114zb. - Zestoa

114zb. - Zestoa 114zb. - Zestoa

danbolinelurrarenzuritanjolasean2011ko otsaila<strong>114zb</strong>.


2011rako dugun erronka nagusienetakoa batweb orria martxan jartzea da. Baina horretarakozure laguntza behar dugu.egin zaitez bazkideBazkide egiten direnen artean, zozketa eder bat egingo dugu.Eta jadanik bazkide bazara eta beste bat lortzen laguntzen badiguzu,zu zeu ere zozketan sartuko zaitugu.deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com-eraUrteko ekarpena 25€zure iragarkia jartzekodeitu943 147 123 telefonorawww.zestoaautoak.com


ELURRAK ZORABIATUTASekula ez dut probatu eskiatzea. Gogoandut, hala ere, nola egoten ginen,ume garaian, elurrak zelaiak zurituzain, hartu plastikozko zaku bat etabertan sartuta irristan eta txilipurdikaibiltzeko. Ez genituen oraingo polar, oinetakoberezi, betaurreko eta horrelakorikbehar izaten (ez behintzat baserrikook,kalekoak beste gauza bat ziren).Arropa zahar batzuk eta botinabatzuk jantzi eta, ala!, aldapan gora etabehera, zelai guztiak txikitzera.Pila bat disfrutatzen genuen, adrenalinapila bat botatzen genuen (zer zen ere ezgenekien baina…) eta aspertutakoan,etxeko ekonomikako labe epelean sartzengenituen hankak eta hala amaitzengenuen, goxo-goxo, gure eski-saioa.Orain asko sofistikatu da gauza. Eskianegozio handi bat bilakatu da (eta zerez da bihurtu negozio?). Eta, ni bezalako batek, eskia sekula probatu ez duen batek,sentitzen du turismo-gune handietan sentitu ohi dudan gauza bera. Alegia,artalde izugarri bateko partaide zarela, kontsumismo estrategia zorabiagarri horretansartu zaituztela eta ez dakizula nola irten. Gauza bera gertatzen zait elikadurarekin.Sagar bat erosten duzu eta irakurtzen duzu etiketan “Alto Adige / Südtirol”eta zeure buruari esaten diozu: zer adar-jotzetan ari naiz parte-hartzen?Nola liteke hemen halako sagastiak egiteko aukera egon, eta Italiaraino joan beharizatea sagar bila? (Horrek eragiten duen arazo ekologikoarekin: garraioa eta kutsadura…).Eta Italiatik ekartzea ez da ezer, munduko edozein lekutatik ekar daiteke-etagaur egun edozer gauza. Gero, entzuten diozu Silvana Hueguni, ale honetakoelkarrizketatuari, eta esaten dizu elikadurari buruzko informazio ugari daukagula,baina aldi berean sekulako desinformazioa; marka komertzialen enkarguzegiten omen dira-eta elikadura azterketa gehienak. Eta orduan hasten zara arazoarenlarritasunaz jabetzen.Inpotentzia horren aurrean nola jokatu? Gure aitonak esan ohi zuen moduan,“luxua eta txoro usaina ugari!” eta, besterik gabe, eskiatzeari, turismo egiteari,gauza exotikoak jateari muzin egin? Artaldetik bereiztu?Ez, ez. Artalde hitzak fama txarra dauka baina artaldea ez da, berez, gauza txarra.Ardi bakoitzak bere ezaugarri propioak izaten ditu eta bere izaera; artzain onakapaz izaten da ardi bakoitza, banaka-banaka, ezagutzeko eta haren izaera bereizteko(hau lotsagabea da, beste hori jatuna, hango hura bakartia…).Beraz, kontua hauxe da: artalde izugarri honetan, bakoitzak geure nortasuna,irizpide propioa eta jarrera kritikoa edukitzea. Uste dut horretan saiatzen direlaale honetako protagonista denak ere. Benetan. Eta, ibilian-ibilian, horrexek egitenditu erakargarriak ni bezalako irakurle batentzat, ale honetako eski kontuak, osasungorabeherak eta gainerakoak.Fernando Arzallusd a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA34 6 10 14 15 18 19I N K E S T AE N B I D O A KJ A R D U N I A NS I L V A N A H U E G U Ndiruz lagundutakoaELURRETANLIBURUTEGITIKINDAMENDIRAA U Z O E T A T I KU D A L E K O B E R R I A KA G E N D Aargitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 <strong>Zestoa</strong> (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 147 123h.el.: danbolin@topagunea.comdanbolin:Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozolakolaboratzaile/zuzentzaile taldea:Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitanodiseinua eta maketazioa: Eneko Aristiinprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429


enbidoa I.20 URTE, AMETS BAT!Hik ere ederra bota didak Joan Mari! Eta tragoarena eginda zagok,nahi dukenean; hemen, Bittor ostatuan, Erdikalean baino lehenagoizan behar badik ere.Nola bizi dudan galdetzen didak? Ba, Mikelek poesia batean zioen bezala,“apurka-apurka, nerea ez den herria maitatzen eta nerea ez den itsasertzetiksorterriari begira”. Hitz gutxitan eta laburbilduta, horixe bizi eta sentitzendiat nire egunerokoan.Dagoeneko 20 urte otsailean perretxikoz mozorrotu ginela. Eta pentsatukoduken bezala, zimurrak azaleratzen hasiak dituk, hezurrak ere gogortzen, ilezuriak hor-hemenka... Hotzetan irtetea baino nahiago izaten diat besaulkianmantatxo batean kiribilduta epelean egotea... Beraz, zahartzen hasita bainapozik.Egia esan, nahi baino gehiago ari duk luzatzen itzulera, baina esperantza ezdiagu galtzen. Deserrian banagok ere, bihotza sorterrian diat eta amets batburuan: <strong>Zestoa</strong>ra itzuli ahal izatea.Ustez, etsipen garaiak atzean utzita, aro itxaropentsu batean murgildu berrigarela ematen dik. Dena den, ibilbidea oztopatzen hasiak dituk, tamalez.Egoera bere horretan usteltzen uztearen adierazle. Izan ere, batzuk eskua luzatzendiatenean, nahikoa ez dela esaten duten horiek zer egiteko prest direnjakin nahiko nikek. Zeren-eta, besteek egin behar dutenaz diskurtso handimandiaskotxo entzuten dizkiagu, baina besteei zereginak eskatzeari utzi etanorbere interesak alboratzeko garaian gaudek, Euskal Herriko sektore zabalbaten eskakizunei bideemanez.Zoritxarrez, ordea,batzuk egungo gatazkaegoeran erosoegon dituk, ongarriezin hobea baitziatenaldeko uzta politikoalortzeko. Ongarri bezalaere ilegalizazioaprimeran etorri zaiekagintean jartzeko. Beraz,deseroso zabiltzakezker abertzaleaneman den eztabaidaprozesuarekin etaeragin dituen ondorioekin.Egoera nahasturik zagok: batzuentzat tranpa dela, besteentzat ez dela nahikoa...Baina espero eta desio diat, oraingo honetan, bai ala bai, Euskal Herrianabian dagoen prozesu demokratikoak, guztion bultzadarekin, ez duelaatzera bueltarik izango.Inauterien karian, joaldunak ateratzen hasiak dituk, joareak eta isipuak astinduz.Ea ba esperantza zapuztu nahi duten zomorroak uxatzea lortzen duten.Bukatu ere egin beharko diat nire tartea, baina enbidoa beste norbaiti botagabe ezin amaitu... eta hirekin gogoratu naun Marian Aramendi...Zer dion hik lau ertz horien artetik? Ederra bota dinat ezta? Muxuak!Kontxi LopetegiZein da ligatzekotrukorik onena?Ligatzeko?Ba garai bateangazteek eta zigarroarenaitzakiaerabiltzenzuten ezta? Bazirenzigarro faltsubatzuk,haien aitzakiannorbaitenganagerturatu eta zigarrohorietakobat eskainieta…Edurne Soraluze31 urteErantzunikgabe gelditunaun! Nere garayanez zuenezerk funtzionatzeneta gauregunean ere…ez dakit ba! Milagroetaneta sinistenez bagarahasten…Xabier Arrieta42 urteZuzenketa. Aurreko Danbolin-en Ekuadortik dator berria artikuluaren egilea Maialen Kortadi da eta ez, Naiara Exposito. Azkenhorrek koordinazio lanak egin zituen.


5HEGOAK ZABALIKLigatzekotrukorik onenazen den? Ederrarigaldetudiozue!Neureemaztearekin ereez dut ligatzeneta!Pedro Cabanillas46 urteGaldera hauandrea aurreandela ezin daerantzun. Andreakbera ligatuninduen ni.Nik ez dakit ligatzen,eztaarrastorik ere!Neritz karrera34 urteBa laguneieta esan zeinmutil gustatzenzaizun eta joe bagero ba ia funtzionatzendundenon artean…Irati Artetxe13 urteBa, gerturatueta trago ba ateraeta ez dakitba, berarekinhitz egiten hasieta hori, galdetuzer moduz dagoeneta parre eginbeti ere eta…Josune Irure19 urtesALONIKAKO(Grezia) arte garaikidearen museoan gaude, greziera ikastaroko taldearekin bisita egiten. Hainbat eskultura-lanikusi ondoren, gidak artista izatera gonbidatu gaitu. Plastilinazko irudi bat egiteko eskatudigu, sentitzen duguna adieraziz. “Zer sentitzen duzue?” Uf, gauza asko… Mila ideia pasa zaizkitburutik, etxetik kanpo emandako bost hilabeteetan eta gelditzen zaizkidanetan pentsatuta.Beldurra sentitzen nuen, hona iristean zer aurkituko nuen ez nekienean. Bakardadea, hemen inorezagutzen ez nuela konturatu nintzenean. Bigarren egunerako, baina, hobeto sentitzen hasi nintzen.Lagun onak egin ditut, jatorri, adin, estilo desberdinetakoak. Toki asko ikusi ditut, Grezian eta atzerrian:Istanbuleko (Turkia) kolore, usain eta soinuek liluratu naute eta Bulgarian parrandan ibili naiz.Inpotentzia sentitu dut, etxe azpiko amonak hitz egin eta laurdenik ulertu ez diodanean. Era berean,nolabait komunikatzeko gai naiz grezieraz, eta izugarrizko animua ematen dit horrek. Bost hilabetehauetan gauza asko aldatu dira nire buruan, baita kanpoaldean ere. Eta aldaketa horiekin bizitzenikasi dut, beste aukerarik ez dudalako. Hala ere, bizimodu honi erraz hartzen zaio gustua, zalantzarikgabe. Ez dit inork esaten zer egin behar dudan eta nola, ezta aholku jakintsurik eman ere;bestalde, araurik ez dit inork jartzen, eta asteazken batean parrandarako gogoa izanez gero lasai askoirtengo naiz; eta bi astez bidaiatzeko, klaseak galtzen baditut inork ez dit kontrakorik esango.Etxe-mina sumatzen dut batzuetan, baina nire erara bizitzea asko gustatzen zait. Izan ere, urrutitikerrazago ikusten da etxean duzuna, eta distantzia hartzeak beti laguntzen du: ona bada estimatuahal izateko, eta hain ona ez bada aldatzen hasteko. Gelditzen zaidan beste urte erdian orain artekoesperientzia hobetzeko itxaropena dut, gehiago ikusi, gehiago ikasi, eta etxera itzultzean, gozatzenjarraitzeko.Asko pentsatu ondoren, eskuekin txori bat irudikatu dut, hegoak zabalik, habiatik hegan egiten. Hegaldiluzea eta oparoa izan dadila!Enbido 2.Maia Ossa Rissanen


huegunHomeopatia ere landu izan dugu.Urteak dira Silvana Huegun(Azpeitia, 1972) <strong>Zestoa</strong>n bizi dela.Nafarroako Unibertsitatean egin zituenikasketak eta Dietetikan diplomatua da.Ikasketak amaitzerako Huegunek argizuen medikuntza alternatiboan lan eginnahi zuela eta atseden-etxeetan hasi zenlanean, eta aldi berean praktikak egiten.Bere ikasketak iridologia, naturopatia,makrobiotika eta higienismokokurtsoekin osatzen joan da.JardunianGaur egun zertan egiten duzu lan?Eibarko Oreka zentroan egiten dut lan. Kontsulta dut bertan.Nire lanean, besteak beste, argaltzeko dietak egiten ditut (ez daniri gehien gustatzen zaidan lana baina tokatu egiten zait) bainagehiena dieta terapeutikoekin egiten dut lan. Gure zentroan sendagilebat dago eta pertsona bat bere kontsultatik pasatzen denean,hark tratamendua jartzen dio (sendabelarrak, homeopatia…)eta nik, besteak beste, irisa begiratzen diot. Jarraian, dietaaztertzen dugu eta kasuan kasukoa prestatzen dut. Akupunturaere egiten dugu kasuaren arabera.Hitzaldiak eta ikastaroak ere ematen dituzu ezta?Bai, eskaeren araberako hitzaldiak ematen ditut, baina azkenaldianhaurren elikadurarekin lotutakoak ematen ari naiz. Hemen,<strong>Zestoa</strong>n, eman ditudan azkeneko hitzaldiak haurren gaixo-silvanatasunak eta elikaduraren ingurukoak izan dira. Gehienbat, gaixotasunaknola tratatu. Izan ere, lotura oso handia du elikadurakgaixotasunekin; adibidez, zenbait jakik mukiak sortzen dituzte.Sukaldaritza ikastaroak ere eman izan ditut. Haurrak izan aurretikpila bat ematen nituen; haurrak izan nituenean, ordea,deskantsu bat hartu nuen eta orain berriro hasi naiz. Azkoitianbada Oreka izeneko elkarte bat eta elkarte horrek urtero sukaldaritzaikastaroak antolatzen ditu. Atseden-etxeetan baraualdiak-etanik zuzentzen nituen, baina sukaldean ere asko egitennuen, gustatzen zait janaria prestatzea. Gainera, teoria erakusteaoso erraza da, baina praktika ere erakutsi behar da, alegia, arrozintegrala jan behar dela esaten badugu baina errezeta goxorik ezbadugu erakusten, jendea ez da animatzen.Atseden-etxeetan lan egin izan duzula aipatu duzu. Zerda atseden-etxe bat, eta zer da bertan egiten dena?Etxe horietara jendea egonaldiak egitera joaten da. Asko bakarrikjoan ohi dira, baina bikotearekin-eta joaten direnak ere badira.Etxe hauetan elikadura zaintzen da gehienbat. Etxe bakoitzakbere estiloa du: higienistak, makrobiotikoak, begetarianoak…Baraualdiak egiteko aukerak ere egoten dira. Egunean zehar jarduerakizaten dira: yoga tai-chi, eskulanak… Udaberritik udazkeneraegon ohi dira zabalik eta egonaldiak iraupen ezberdinetakoakizan daitezke.“Jatea plazer bat da, ondo janbehar dugu, baina tarteka hortikateratzen ere jakin behar dugu”Gero eta gehiago entzuten da garaian garaikoa jan behardela. Zergatik jan behardugu garaian garaikoa?Alde batetik, merkeagoadelako. Bestalde, adibidez, tomateahartzen baduzu, tomateabere garaitik kanpo haztekobotika gehiago bota beharzaizkio, gaitz gehiago izango baititu. Jakiak zenbat eta helduagodaudenean jaso landaretik, gero eta bitamina gehiago dituzte.Hau da, tomatea oraindik berdea dagoenean jasotzen badugu,horrek ez du ia bitaminarik. Gainera, garaian garaikoa jateazgain, bertako produktuak jan behar dira. Nire gorputza klimahonetan bizi baldin bada, klima honetan hazten diren produktuakbehar ditu eta ez Kariben hasitako produktuak. Jakiek gure


7gorputzean duten eragina ez dira bakarrik proteinak, bitaminak eta hidratoak.Jaten dugunaren arabera, gure gorputza hoztu edo berotu egiten dugu.Urte sasoi bakoitzean elikadura ezberdina da. Udan entsalada gehiago jatendugu, neguan zopa gehiago. Pertsona bakoitza ezberdina da eta, ondorioz,bere ezaugarriekin egokien datorkiona jan beharko du. Adibidez, pertsonahozbera bada, berotzen duten jakiak jan beharko ditu; pertsona osoberoa bada hozten duten jakiak jan beharko ditu, entsaladak kasu. Pertsonarenganelikadurak eragina dauka, baina baita bere emozioek, pentsamenduek…dena aztertu behar da.Zenbait gaixotasun dieta zehatz batekin sendatzen direla esatenda. Gaixotasun guztiak senda daitezke dieta egoki batekin?Elikadurak lan asko egiten du prebentzioan. Baina gaixotasun asko daudeelikadurak zerikusirik ez duela uste dena, baina zerikusi handiadu. Adibide bat, txizako infekzioa, emakumeengan oso ohikoa dena.Urologo batengana joaten bazara ez dizu sekula esango “haueta hau zaindu behar dituzu”.Txizako infekzioa sortzen daberotasuna eta hezetasunabaldin baduzu. Medikuntzatxinatarrean eremu hau askolantzen da. Zuk esneki etagozo asko jaten badituzu (hezetasunasortzen duten elikagaiak)eta txizako infekzioa baldin baduzu,elikadura zaindu egin behar duzu, hainbestehezetasun egon ez dadin. Horrelakoadibide pila bat daude, eta elikadura apurbat zainduta arazo asko konpontzen dira.Elikadurak zure gorputzaren baldintzetandu eragina, zure odolaren kalitatean…Odola loditzen duten jaki asko jaten badituzu(koipeak, txorizoa…) gorputzeko barne-likidoguztiak loditu egiten dira, mukigehiago sortzen dira eta metabolismoa eremotelago doa. Ondorioz, gaixotasungehiago sortzen dira. Guk elikadurarekinodol hori eta gorputzeko likidoguztiak meheago eta garbiago joatealor dezakegu. Hori horrela izanik,zelulek sortzen dituzten toxinakerrazago kanporatzen dira, elikagaikhobeto iristen dira…Elikadurarekin gorputzeko baldintzakpila bat aldatu ditzakegu.···


···“ama, zu jatekoarekinama normal bat izateanahi dut, mortadela etaNocilla jartzen duenaogitartekoan”Gai hauen inguruko informazioa gutxi zabalduta dago guregizartean ezta?Bai aldi berean informazio asko dago, baina baita desinformazioaere. Informazio asko salmenta eta marketinarekin lotuta dago.Orduan, informazio hori produktuak saltzeko da. Medikuntza tradizionalean,berriz, gaixotasunak sendatzeko elikadura erabat baztertuizan da. Gainera, medikuntza alternatiboa izanik, zenbait jendekez du guztiz begi onez ikusten, baina nik egunero jendearekinegiten dut lan eta badakit zer nolako eragina duen.Azkenaldian modan daude argaltzeko dieta miragarriak,baina benetan existitzen al dira?Bai badaude, milaka daude. Baina eraginkorrak al diren edo ez,hori beste gauza bat da. Nik argaltzeko dietak jartzen urte mordobat daramatzat, eta horrelako dieta bat egiteak suposatzen du hilabetebatez gauza mordo bat ez jateak; eta, bai, pisua galduko duzubaina zure ohiturak ez badituzu aldatzen, berriro errekuperatukoduzu galdu duzun guztia. Beraz, merezi dizu horrelako dieta bategitea? Nik erabiltzen ditudan dietak ez dira oso zorrotzak izateneta gehienbat ohiturak lantzen ditugu, pertsona horrentzat dietahori egitea erraza izatea, eta mantentzea oso garrantzitsua da.Mantentze hori aurrera eramateko, ohiturak aldatu behar dira.Eskoletako menuek kezka ugari sortzen dute hainbatgurasoen artean… Kalitatezko menuak ematen al dizkietehaurrei?Argi dago menu horien kalitatea aurrekontuak baldintzatzenduela. Gainera, gaur egun ez dakit sukalde propioa duen eskolarikgelditzen al den. Ikastetxe gehienak cateringera pasatu dira, hemenGipuzkoan bertan. Catering zehatz batera gainera. Suposatzen damenu horiek dietista batek jarritakoak direla, baina… Ez duguahaztu behar jangela zerbitzu bat dela, eta zenbaitzuk beste erremediorikez dute eta beraien haurrak bertan utzi behar izaten dituzte.Dena den, ez dago zalantzarik etxean baino hobeto inon ezdutela jango haurrek.Comer bien para vivir mejor izeneko liburua argitaratu zenuen.Nondik sortu zen liburua argitaratzearen ideia? Etazer da bertan aurkitu dezakeguna?1999ko abenduan Zazpika aldizkarian kolaboratzen hasi nintzen.Astero artikulu bat idazten nuen, eta hamaika urte hauetangai ugari lantzeko aukera izan dut. Artikulu asko garai hartan ikastenari nintzen gaiak azaltzeko erabili nituen. Une honetan lan as-ko dut baina ez nuen guztiz utzi nahi, dagoenekoatala nire parte sentitzen nuen. Hori dela-eta orainhamabostean behin idazten dut.Gara egunkaritik etorri zen liburua argitaratzearenproposamena. Ordura arte Zazpikan argitaratutakoartikuluen bilduma egitea proposatu zidaten eta niriideia bikaina iruditu zitzaidan. Artikuluen aukeraketaeta antolaketa egin nuen, eta horrela atera zen.Emaitzarekin oso gustura nago.Zure bizitzan aplikatzen duzu kontsultanematen dituzun gomendio guztiak?Bai, egia esan, ahalegintzen naiz. Errazena neureburuarekin egiten dut, niri gustatu egiten zait, eta nikerakusten dudana neuk sinesten dut. Esnekiak, gozoak…horiek neurtzen eta produktu integralak jatenahalegintzen naiz. Neure buruarekin erraz egiten dut,eta etxean, berriz, orain arte haurrek jarraitzen zidaten.Baina alabak, adibidez, lehengoan esan zidan“ama, zu jatekoarekin ama normal bat izatea nahidut, mortadela eta Nocilla jartzen duena ogitartekoan”.Orain arte esaten ez zizkidaten gauzak esatenhasi dira.Niri hainbat arrazoiengatik suertatu zait jatekoazaindu behar izatea eta neronek frogatu ahal izandut jatekoarekin zenbait gaixotasun sendatzea posibledela.Nik denetik jaten badakit, eta gainera oso garrantzitsuairuditzen zait denetarik jaten jakitea. Nik ezkontzabat baldin badut edo bestelako ospakizun batdenetarik jateko arazorik ez daukat, baina egunerokobizitzan zaintzen jakin behar da. Azken finean, zureosasunean eragina zerak du, egunero nola jaten duzuneta ez tarteka jateko moduak.Ni elikaduraren munduan hasi nintzenean oso zorrotzanintzen nire buruarekin, eta besteei ere hori eskatzennien. Azkenean konturatu nintzen horrek ezinzuela horrela jarraitu, bizitzako beste alor batzuetanere horrelako zorrotza izatera pasa bainintzen. Jateaplazer bat da, ondo jan behar dugu, baina tartekahortik ateratzen ere jakin behar dugu.Bestalde, bizitzako zenbait momentutan oso garrantzitsuada elikadura zaintzea, eta une horietanzaindu egin behar zara: haurdun zaudenean, menopausiagaraian, gaixotasun bat duzunean…Naiara Expostio Alberdi


kale/baleKALE. AZPEITIARANTZJOATEKOAUTOBUS GELTOKIRA HELTZEKO ALDAPATXOAIGO BEHAR DA EDO ESKAILERAK BESTELA.BARANDA FALTA ZAIO GOIKO ESKAILERAMULTZOARI.B ALE. PARKEA ERABAT BERRITUDUTE. BESTE BAT DIRUDI! EA TXUKUN-TXUKUN ZAINTZEN DUGUN9Urtarrilak 27Greba orokorra. Manifestaldia pentsioenerreformaren inguruan.Urtarrilak 28Musa Iraetan. Oskar Segurola eta MikelAlberdi oikiarrak txapeldun.danbolinzuloSanta Ageda bezpera. Santa Ageda bezperan Lili, Etorra eta Akoako baserriinguruetan ibili ziren goiz eta eguerdi partean santa-eskaleak. Arratsalderako,goizean bakarrik ibili zen Garikoitz Lopetegiri, Millan Telleria bertsolariagehitu zitzaion, aurten Oskar Alberdik ezin izan du eta. Azken ordurako,herrira gerturatu ziren urtero bezala eta ostirala izaki aukera politaizan zen giro ederrean kopla batzuk entzunez tabernaz taberna ibiltzeko.Urtarrilak 29<strong>Zestoa</strong>ko EHEk otsailaren 12komanifestazio nazionalerako deia.Otsailak 6Gaztelura mendi irteera AgirokoMendi TaldekoekOtsailak 13Atez ateko hondakinen bilketareninguruko hitzaldia.


elurrarenjolaseanzuritanElurra, zuria bezain beltza, ederrabezain gaiztoa. Nahiz eta gure herriagutxitan estaltzen den maindire zuriz,ez pentsa zestoarrek ez dakitenikelurraren alde onak aprobetxatzen.Asko eta asko irteten dira herritikelurraz gozatzeko asmotan. Elurzale horien ibilerak hobetoezagutzeko, eskiatzen urteakdaramatzan Jabier Zunzunegirekin,snowboard-ean aritzen diren GorkaIgual eta Hodei Unanuerekin etamendi-eskiak hartu eta gora eta beheraibiltzen diren Xabier Ostolaza eta KoldoRuizekin aritu gara hizketan.“pistarikerrazenean monitorebaten atzetiknindoala, erori etaeskiekin klabikulahautsi nuen”Eskia:normalizatzen joanden kirolaJabier Zunzunegi<strong>Zestoa</strong>ko lehenengotako eskiatzailea izangozara, ezta?Bai, lehenengotakoak gara gu. Hala ere, badabeste zestoar bat ni baino lehenago hasitakoa:German Apategi panaderoa. Hura, asteosoa lan egin ostean, igande goizetan bereumeak hartu eta Candanchura joaten zen.Gu ere askotan joan izan gara berarekinFrantzia aldera, egun-pasak egitera. Umedenak harekin nahi izaten zuten joan, furgonetansartuta, ogi artean.Gaur egun nahiko ohikoa da eskiatzera joatea,baina garai hartan nola hasi zineten?Zarauztar batzuk zerbait ibiltzen zirela enteratu etahaien eskiekin probatu genuen asteburu batean. Gustatuegin zitzaigun eta haiekin joaten hasi ginen. Guk orduan ez geneukaneskiatzeko materialik eta Laxaro zapateroarengana joannintzen mendiko bota batzuekin, zorua apurtuta nuela eta aurrean etaatzean kantoi moduko bat egin behar zidala esanez. Halako bota batzuekinibili nintzen aurreneko aldiz, mendiko bota batzuk birmoldatuta.Hori izan zen lehen aldia.Beti toki berdinetan eskiatu izan al duzu?Aurreneko aldietan Candanchura joaten ginen, baina eskiatzen hasi baino lehen.Jacqueline alaba zaharrenak zortzi bat urte izango zituen garaian, Tucakoestaziora hasi ginen joaten. Gaur egun itxita dago baina Viella (Lleida)bertan zegoen. Elur gutxi zegoelako itxi zuten eta, ondorioz, Baqueirara(Lleida) pasa ginen. Alpeetan ere ibili gara, Austrian, Frantziaaldean... Hemengoaren aldean beste kontu bat zen hura. Leku mordoxkaezagutzeko aukera izan dut.Hasi zinetenetik hona gauzak nola aldatu dira?Gu hasi ginenetik hona material asuntoan ikusi dut aldaketarikhandiena. Lehen ahal zen moduan joaten ginen, hel-


11ZUNZUNEGI UGARTE ANAI ARREBAK BAQUEIRAN ESKIATZENburua joatea baitzen. Hala ere, alde handia zegoen gu joaten ginenmodua edo/eta Bartzelona edo Madril aldetik joaten zenjendearen artean. Guk zahatoa eta bokata ederrak eramatengenituen. Horrez gain, lehen pijoen kirola zela esaten zen,jende gutxik praktikatzen zuelako. Baina denborarekinnormalizatzen joan da eta egun kirol normal bat delapentsatzen dut.Zure alabek eta bilobek ere eskiatzen dute, ezta?Beti eman izan ditugu gurekin alabak, ahal izan dugunleku guztietara. Gero alabek euren nobioak bilatuzituzten. Hasiera batean batzuk ez zuten eskiatzen,baina badakizu nola izaten den, azkeneanhaiei ere gustatu! Orain bilobak ere eramaten dituzte,eta umeak oso gustura joaten dira.Askotan irakasle modura ere ibilia izangozara ba?Irakasle modura ere jardun gara, bai. Lagunekin-etajoan izan garenean, batzuentzat lehen aldia zenez, bazerbait erakutsi egin behar. Akatsik handiena izatenda hasiera-hasieratik aldapa handietara-eta eramatea,blokeatu eta eskiatzea lagatzen dute-eta batzuek. Pazientziahandiarekin hartzeko kontua da, apurka-apurkazeuk lagunduta. Askotan agujeta izugarriekin amaitzen duzu,ohitu gabeko gauzak egiten dituzulako.tik nindoala, erori eta eskiekin klabikulahautsi nuela. Min hartu nuentokitik ezin zidatela atera esan, etalau kilometro inguru jarraitu beharizan nuen eskiatzen klabikula apurtutanuela. Carabinieriak joan behar izan zutennire bila. Holandar batzuekin nintzen egunhartan.Eskiatzaile eta snow zaleen arteko pike horrengainean zer diozu?Guri los palilleros, los abuelos deitzen digute, katxondeomodura. Susto dezente ematen dizkigutehoriek, pistaz kanpo-eta asko ibiltzen baitira, etabat-batean bazoaz zeure kasa eta aldamenetik agertzenzaizkizu salto bat eginez-edo. Orain, ordea, beraientzakoleku egokituak dituzte snow parkeak-eta.Baina nik ikusi izan ditut gazteak snow-arekin hasi, etaeskira pasa direnak.Nola doa aurtengo sasoia?Aurtengo sasoian neu ez naiz izan oraindik, baina esandidatenez, elurra nahiko eskas ibili da. Orain egin omendu zerbait baina... gauza gutxi. Hala ere, gaur egunean,tenperatura baxuak baldin badaude, kanoietatik-etaelur artifiziala botatzen dute eta horrek zerbait irautendu. Ez da elurrik onena baina... nahiko ondomantentzen dituzte.Kontatzeko pasadizorik ere izango duzu…Pasadizoak, ba egia esan ni oso gutxi erori izan naiz. Baina gogoratzen···naiz Dolomitetan, astebete ederki ibili ostean eta azkenaurreko eguneanhainbat mendi igo ostean, pistarik errazenean monitore baten atze-


···elurretakoGorka Igual etaHodei MartijaZer da snowboard-a?Surfaren antzeko zerbait da, uretan egin beharreanelurretan egiten dena, hankak taulari lotutaibiltzen dira. Batzuk pista normaletan ibiltzendira, beste batzuk pistetatik kanpo, zapaldu gabekoelurretan. Gu akrobaziak egiten ibiltzen gara.Zergatik taula eta ez eskiak?Gorka: ni eskiatzen hasi nintzen 14 bat urte inguru nituenean,nire osaba Paskirekin. Gero, ordea, lagunekinetahasi nintzen joaten elurretara eta orduan taulara pasanintzen, eskiak alde batera utzita.Hodei: Ni ere 14 urte ingururekin hasiko nintzen baina zuzeneantaula hartu nuen. Behin edo beste eskiatu izan dut, eskolakoibilaldi batean-edo, baina taula probatu ostean gehiagogustatu zitzaidan.Zenbat aldiz joaten zarete elurretara?Hasi ginenean urtean behin joaten ginen koadrilakoak. Udarakolanak-eta hasi zirenean, irabazitako diruarekin neguan hiruzpalaubuelta egiteko ematen zigun. Orain gehienok gidabaimenaeta lana dauzkagula, ahal dugun guztietan joaten gara.Beraz, kirol garestia dela esan daiteke?Baietz esan daiteke, baina ez da aberatsen kirola, bestelabegiratu guri. Kirol hau praktikatzeko gogoa eduki eta lanaegiten baduzu, ba egin dezakezu, gogoa behar dagehienbat. Askotan, asteburu bat herrian pasatuta dirugehiago gasta dezakezu elurretara joanda baino(parrandak…).Bada eskiatzaileen eta snow zaleen artekolehiarik?Bai. Pike sanoa dela esango genuke, Athletic etaErrealaren arteko pike bat bezala. Gukpalillero deitzen diegu, baina azkeneandenok amaitzen dugu elkarrekin.Beraiek guri quita nieves hotsegiten digute.Zenbat jende mugitzen dukirol honek <strong>Zestoa</strong>n?Jende dezente joaten da <strong>Zestoa</strong>tiksnow-a egitera. Mikel Miantxada gehien ibitzen dena, monitorelanak-eta egiten ibiltzenda. Nahiz eta orain gutxiago, Espadaere asko ibilia da. Hauezgain, Joseba Illarramendi, Aitor AlberdiBeltza, gure koadrilako hainbat...Eta beste hainbeste, jakin ereez ditugunak egingo.Snowboard-a:surfaKonta daitekeen gertakizunen bat?Gorka: Orain gutxi tranpolin batetik salto egiten hasi nintzen.Airean kanpai-buelta bat egitea nahi nuen, eta erortzerakoanburuan kolpea hartu nuen. Konortea galdutaegon nintzen eta gero hiru ordu inguruko amnesia izannuen. Lagunak eta ezagutzen nituen baina ez nintzengai galdera errazei erantzuteko.Hodei: 14 bat urte genituenean sekulakoak egitengenituen elurretara joan ahal izateko. Urtean asteburubat hartu eta eguraldia eta elurrari erreparatugabe autobusean Donostiara joaten ginen,Donostian beste autobus bat hartu etaIruñera eta handik Jakara. Bertan hotel bateanlo egin eta Candanchura joaten ginenautobusez.Normalean ze ingurutara joatenzarete?Candanchun hasi ginen, Astun eta Formigalenere ibiltzen ginen baina orainLa Mongiera joaten gara. Pistak gustukoagoditugu, lasaiagoak dira eta gaineramerkeagoak.Nola doa aurtengo denboraldia?Esaldi batean definituko genuke aurtengo sasoia:eguraldi on asko baina elur gutxi.Aste egunetan elur mordoxkaeta aste buruetan eguzkiaegingo balu...“ez da aberatsen kirola,bestela begiratu guri”GORKA ETA HODEI BAREGES-LA MONGIKO ESKI ESTAZIOKO SNOW PARKEAN


31KOLDO RUIZ ALPEETAN, OSTOLAZAREKIN IZANDAKO BATEANARGAZKI TXIKIAN: XABIER OSTOLAZA ETA BALENTZIAR LAGUNA, HIRUKOTEA IRANERA JOAN ZENEKOAMendi-eskia:abentura,saturaziorik gabeKoldo Ruiz etaXabier OstolazaHasteko, zer da mendi-eskia?Kirol hau eski alpinotik eta alpinismotik dator, bienarteko nahasketa bat da. Eskiekin igotzen damendia, labaindu eta atzeraka ez joateko fokalarruez eta eski-hortzez baliatuz, eta behinmendia igo ondoren, eskiatzen jaisten da.Noiz hasi zineten mendi-eskiarekin?Orain dela hamar bat urte hasi ginen. Betiibili izan gara mendian, gu belaunerainokoelurrarekin mendia oinez igoeta jaisten genuen bitartean, ikustengenuen jendea mendi-eskiekin elurrarengainetik gu baino askoz errazagoigotzen eta ondoren abiadan jaisten.Gustatu, urtebete pistetan trebatzen ibilieta gu ere mendi-eskiarekin hasi ginen.Ze abantaila bilatzen dizkiozu pistetakoeskiarekin alderatuz?Gu ibiltzen garen tokietan ez dago pistetako saturaziorik,askoz jende gutxiago ibiltzen da, ez daukaguilaretan itxaron beharrik eta askoz ere merkeagoada, ez baitago forfaitik ordaindu beharrik. Askesentitzen gara, mendi guztia gurea izango balitz bezala.Pistetan aritzea baino arriskutsuagoa izango da,ezta?Bai, mendia beti da arriskutsua baina badakigu nora goazen.Neurria hartzea da garrantzitsua: aurrez eguraldia etaelurraren egoera begiratu, jendea dabilen tokietara joan…Mendian, urrutira norbait ikusten badugu, nahiz eta guk besteplanen bat izan, haien toki berera joaten gara segurtasunagatik.Gainean ibiltzen dugu beti, elur-jausiren batek harrapatukobagintu ere, materiala: Arva da aparatu bat seinale batemititu eta beste arva baten frekuentziajasotzen duena, elur azpian dagoen lagunagutxi gora behera non dagoen esaten duena;zunda, berriz, makila moduko bat da, elur azpiandagoena zein sakoneratan dagoen jakiteko balioizaten du; eta pala ba behin gure laguna non dagoendakigunean gaineko elurra kentzeko.Ze tokitan ibiltzenzarete?Hasiera batean Piriniotanibiltzen ginen. Alpetanere ibiliak gara, Chamonixen, Zermatten eta Oberdlanden.Orain dela bi urte, berriz, Iranen izan ginen 5.600metroko Damavand sumendian.“Aske sentitzen gara, mendiguztia gurea izango balitz bezala”Konta iezaguzue esperientziaren bat, gogoan duzuenbidaia bat, gehien markatu zaituena…Alpetakoa zoragarria izan zen, lehenengoa izan baitzen; dudarikgabe, Irango bidaia ere ahaztezina. Bitxikeri moduan,Iranen Teheranetik gertu, bertako girora egokitzen ari ginela,3.500 bat metrora, mediku kontrol batekin egin genuentopo, emakume batek mendizaleei tentsioa hartzen zien.Tentsioa ondo zuenari gora joateko baimena ematen zioneta bestela behera.Etorkizunean egitea pentsatu duzun bidaiarenbat edo...Koldo: [Barre txikiarekin] Bai, ni martxoan Turkiara noa.Ostolaza: [Aurpegi tristeagoarekin] Ni ez, gustura joangonintzateke baina ezin dut. Hala ere, dudarik gabe, ahal dudanean,egingo dugu beste planen bat.Aimar EtxeberriaAmaiur Aristi


g ureanLiburutegitikIndamendiraUrte berriarekin batera proposamenberrituarekin gatozkizue Katamarrua NaturTaldekook. Orain arte egindako proposamenenartean txangoak izan dira arrakastatsuenak etahauei zukua ateratzea erabaki dugu: bidaiatxohauek aurrez lantzeko aukera, hain zuzen ere.Urtean zehar egingo ditugun lau irteeretanlanduko diren gaiak aurrez ikasi edo aztertzekoaukera izango da, liburutegian denon eskurajarriko ditugun liburu, (osoak edo atalinteresgarriak) txosten eta Interneteko helbideenbidez. Plazaratze hau ibilaldia baino hilabetelehenago egingo da, nahi dituenak irakurri etaaztertzeko. Ibilbidearen egunean gaiari buruzhitz egiteko aukera izango dugu. Hala ere,txangora, ezer irakurri gabe, zer-ikusi joan nahiduenarentzat ere, ateak zabalik daude; esanbeharrik ez dago.Ibilbide hauen artean, lehenengoa geologiari eskainikodiogu. <strong>Zestoa</strong>n hain ugaria den kareharriari buruz eta kareharritanagertzen diren fosilei buruz gehiago jakitekoaukera izango dugu. Kareharria edo kare-haitza karbonatozosatutako harkaitza da. Gutxienez erdia karbonatoz(Ca CO3) osatutakoa. Harri sedimentarioak dira. Martxoaren20an, goizeko 10:00etan Gurutzean elkartu eta Txatxarromendieta Indamendiko iparraldeko mendi hegalakaztertuko ditugu, hango geologia aztertu nahian.Egitura geologikoari dagokionez, Indamendi klippe izenekoirla tektonikoan dago. Klippe horrek mendilerro xumebat eratzen du, Kretazeo garaiko uharri edo arrezifeekosatutako kareharria. Kretazeo garaia Bigarren Aroa edoMesozoikoa deitutakoaren azken aldia da, duela 141 eta65 milioi urte artekoa.Ibilbide honen helburuen artean daude, gure ingurukomendietan hain ohikoa den kareharria hobeto ezagutzea,eta bide batez, berau sorrarazi zuten bizidunei eta inguruneariburuzko ideia orokor batzuk geureganatzea. Horretarako,fosilak ugari diren inguru batera hurbildu etaaurkitzen saiatuko gara. Ondoren, aztertu, sailkatu etaidentifikatzen ahaleginduko gara. Fosil aztarnategian indusketalanak egingo ditugu, gehiegi nekatu gabe, jakina!Jakin-min handiagoa dutenentzat gomendagarria da lanabesxume batzuk eramatea, esate baterako, lorezain-palaedota aitzur txikia. Lan hauek, beti ere, begirune osozegingo ditugu, hots, mendia suntsitu gabe.Behin fosilak aztertu eta gero, urpeko bizidun haueiburuz eta berauen bizimodua baimendu zuteningurumenari buruz hitz egingo dugu, baitabizidunen artean sortu ziren harremanei buruzere. Bukatzeko, gune horiek mendi bilakatzearenarrazoiak zeintzuk izan daitezkeeneztabaidatuko dugu.Gai hau zure gustukoa bada hurbildu liburutegiraeta bertan dauden txosten eta liburuetanaztarrikatu; ondoren, ibilbideari eta bertakoaztarnategiari zuku gehiago ateratzekomodua baita. Herriari, eta bidebatez, gure mendiei buruz gehiagoikasteko aukera paregabea. Animazaitez!Katamarrua Natur Taldea


auzo etatik15arroa beheaSEMAFOROAESKATZEKO KANPAINA ARROA BEHEANArroa Beheko auzo elkarteak urteko batzarra egin berria du otsailean, eta mintzagai (etaeztabaidagai) asko egon baziren ere, denak kabitzen ez direnez, bat azpimarratu genezake:semaforoa jartzeko eskaera.Auzoa ezagutzen duen edonork dakien bezala, N-634 errepideak bitan zatitzen du, eta horrekarrisku egoera larriak sortzen ditu egunero-egunero.Izan ere, jende asko bizi da goiko aldean, eta etengabea izaten da alde batetik besterakoibilia: eskolara jaisteko, tabernara, parkera, dendara edo elizara joateko…Bestetik, beheko aldean bizi garenok ere sarri zeharkatzen dugu errepidea (goiko etxeetarajoateko edo trena hartzeko, adibidez).Eta autoak bizkor igarotzen dira bertatik. Susto ugari hartu izan ditu batek baino gehiagok.Adineko jendea beldurrez ibiltzen da, ez baitago zebra biderik, ezta semafororik ere.Aspaldikoa da eskaera, baina Diputazioak beti ezezkoa eman izan dio asmo horri. Haienargudioa da ezin dela inguru hori “nukleo urbano” gisa hartu, eta beraz, ez dagoela justifikatutahor halakorik jartzea. Gainera, Arroa Behekosaihesbidea egiteko asmoa dutenez, ba iruditzen zaiehorrekin konponduko dela arazoa. Eta agian halaizango da, baina krisiaren ondorioz lan asko geldirikdaudenez, auzotar asko beldur dira ez ote den hauguztia izugarri luzatuko. Ez alferrik, gutxienez 12 urteizango dira lehen eskaera egin zenetik!!Hori dela-eta, auzo elkarteko ordezkariek eta alkateakerabaki zuten sinadura-bilketa kanpaina bat hastea,Udalera eramateko, eta alkatearen laguntzaz eskaerabehar duen lekura helarazteko.Auzoak eskarmentu ederra du lehendik ere horrelakokanpainekin, eta gauzak zail dauden arren, ez dugulehenengoan etsiko, ez horixe!Bestelako gaiak eta arazoak ere badira (eskola berria,saihesbidea, etxe berriak, bidegorria, frontoia,tren geltokia, poligonoko zikinkeriak…) baina hurrengobaterako ere zerbait utzi beharko dugu, ala?“OHITURA ZAHARRAK AURTEN BERRITZEKOASMOZ…”Eta nola utzi aipatu gabe? Aurten ere koadrilla ederrajuntatu da, etxez etxe, baserriz baserri Santa Eskeanibiltzeko, kantuan, bertsotan, giro onean, ohituraonei jarraipena emateko…Azkenik, Zorionak Danbolinekoei, auzo “periferiko”apaloi ere lekua eskaintzeagatik aldizkariarenorrion artean!!Joseba Ossa


O s a g a i a k :berenjena 1tipulatx 1tipula 1tomate txiki 1limoi erdi baten zukuakuminoaantxoilakP r e s t a k e t a k :berenjenaantxoilaruloa- Berenjena erditik ebaki eta busti olio pixka bat, gatza eta kuminoz. Bildualuminio paperetan eta sartu labean 180ºtara, 30 minutuz.- Gauza bera egin tomatearekin eta tipularekin eta sartu labean 20 minutuz.- Txiki-txiki egin txalota eta erre oliotan su baxuan. Gehitu labetik ateratakotomate eta tipula.- Atera berenjenak labetik eta kendu mamia kutxara batez. Gehitu hau eta limoizukua aurreko nahasteari. Eduki su baxuan 15 minutuz.- Nahastea epel dagoenean, barilla batekin birrindu masa bat egin arte etaegin bola batzuk. Jarri antxoilak bueltan-bueltan.kortadirenplateretikO s a g a i a k :kilo 1 haragi txikitupiper gorri 1 eta berde 1tipula txiki 1etxeko tenpura:masa arin bat egin litro bat esne, 20 g legami eta irinarekin eta hozkailuan gorde 2 orduz.P r e s t a k e t a k :haragipilotaktanto- Txikitu tipula eta piperrak eta gorritu oliotan. Ondoren gehitu haragiaeta gatz pixka bat.- Haragiak kolorea galdutakoan gehitu ardo txuria eta ondoren 10 koilarakadairin.- Azkenik esnea gehitzen joan poliki nahastuz eta lodituz.- Gorde hoztu arte.- Haragi bolak egin eta igurtzi tenpuratan eta frijitu.O s a g a i a k :500g gazta (Philadelphia)6 arrautzalitro laurdena esne2 koilarakada irin (maizena)8 koilarakada azukre2 txermen laminatangaztatxermenmokaduaOn egin!P r e s t a k e t a k :- Banakako edo osoko moldea igurtzi gurin eta azukrez.- Lamina finetan ebakitako txermenez bete molde bazterrak eta sartu labean 10 minutuz 180ºtara.- Philadelphia gazta, arrautzak, esnea, azukrea eta maizena ondo nahastu eta bete moldea.- Molde gaina itxi txermen laminekin eta beste 15-20 minutuz sartu labean 180º tara.- Hoztutakoan moztu eta intxaur batzuekin apainduz atera mahaira.


71deakefe meri1926-02-22Alfontso XIII.a erregeak Urolako trenainauguratu zuen. Geltoki guztietangeratuz egin zuen estreinako bidaia trenak. <strong>Zestoa</strong>ko agintariak hantxe, Idiazpin, Errege-Trenari harrera egiten, eta herri guztiko umeak aho zabalik, banderatxoak eskuetanzituztela. Gero, egundoko bazkaria egin zuten Udaletxean herriko agintariek, elizgizoneketa handikiek. Herritar xehearentzat, berriz, ardoa eta ogia nahieran. Eta pilota partidaederrak eta Lasturko zezentxoak.1956-02-03 Sekulako jelatea Europaosoan. Donostiako behatokian, otsailaren3a izan zen hotzena (minimoa, -12,1gradu; maximoa, -1,8); hurrena, otsailaren10a (minimoa, -10,4, maximoa, -4,3). Hilabeteosoko elurra eta jelatea eta, ondorioz,kalte izugarriak.1993-02-13 Lazkao Txiki ospitalean koman zegoela-eta,Andoni Egañak bertso ahaztezin batzuk kantatu zituen <strong>Zestoa</strong>n:Bart arratsean Lazkao-Txikiz / pentsamenduan nenguan, / txoriak eregehientsunetan / isiltzen dira neguan, / udaberrian piztuko zaigu / txoritxikien moduan, / hemen nahi degu onduan / besteokin tabladuan (bis) /ze leku gutxi behar zun harek / gurekin zegon orduan, / ta falta zaigungaraian berriz / ze hutsune utzi duan! (bis)SAKONETAXabier Mendiguren ElizegiElkar 2011irakurriberri dutRamon Martija UrteagaMikel Antzaren lehen nobela, Ospitalekoak, Fresnesespetxean idatzi zuen. Liburu hori oso interesgarria egin zait.Preso baten errealitatea ulertu eta bere lekuan jartzen zaitu.Espetxeko bizipenak kontatzen ditu. Guri kanpora, errealitatedesberdin honetara, bere pentsamendua helarazteko duenerraztasuna asko gustatu zait.Ertzain gotorki armatuak, ekologistasutsu solidarioak, kazetarizinikoak edo jakingoseak...Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritartxoro edo terrorista fanatiko batek tirokaegin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturikobaserria, Sakoneta, hustera zetozenean.24 ordu eskasean, hainbat pertsonaia gurutzatukodira, nor bere amets eta esperientziekin,eta guztien berri emango digu nobela labureta koral honek, 48 atal laburren bidez, errealismotikesperpentora egiten duen umore maltzurrezeta biziaren zipriztinak sentiaraztendituen hizkeraz.TXATARTEGIRAKOIPUINAKXabier Etxaniz RojoErein 2010Udaltzaingoaren auto batek kaleamozten zuen. Haren atzean,Ertzaintzaren auto andana. Are atzeragobehinola auto bat izan zena. Handik metrobatera estalki hori bat. Haren azpian gorputxikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenagoiruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñakidemas izorratu zuen hutsik ez zuela eginohartzeak.


udalekoberriak2010eko azaroaren 25ean Udal BatzarrakEuskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) eta GipuzkoakoForu Aldundiak, herritarren partehartzeaeta inplikazioa sustatzeko eratu zutenKudeatuz programaren baitan, bi egitasmojarri zituen <strong>Zestoa</strong>ko Udalak martxan,herritarrek gai ezberdinen inguruan zuteniritzia jakin asmoz. Orain eman dira ezagutzeraemaitzak.Alde batetik, aholkularitza-enpresa batekkoordinatuta, hainbat saio egin ziren kirolareninguruan aritzen den jendearekin. Saiohorietan ondorio hauek atera dituzte, besteakbeste: kirol aukera egon badagoela, bainakoordinazioa falta dela eta azpiegiturak zaharkituta daudela.Bestalde, gizarte-ikerketan aditua den beste enpresa batek galdeketaegin die 476 herritarrei. Ondorio guztiak ezin ditugu jaso hemen bainanabarmenenak hauek izan daitezke:<strong>Zestoa</strong>ko herritarren gogobetetze-mailaren batez bestekoa 6,73puntutako da. <strong>Zestoa</strong>k, bizileku gisa, 7, 51 puntu lortu ditu. Herritarren%52,3ak uste du herriak hobera egin duela eta %58,3ak dio bizikalitateak ere hala egin duela. %55ak <strong>Zestoa</strong> aukeratuko luke bizitzeko.Gazteen herrian geratzeko gogoa erakutsi, nonbait, eta, beraz,esan daiteke ez dagoela herria despopulatzeko arriskurik.Arazo nagusiak hauexek dira, herritarrentzat: langabezia (%21,6),aparkalekuak (%13,7) eta etxebizitza falta (%4,4).Bide publikoen mantenu eta garbitasunari 5,76 puntu eman dizkieherritarrek, berdeguneei 5,96 puntu eta argiztapenari 6,06 puntu.Emaitzarik baxuena zirkulazioak jaso badu ere (5,66 puntu), ingurukoherrietako bataz bestekoaren gainetik dago.Kultura, aisia eta gazteria atalari dagokionez, honako balorazioaegin dute herritarrek: ondoen baloratu duten lana euskara arloa izanda (7,53 puntu); gero, haur irakaskuntza (7,31 puntu); gizarte zerbitzueketa herriko jaiek 6,78na puntu jaso dituzte; aisia eta kulturazerbitzuek 6,25 puntu; kirol arloak, berriz, 6,10 puntu jaso ditu etagazteriak 6,06 puntu.Beste zerbitzu batzuk aipatzearren, osasun zerbitzuei 6,36 puntueman dizkiete eta ur horniketaren zerbitzuari 7,51 puntu.Udala eta arduradunei dagokionez, Udalaren jarduerarik positiboenakkale berriak, Ekainberri eta Bainuetxeko pasabidea dira. Baloraziokaskarrena jaso dutenak, berriz, Iraetako futbol zelaia eta garbiketa.Alkateari 6,56 puntuko nota jarri diote (beste herrietako bataz bestekoaren–6,25– gainetik). Kudeatzaileek 6,10eko puntuazioa jaso dute.Beste herrietako bataz bestekoaren gainetik daude, baita ere, funtzionarioentratua, zergak biltzeko egiten den lana…Kirol ohiturei dagokionean, zestoarren erdiak kirola edo ariketa fisikoaegiten du (%34,6ak kiroldegian); %52,1ek paseatu egiten du,%9,6ak gimnasia, %8,3ak footinga, %7,5ak txirrindularitza eta 7,5akgimnasioa erabiltzen du. Instalazioei, berriz, 5, 82 puntu jarri dizkiote.ZEZENKETAK ETA ATEZ ATEKOAAipatu galdeketa beste bi gairi buruzko iritzia jakiteko ere aprobetxatuda. Batetik, zekorketei buruzko herri kontsulta egin beharko ote litzatekeengaldetzeko, hau da, zekorketak jaietatik kendu ala ez erabakitzeko.%64,6a kontsulta horren alde azaldu da; %20,3a ez dagoados kontsulta egitearekin eta %15, 1ak, berriz, ez du erantzun.Bestalde atez ateko zabor bilketa ezartzeari buruz galdetu da. Ikusidenez, herritarren iritzia oso polarizatuta dago eta kontzientziatze lanaegin beharko litzatekeela uste da. %39,5a atez ateko sistema ezartzearenalde dago, %38,3a kontra eta %21,7ak ez daki zer erantzun(agian sistema ezagutze ez duelako).


agendaot SAILA27 IGANDEAAgiro mendi taldea Zubietara sagardotegira oinezegun pasa. Sei orduko buelta, goizeko 7:00etan Gurutzetikaterata, itzulera autobusez. Izen ematea kiroldegian.• Leok´ktaldearen kontzertua Azpeitiko San Agustin aretoan19:00etan.ma RTXOA02 ASTEAZKENAKorrika batzordeko bilera. Kultur Etxean 20:00etan.03 OSTEGUNAErtxiñako Trikitixa taldearen kalejira egoitzara.04 OSTIRALAErtxiña Musika Eskolako Banda Txikia kaldererozmozorrotuta, kalejira egingo du eta egoitzara joan-etorria.05 LARUNBATAInauteriak: 17:00tan, txokolatada. 18:00etan, desfilerakoizen-ematea. 18:30ak aldera, umeentzako mozorro desfileaUdaletxeko arkupetan. 19:00etatik 21:00etara, Laranjadi txaranga.21:00etan, afari-txotxa Udaletxeko arkupetan. 23:00etatik1:00etara, Laranjadi txaranga.08 ASTEARTEAArratsaldean merienda, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.Ondoren, dantza eta musika umeentzat. •Emakumeenaldeko elkarretaratzea plazan arratsaldeko 20:00etan.09 ASTEAZKENAGurutze jubilatu elkartekoak Petritegi sagardotegianbazkalduaz egun pasa. Izenemate epea martxoaren 4an bukatzenda.11OSTIRALAPuxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Arroagoian17:00etatik 18:00etara. •Emakumeen bertso afaria gure txokoaelkartean, 21:30ean.13 IGANDEALilatoia Donostian. Emakumeentzako 5 km-ko lasterketaherrikoia. Izenematea taldean, herri mailan egiteko, idatzionintzairureta@gmail.com-era. Plana zehaztu gabe dagobaina bazkaltzen gelditzea dago proposamenen artean.9119 LARUNBATAHerri krosa arratsaldeko 16:00etan txikienekin hasita.•Bertso saioa gaztetxean; Julio Soto, Ainhoa Mujika, JoneUria, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea eta Aitor Salegiherritarrarekin. Gaueko 22:30ean.20 IGANDEAKatamarrua natur taldearen ibilaldi geologikoa Urdaneinguruan.25 OSTIRALAPuxka Muxka Zirkus kultur elkartekoak Aizarnan17:00etatik 18:00etara.rrika badator!!!!KomaRTXOA25 OSTIRALAKorrika kulturalaren baitan antzerkia.apIRILA02 OSTIRALAKorrikako material salmenta.09 OSTIRALAKorrika Txotxa eta bertso afaria udaletxe azpianKorrika batzordea eta Erralla bertso eskolaren artean antolatuta.•Haur masaje ikastaroa. 0 eta 1 urte bitarteko haurrengurasoentzat eta haurdun daudenentzat. Bi ordukobost saio izango dira goizez 10:00etatik 12:00etara martxoaren4an hasita. Haurrei masajea ematen ikasteaz gain haurrenheziketan ditugun kezka, zalantza eta gaiak jorratukodira. Interesatuek dei dezatela 628 859 282 telefonora.amilia ugariak. Herriko familia ugariek Hiri Ondasu-Gaineko Zergari dagokion deskontua eska dezake-•Fnente. Otsailaren 28a izango da eskaera horiek egiteko azkeneguna eta familiek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiakemana; diru-sarreren egiaztagiria (azkena); eta etxebizitza bakarrarenjabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daitekeeredua).abarraldek “Konfliktoaren jatorria” izeneko jardunal-antolatu ditu. Saioak Kultur Etxeko izango dira,•Ndiak,19:30ean. Martxoak 15. 1512. Nafarroaren konkista (ikus-entzunezkoa).Aurkezlea: Anjel Rekalde. Martxoak 22. Gipuzkoarenjatorria (ikus-entzunezkoa). Aurkezlea: Mirari Bereziartua.Martxoak 29. Nabarralderen aurkezpena: gogoeta. Hizlaria:Beñi Agirre.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!