12.07.2015 Views

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

herriari - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

danbolinAlkategaiekin hizketanherriaribegira2011ko apirila116zb.

zure iragarkia jartzekodeitu943 147 123 telefonorawww.zestoaautoak.com

H A U T E S K U N D E E NA T A R I A NHilabete bat, horixe da, gutxi gora behera,udal hauteskundeetarako geratzenden denbora. Atariko hau idaztenari naizela, apirilaren 11n, oraindik zerrenda-buruetakobat nor izango denjakiteko zain gaude. Hamaikabat, Aralareta EAJ alderdietako hautagaien zerrendakeskuragarri ditugu, ez ordea,Bildu-koak. Zerrenda-buru baten izenajakitea falta zaigu, alkategaiekin elkarrizketaegin eta ale hau borobiltzeko.Hautagai bat falta da, otsailean sortuzen Sortu izeneko alderdi berria Espainiakojustiziaren filtro politikotik pasatudelako, eta eskakizun guztiak betearren, Espainiako justiziak berriakezartzeari ekin diolako. Justizia ez dajustua, hori kontu zaharra dugu, etaezta judiziala ere sarri, politikoa baizik.Dena den, hauteskundeetan botoa nori eman zalantzan baldin bazabiltza, hurrengoorrietan datorren elkarrizketa lagungarri egingo zaizulakoan nago.Hauteskundeena dugu ale honetako gai potoloa, baina inola ere ez da bakarra.Garai batean Amalda Abesbatzak entseatzen zuen Idiazpiko lokalean, gaur egunmusika-terapiako ikastaro batzuk egiten dira, Felipe Murillo azpeitiarraren gidaritzapean,3 eta 5 urte bitarteko haurren dohainak aurkitu eta azaleratzea duhelburu ikastaroak. Maialen Kortadik emango digu xehetasun gehiago hurrengoorrialdeetan.Bestalde, herrian oso entzutetsua ez den, baina urteetan izugarrizko lan emankorraegiten ari den talde batengana jo dugu. Gaixoen Taldea edo Osasun Pastoraltzaizenez da ezaguna talde hau, eta horrela esanda askori arrotza egingo zaionarren, esango nuke urtero Lurdesera irteera antolatzen duen taldea dela esanda,bat baino gehiago konturatuko dela nortaz ari garen. Janire Diazek hitz egin duNati Azkue, Miren Azpeitia, Mari Karmen Etxeberria, Maria Angeles Izeta etaArantxa Rezabalekin, beren jardueraren berri eman asmoz.Azkenik, Auzoetatik atalean, Mirari Ibargurenek Arroagoiko kontuak dakarzkigu,bertako Auzo-elkarteak egindako ibilbidearen eta etorkizuneko asmoen berriemanaz. Efemerideetan Arroa Zestoako auzoa noiztik den jakiteko aukera ereizango duzu, besteak beste.Bukatzeko, bazkide baldin bazara, azken orrialdearen behe-aldean Ekain kobaeta Ekainberriri buruzko galdera bat aurkituko duzu. Galdera asmatzen dutenenartean zozkatuko dira erreplika ikusteko sarrerak. Beraz, oraindik ikusi gabe baldinbadaukazu, parte hartu! Eta oraindik bazkide ez bazara, edozein momentuda ona!Nerea Odriozolad a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA34 6 13 14 16 18 123I N K E S T Adiruz lagundutakoaE N B I D O A KA L K A T E G A I E K I NE L K A R R I Z K E T AA U Z O E T A T I KDANBOLIN-ZULOG A I X O E N T A L D E AKORTADIREN PLATERETIKA G E N D Aargitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)Telefonoa: 943 147 123h.el.: danbolin@topagunea.comdanbolin:Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozolakolaboratzaile/zuzentzaile taldea:Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitanodiseinua eta maketazioa: Eneko Aristiinprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429

enbidoa I.MAREAZ MAREA, BERDINTASUNERANTZindarra eduki nahiko genuke, orain inoiz baino gehiago, Marian,baina zoritxarrez mareak astintzea ez da batere erraza. HorretanIlargiarengabiltza, hala ere.Mareak mugitu eta irla berri bat aurkitu nahi genuke, non eraso eta hilketaguztiak amaituko liratekeen, konplexu zein barrerarik gabe gure buruak baloratukogenituzkeen eta, nola ez, emakumeok gure artean biltzea justifikatubeharrik ez genukeen izango. Nekez begiratzen dugu ontzi honetatik ozeanora:2002tik 2009ra emakumeen aurkako erasoak bikoiztu egin dira. Olatuakareagotuz doazen heinean, askatasun sexualaren inguruko delituak, probokazioa,adin txikiekiko prostituzioa, pornografia eta abar gero eta ugariagoakdira.Lehenengo zibilizazioen sorreran, “sortu eta bikoiztu zaitezte; bete lur planetaeta animaliekiko jarrera menderatzailea har ezazue” ideologia nagusituzen, eta orain, aldiz, kapitalaren ideologiara pasa gara (produkzio gaitasunakgaratu). Irizpide horren arabera, gizonezkoa omen daproduktorea. Halaber, hasierako nekazal zibilizaziotanemakume eta gizonezkoen desberdintasunbiologikoak (zakila ugalketa-instrumentu etabotere-sinbolo gisa) desberdintasun kulturalgisa ezarrita geratu ziren, emakumea gizonezkoenmendeko izaki bilakatuz. Irizpidehori generazioz generazio hedatu da, pixkanaka,gaur egunera arte.Egungo sexismoa, neosexismo –edo sexismoberri– gisa ere izenda genezake. Noizedo noiz diskoteka inguru batera bazoazteeman begiratu bat emakumezkoei. Guztiekperfil bera dute: minigona, eskotea, makillajea,takoiak… (esklabo sexualakagian?). Eta entzun diskoteketakomusika, reggaetoia da adibiderik garbiena.Askok ezagutuko duzue Gasolinaabestia, Daddy Yankeerena. Adi:Aquí nosotros somos los mejores, no teme ajores, en la pista nos llaman los matadores...esto va pa lasque son mas zorras que los cazadores. Gizonezkoak ehiztariaketa emakumezkoak “zorrak”, gara beraz! Hortik aurrera norberakatera ditzala bere ondorioak.Milaka eta milaka adibide zerrenda genitzake, ohikotasunetik irten barik. Hitzakneurtuta ditugu, ordea, enbido honetan. Bitartean, ontzi berean iparrerakonoranzkoan jarraituko du Ilargierdik eta berdintasunera iristeko tantaztanta mareak sortuko ditugu. Mareak ezagutzen dituzten ontzien gidari profesionalakdira emakume arraunlari zestoarrak, ezta Atsegin? Nola daudeemakumezko arraunlariak? Besarkada handi bat!IlargierdiAlkate izangobazina, zer egingozenuke?Jendearenbeharrak entzun,sailkatu,ikusi zenbat dirudagoen etahorren araberaadostasun batekinzer egin daitekenaztertu.Horrekin herriapixka bat transformatzenetahobetzen joan,herri honek badupotentziala,bakarrik sinisteafalta zaigu etagauzak egitenhastea beti ereegoera kontutanhartuta.Iñigo Etxeberria36 urteBa bixitasunpixka bat ematensaiatuko nintzatekeherriari, kontzertueta antzerkieta horrelakoekin.Ekitalditxikiak baina sarri,asteburutakogiroa hobetzeko.Eta garraio aldetikere saiatukonintzateke sarriagojartzen zerbitzuaketa merkeagoere bai.Sara Matsutani18 urte

5Ba etxeankomentatu izanditugun gauzak,bide gorria hobetueta Lasaorainoluzatu ahalko balitzeta ez dakitba, haurtzaindegiahanditu, lehengofutbol zelaianbarruko zelaiapixka battxukundu etaparke bat eginedo…Esti Korta34 urteAlkate izatearilaga, ez nintzatekealkateizango, ez dutbalio alkate izateko.Oso lotsagabeaizan beharda alkateizateko ta… ezdakit ba… ez,ez, ez nintzatekeizango eta kitto.Pello Iparragirre50 urteBa ez dakit,entretenimendugehiago jarrikonituzke, antzerkigehiago, kontzertugehiago…ez dakit ba, mugimendupixkabat… ez dakit,zine bat, igerilekubat, ez dakit,ez zait besterikbururatzen…Vini Eronides30 urteNik aretobat egingo nukekultur ekintzaezberdinetarako,antzerkia, musikataldeak, bertsoa,zinea, kafeantzoki modukobat garai batekozineman edo…Esti Zabala26 urteiRAKASKUNTZAdut ogibide eta une honetan Azpeitian egiten dut lan 3 urteko 21 haur zoragarrirekin. Edozergauza emango nuke haurrek mundua aztertzeko duten begirada berezi hori berreskuratzeagatik,baina saiakera guztiak eginda ere alferrik! Nirea dagoeneko karratuegia da, besteengandikberdinegia agian. Pablo Motosek esan bezala, haurrak izaki libreak dira, freskotasun handikoak,modu askean pentsatzen dutenak eta gu baino haratago iristen direnak, oraindik inork ez baitiepentsamendua moldatu Hezkuntza deituriko horrekin. Euren burutazio eta erreflexioak gureakbaino hobeak izan ohi dira eta horregatik txoko honetan zuekin elkarbanatu nahi nituzke horietakobatzuk.Badut gelan neskatxa bat printzesen istorioak izugarri maite dituena. Pasa den kurtsoan neskahau eguneko momentu askotan lurrean etzanda agertzen zen. Hauetako batean galdetu zioten:“Sarai, zergatik zaude lurrean etzanda?” Eta berak erantzun zuen: “Printzipie etortzeko zai nao”.Plastika txokoan tenperekin marrazteko gunea dugu eta aurreko batean margotzen amaitu osteanLibe eta Asier komunera joan ziren eskuak garbitzera. Halako batean Asier etorri zitzaidaniturritik urik ez zela irteten esanaz. Ez ziola behar adina indarrekin bultzatuko eta berriro saiatzekoesan nion. Handik gutxira berriro etorri eta esan zidan: “Ainhoa, ezta urik ateatzen e, iturriyedixkurau ingo zan…”. Hipotesi bikaina alajaina, eta ez zitzaion arrazoirik falta, urik ez baitzenaterako arratsalde hartan, geroago jakin nuen obrak zirela eta ura moztuta zegoela.Adel etorkina da eta azaroan iritsi zen Marokotik. Oraindik euskaraz hitz egiteko gai izan ezarren guztia ulertzen du. Arratsaldean puntzoiarekin zulotxo batzuk egiten aritu gara eta amaitutakoansobratutako paper zatiak paperontzira bota ditugu. Adelek zakarrontzian gaileta zatibat aurkitu du eta niri erakutsi dit. Gaileta zatia garbia egon arren zakarrontzitik ekarri duelaikustean berriro bere tokira eramateko esan diot eta mutikoak baita halaxe egin ere! Zatia hartu,gaileten kaxan sartu eta lanera itzuli da. Ni berriz, umeari begira gelditu naiz. Niretzako lehengotokia zakarrontzia zen, berarentzat ordea, gaileten kaxa.Ederra izaten da aurrera begiratu eta amestea, baina zein polita aldi berean atzera begiratzea ere!Enbido 2.Ainhoa Aldalur

AlkategaiekinherriaribegiraOrain dela lau urte bezala, danbolinekmahai baten bueltan bildu dituudal hauteskundeetara aurkeztukodiren alkategaiak. PPk eta PSE-EEkere hautagaitzak aurkeztu dituzte,baina herritik kanpoko pertsonekosatzen dituzte zerrenda horiek. Etaherrian bizi diren alkategaiekin hitzegin dugu. Lau izango diraoraingoan, eta horien artean batekbaino ez du errepikatuko hautagaigisa, Hamaika Bat-eko zerrendaburuJuana Mari Astigarragak hain zuzenere. Gainerako hiruak, LeireEtxeberria (Bildu), JosetxoMendizabal (EAJ) eta HaroaRodriguez (Aralar), aurreneko aldizaurkezten dira, eta lauekkonpartitzen dute Zestoaren aldelan egiteko gogoa. Grabagailua jarridiegu aurrean eta, bata bestearenatzetik, herriak datozen urteotanizango dituen erronka nagusiezmintzatu dira danbolin-ekin.≠Orain dela lau urte argi ikusten ez zen krisi garaibatean iritsiko zarete udal arduretara. Nolaeragingo du horrek zuen udal politikan?Juana Mari Astigarraga: Gerrikoa estutu beharradago administrazioan, sarrerak eta gastuak orekatu beharditugulako. Eta epe ertain eta luzerako planifikaziobat behar dugu, inportatea delako nora eta ≠nola iritsinahi dugun. Krisi garai hauetan garrantzitsua izangoda ekonomiaren sustapenaren alde lan egitea, ditugunenpresen, eta ahal bada, lan berria ekartzearen alde.Momentu honetan 185 bat lagun daudelako langabezianZestoan. Gehiegi dira, eta lana sortzearen aldezubi lana egin beharra dauka udalak.Leire Etxeberria: Krisi ekonomikoa boterea duteneksortu dutela ikusten dugu. Eta udal txiki batentzat osozaila da horri erantzutea. Lehenagotik dauden zorrakere hor daude, eta diru-laguntzak ere murriztu egitenditu horrek. Zestoan ere ez daude gauzak ondo langabeziaridagokionez, eta irtenbide bat ikusten duguudalak azpikontratak kentzea, hala nola, kale garbiketan.Erronkak aipatzea zaila da, krisi honek hartukoduen norabidea aurreikustea zaila delako. Baina udalaksortzen zaizkion beharren arabera erantzun beharkodu.Haroa Rodriguez: Dauzkan azpiegiturak eta zerbitzuakbaliatuta, udalak lana sortzen lagundu beharkoluke. Nola? Gure ustez, zerbitzuen eta turismoaren bitartez.Zorpetze handia dago, eta hemen langabetukroniko asko daude. Udalak baditu baliabideak hor sakontzeko.Josetxo Mendizabal: Aurrekontua kontrolatu beharda sekula baino gehiago. Baliabideak juxtukoak dira,eta gastuak hor daudenez, kontrol handia behar da.Udalaren zorra ere murriztu egin da, eta bide horretansegitu beharko genuke, herritarrekiko arreta maila jaitsigabe. Eta inbertsioak mantenduta. Ahal dela, empresagehiago ekarri beharko genuke, eta ea lortzendugun diru sarrerak igotzea. Langabeen egoeraren argazkibat ere egin beharko genuke.

7hizketanKontuan izanik dirua ez dagoela soberan,zein dira zuen egitasmoak azpiegiturenalorrean?L. Etxeberria: Arroabehean saihesbidea egiteaproposatzen dugu. Horretarako lurrak badaude,eta horrekin batera, eskola eta kiroldegiaegitearen aldeko apustua egiten dugu. Hori, ordea,ez dago gure esku bakarrik, eta beste instituziobatzuekin ere lan egin beharko dugu,Foru Aldu≠ndiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekinadibidez. Herriguneari dagokionez, herri eskolahanditzea aurreikusten dugu, eta hor pilotalekubat eranstea. Anbulatorioa ere egoera eskaseandago, eta osasun zentro berria zabaltzekolokala ere badugu, baina ez dago gure esku bakarrik,beste erakunde eta instituzioekin eginbehar dugu lan. Eta beharrak sortzen direneanerantzun beharko zaie. Parkearekin egin denbezala. Eta oso garrantzitsua jotzen dugu mantentze-laneieustea. Kontua ez delako gauzaberriak besterik gabe egitea, baizik eta daukagunazaintzea eta berritzea.H. Rodriguez: Garbi daukagu Arroabekosaihesbidea egin behar dela, baina herrikoa ereegin beharko litzateke. Proiektuak eginda daude.Bestetik Lasaotik Zumaiara bitarteko bidegorribat egin beharko genuke. Diru asko eskatzendu, baina egitea dago, behar den lekuanborrokatuta. Eta komun publikoak ere jarri beharkogenituzke. Ekainberrira etortzen direnumeak, adinekoak... galduta egoten dira komunbila. Haurtzaindegia handitzeko beharraere ikusten dugu. Ondoko lokala hor dago, etazerbait egitea egongo da. Azken batean iruditzenzaigu Zestoako haurrek Zestoan egon behardutela, eta ez Arroan. Azkenik, esango nukebainuetxea eraberritu egin behar dela, bainuetxeaberpiztu, udalak bizkarra eman baitio.Bainuetxea altxorra da eta bertako arduradunekinaztertu beharko genuke ea posible den igerilekubat egitea bertan, bai beraiek bai herritarrekerabiliko dutena.J. Mendizabal: Saihesbideak Arroabeari ezeronik ekarriko dion zalantza daukagu. Trafikoaldetik ez luke gauza askorik konponduko, etaΩeremu berde bakarra utziko luke, industrialdearen eta etxeen artean.Gainera, ez dakigu krisi garaian horrenbeste diru publiko horretan gastatzeakmerezi duen. Azterketa bat egin beharko litzateke, baina epeluzeago bati begira, eta beti zenbat diru dagoen ikusita, egokiagoa ikusikogenuke Zumaiatik autopistarako lotura zuzena egitea. Eta saihesbidea,egitekotan, autopista sarreratik gasolindegira egingo genuke, industrialdearenatzealdetik. Zestoako saihesbideak, berriz, ez dauka irtenbideerrazik, Arozenatik gasolindegira bitarteko tartea egiteko trafikoadesbideratu egin beharko litzatekeelako, eta ez dagoelako alternatibarik.Eta orain premiazko neurri gisa ikusten dugu bainuetxeko autobusgeltokia lur azpiko pasabidearen ondora eramatea.J. M. Astigarraga: Datozen urteetan plan orokorraren diseinu berriaegin beharko genuke, eta herriak non dituen lehentasunak definitu. 15-20 urtera begira zer nolako herria nahi dugun. Azterketa bat egin beharda eta dauzkagun baliabideen arabera lehentasunak aipatu.H. Rodriguez: Idiazpi auzuneko igogailuarekin zer gertatu den ere jakinnahiko nuke. Zulo handia gelditu da hor, eta oso gaizki gelditu da.J. M. Astigarraga: Idiazpiko auzunearekin zorra dagoela ikusten zen,eta erabaki zen, dirua ez egonda, etorkizunean igogailua jartzeko bideaireki behar zela. Ikusi beharko dugu zer irtenbide daukagun.SOSLAIAKLEIREETXEBERRIA( AZPEITIA, 1980)Haur hezkuntzako maisutza-ikasketak ditueginak eta Zestoako haur eskolan egiten du lan.JOSETXO MENDIZABAL ( ZESTOA, 1955)Turismo ikasketak eginda. Duela bost urtetikMendizabal auto-eskola kudeatzen du.JUANA MARI ASTIGARRAGA ( AZPEITIA, 1974)Zuzenbidean lizentziatua. Gipuzkoako ForuAldundiko Lankidetza, Giza Eskubide etaBerdintasunerako zuzendari nagusiada. Zinegotzia Zestoako Udalean.HAROA RODRIGUEZ ( MUTRIKU, 1978)Publizitate eta harreman publikoetanlizentziatua. Lanbide Heziketan egitendu lan.···

···Etxebizitzaren gaiak arazo izaten segitzen du. Krisiareneraginez prezioak pixka bat jaitsi dira, baina gazteekjarraitzen dute arazoak izaten etxe bat eskuratzeko.Eta bitartean obra batzuk geldirik daude.H. Rodriguez: Hasitakoa bukatu beharko da, baina ez dagoerraza, etxebizitza berri batzuk saldu ezinik dabiltzalako.Denen artean hitz egin beharko litzateke.J. Mendizabal: Etxebizitza hutsen inbentario bat egin daitekealokairua sustatzeko. Madrazoren lege hura berreskuratuz,jabeari segurtasuna bermatu beharko litzaioke. Azterketabat egin behar dugu, baina impasse egoera batean dagoetxebizitzaren gaia.J. M. Astigarraga: Alokairuzko etxebizitza sozialaren aldekoapustua egin behar dela uste dugu, jabetza baino bidezkoagoadelako. Eta Leirek esan duen bezala, garrantzitsuada dauzkagun azpiegiturak eta baliabideak ondo erabiltzea,herriaren hazkundea oreka baten barruan joan dadin.L. Etxeberria: Lehenagokoari eutsi behar diogu eta daukagunaondo zaindu. Bidea hori dela ikusten dugu. Josetxokesan duen bezala, etxebizitza hutsen errolda bat egin beharkolitzateke, eta hortik abiatu etxebizitza politika egiteko.egin behar dugu lan. Eta arazoak sortzen direnean, Endoaiakoadin txikikoen zentroarekin gertatu zen bezala, irtenbideakeman.J. Mendizabal: Ez du konponbide errazik. Gerra osteanhemen izan zen beste immigrazio olde bat eta, orduan,inork ez zuen euskara ikasi. Eta uste dut hor sakondu behardugula. Beraiena onartuta, eskatu behar diegu hemenintegra daitezen. Eta nik uste dut denek ez dutela integratunahi. Oztoporik ez zaie jarri behar, baina beraiek berenaldetik jarri behar dute. Bestela kalean entzuten da etorkinentzakodela herritarrentzat ez dagoena. Eta etorkinakbeste guztien pare egon behar dute.J. M. Astigarraga: Beste guztiek bezala izan behar dituzteeskubideak, ez gehiago ez gutxiago.Immigrazioaren gaia oso lotuta dago gizarte zerbitzuekin.Zein dira udalaren erronkak datozen urteotarako?L. Etxeberria: Oso garrantzitsua da dirulaguntzak bermatzeakrisi honek eragin dituen beharrei erantzuteko. Bailangabezian daudenentzat, bai etorkinentzat. Momentuhonetan azpiegitura eta zerbitzu publikoak pribatizatzearenaldeko joera dagoela ikusten dugu: zaharren egoitzak,etxez-etxeko zerbitzuak… Azkoitian gertatu da adibidez.Guk ez dugu horretan erori nahi. Etxez-etxeko zerbitzuaudalak kudeatu behar du, eta kalitatea bermatu. Etxe tutelatuakere badira herrian eta horiek ezagutzera eman be-“Zaborra gutxitzeko lan eginbehar da, eta hondakinak jasotzekobide egokiena atez-atekoa da”Gero eta etorkin gehiago dagoela nabarmena da. Nolaerantzun behar dio udalak fenomeno horri?J. M. Astigarraga: Integrazioa beharrezkoa da, baina kulturaaniztasuna babestuta. Etorkinek gorde egin behar duteeuren kultura, baina geurera ere hurbildu egin behar dute.Eta udal gisa baditugu tresna batzuk hizkuntza ikas dezateneta haurrak eskolara joan daitezen. Gizon eta emakumeenberdintasunaren alde ere egin behar dugu, kanpotik datozenemakumeek bazterkeria pairatu dezaketelako emakumeizateagatik eta baita etorkin izateagatik ere.L. Etxeberria: Zenbat eta kultura ezberdin gehiagotakojendearekin lan egin, orduan eta aberatsago. Baina herrianintegratzeko baliabideak eman behar zaizkie; adibidez, euskaltegianikasteko erraztasunak emanez. Berdintasunarenaldeko lan handia egin behar dugu, hona datozen pertsonabatzuk emakumea gutxiesten duten kulturen parte direlako.Hezkuntza aldetik lan handia daukagu, baina herritarrek erekontzientziatze lana egin behar dute.H. Rodriguez: Udalak lagundu behar du etorkinek lan bateta etxebizitza duin bat izan dezaten. Eta integrazioa osogarrantzitsua da, oraindik ghettoetan bizi direlako. Emakumearidagokionez, zaila da, baina integrazioaren bidean

“Saihesbideak Arroabeariezer onik ekarriko dion zalantzadaukagu. Trafiko aldetik ezhar ditugu. Eta zerbitzu arloan hobetuz joan behardugu, batik bat osasun arloan eta hezkuntzan.H. Rodriguez: Herritarren zerbitzura egongo densistema sendo eta integratzailea behar dugu. Adinekopertsonen zaintza duina bermatu behar dugu.Zestoan bi zaharren egoitza ditugu, eta bertakoekinhitz egin beharko genuke horietako bizitzapizteko. Eta baita jubilatuekin lan egin ere.J. Mendizabal: Dauzkagun azpiegitura eta diruarekinnahikoa ez dugunean, nola emango diegu irtenbideabeharrei? Guk proposatzen dugu boluntarioensare bat sortzea. Jendeak kontzientzia hartubehar du diru nahikoa ez dugula, eta gizarteakjabetu behar du ondokoa lagundu behar duela.Etorkizunean ez delako erraza izango eskaintzarieustea.J. M. Astigarraga: Nik esango nuke gizarte zerbitzuenaldetik ez gaudela gaizki: etxez-etxekozerbitzua, etxebizitza tutelatuak, bi egoitza… azpiegituraaldetik ez gabiltza gaizki. Baina piramidedemografikoa aldatzen ari da gizartea zahartzenari den heinean, eta udalak erronka handia du arlohorretan.luke askorikkonponduko”9Auzoek beren egoera bereziak dituzte. Zeregitasmo daukazue beraientzat?H. Rodriguez: Auzoen ordezkaritza instituzionalizatuegin behar da. Eta batzorde iraunkor batosatu beharko litzateke auzo bakoitzean. Udaletxekoordezkari batek eta auzoko bizpahiru lagunekosatuko lukete, eta funtzio propioak izan beharkolituzke.J. Mendizabal: Auzo batzordea badago, bainaegia da hasieran ondo funtzionatu zuela eta denborarekinapaltzen joan zela. Auzoak praktikan iaherriak dira, eta bultzatu behar dugu auzoen etaudalaren arteko komunikazioa. Ez borondate txarradagoelako, baina batzuetan ez da jakiten zergertatzen den auzoetan. Bide zuzenak bilatu beharditugu erantzun zuzenak emateko. Auzoetarakoproposamenak asko dira, batzuk premiazkoak,eta komeniko litzateke batzorde horretan hitz egitea.Baina auzo bakoitzak ondokoari ere begiratubehar dio, ez berari bakarrik.J. M. Astigarraga: Kohesio falta nabaritzen da.Auzotarrek pentsatzen dute zerbitzuak ez zaizkielairisten, eta herrigunekoen iritziz, gehiegi eskatzendutela. Bitartekari lan bat egin beharko genuke,eta batzorde hori biziberritu beharko genuke,batzuen eta besteen hitza jasotzeko.L. Etxeberria: Elkarlana behar dugu, auzoak biziberritu behar ditugulako.Elkarguneak behar dituzte Aizarnan, Lasaon, Endoian…auzotarrak elkartzeko eta horiek udalak bultzatu beharko lituzke.Iraetan, adibidez, kale nagusia berritu beharko litzateke. Bestalde,auzoak garraio aldetik pixka bat utzita ikusten ditugu. Eta emanbeharko genituzke erraztasunak auzotarrak herrigunera etor daitezen,dela osasun zentrora, dela erosketak egitera. Oso gaizki komunikatutadaude auzoak eta lan bat dago egiteko. Udalak taxibusajartzeko eskaera egin zuen, baina ezezkoa jaso zuen. Bideakbilatu behar ditugu.Hiru urte beteko dira aurten Ekainberri ireki zutela. Turismorakoate bat izan da hori, baina beste batzuk ere badira.Zein esparru bultzatu behar du Udalak?J. Mendizabal: Guk uste dugu koordinazio falta dagoela. Sastarraingobaserri eskolak badu asko saldu baina guk gutxi ikusten dugunproiektu bat. Eta Arroagoian ere badu beste egitasmo bat.Ekainberrikoak uharte batean bezala daude, bainuetxea, Arozena…herriak ez die etekinik ateratzen. Eta, gainera, herritarrek ez dute horrekguztiak hobekuntza ekarri dien pertzepziorik. Baina hor badagoahalmena, eta merkatariek beren aldetik jarri behar dute. Herriraetortzen diren pertsonentzako beste zirkuitu bat sortu beharko genuke,aparkalekuetatik hasita. Eta herria ikusteko nolabaiteko gidatxobat osatu beharko genuke. Guk hondartzarik ez dugu, baina turismoberdearen ikuspegitik oso aberatsa da Zestoa. Eta uste dugu,···

···“Alokairuzkoetxebizitza sozialarenaldeko apustua egin behardela uste dugu”Merkataritza alorra sustatzeko neurri batzukhartu dira azken aldian, besteak beste,aparkalekuak... Zer egin dezake udalakjendeak herrian bertan egin ditzanerosketak?kanpin bat beharbada ez, baina furgonetak eta autokarabanak kokatzekoleku bat jarri litekeela. Futbol zelai zaharra izan daiteke horretarakolekua, ahal baldin bada ukitu. Turismoa erakartzeko ahalmena badugu,baina buelta bat behar du antolaketak.J. M. Astigarraga: Ekainberrirekin aukera batzuk ikusi genituen eta,agian, esperotakotik behera gelditu gara. Baina Ekainberri baliatuta, jarriditzagun balioan dauzkagun beste elementuak. Beti oreka bat mantenduz,bilatu beharko genuke herrira datorrenak egun bat pasa dezanhemen, edo egun erdi bat. Eta otordu bat egin dezan. Edo erosi dezalagure dendetan. Eta horrek irudimena eskatzen du. Herriaren garapensozio-ekonomikorako tresna ez ezik, gure ondarea sustatzeko bidea ereizan daiteke.L. Etxeberria: Zestoa oso aberatsa da, altxor asko ditu. Idiakaitz daukagueremu babestu gisa, eta sar dezagun zirkuitu horretan. Lili ere horegongo da. Futbol zelai zaharra horrela ikustea pena da. Jakinarazi behardugu hor zer dagoen eta bide bat izan liteke argibide panel batzukjartzea. Ingurumen ondareari dagokionez, Zestoa oso aberatsa delako,eta hori ezagutarazteko lana egin behar dugulako. Ekainberrira 40.000lagun etorri dira bi urtean, eta hori asko da.H. Rodriguez: Informazio falta dago. Jendea etortzen da Ekainberrira,baina galdu egiten da. Herria erakargarri bihurtu behar dugu. Horretarako,adibidez, baliatu liteke zinema areto zaharra kafe antzoki modukobat egiteko. Ostalaritza nahiz kultura uztartu eta jendea erakartzeko.Bestalde, egin zen Ekaindarren Eguna, baina ez dakit zer nolakoharrera izan zuen. Mutrikun, adibidez, berdel eguna egiten da eta izugarriaizaten da. Orion ere berdin. Eta Ekaindarren Egunarentzat erehori bilatu behar dugu.J. M. Astigarraga: Erronka zaila da, gizarteadagoen bezala ikusita, erraz jotzen dugulakokanpora. Eta ahaleginak egin dira. Mahai batere sortu da, baina hori dinamizatu egin beharda. Agian ez du balio merkatari guztientzat,baina uste dugu turismoari lotu behar zaiola.Eta udalak badu zeregina, proposamenak egitekoorduan edota dinamizatzeko orduan.L. Etxeberria: Kontzientzia kontua ere bada.Ez gara ohartzen ikaragarrizko diru piloa uztendugula herritik kanpo. Denok egin beharko genukegogoeta, eta elkarlana bultzatu ekimenpribatuaren eta publikoaren artean.H. Rodriguez: Hemen zerbitzuak falta dira;adibidez, zapata denda bat, gazteentzako arropasalduko duen denda bat. Eta udalak baduhorretan laguntzeko tresnarik. Baditu lokal batzuketa horiek alokairu merkean jar litzake…Udalak elkarlan zuzena izan behar du merkataritzarekin.Eta baita, jakina, ostalaritzarekin.J. Mendizabal: Kontzientziatzea garrantzitsuada, baina merkatariek ere inplikazio handiagoaizan behar dute. Eta nik hemen pasibotasunaikusten dut batzuetan. Udalak hor eraginbeharko luke.Ingurumenari dagokion arloan, hondakinenkudeaketa bihurtu da herrialde osoarengai korapilatsuenetako bat. Zestoanerrauste plantaren gaineko galdeketa eginzen duela zazpi urte eta azpiegitura horrenaurka azaldu zen gehiengoa. Zer irtenbideproposatzen duzue hondakinenarazoari irtenbide bat emateko? Harrobiarengaiak ere hortxe segitzen du.L. Etxeberria: Zaborra gutxitzeko lan eginbehar da, eta hondakinak jasotzeko biderikegokiena atez-ateko sistema da. Usurbilgoemaitzak oso positiboak izan dira, eta horrenaldeko apustua egingo dugu. Errauste plantakkalte handia eragiten dio osasunari eta ingurugiroari,kostu ekonomiko handia du eta Gipuz-

koa hipotekatuko du. Gainera, errauste plantak zaborra behardu bere jardunerako, eta hori da, hain zuzen, guk nahi ez duguna.Harrobiari dagokionez, kudeatzen duenarekin, Diputazioarekineta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin beharko dugu,denon artean irtenbide bat emateko. Zulo hori bete behar dugu,zabortegi bihurtu gabe. Bestalde, herri lurrak nahiko utzitadaudela ikusten dugu, eta berreskuratu egin behar ditugu. Gainera,jendeari lana emateko bidea izan daiteke.H. Rodriguez: Harrobiaren kontuak kitatuta egon beharkoluke dagoeneko. Gure ustez, jardun horri amaiera eman beharzaio, eta gero birgaitu egin beharko da. Hondakinen gaiari buruz,gai konplexua da eta informazio guztia jasota herriari aurkeztubehar zaio berak erabaki dezan. Gardentasun osoarekin.J. Mendizabal: Hondakinak murriztu egin behar dira, bainahondakinak beti egongo dira. Guk garbi dugu ez dugula atezatekoarenalde egingo, baina egia da errauste plantaren ingurukogaldeketa egin zela eta horrek nolabaiteko lotura juridikoasortzen duela. Lapatxeko zabortegia ere itxi egingo dute,eta legegintzaldi honetan gai hori mugitu ez denez, orain arazopolita daukagu..J. M. Astigarraga: Errauste plantari buruzko galdeketa eginzen herrian eta errespetatu egiten dugu emaitza. Gure apustuabosgarren edukiontziaren aldekoa da, eta uste dugu sentsibilizazioaere behar dela hondakin gero eta gutxiago sortzeko.Alde horretatik zergetan hobariak ezartzearen alde gaude.Zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gutxiago ordaindu.Bestalde, harrobiaren proiektua egon badago, baina hori betetzekotona piloa lur beharko ditugu, eta ez dago garbi nondikekarriko den. Ingurumenari dagokionez, Agenda21 ere berreskuratubeharko litzateke.“Dauzkanazpiegiturak etazerbitzuakbaliatuta, udalaklana sortzenlagundu beharkoluke”11Errauste plantarekin bezala, zekorketen inguruanere galdeketa egiteko proposamena egin zen duelabi urte. Horren inguruan pausorik emateko asmorikbaduzue?H. Rodriguez: Guk oraindik ez daukagu, alderdi gisa,horren inguruko planteamendurik.J. Mendizabal: Gure ustez herri honen nortasunarenparte dira zekorketak, eta jende guztia libre da horietarajoateko edo ez joateko. Momentuz dagoen bezala utzikogenuke gaia.J. M. Astigarraga: Egia da herriaren parte batek ez dituelaontzat ematen zekorketak. Baina egia da, era berean,orain dela bi urte galdeketaren gaia atera zenean,plaza inoiz baino gehiago bete zela. Denborak esangodigu zer eredutara jo behar dugun. Zekorketen kontrakoakaskoz gehiago badira eta plaza hutsa gelditzen bada,zalantzarik gabe utzi beharko diogu antolatzeari.Baina galdeketa proposatu zenean, guk esan genuen ondoarautu behar zela. Zer galdera egin, zenbateko partehartzea behar zuen, zein emaitza behar zen kentzeko...Gustatu ala ez, zekorketak Zestoako herriaren izaerarekinbat datoz. Nahiz eta beste gauza asko bezala, denborarekinaldatu egiten den kultura.L. Etxeberria: Gu zezenketen kontrako taldea gara.Batetik, animalien duintasuna errespetatu egin behardela pentsatzen dugu eta, bestetik, izugarrizko kostuadaukate. Gainera ez ditugu gure kulturaren parte ikusten.Hala ere, jakitun gara herrian badagoela zaletasuna,eta hori ikusita, uste dugu badela galdeketa egiteko garaia.Galdeketa egiten bada, guk errespetatu egingodugu herriak esaten duena.Baduzue zerbait eransteko?J. M. Astigarraga: Legealdi emankorraizatea eta denon artean elkar ulertzeanahiko nuke, Zestoaren onerako eta herriakpausoak eman ditzan aurrera.L. Etxeberria: Nik gogoratu nahi dutSortu legez kanpo utzi dutelako gaude guhemen, eta 150 zestoarri beren eskubidepolitikoak ukatu egin zaizkiela.H. Rodriguez: Gu herriaren alde lan egiteraetorri gara. Orain arte inoiz ez garapolitikan aritu, eta gustatuko litzaigukealderdien arteko adostasuna bilatzea,eta ez liskarrakMikel lizarralde

HaurrengozamenamusikarenharitikFelipe Murillo azpeitiarra da, musika munduandihardu eta musika-terapiako ikastaro batzukegiten ere badabil –eta belarri finez gainera–Zestoako haurren zenbait dohain aurkitu etaazaleratu nahian. Horretarako, abian jarri dituhainbat dinamika eta asteroko saioetanhaurrekin dihardu, horien gozamenean –etaberak esan duen moduan baita berean ere–musikaren bitartez zenbait ikaskuntza izanditzaten; musikarekin lotuak ez ezik baita arloemozionalekoak ere. Eta, bide batez, Amaldakokantera izan litekeena sortuko ote denesperantzaz.Ahots kantariak dabiltza, bada, herriko txokoetan, bainaez da etxe guztietara iritsi notizia. Izan ere, zenbait ekintzekpisu handiagoa izan ohi dute eta “gauza hauei ezzaie hainbesteko bonboa ematen” Felipek dioen moduan.Gurasoak, ikastetxearen bitartez, enteratu badira ere,beste zenbaitzuena kasualitatez iritsi da: “Ama, gaur Felipedakat” esaldi misteriotsua entzutea izan da jakin-minapiztu duena. Eta horren atzean zer zegoen jakin nahianIdiazpira jotzea izan da bidezkoena.Felipe ez da berria honetan, eta berari hain onuragarriaeta gustukoa iruditzen zaion aldaera hori Zestoara ekartzeraanimatu da. Helburu gisa, “musikarekin ondo pasatzea”aipatu du eta hortik abiatuta haurrengan musikasustatzea, berarekin dakartzan barianteak landuz. Heziketamodu tradizionalak alde batera utziz, jolasen, ipuinen,marrazkien eta abarren bitartez lantzen dute musikaFeliperekin. Berak kontatutako adibide baten arabera,orriez beteriko ipuin horiei bizia ematen saiatzen dira denenartean; pasarte bakoitzak eskatzen duen emozioasoinuen, ahotsen, intentsitatearen laguntzaz koloreztatzen.“Musika beste komunikazio atal bat” izanik, haurrentzatoso positiboa ikusten du eta arlo emozionaleaneragina duela konturatzen da, klaseetan sumatu ahal izanduena dagoeneko.Aipatu bezala, hau ez da Feliperen estreinaldia. Izan ere,Azpeitian egin du tailerrik hiru, lau eta bost urteko umeekin.Zestoan ere, hasierako hiru abesbatzetatik (helduena,gazteena, umeena) txikien taldea aukeratu zuen etataldeek orokorrean izan duten beherakadek heldu etagazteena desagertzera eman badu ere, txikien taldeari eutsinahian dabiltza lanean, besteak beste, lehen aipatuekintzen bitartez.Taldetxo honetan hamaika haurrek hartzen dute parteeta “itxura batean eta gurasoen esanetan gustura” joatendira. 3-5 urte bitartekoak dira eta horiekin pazientziaezinbestekoa izaten da. Nolanahi ere, Felipek hori aitortubadu ere, gozamena ere antzematen zaio, “pipa” pasatzenduela esaten duenean. Eta gogo horrekin eta gurasoenlaguntzaz zaletasun horrek jarraipena izan dezan jarraitukodute lanean.Nork daki, Idiazpiko gela horretan musikaz gozatzen aridiren haur horiek oholtza gainean ikusiko ote ditugun…Maialen Kortadi

1auzo etatik3arroagoiaASPERTZEKO DENBORARIK EZArroagoian ez dugu aspertzeko denborarik. Auzo-elkarteak, Zestoako Udalak emandakodiru-laguntzez baliatuz, hainbat ekintza eta ikastaro antolatzen ditu urtean zehar. Jarduerahorietako batzuk urte osoan burutzen dira eta beste batzuk denbora-tarte laburragoan.Urte guztiko ikastaroen artean euskal dantza eta mantentze-gimnasia daude. Ostiralero,auzoko haurrek euskal dantzarekin hitzordua izaten dute herri-etxeko goiko lokalean. Astearteeta ostegunetan, berriz, auzotarrek mantentze-gimnasia egiteko aukera dute herrikofrontoian.Une honetan beste ikastaro franko ere badira: esate baterako, judo, aerobic eta eskulan-tailerrak.Judo eta aerobicek ikasturte osoko iraupena dute, hau da, ekaina arte. Judo ikastaroa15 haurrek egiten dute, astean ordubetez, eta aerobicek ere arrakasta handia du (astean bi aldizizaten da ikastaroa). Eskulan-tailerrari dagokionez, Arroagoikoekinez zen talderik osatu baina Arroabekoekin elkartu eta denenartean tailerra martxa jartzea lortu dute. Ondorioz, tailer horretanparte hartzen dutenak Arroabera joaten dira.Mantentze-gimnasia doan izaten da eta gainontzeko ikastaroetan,hilero 10euro ordaintzen dira. Ordutegiak ikastaroan izenaeman dutenen artean adostu eta zehazten dira. Nolanahi ere, ikastaroakaurrera atera ahal izateko gutxieneko jende kopurua beteegin behar da.Ikastaroez aparte, urteko sasoi jakinetan, haurrei zuzendutakobeste ekintza franko antolatzen dira: udaberriko larunbat arratsalderenbatean –maiatzean– pailazoak gerturatzen dira auzora; udazkenean– urrian– puzgarriz betetzen da frontoia eta herriko kaleakmusikaz alaitzen dira; gero, bertara hurbildu direnek txokolate beroadastatzeko aukera ere izaten dute. Gabon egunean, berriz,Arroagoiko eta ingurukoek –Iraetakoek esaterako–, Olentzerori harreraberoa egiten diete, euskal dantza ikastaroan ikasitako dantzekineta hainbat abestirekin. Olentzerok, haur bakoitzari karameluakoparitzen dizkie.Orain arte antolatu diren ekintzek harrera bikaina izan dutenez,datozen hilabeteetarako ekintzak aztertzen ari da auzo-elkartea.Momentuz, sukaldaritza, defentsa pertsonala eta yoga ikastaroakdaude aurreikusita. Yoga lehen ere antolatu zuten, eta harrera onaizan zuenez, jarraitzeko asmoa dago: hiru hilabeteko ikastaroaizango litzateke eta astean bi saio, beti ere taldea osatuko balitz.Sukaldaritza tailerra, berriz, abenduan egin nahi da. Defentsa-pertsonalekoikastaroa lehenengo aldiz proposatzen da eta ikusi eginbeharko da jendearen harrera.Ikastaro hauetan interesatuta daudenek izena emateko deitu dezatelazenbaki honetara:943 148 424 (Ana). Animatu!Mirari Ibarguren

Martxoak 25Banda kontzertuan udaletxe azpianApirilak 8Korrika kulturalaren baitan bertso afariaEuskal Herria Palestina Eguna giro bikainean Apirilaren bian ospatuzen Euskal Herria Palestina Sareak antolatutako lehen Euskal HerriaPalestina eguna. Bertako eta kanpoko jende mordoska elkartu zen antolatutakoekitaldietara, goizean goizetik haur eta gaztetxoenak beraien gurasoeklagunduta plazan izan zuten zita Porrotx, Txan Magoa edo Tapiarenemanaldiez gozatzeko. Sukaldaritza eta dantza tailerrak ere eskainiziren eta eguerdia gerturatzen zihoan neurrian Gasteizko ttuntturroakkalez kale giroa alaitzen. Herri bazkariak ere arrakasta izan zuen azkenerakopaella guztientzat iritsi ezinda, ez da seinale txarra!Arratsalde partean, eguraldiak okerrera egin zuen ordea eta oholtza bustizenez gazte jendea erakarri zuen kontzertuak udaletxeko arkupe eta torilazpira moldatu behar izan zituzten. Ez zen horregatik giroa itzali.A pirilak 10Herri arteko pilota topaketen finaletan bizestoar bikoteApirilak 10Ertxiña musika eskolak emanaldiaA pirilak 10Gaztetxearen 22. urteurreneko tortila patata lehiaketa

51ale/baleKALE. IRAETAKOPARKE BERRIAOSO TXUKUN GELDITU ZEN BAINA TXAKURJABEAK EZ DABILTZA NONBAIT HORRENTXUKUN. TXAKURREK EDOZEIN LEKUTAN KAKAEGITEA EZ DA LIBRE! ETA BESTELA JASO!BALE. IRAETAKO FRONTOIAN,ITURRIAREN ALBOAN KOMUNA JARRI DUTE,EZ DA GAIZKI ETORRIKO ATZEKO PARKEANApirilak 15Puxka Muxka Zirkuseko kideak ArroabeanApirilak 15Ipintza elkarteak urtero antolatzen duen“Patxalo Mus Txapelketa”.kDAUDENENTZAT ERE!danbolinzuloGazteen euskal herriko txapelketan bigarren Ertxiñako ikasle taldea.Apirilaren 9an Musikari Gazteen Euskal Herriko V. txapelketa ospatuzen Bilboko musika kontserbatorioan. Hamalau urtetik beherako taldeenmodalitatean Zestoako boskote bat aritu zen Ertxiña izenarekin; IratiUgarte (biolina), Ioritz Zunzunegi (tronpeta), Ioritz Arantzeta (tronpeta),Devi Lopez (saxo altua) eta Jone Waliño (klarinetea) Esteban Velascomaisuarekin. Bigarren gelditu zuren beraien mailan, bejondailea!A pirilak 15Tapiaren 'Eta tira eta tunba' disko berriarenaurkezpena Aizarnako AranburunApirilak 16Erramu bedeinkatzea GurutzeanApirilak 16Gurutze jubilatu elkartea bakailaotxapelketan

g ureanIsilpeko heroiak,gaixoentaldeaDozena bat zestoar inguruk osatzen dutentalde hau ez da hain ezaguna herrian, bainaegiten dituzten ekintza denak kontuan hartubeharrekoak dira. Gaixoen Taldea edo OsasunPastoraltza bezala ezagutzen dira eta hileanbehin biltzen dira euren jarduerak antolatzeko:gaixoen etxeetara joaten dira, egoitzetarabisitak egiten dituzte, herri desberdinetanelkarretaratzeak...Euren jarduerarik nabarmenena, ordea, urteanbehin egiten duten Lourdeserako irteera da.Hala esan digute, Nati Azkue, Miren Azpeitia,Mari Karmen Etxeberria, Maria Angeles Izetaeta Arantxa Rezabalek.Horrela hasi omen zen gaixoen taldea, Lourdesekopelegrinazioekin, duela hemezortzi urteinguru. Lau egun pasatzen zituzten gaixoei laguntzeneta pixkanaka ohartu ziren eurentzakomotibazio bat zela irteera hori, gaixoek elkarrekinegoteko aukera zutelako eta eurentzako esperientziaahaztezina izaten delako. Oraindikere gustura hartzen dute Lourdeserako autobusaherritar laguntzaileek.Mari Karmen Etxeberriak dioenez, Lourdeserajoateak planifikazio handia eskatzen du aldezaurretik. Laguntzaile denak bildu eta pertsonabakoitza gaixo talde batetan kokatzendute; hau da, batzuk haurrekin, beste batzukgaixotasun psikologikoak dituztenekin, bestebatzuk mugikortasun arazoak dituztenekin...Talde bakoitzak uniforme jakin bat ematen dueta horrela, gaixoek berehala identifikatzen dituzteberen laguntzaileak.

Lourdesera joateko, autobusak antolatzen dira eta gaixo bakoitzak20 euro ordaindu behar izaten ditu. Elizatik ere, egitendituzte hainbat diru-bilketa taldekoek eta horrela finantzatzenda irteera. Hara iritsi, bakoitzak bere uniformea jantzi eta gusturaekiten diote lanari. Laguntzaile bakoitzari bere lantaldeaaurkezten zaio, logela jakin bat ematen zaio eta orritxo bateanegunean eguneko ekintzak eta eginbeharren zerrenda ere bai.Orri horrek euren gida gisa funtzionatzen du, egun bakoitzeanegin behar dituzten ekintzak bertan zerrendatzen zaizkie-eta.Asko dira Lourdesera hurbiltzen diren gaixoak, Gipuzkoatik300 inguru. Mundu osotik, berriz, sei bat milioi pertsona urtean.Gure solaskideen arabera, mota guztietako gaixoekin egindute topo, “la miseria humana” dio batek. Zenbaiti arreta bereziaeskaini behar zaie, ez dira beren kasa jateko gauza eta, beraz,jangelan toki berezia izaten dute, laguntzaileek eman beharizaten diete jaten-eta.Maria Angeles Izetak hunkituta kontatzen dizkigu bereesperientziak: “Ni umeekin egoten naiz normalean, asko joatendira bertara eta guztiak desiratzen egoten dira egun horiiristeko eta elkarrekin berriz ere egoteko”. Dena oso ondoantolatuta omen dago. Batzuk gosaltzera joaten direnean,beste batzuk gaixoak dutxara eramatera, oheak egitera etaabar. Haurrek oso ondo pasatzen dute, beraientzat propioekintza ugari antolatzen dira-eta: esate baterako, jolasak etamozorro festak. Gauetan, berriz, laguntzaileak elkarrekinbildu eta parranda ederrak egiten omen dituzte. Ohera joateaazken aukera izaten omen da.Gazteen laguntza oso beharrezkoa da gaixoen taldeko kideenustez. Urola bailarako laguntzaile gehientsuenak edadetuakdira eta gaztetasuna ezinbestekotzat jotzen dute: Lourdeserajoateko urte sasoia “gazteentzat egun zailak izaten dira, gaztegehienek azterketak izaten dituzte-eta, baina zenbait gaixomugitzeko gazteen indarra behar dugu. Hori bezalako zenbaitzailtasunekin egiten dugu topo, eta gero eta gehiago gure adinadela medio” dio Mari Karmenek. Han, gazte boluntario askoikusten dituztela argitzen dute, denak oso gustura. Eta urrutirajoan gabe, Aizarnazabalgo gazte koadrila bat ere askotan joatenomen da. Gaixoen artean ume txikiak ere joan ohi dira,baina euren gurasoekin. Gazte talderen bat animatuz gero, hoberenatalde txikia joatea da. Izan ere, garrantzitsuena zera da,gutxi batzuk esperientzia jaso eta ondoren horiek besteei71transmititzea. Mari Karmenek dioenez “ez dugubaldintza berezirik eskatzen, nahikoa da maitasunaeta borondatea Lourdesera joateko”. Gazteei gaixoentaldeak ordaintzen die Lourdeserako lehenengoirtenaldia. Nolanahi ere, norbaitek hara joan nahieta dirurik ez balu eurek lagunduko diotela, dioMai Karmenek, dirua oztopo izan ez dadin.Lourdesko irteera behin eta berriz azpimarratudigute taldeko kideek. Esperientzia ikaragarriaomen da, oso gogorra, baina momentu ahaztezinezbetea. Lau egunetan dena sakonki bizitzenomen da. Etxera iristean nekatuta sentitzen omendira, baina aseta eta zoriontsu: “Gauzak baloratzenikasten duzu, hori da garrantzitsua” dio MariKarmenek.Lourdeseraino joan gabe, osasun pastoraltzaklan handia egiten du herrian ere urteetan zehar.Maiz egiten dituzte bisitak Gisasolara eta San Joanegoitzatara. Bertan egoiliar askorekin kartetan jolastendute edo besterik gabe konpainia egiten diotekontu-kontari ibiliaz, egunkaria irakurriaz... Halaber,egoitzaren batean norbait sartzen badute,gaixoen taldeko norbaiti abisatu eta konpainia egitendiote, egoiliar berri askori nahiko gogorra egitenbaitzaie hasierako egonaldia. Egoitzetan elizkizunakere antolatzen dituzte Bernaberekin batera,bai Aste Santutan baita Gabonetan ere. Hori egoiliarrekasko eskertzen omen dute.Gipuzkoan zehar ere asko mugitzen dira. Azkena,Hondarribian izan ziren, apirilaren 17an. Horrelakoirteerak egiteko, aldez aurretik bildu egitendira, dena ondo antolatzeko (irteerarako interesadutenekin hitz egin, hitzordua jarri, laguntzaileakzehaztu…). Hondarribiko egoitzak bisitatu eta hanelkartutako gaixoekin ekintza franko egin zituzten;bazkalostean musika jarri ere bai. Pozez zoratzenomen dira gaixoak.Laguntzaile taldea talde anonimoa da, bere lanaitzalean egiten duena. Baina anonimotasunean,hainbat eta hainbat pertsonei eskua luzatzen jardundute hemezortzi urte inguruan. Horietakoemakume bakoitza makina bat bizipen besapeandituela etorri zaigu eta interesa eta borondatea soberandituztela erakutsi digute. Zestoan ere badira,beraz, horrelako taldeak, autentikoak. Jarrai dezatelabeste horrenbeste urte lanean! Eta ea hurrengourterako gazte gehiago biltzen dituzten Lourdeserajoateko. Gure solaskideek diotenez, inor damutukoez den esperientzia bat probatuko dute.Janire Diaz

O s a g a i a k :1 hostopil orri1 tipula1 piper berde1 piper gorri1 kalabazinPerretxikoak edo txanpinoiakRoquefort gaztaP r e s t a k e t a k :barazkikarameluakZatitu barazki guztiak, eta erregosi oliotan ordena honetan: tipula, piperrak,kalabazina eta perretxikoak.Ondo erregositakoan, utzi 20 minutuz hozten.Zabaldu hostopil edo hojaldrea, errodilo batez, eta laukitan moztu (10 x 6 zm).Bete hostopila barazkiekin, karamelu forma emanez (ertzetan, arrautzaz igurtzi).Oliba oliotan frijitu, eta mahaira.Menestran, entsaladan, aperitibo gisa edo nahi duzuen bezala gozatu!!kortadirenplateretikO s a g a i a k :10 patata zuritu eta kraskatuA L I O L I s a l t s a e g i t e k o :2 arrautza3 ale baratxuri1/3 litro olio (oliba/ezki)ozpinaP r e s t a k e t a :* Ontzi altu batean, bota arrautzak,baratxuriak eta ozpina, eta olioapixkanaka gehituz joan.* Hasi irabiatzen irabiagailu elektrikoarekin,gelditu gabe behetik goraigoz eta olioa gehitzen joanez.* Behin lodituta, gatzatu eta gordehozkailuan.3DkopatatakR O Q U E F O R T s a l t s a e g i t e k o :100 g gazta urdin (Roquefort)100 g gazta zuri bigunkoilarakada bat gurinbaso 1/2 esnegatzaP r e s t a k e t a :* Bigundu gurina ontzi batean, subaxuan, eta gehitu Roquefort gaztapusketatan.* Koilara batez nahastuz, gehituzjoan gazta biguna eta esnea, saltsa bateginez.* Hartu gatz puntuaOn egin!S A L T S A A R R O S A e g i t e k o :2 arrautza3 koilara ketchup1 koilara tomatelaranja 1/2 zukuozpina, gatzakoñaka (aukeran)P r e s t a k e t a :∑ Sartu dena ontzi batean,eta irabiatu saltsa loditu arte.torradaO s a g a i a k :santuakaurreko eguneko ogiahiru laurden litro esnelitro laurdena esne gain (edo ardo zuri gozoa)4 koilarakada azukrekanela, limoi azalaarrautzaP r e s t a k e t a k :Ontzi batean, jarri irakiten esnea, esne gaina, azukrea, kanela eta limoi azala.Behin irakinda, epeltzen utzi ontzi zabal batean.Moztu ogia xerratan, eta utzi esnetan bustita (1 h).Atera ogiak kontu handiz, eta, irin-arrautzetatik pasatu ondoren, frijitu olio berotan.Zerbitzatzeko, bota gainetik azukre kanelaren hautsa nahasita.

19deakefe meri1970-04-03Hogeita zazpi aldiz K.O.z irabazi eta gero, UrtainekEuropako txapela lortu zuen Peter Weiland-en kontra.Lehen lau roundetan, abantaila lortu zuen Urtainekbaina bosgarrenean eta seigarrenean oso gaizki pasazuen; oso nekatuta zegoen eta alemaniarrak hiru kolpeeman zizkion gibel aldean. Zazpigarrenean, ordea,Urtain suspertu egin zen, eta ongi bideratutako hirukolpe gogorrez lurrera bota zuen Weiland. Handik bosthilabete eskasera, ordea, galdu egin zuen txapela etaZestoako morroskoaren gainbehera hasi zen, 1992anbere buruaz beste egin zuen arte.1852-04-26 Debako Udalak eta Zestoakoakhitzarmena sinatu zuten, Gaintzako Bentan (Itziar),Arroa Debatik bereiztu eta Zestoakoa izan zedin. Izanere, Arroa Debako partean zegoen garai haietan, bainaantzinatik etengabeko tirabirak zituzten elkarren artean.1972-04-30 Uztapide, Donostiako Atano III.ean,Argia aldizkariaren aldeko jaialdian bertsotan ari zela, ahotsikgabe geratu zen. Hura izan zen jendaurrean kantatuzuen azkeneko aldia eta, harrezkero, idazteari ekin zion:Lengo egunak gogoan (1975) eta Sasoia joan da gero (1976).irakurriberri dutERDIA FALTA DAKarlos SantistebanEdiciones Beta III. Milenio,2011Iratxe eta Josu lagunak baino zerbaitgehiago dira: maitemindutadaude. Abentura eta ezustez betetadagoen ipuin honetan neska-mutilak halakozurrunbilo zoro batean harrapatuta daude eta,bidenabar, hainbat gaiz hitz egiteko aukera izangodute. Bidean denetarik dago: bihotz erdian jotzenduten olerki eta eztenak, galtzerdi-metak,Euskal Herria zeharkatzen duen Korrika, erdi betetaerdi hutsik dagoen euskararen botila, umorea,gertaera erdiragarriak...Erdia ere ez dakizu...Iraide Nuñez, Inge Sorazu, Leiane IzetaToti Martinez de Lezeak idatzitako liburu sorta hau askogustatu zaigu. Liburu ederrak dira, engantxatu egiten dute, sorpresapila bat dituzte; liburuaren hasieran, agian gauza bat espero duzueta, gero, azkenean, beste bat da eta…Nur neska gazte bat da, eta liburu bakoitzean ba leku edo egoeraezberdinetan aurkitzen da. Irakurtzeko oso errazak dira, eta orrigehiago balituzte askoz hobeto!Gehien gustatu zaizkigunak Nur eta Etxe sorgindua etaNur eta Magia-kanpamenduaXARMAKAprilynne Pike -Itzulpena, Koldo BiguriEdiciones Mensajero, 2011Sei hilabete igaro dira LaurelekAvalonera, maitagarrien mundura,daraman atea lehen aldiz zeharkatu zuenetik.Uda osoa emango du oraingoan bertan, bereudazkeneko maitagarria dohainak hobetzen.Hala ere, mundu errealeko bere familiak eta lagunekarrisku bizian jarraitzen dute. Aukeratuegin beharko du: edo David mutil-lagunaren babesaonartu, edo Tamani maitagarri zaintzalearijarraitu…

agendaap IRILA29 OSTIRALAPUXKA-MUXKA ZIRKUS Arroagoian.•Egun pasaSenda Viva-ra, Txilipurdika Aisialdi Taldeak antolatuta.•Etxeratek deituta elkarretaratzea 20:00etan.29-30 ASTEBURUAN 29 eta 30an.Zestoako Penya Bartzelonistak Euskal Herriko Penyen5. Trobada. Hainbat ekitaldi izango dituzte, besteak beste;Zestoako penyaren txokoaren inaugurazioa, txakolin etatxistorra postua, Leo Messik sinatutako Barçaren kamisetabaten zozketa...ma IATZA06 ASTELEHENAErralla Bertso Eskolak antolatuta, saioa kiroldegian22:30ean. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus,Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Iker Zubeldia eta Julio Soto.Gai jartzailea: Unai Elizasu.08 IGANDEASantakutzak Ibañarrieta auzoan. 12:00etan Meza nagusiaSanto Kristo ermitan. 13:00etan Bertso emanaldia: Mañukortaeta Narbaizarekin. 18:00etan herri kirolak: Iparraldekojokoak eta Mutrikuko taldearekin. Egun osoan zehar MirenErrasti eta Arkaitz Allur trikitilariak.12 OSTEGUNAOrgano pedagogikoa eta liburutegi berriaren aurkezpena5 urteko umeentzat.13 OSTIRALAPuxka-Muxka Zirkus Aizarnan. •Txilipurdika AisialdiTaldekoak Zestoan (17:00-18:00).•Gitarra eta ahotsfantasiaeuskal kanten inguruan 22:00etan Pio Baroja plazan.14-15 ASTEBURUANAgiro mendi taldeak antolatuta, Pirineotara (Vignemalera)irteera azpeitiarrekin batera; aste bukaera pasatzekoaukera. Gaua aterpe batean egingo da.15 IGANDEAKatamarrua natur taldeak Beduara txangoa hegaztiakikusteko.222 IGANDEAGorbeira irteera Agiro mendi taldeak antolatuta.Itxiñatik pasata egun osoko txangoa.27 OSTIRALATxilipurdika Aisialdi Taldea Zestoan (17:00 -18:00) •Puxka-Muxka Zirkus Arroabean.29 IGANDEAXoxoteko eguna (Agiro Mendi Taldea).santakutzak Zestoan302 ASTELEHENA16:00 puzgarriak, plazan, 19:00ak arte. 17:30Zestoako Gaztetxoen Pilota txapelketako finalak.19:00Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idiakaitz TxistulariTaldearen eta banden kalejira. 22:30 Danborrada Nagusia.Plazara iritsitakoan, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena.Gauerdian, ikurrina eta herriko banderaaltxatuko dira. Ondoren, danborrari-taldeek martxaguztiak joko dituzte. 01:00 Txaranga.03 ASTEARTEA10:30 Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:45Prozesioa Gurutzera Lignum Crucis-arekin. 12:00 MezaNagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. 18:00 Umeendanborrada.rgazkigintza ikastaro teoriko praktikoa. Danbolin•AZulo kultur elkartea eta Euskara sailak antolatuta.Maiatzak 10, 11, 17 eta 24an, arratsaldeko 18:00etatik20:00etara. Izena emateko deitu 943 147 123 telefonora(Jone) edota 943 147 010 (Nora) edota www.zestoa.nethelbidean sartuta. 10 euro ordaindu beharko da.Haurrei ipuinak nola kontatu” ikastaroa liburutegianPello Añorgarekin. Maiatzak 26 eta 31n, arra-•”tsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Sei urtetik beherakohaurrak dituztenentzat dago zuzendua. Haur txikiak dituztenentzat(3-6 urte bitartean), zaintza zerbitzua izangoda.likadura energetikoari buruzko ikastaroa, Kultur•EEtxeko gela balio anitzean, maiatzak 5, 12, 19 eta26an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.rbitro eta entrenatzaileak behar dira datorren•Aikasturteko kirol eskolarrerako. Laguntzeko prestdaudenak guraso elkarteko kideren batekin harremaneanjartzea eskertuko litzateke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!