonplexuak edonork ulertzeko moduan azaltzeko ahaleginetanbeti. Uste dugu biok batera beste inor baino gehiago hurbildugaitezkeela egiara, eta hori modu argi, bizi eta ulergarrian azaltzensaiatuko gatzaizkizu, gainera.Gure egitekoa da edabe, lozio, pilula, orratz, ukabil bidezkomasaje eta energia-emateei buruzko egia agerian jartzea;medikuntza konbentzionalaren mugetatik kanpo daude, bainagero eta erakargarriagoak dira paziente askorentzat. Zerk baliodu eta zerk ez? Zein dira sekretuak eta zein dira gezurrak? Norda fidagarria eta nor ari zaizu ziria sartzen? Egungo medikuekbadakite zer den onena? Edo atsoen kontakizunek antzinakojakintza handiagorako bide ematen dute? Galdera horiei guztiei,eta gehiagori ere, erantzungo die liburu honek, eta munduanegin den medikuntza alternatiboaren azterketa zintzoena etazorrotzena izango da.Bereziki, funtsezko galdera honi erantzungo diogu:“Medikuntza alternatiboa eraginkorra da gaitzak tratatzeko?”Galdera laburra eta sinplea bada ere, aztertzen hasita konplexuSARRERA3


samarra bihurtzen da, eta erantzun asko izan ditzake hiru gaigiltzarriren arabera. Lehenik, zein terapia alternatibori buruz arigara? Bigarrenik, zer eritasun tratatzeko? Hirugarrenik, zer esannahi dugu eraginkor diogunean? Galdera horiei behar bezalaheltze aldera, sei kapitulutan banatu dugu liburua.1. kapituluan, metodo zientifikoari buruzko sarrera batjarri dugu. Kapituluak azaltzen du zientzialariek nola erabakitzenduten, esperimentuak eta behaketak eginez, terapia bat eraginkorraden ala ez. Metodo zientifikoa erabiliz eta ikerketa medikorikonenaren azterketa objektiboa eginez atera ditugu liburu honetakoondorio guztiak. Hortaz, lehenik zientziak nola funtzionatzen duenazalduta, espero dugu konfiantza handiagoa izango duzuela gureondorengo konklusioetan.2. kapituluak erakusten du metodo zientifikoa aplikadakiokeela akupunturari, gehien finkatutako, aztertutako etaerabilitako terapia alternatiboetako bati, alegia. Kapitulu horretan,akupunturaren aurkako epaiketa zientifiko andana aztertzeazgain, ikusiko dugu nola sortu zen antzina ekialdean, nola migratuzuen mendebaldera eta nola erabiltzen den gaur egun.3., 4., eta 5. kapituluetan, antzeko metodoa erabili dugu bestehiru terapia alternatibo nagusiak aztertzeko: homeopatia, terapiakiropraktikoa eta sendabelarren medikuntza. Gainerako terapiaalternatiboak eranskinean ageri dira, hogeita hamar terapia bainogehiagoren azterketa laburrean. Beste hitz batzuetan, aurkituzenezakeen edozein terapia alternatibo zientifikoki ebaluatu duguliburu honetako orrietan.Seigarren eta azken kapituluan, ondorio <strong>batzuk</strong> atera dituguaurreko kapituluetako frogetan oinarrituta, eta osasun-zerbitzuarenetorkizunera begira jarri gara. Terapia alternatibo batek ez duelabalio dioten froga nabarmenak baldin badaude, debekatu eginbehar ote litzateke terapia hori ala pazientearen aukera izan beharluke? Bestalde, terapia alternatibo <strong>batzuk</strong> benetan eraginkorrakbaldin badira, sar daitezke medikuntza nagusiaren barruan? Alamedikuntza-sistema eta terapeuta alternatiboak beti egongo diraelkarren aurka?“Egia” da sei kapituluetako gai nagusia. 1. kapituluak,hasteko, zientziak egia nola xedatzen duen azaltzen du. 2.-5.kapituluek terapia alternatiboei buruzko egia ezagutarazten dutefroga zientifikoetan oinarrituta. 6. kapituluan aztertu dugu egiakzergatik duen garrantzia eta horrek nola eragin behar lukeen, XXI.mendeko medikuntzaren testuinguruan, terapia alternatiboekikodugun jarreran.Sendabide ala iruzurbide4


Egiak lasaitasuna ematen du, ezbairik gabe, baina, liburuhonetan, bi ohartarazpenekin dator egia. Hasteko, egia zorroztasunosoz emango dugu, barkamenik eskatu gabe. Orduan, terapia jakinbat gaitz jakin baten kontra benetan baliagarria dela ikusten badugu—esaterako, santio belarrak baditu propietate antidepresiboakmodu egokian erabiliz gero (ikus 5. kapitulua)—, argi eta garbiesango dugu hori. Eta terapia jakin batek ezertarako balio ezduela edo kalte egiten duela ikusten dugunean ere tinko emangodugu ondorio hori. Egia jakiteko erosi duzu liburu hau, eta, beraz,zuzenak eta zintzoak izatea zor dizugula uste dugu.Bigarren oharra da liburu honetako egia guztiak zientzianoinarritzen direla, Hipokratesek arrazoi guztia baitzuen zientziakjakintza sortzen duela esan zuenean. Unibertsoari buruz dakigunguztia, atomo baten osagaietatik hasi eta galaxia-kopururaino,zientziari esker dakigu, eta medikuntzaren aurrerakuntza bakoitza,antiseptikoak garatzetik baztanga ezerezteraino, oinarri zientifikoengainean gauzatu da. Noski, zientzia ez da perfektua. Zientzialariekaise aitortuko dute ez dakitela guztia, baina, halere, ez dago dudarikmetodo zientifikoa dela egiara iristeko modurik onena.Zientziaren ahalmenarekiko eszeptikoa bazara, 1. kapituluabehintzat irakur ezazu, mesedez. Lehen kapitulu horren amaierarako,nahikoa konbentzituta egongo zara metodo zientifikoaren balioaz,gainerako kapituluetako ondorioak onartzeaz pentsatzen hastekobeste.Beharbada, ordea, zure ustez zientzia ez da terapia alternatibobatek balio duen ala ez erabakitzeko modurik onena. Agian, osopentsamolde itxikoa zara eta munduaz duzun ikuspegiari eutsikodiozu zientziak dena delakoa esanda ere. Agian, argi izango duzumedikuntza alternatibo guztia ergelkeria dela, edo, agian, kontrakoiritzi tinkoa izango duzu, medikuntza alternatiboak gure min, ajeeta gaitz guztietarako erremedioa duela. Bietara ere, liburu hauez da zuretzat. Ez du zentzurik lehen kapitulua irakurtzeak eremetodo zientifikoa egiaren epaile izan daitekeela pentsatzeko prestegon ezean. Egia esanda, gauzak argi badituzu, jada, medikuntzaalternatiboari buruz, liburu hau dendara eraman eta dirua itzultzekoeskatzea duzu onena. Zer dela eta nahiko duzu milaka ikerlanenondorioak jakitea erantzun guztiak badituzu jada?Baina espero dugu ikuspegi irekiagoa izango duzula etairakurtzen jarraitu nahiko duzula.SARRERA5


1 Nola ebatzi egia?“Egia existitzen da; soilik gezurrak asmatzen dira”Georges Braque


Medikuntza alternatiboari buruzko egia finkatzea da liburuhonen asmoa. Zein terapia dira baliagarri eta zein ez? Zein terapiadira seguruak eta zein arriskutsuak?Galdera horiek egin dizkiote medikuek beren buruari milakaeta milaka urtez era guztietako medikuntzen inguruan, eta, halaere, oraintsu arte ez dute garatu metodo bat terapia baliagarriakbaliogabeetatik eta seguruak arriskutsuetatik bereizteko. Metodohorrek, ebidentzian oinarritutako medikuntza deiturikoak, goitikbehera aldatu du medikuntza-jarduera, eta hitzontzi eta ezgauzezosaturiko sektorea zena giltzurrunak transplantatu, begi-lausoakkendu, haurtzaroko gaitzei aurre egin, baztanga ezereztu etaurtean milioika bizitza salbatu bezalako mirariak egin ditzakeenosasun-zerbitzuko sistema bilakatu du.Ebidentzian oinarritutako medikuntzaren printzipioakerabiliko ditugu terapia alternatiboak aztertzeko; horrenbestez,ezinbestekoa da behar bezala azaltzea zer den eta nola funtzionatzenduen. Egungo testuinguruan aurkeztu beharrean, atzera begiratukodugu, nola agertu zen eta zer bilakaera izan zuen ikusteko,bere-bereak dituen ahalmenetan sakontzeko aukera emangobaitigu horrek. Zehazki, odol-ateratzeak aztertzeko metodo horinola erabili zen ikusiko dugu; tratamendu xelebre hori ohikoazen garai batean edozein gaixotasun sendatzeko, eta azala ebakieta odol-hodiak moztean zetzan.Odol-ateratzeen arrakasta Antzinako Grezian hasi zen. Osoondo egokitzen zen garai hartan zabalduta zegoen ikuspegira,zeinaren arabera lau gorputz-fluidoak —lau humoreak eredeiturikoak: odola, behazun horia, behazun beltza eta flema—desorekan egoteak sortzen baitzituen gaitzak.Osasunari eragiteaz gain, humore horien desorekek izaerajakin <strong>batzuk</strong> eragiten zituzten. Odola baikorra izateari lotzenzitzaion; behazun horia, suminkor izateari; behazun beltza, etsitaegoteari; eta flema, axolagabe izateari. Humorismoaren oihartzunaentzun dezakegu oraindik hainbat hitzetan; adibidez, koleratsu,malenkoniatsu eta flematiko.Sendabide ala iruzurbide8


Greziar medikuek ez zekiten odolak gorputzean zehar nolazirkulatzen duen, eta uste zuten geldi gera zitekeela eta osasunarikalte egin. Horregatik, odol geldi hori kentzearen aldeko ziren, etaprozedura espezifikoak eman zituzten gaitz bakoitzerako. Adibidez,gibeleko arazoak eskuin-eskuko zain bat sastatuz tratatzen ziren,eta, bareari lotutako gaixotasunetan, berriz, ezker-eskuko zainbat sastatu behar zen.Medikuntza-tradizio greziarrari hain begirune handia zioten,non odol-ateratzea pazienteak tratatzeko ohiko metodo bilakatubaitzen Europa osoan hurrengo belaunaldietan. Odol-ateratzeakordaindu zitzaketenek monjeengana jotzen zuten maiz Erdi Aroarenhasieran, baina, gero, 1163an, Alexandro III.a aita santuak galaraziegin zien prozedura mediko odoltsu hori erabiltzea. Harrezkero,bizargileek hartu zuten herriko odol-ateratzaile izatearen ardura.Serio hartu zuten beren lana, teknikak kontu handiz hobetu etateknologia berriak erabili zituzten. Xafla arruntarekin batera,eskalpelo delakoa zegoen, sakonera jakin bateraino ebakitzenzuen xafla malgukiduna. Hurrengo urteetan, eskarifikadore delakotresna agertu zen; azala aldi berean irekitzen zuten dozena batxafla malgukidun edo gehiago zituen.Metodo soilagoa edo naturalagoa nahiago zuten bizargileekmedikuntzako izainak erabiltzeko aukera zuten. Zizare parasitoodol-zurrupatzaile horiek aparteko hiru baraila dituztemuturrean, eta bakoitzean 100 bat hortz fin. Metodo bikaina zirenpazienteari odola ateratzeko oietatik, ezpainetatik edo sudurretik.Gainera, izainak berekin dakar anestesikoa mina gutxitzeko,antikoagulatzailea odola ez gatzatzeko, eta basodilatatzaileabiktimaren odol-hodiak zabaltzeko eta isuria areagotzeko.Odola zurrupatzeko saio luzeak egin ahal izateko, medikuekizaina ebakitzen zuten odola bentosaren barruan sar zedin etagero ebakitik tantaka atera zedin. Hala, izaina ez zen betetzen,eta zurrupatzen jarraitzen zuen.Maiz esaten da egungo bizargileen poste zuri-gorria bizargileengarai bateko kirurgialari-lanetik datorrela, baina odol-ateratzailelanetik dator berez. Gorriak odola adierazten du; zuriak, torniketea;amaierako biribilak urre-koloreko izain-ontzia sinbolizatzen du;eta posteak berak, pazienteak odol-isuria areagotzeko estutzenzuen makila.Bien bitartean, Europan, mediku ospetsuenek lantzen etaaztertzen zuten odol-ateratzea, hala nola Ambroise Parék, XVI.mendean lau frantziar erregeen mediku ofizial izan zenak. Luze-zabalidatzi zuen gaiaz, eta hainbat aholku erabilgarri eman zituen:Nola ebatzi egia?9


Izainak esku hutsez hartuz gero, haserretu egiten dira, eta,beteta sentitzen direnez, ez dute hozka egiten. Horregatik,lihozko trapu zuri eta garbi batez hartu behar dituzu, etapazientearen azala urratu edo beste izakiren baten odolazigurtzi izainak jarri baino lehen; hala, ondo eta gogozhelduko diote azalari nahiz haragiari. Eror daitezen, jarriAloe hauts, gatz edo hausterre pixka bat buru gainean.Zenbat odol atera duten jakin nahi izatera, bota gainerahauts egindako gatza izaina azaletik kendu bezain azkar;hala, zurrupatutako odol guztia botako dute.Europarrek Mundu Berria kolonizatu zutenean, berekineraman zuten odol-ateratzeen praktika.Amerikar medikuek ez zuten arrazoirik ikusten ospitale etaunibertsitate europar handiek irakatsitako teknikak zalantzanjartzeko. Hortaz, haiek ere odol-ateratzea prozedura medikonagusitzat jotzen zuten, eta era askotako egoeratan erabiltzekomodukoa zela uste zuten. Alabaina, 1799an herrialdeko pazienterikgarrantzitsuenari egin zitzaionean, haren erabilera gai gatazkatsubihurtu zen bat-batean. Odol-ateratzea bizia salbatzen zuenesku-hartze medikoa ote zen benetan, ala pazienteei bizia kentzenari zen?Gatazka 1799ko abenduaren 13ko goizean hasi zen, GeorgeWashington marranta-sintomekin esnatu zen egunean. Idazkaripertsonalak botikaren bat hartzeko esan zionean, Washingtonekhauxe erantzun zion: “Badakizu nik sekula ez dudala ezer hartzenmarrantaren kontra. Joango da etorri den bidetik”.Hirurogeita zazpi urteko presidenteak ez zuen uste sudurrabeteta eta eztarriko mina izatea kezkagarria zenik, lehen eregaixotasun larriagoak jasan eta onik ateratakoa zelako batez ere.Baztanga izan zuen gaztetxotan, eta tuberkulosi-krisi bat harenondoren. Gero, lur-neurtzaile gaztea zelarik, malaria hartu zueneltxoz betetako Virginiako zingiretan lanean ari zela. Gerora,1755ean, mirariz atera zen bizirik Monongahelako Gudutik, nahizeta bi zaldi hil zizkioten bera gainean zihoala eta lau moskete-bolakzulatu zioten uniformea. Pneumonia ere jasan zuen; malaria-krisigehiago izan zituen, behin eta berriz; “satar gaizto bat” garatuzitzaion aldakan, eta sei asterako ezgaitu zuen.Gudu odoltsuetatik eta gaitz arriskutsuetatik onik ateraondoren, abenduaren 13ko ostiral hartan hartutako marrantahura, garrantzirik gabea itxura batera, arriskurik handiena izangozen Washingtonen biziarentzat.Sendabide ala iruzurbide10


Okerrera egin zuen ostiral gauean, eta arnasa hartu ezinikesnatu zen goizeko orduetan. Albin Rawlins jaunak, Washingtonenlangileburu ofizialak, melaza-, ozpin- eta gurin-nahasketa batprestatu zuenean, ikusi zuen pazienteak nekez irents zezakeela.Rawlins odol-ateratzaile iaioa ere bazen, eta erabaki zuen zerbaitgehiago egin behar zela.Maisuaren sintomak leuntzeko irrikaz, lantzeta izenekolabana kirurgiko bat erabili zuen jeneralaren besoan ebaki txikibat egiteko, eta litro heren bat odol atera zuen portzelanazkoontzi batera.Abenduaren 14ko goizean artean hobekuntzarik igartzenez zenez, Martha Washingtonek lasaitua hartu zuen etxera hirumediku iritsi zirenean bere senarraren kargu egitera. JamesCraik doktorea, jeneralaren mediku pertsonala, Gustavus RichardBrown doktorearekin eta Elisha Cullen Dick doktorearekinjoan zen. Diagnostiko zuzena eman zioten: cynanche trachealis(“txakur-estugunea”); epiglotisa puztea eta handitzea esangogenuke gaur egun. Horrek itxiko zuen Washingtonen eztarria, etaarnasteko arazoak ekarri.Craik doktoreak kantarida jarri zion eztarrian (kakalardolehortuen prestakin bat). Horrek eraginik izan ez zuela eta, jeneralariodola ateratzea erabaki zuen, eta beste litro erdi bat odol kenduzion. Goizeko 11etan, antzeko kantitate bat kendu zion berriro.Kontuan hartuta giza gorputzak batez beste bost litro odol bakarrikdituela, parte esanguratsu bat kentzen zitzaion Washingtoni saiobakoitzean. Craik doktoreak ez zirudien kezkatuta. Berriro aterazion odola arratsaldean, beste litro oso bat.Hurrengo ordu gutxi batzuetan, odol-ateratzea on egitenari zitzaiola ematen zuen. Bazirudien Washington bere oneraitzultzen ari zela, eta eserita zuzen egoteko gai izan zen pixkabatean. Minaren gutxitze hori aldi batekoa izan zen, ordea. Egunakaurrera egin ahala jeneralaren egoerak okerrera egin zuenean,medikuek beste odol-ateratze bat egin zioten. Aldi hartan, odolalirdinga zen, eta motel isurtzen zen. Egungo ikuspegitik, horrekdeshidratazioa adierazten du, eta gorputz-fluidoen galera orokorraodol gehiegi galtzeagatik.Arratsaldea igaro ahala, medikuek tristeziaz begiratubesterik ezin zuten egin, hainbat odol-ateratze egin eta hainbatkataplasma jarri eta gero sendatze-zantzurik ageri ez zen bitartean.Craik doktoreak eta Dick doktoreak hauxe idatziko zuten gerora:“Bizitzaren botereak asalduraren indarraren aurrean nabarmenamore ematen ari ziren, antza. Anpuluak jarri zitzaizkionNola ebatzi egia?11


gorputz-adarretan, bai eta zahi eta ozpinezko kataplasma batere eztarrian”.George Washington Custisek, hiltzear zegoen gizonarenbilobaordeak, idatziz jaso zituen Ameriketako Estatu Batuetakolehen presidentearen azken uneak:Gaua aurrera joan ahala, argi zegoen behea jotzen ari zela,eta ondo zekien “bere ordua hurbil zuela”. Ordua galdetuzuen, eta ia hamarrak erantzun zioten. Ez zuen gehiagohitz egin; heriotzaren eskua gainean zuen, eta ohartzenzen “bere ordua iritsi zela”. Lasaitasun harrigarriaz,hiltzeko prestatu zen. Patxadaz postura hartuz eta besoakbular gainean gurutzatuz, hasperenik gabe, aienerik gabe,herrialde honen aita hil egin zen. Ez zen izan ziztadarikedo borrokarik izpiritu noblea isilean hegaz irten zenean;bitartean, hain lasai zirudien gizon-aurpegierak heriotzarenatsedenean, non denbora bat pasatu baitzen ingurukoeksinetsi arte aitalehena ez zegoela jada.George Washington1,92 metro luze zen eta gorputzekoodolaren erdia kendu zioten egun batean baino gutxiagoan.Washington tratatu zuten medikuek esan zuten muturreko neurrihoriek beharrezkoak izan zirela pazientearen bizitza salbatzekoazken aukera moduan, eta beren lankide gehienak erabaki horrenalde agertu ziren. Hala ere, bazeuden desadostasun-adierazpen<strong>batzuk</strong> medikuntzako komunitatearen barruan. Medikuntzanodol-ateratzea belaunalditan onartutako jarduera izan arren,mediku gutxi <strong>batzuk</strong> hasita zeuden haren balioa zalantzan jartzen.Odol-ateratzeak pazientearentzat arriskua zekarrela zioten,gorputzaren edozein ataletan egiten zela ere eta litro-erdi batedo bi litro aterata ere.Mediku horien arabera, Craik doktoreak, Brown doktoreaketa Dick doktoreak presidente ohia hil zuten inongo beharrikgabe odolustuz.Baina nork zuen arrazoi, Washington salbatzeko ahalzuten guztia egin zuten herrialdeko medikurik bikainenek alaodol-ateratzea antzinako Greziaren ondare ero eta arriskutsutzatjotzen zuten mediku inkonformistek?Kasualitatez, Washington hil zen egun hartan bertan, 1799koabenduaren 14an, epaiketa legal bat egon zen odol-ateratzeakpazienteari kalte egiten zion edo pazientea sendatu egiten zuenerabakitzeko. William Cobbett kazetari ingeles ezagunak idatzirikoSendabide ala iruzurbide12


artikulu baten ondorioz egin zen epaiketa. William CobbettFiladelfian bizi zen, eta jakin-mina piztu zioten Benjamin Rushdelako medikuaren jarduerek; odol-ateratzearen defendatzailesutsuena eta ospetsuena zen Ameriketako Estatu Batuetan.Rush doktorea Estatu Batu osoan miresten zuten bereibilbide mediko, zientifiko eta politikoarengatik. Laurogeita bostargitalpen esanguratsu idatzi zituen, kimikako lehen ikasliburuamerikarra barne, Armada Kontinentaleko osasun-zuzendariaizan zen, eta, garrantzitsuena, Independentziaren Deklarazioarensinatzaileetako bat izan zen. Beharbada, lorpen horiek esperoizatekoak ziren, aintzat hartuta hamalau urte besterik ez zituelagraduatu zela New Jerseyko Unibertsitatean, gerora PrincetonUnibertsitatea bilakatuko zenean.Rushek Filadelfiako Pennsylvania Ospitalean egiten zuenlan, eta hango medikuntza-fakultatean irakasten zuen; eskolahori martxan egon zen bitartean, mediku estatubatuarren hirulaurdenak trebatu ziren han. Rush oso errespetatua zen, eta“Pennsylvaniako Hipokrates” deitzen zioten. Oraindik ere medikubakarra da Washington DCn estatua bat duena Estatu BatuetakoMedikuntza Elkarteak haren omenez jarria. Halako ibilbide oparoaizanda, medikuen belaunaldi oso bat konbentzitu ahal izan zuenodol-ateratzearen onurez, Washington jenerala tratatu zuten hirumedikuak barne.Izan ere, Rushek Craik doktorearekin batera hartu zuenparte Independentzia Gerran; Brown doktorearekin batera ikasizuen medikuntza Edinburgon; eta Dick doktoreari irakatsi zionPennsylvanian.Rush doktoreak praktikan jarri zuen defendatzen zuena, baihorixe. Ongien dokumentutako odol-ateratzeak Filadelfiako 1794koeta 1797ko sukar horiaren epidemietan egin zituen. Batzuetan,100 pazienteri baino gehiagori ateratzen zion odola egun bakarbatean; horren ondorioz, haren klinikak odol zaharraren kiratsazuen, eta euli-multzoak erakartzen zituen. William Cobbett,ordea, medikuntzako eskandaluen atzetik ibiltzen zen, eta ziurzegoen Rush paziente asko hiltzen ari zela oharkabean. Cobbettherriko heriotza-agiriak aztertzen hasi zen, eta, hain zuzen ere,ohartu zen heriotza-tasek gora egin zutela Rushen lankideakodol-ateratzea egiteko gomendioei jarraitzen hasi zirenetik. Horiikusita, Rushen metodoek “Lurraren despopulazioan lagundu”zutela esan zuen.Arduragabekeria profesionalaren alegazio horren aurrean,Rush doktoreak difamazioagatik auzitara eraman zuen CobbettNola ebatzi egia?13


Filadelfian, 1797an. Atzerapenak eta distrakzioak zirela medio,kasuak bi urte baino gehiago iraun zuen, baina, 1799arenamaierarako, epaimahaia prest zegoen erabaki bat hartzeko.Kontua zen Cobbettek arrazoia ote zuen odol-ateratzeen bidezRush bere pazienteak hiltzen ari zela zioenean ala haren akusazioafuntsik gabea eta maltzurra ote zen. Cobbettek heriotza-tasakzituen bere kasua sostengatzeko, baina hori ez zen odol-ateratzeeneraginari buruzko azterketa zorrotz bat. Gainera, beste guztiakontra zuen.Esaterako, epaiketan hiru lekukori bakarrik deitu zieten;Rush doktoreak zuen medikuntzarekiko ikuspegiaren alde zeudenmedikuak guztiak ere. Horretaz gainera, zazpi abokatuk hartuzuten parte kasuan, eta horrek aditzera ematen du konbentzitzekotrebetasunak frogek baino eragin handiagoa zuela. Rushek,aberatsa eta izen onekoa izanda, herriko abokaturik onenakzituen kasuan, eta Cobbett desabantailan ari zen borrokan beti.Eta ez hori bakarrik: Cobbett mediku ez izateak eta Rush, berriz,medikuntza amerikarraren aitetako bat izateak eragina izangozuen epaimahaiarengan; beraz, Rushen alegazioaren alde egiteaizango zen normalena.Eta, noski, Rushek irabazi zuen kasua. Cobbettek 5.000 dolarordaindu behar izan zizkion Rushi ordainetan, Pennsylvanianepaiketa batean inoiz ordaindu zen zenbatekorik handiena.Orduan, George Washington hainbat odol-ateratzeren ondorenhilzorian zegoen une hartan bertan, epaitegi bat odol-ateratzeatratamendu mediko egokia zela ari zen erabakitzen.Ezin gara, ordea, XVIII. mendeko epaitegi batez fidatuodol-ateratzeen onura medikoek edozein albo-ondorio kaltegarririgain hartzen dioten ala ez erabakitzeko. Azken batean, epaiaaurreiritzi askorekin eman zen, lehen aipatutako faktore horiekguztiak direla eta. Gogora ekarri behar dugu, halaber, Cobbettkanpotarra zela, eta Rush, aldiz, heroi nazionala; hortaz, iaezinezkoa zen Rushen aurkako epaia irtetea.Odol-ateratzeen benetako balioa jakiteko, medikuntzakolanbideak prozedura zorrotzagoa behar zuen, imajina dezakegunepaitegirik bidezkoena baino inpartzialagoko zerbait. Egia esanda,Rush eta Cobbett medikuntzako gaiak zuzenbide-epaitegi bateaneztabaidatzen ari ziren bitartean, ez ziren ohartu Atlantikoarenbeste aldean aurkitu zutela, jada, medikuntzako gaiei buruz egiaebazteko prozedura-mota egokia eta erabiltzen ari zirela; emaitzaonekin, gainera. Hasieran, marinelei bakarrik eragiten zien gaitzbaten aurkako tratamendu erabat berri bat aztertzeko erabili zen,Sendabide ala iruzurbide14


aina laster hasiko ziren odol-ateratzeak ebaluatzeko erabiltzen,eta, denborarekin, era askotako esku-hartze medikoetara eramangozen, baita terapia alternatiboetara ere.Eskorbutua, limeys eta odol-analisia1744ko ekainean, itsas armada britainiarreko heroi bat, GeorgeAnson komandantea, etxera itzuli zen, ia lau urtean munduarenbira osatu ondoren. Bidean, Covadonga galeoi espainiarraren aurkaborrokatu zen Anson, eta mendean hartu zuen, ontziak zeramatzanzortziko 1.313.843 erreal eta zilar birjinezko 35.682 ontza barne;Ingalaterrak Espainiaren kontra borrokan ziharduen hamarkadahartan irabazitako saririk baliotsuena izan zen.Ansonek eta bere gizonek Londresen zehar desfilatuzutenean, berekin zeramaten harrapaturiko altxorra, lingotezbeteriko hogeita hamabi orga. Ansonek ederki ordaindu zuen,ordea, gudako altxor horrengatik. Tripulazioari behin eta berrizeraso zion eskorbutu izeneko gaitz batek, hiru marineletatik bathiltzeraino. Jar dezagun datu hori dagokion testuinguruan: Ansonenitsas guduetan lau gizon besterik ez zen hil; eskorbutuak jota,berriz, 1.000 baino gehiago.Eskorbutua etengabeko gurutzea izan zen aste gutxi <strong>batzuk</strong>baino luzeagoko bidaietan irteten hasi zirenetik. Itsas eskorbutuarenlehen kasu erregistratua 1497koa da, Vasco da Gamak ItxaropenOneko lurmuturra inguratu zuenekoa. Handik aurrera, gero etagorabehera gehiago izan ziren, kapitain ausartek munduarenurrunagoko puntuetara nabigatzen zuten eta. Elisabete erreginarenflotan lan egin zuen William Clowes mediku ingelesak xehetasunguztiekin deskribatu zituen azkenerako bi milioi marinel hilkozituzten sintoma izugarriak.Oiak zulatuak zituzten hortzen sustraietaraino, etamasailak gogorrak eta hondoratuta, hortzak kolokanzituzten, erortzear… hatsak usain nazkagarria zuen.Hankak eskasak eta oso ahulak zituzten, minberatuak, etaorbain edo makula urdinxka eta gorrixka asko zituztenhanketan, <strong>batzuk</strong> handiak eta beste <strong>batzuk</strong> txikiak,arkakusoaren koska bezalakoak.Nola ebatzi egia?15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!