12.07.2015 Views

Untitled - Navarra

Untitled - Navarra

Untitled - Navarra

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izenburua: Nafarroako erreinuaEgileak: María Antonia del Burgo, Matías MúgicaDiseinua: Asís BastidaInprimaketa: Gráficas LizarraISBN: 978-84-235-2933-9L.G : NA-361/2007© NAFARROAKO GOBERNUA. Hezkuntza DepartamentuaSustatzaile eta banatzailea:Nafarroako Gobernuaren Argitalpen FondoaKomunikazio Zuzendaritza NagusiaNavas de Tolosa kalea, 21Telefonoa: 848 427 121Faxa: 848 427 12331002 Iruñafondo.publicaciones@cfnavarra.eswww.cfnavarra.es/publicaciones


Historia baino lehen6Baskoiak eta erromatarrak9Kristauak eta paganoak12Bisigodoak15Musulmanak18Iruñeko erreinua20Nafarroako erreinua24Nafarroako gizartea Erdi Aroan27Donejakue bidea31Dinastia frantsesak35Historia baten bukaera39Hitzondoa 43 Glosarioa 44 Mapa 46


6 / 7EzkerreanArpoi apainduak(Berroberria).BeheanArtaxoako trikuharria.EskuineanArraskailua(Nafarroako Museoa).Aurreko orrialdea, goianBifazea (Nafarroako Museoa).NeolitoaK.a. 10 000. urteaz geroztik klima beroagotu etalehorragotu egin zen; hortaz lehenagoko ehizagaiasko desagertu ziren, hala nola elefanteak,errenoak eta bisonteak, eta basa landareenespezie asko ere bai, lehenago elikagai izatenzirenak. Orduan, mantenua bilatzeko, gizona lurralantzen eta animaliak hazten ikasi beharreangertatu zen. Harri leunduzko tresnak erabiltzenhasi zen eta, uztak altxatzeko, zeramikazko ontziakegiten. Bere alorretatik hurbil egon beharragatik,sedentario bihurtu eta lehenbiziko herriak osatuzituen.


Nafarroan aurkitu diren herri paleolitikozaharrenak (Zatoia, Abaurrea), K.a. 5.000 urteingurukoak dira eta bertan harri leunduzkotresnak eta zeramika aurkitu dira. Neolitikoarenhondar aldera lehenbiziko brontze piezakazaltzen dira Sakulun (Erronkari).Garai hartako eraikin aipagarrienak megalitoakdira: lurrean aire zabalean jarritako oroitarrihandiak, jeneralean talde hilobi izaten zirenak,hala nola Etxarri Aranazkoak, Artaxoakoak,Aralarkoak, Urbasakoak eta abar.1. 2. 3.Nafarroan maizenik ikusten direnoroitarri megalitikoak zutarria (menhirra-1-), trikuharria (dolmena -2-) etaharrespila (cromlecha -3-) dira, denakhilobi izaten zirenak.1 Kokatu Nafarroako mapa batean Paleolitoko lehen eta azken etapako aztarnategiak,koloreen bidez bereiziz.2 Arrazoitu zergatik zen zeramika hain baliagarria Neolitoan.3 Definitu: menhirra, dolmena eta cromlecha.4 Bilatu liburutegian informazioa megalitoen gainean.Deskriba ezazu Artaxoako dolmena eta marraztu ezazu.5 Zein da Nafarroan maizenik ikusten den megalitoa?6 Nafarroan non daude Paleolitoko labarretako pinturaren aztarna bakarrak?7 Lan txiki bat egin Cortesko Alto de la Cruzko herriaren gainean.


8 / 9Baskoiak eta erromatarrakK.a. I. mendean baskoiek populatzen zuten Nafarroa. Horreladeitu zioten erromatarrek gaurko Nafarroaren lurralde bertsuaeta inguruko lurren zati bat hartzen zuen herriari: Oiartzunerainoiristen ziren, Kantauriko kostan, eta Jakaraino, Huescan; bestalde,Errioxako eta Zaragozako zati bana hartzen zuten.Baskoiak ez ziren, ez politikaz ez kulturaz, talde homogeneoa.Iparraldeko baskoiak klanetan antolatuta zeuden eta abeltzaintzatikbizi ziren. Hegoaldekoak nekazariak ziren eta Penintsulakobeste herri batzuen eragina ezagun zuten, hala nola zeltena etaiberoena.Baskoien hizkuntza euskararenforma zahar bat zen. Haiek ezezik, beste herri batzuek ereerabiltzen zuten hizkuntza horiedo antzeko bat: akitaniarrekPirinioez haraindian, eta seguraski baita barduloek, karistioeketa autrigoiek ere baiPenintsulan bertan. Haiekinohiturak eta antzeko bizimoduaere komun zituzten.KANTABRIA RAKAson ibaiaBilboGasteizDeba ibaiaDonostiaidasoa ibaBiaA KI T A N I A R R A KGoianErromatarren kantinplora.Mapa eta irakurbideaBaskoiak eta haien auzokoak.Iturria: Los pueblos del Norte,Julio Caro Baroja.IruñaZ EBurgosL TI BLogroñoE B R OI B A I ABASKOIAKBARDULIARRAKKARISTIARRAKBEROIAKAUTRIGOIAKE R OA K


K.a. II. mendean erromatarren legioak agertuziren Ebroko haranean. Erromatarrekadiskidantzazko harremana izanzuten baskoiekin eta denborarenburuan baskoi asko legioetan ozteratuziren inperioko alde guztietansoldado izateko. Ponpeio jeneralerromatarrak baskoien arteanezarri zuen bere neguko kanpamentuaK.a. 75. urtean etaVianaVareahan Pompaeloko hiria fundatu,gaurko Iruña, orduko baskoiherri baten gainean.LizarraCalagurrisAraceliAlantoneGirgillanoOteizaBerbinzanaLodosaGracurrisOiassoBaskoiak ere, Europako beste herriakbezala, erromatartu egin ziren,hau da, latina ikasi eta erromatarren Cerveraohiturak eta bizimodua beretu zituzten;erromatarren eragina, hala ere, handiagoaizan zen Iruñean eta hegoaldean iparraldean baino,eta han baskoien bizimodu tradizionalak bere hartan iraunzuen.ErreparatzeaSummo PyreneoAndelosFalcesCaraPompaeloEslabaArguedasTuteraCascantumTarazonaUrkuluIturissaIlumberriZangozaZarrakazteluErromatarrengaraiko herriakGaurko herriakMapa eta irakurbideaErromatarrenjendeguneak etagaltzadak.Galtzadak izaten zirenhirien arteko lopidea.Galtzada aztarna batzukbaditugu Ziraukin, Belateneta Ibañetan.Erromatarren zibilizazioa batez ere hirietan garatu zen:Calagurris (Calahorra), Cascantum (Cascante), Andelos (Andion,Mendigorrian) Aracilus (Arakilgo ibarrean) eta -hiri nagusia-Pompaelo (Iruña). Hiriok saleroste-gune ziren eta nekazarientzakohornitoki. Kaleak, merkatuak, bainu publikoak, tenpluak, zubiaketa akueduktuak izaten zituzten eta bai sistema hidraulikokonplikatuak ere, Andelosen aurkitu dena, kasu.Hiriak elkarrekin lotzeko, komunikabide sare bat zuten, hala nolaTarracotik (Tarragona) Akitaniako mugaraino Iruñean barrenajoaten zen galtzada, edo Asturican (Astorga) hasi eta BordelerainoNafarroan barrena joaten zena. Bide haiei esker salerosteaegiten zen inguruko eskualdeekin eta bai urrutiagokoekin ere.Latina euskararekin bateramintzatu zen Nafarroakolurretan eta latin horretatikNafarroako erromantzea sortuzen. Nafarroako bertakohizkuntza erromaniko horiXIV. mendera arte mintzatuzen, orduan gaztelerarekinnahastu baitzen.BA S KU N E SEzkerreanBaskoien lurraldean monedakegin ziren K.a. I eta II. mendeetan.Pieza hauen testuak, alfabetoiberikoan idatziak, BARSKUNESesaten du, hau da, latinezVASCONES esaten zutena,moneda jaulkitzen zuentribuaren izena alegia.EskuineanIruñeko katedralaerromatar hiri zaharrarengaineaneraiki zen.


10 / 11Mosaikoa.Erromatarrek beren etxeetakolurra apaintzeko mosaikoakerabiltzen zituzten (harritxintxarkoloretuz –teselaz- osatutakomarrazkiak). Argazkian ageriden honek, Andelosen aurkituak,Bakoren triunfoa irudikatzen du.1 Zer lurralde zuten baskoiek? Marraz ezazu hedadura gaurko mapa batean.2 Zer bizibide izaten zuten baskoiek?3 Esplika ezazu nola izan zen erromatartzea Nafarroako iparraldean eta hegoaldean.Arrazoitu erantzuna.4 Koka itzazu Nafarroako mapa batean erromatar hiri nagusiak.5 Joan zaitez Nafarroako Museora Nafarroan aurkitu diren mosaiko erromatarrak ikusteko.Bakoitzaren fitxa bat egin eta jaso ezazu bertan zer datakoa den, non aurkitua eta zer gai duen.6 Zergatik zen zure ustez hain inportantea erromatarrentzat galtzadak egitea?Iker ezazu nondik datorren “Bide guztiak Erromara doaz” esaera.


12 / 13Atzeko argazkiaSan Zerningoeliza.Eskuinean beheanSan Ferminenbustoa.Eskuinean goianSan SaturninorenPutzua.Aurreko orrialdea goianFiteron aurkitutakogurutzea.EGN Comunicaciónekutzitako argazkia


EzkerreanSan Lorentzokoeliza.San Ferminenbustoa dauka, XV.mendekoa .1 Bisita itzazu San Saturninoko eta San Lorentzoko elizak (San Ferminen kapera),Nafarroan kristautasuna predikatu zuten lehenbiziko santuak dira.2 Informazioa bila ezazu Konstantino eta Teodosio enperadore erromatarren gainean.3 Zer diferentzia daude erlijio erromatarraren eta kristauaren artean?4 Bila ezazu informazioa San Fermini egozten zaizkion elezahar edo historien gainean.6 Zein da kristautasunaren mezu nagusia?


14 / 15BisigodoakV. mendearen bukaeran bisigodoak Hispanian ezarri ziren, bandaloaketa alanoak lekutu ondoren. Mendebaldeko ErromatarInperioa desagertu zelarik, bisigodoek Erromako boterearenlekua hartu zuten.Nafarroan Bisigodoen eskumena soilik eremu erromatartuenetarairitsi zen. Iruña bezalako hiri handi batek, adibidez, bazuensoldado bisigodoen goarnizio bat, hiria babesteko. NafarroakoMendialdeak, berriz, oso eremu pobrea zenez, ez zuen interesikkonkistatzaileentzat. Baskoiek oso badaezpadako bizimodua izatenzuten han eta, goseak xaxaturik, askotan Ebroren ingurukolur emankorretara jaisten ziren trumil handietan,janaria eta aberastasunak lapurtzera.Baskoien aristokrazia eta bertakoeliza, berriz, oso erromatartuakbaitzeuden, ongi laketu zirenbotere berriarekin. Don Rodrigo,azken errege bisigodoa, noneta Iruñeko lurretan zegoen,iparraldeko baskoiekin borrokan,Erreinuaren hegoaldeanarabiarrak sartu zirelako berriairitsi zenean. 711. urtea zen.Errege bisigodoek buru egin zieten erasohoriei eta behin eta berriz garaitu zituztenbaskoi horiek. VII. mendean Suintila erregebisigodoak azpiratu egin zituen eta bai behartuere Oligitum herrian (Erriberri) gotorlekubat eraikitzen laguntzera. Bertan soldado bisigodoakezarri zituen.Goian eta eskuineanGuarrazarkoaltxorra (Toledo).EskuineanBi heldulekuko pitxertxoa(Nafarroako Museoa)San Nikolasko atariaren ondokohilerrian aurkitua.Argazkia Larrión & Pimoulier


16 / 17EskuineanErriberriko harresiak.Erriberrin oraindik zutik diraujatorrizko harresi bisigodoenparte batek. Zati batzuketxebizitza bihurtu dira.Pirinioko ibarretatik zetozenlapur-taldeak baratzeko eraikiziren.1 Marka ezazu Europako mapa batean nondik zihoan Mendebaldeko ErromatarInperioaren eta Ekialdekoaren arteko muga, eta non zegoen bakoitzaren hiriburua.2 Zer esan nahi du barbaro hitzak?3 Iker ezazu noiz eta nola iritsi ziren bisigodoak Penintsulara? Zer erlijio zuten?4 Bisigodoek zergatik ez zuten interesik izan Nafarroako mendi aldeetan ezartzeko?5 Zergatik egiten zituzten baskoiek hainbeste sarraldi eta lapurreta-txangoEbroko lur emankorretan?6 Bila ezazu informazioa liburutegian San Juan de Bañosko eliza bisigodoarengainean eta deskriba itzazu haren ezaugarriak.8 Marka ezazu Nafarroako mapa batean non aurkitu diren bisigodoen aztarnak:Iruña, Muru-Astrain, Butzaga (Elortzibar), Erriberri, Villafranca eta Fitero.


MusulmanakBehean ezkerreanAtaiforraArgazkia EGNcomunicacionek utziaGoian eta ezkerreanTuterako meskitarenbi pieza musulman.IX. mendea. (NafarroakoMuseoa).711n musulmanak Penintsulan sartuzirenean, Don Rodrigo errege bisigodoa,esan bezala, Iruñean zegoen baskoiekinborrokan. 714an, musulmanakEbro ibarrera iritsi ziren, eta 718. urteabaino lehen, Iruñeko goarnizio bisigodoakmen egin zien buruzagi berriei.Nafarroako Erriberan, Casius kondea, eskualdekogobernaria, Islamera bihurtu zen bere familiarekin,eta hortaz eutsi zien bere boterearieta bere pribilejioei. Familia hau, arabierazBanu Qasi deitua, mendez eta mendez nagusiizan zen Nafarroako hegoaldean. Musulmanak,aurreko beste inbasorebatzuk bezala (erromatarraketa bisigodoak),ez ziren benetan ezarriNafarroako iparraldean,Erriberako luremankorrak hobetsita.Horregatik, musulmanek utzi zieten Mendialdekobaskoiei beren botere lokala eta berenohiturak, legeak eta erlijioa atxikitzen, horrentruke musulmanen subirania aitortu eta urterozenbait tributu pagatzen bazituzten.Iruñean,arabiarren agintaldia oso laburra izan zen etaez zen VIII. mendetik aurrerago joan.


18 / 19EzkerreanDinarra.Urrezko diru musulmana,Fiteron aurkituaGoian eskuineanGaztelu plazako hilobi musulmana.Berriki, Gazteluko Plazaren indusketetan, VIII. mendekohilerri musulman bat aurkitu da Iruñean, hilobi guztiakMekara begira dauzkana. Segur aski Iruña urte bakanbatzuetan bere esku eduki zuen goarniziomusulmanarena izango zen.Argazkia EGN comunicacionek utziaGoian eta aurreko orrialdean xehetasunaLeireko arketa(Nafarroako Museoa).Leireko arketa musulman hau(kalifatoko artea), kristauerlikiategitako erabili zen.EskuineanHiru kapitel hispaniarmusulman(Nafarroako Museoa).1 Noiz sartu ziren musulmanak Penintsulan?2 Nor da musulmanen jainkoa? Nor da haien profeta?Zein da haien liburu sakratua?3 Nor ziren Banu Qasitarrak?4 Koka ezazu Nafarroako mapa batean noraino iristen zen Erriberako gobernari bisigodoKonde Casiusen lurraldea: Tutera, Zarrakaztelu, Uxue, Erriberri, Caparroso, Falces, Valtierra eta Funes.5 Bila ezazu informazioa Konde Casiusen gainean eta egin ezazu idazlantxo bat harenbizitzari eta musulmanekin izan zuen harremanari buruz.6 Presta ezazu ahozko azalpen bat arabiarren aportazio kultural nagusien gainean.7 Bilatu informazioa Leireko arketaren gainean. Joan zaitez Nafarroako Museora ikustera.


Iruñeko erreinuaGero batean Nafarroako erreinua izango zenarenernamuina IX. mende aldean sortuz joanzen Nafarroako bi noble-leinuren inguruan, batzukkristauak eta besteak musulmanak: Enekotarrak,Iruñean, eta haien artean Eneko Aristabezalako errege legendarioak; eta Banu Qasi-tarrak, hegoaldean. Bi leinuok famili lotura sendoakzituzten eta elkar laguntzen zuten berenindependentziaren aldeko borrokan, Frankoenkontra iparraldean, eta Kordobako musulmanenkontra hegoaldean.Atzealdean eta gaineanOrreagako guduarenmonumentua, Ibañetan.Lizarrako Errege Jauregikokapitel baten irudiakberregiten ditu.


20 / 21Ço sent Rollant que la mort li est pres:Par les oreilles fors s’e ist li cervel.(…) Prist l’olifan, que reproce n’en ait,e Durendal, s’espee, en l’altre main.Han sumatu du Erroldanek Heriotza hurbil:Belarrietatik kanpora jalkitzen zaio muina.Olifanta hartu du, ez erasiarik izateko,Eta Durendal ezpata beste eskuanBi leinuok frankoetatik eta Kordobako musulmanetatiklibre irauteko izan zuten borrokan,Orreagako bataila da gertaera aipagarriena(778), zeinean baskoiek Karlomagnoren osteagaraitu zuten.GoianErroldanenkantoreko zatia.Erroldanen kantoreaErdi Aroko poemarikederrenetakoa da.Orreagako gudua etaErroldan Bretainiakodukearen heriotza ditukantagai.Goian eskuineanErroldanen monumentuaIbañetako gainean.Aurreko orrialdea, goianEneko Aristaren monumentua,Iruñeko Nafarroako etorbideankokatua.


Iruñeko erreinua. 925 - 1035BIZKAIAGIPUZKOAGASKOINAIruñeko erreinuaren jatorrizko lurraldeaAragoiko konderria eta menpeko lurraldea,922az geroztik Iruñeko erreinuan sartuaX. mendeaz geroztik Iruñari lotutako lurraldeaRibagorza. 1018 - 1025Antso handiak gotortutako muga. 1018 - 1025GAZTELANafarroako gaurko mugaARABAPancorboNajeraSan MillanCAMEROSIruñaLeireARAGOITafallaZangozaSOBRARBE BenasqueSos S. Juan de la PeñaRIBAGORZAPetillaUncastilloRodaCalahorra CaparrosoLoarreTuteraHuescaTarazonaTAIFA DE ZARAGOZAX. mendearen hasieran, Antso Gartzes I.a (905-925) erregezela, Nafarroa behin eta betiko libratu zen musulmaneneskupetik, Iruñak Kordobako kalifekin zituen menpekotza-loturaarinak hautsita. Hortaz, Iruñeko erreinua sortu zen; horreladeitu zitzaion, Iruña apezpiku-hiria eta kristau boterearen sinbolozelako.Antso Gartzesek Lizarrerria, Errioxa, (Najera eta Calahorra) etaGipuzkoa kendu zizkien musulmanei, eta bai Aragoiko konderriaerantsi ere Nafarroari. Horren ondorioz, Kordobako kalifek(Almanzor, Abd-al-Rahman III) mendeku-txango lazgarriak eginzituzten Nafarroan barrena. Ez zuten lortu, halere, galdutakolurra berreskuratzerik.Antso Gartzes III.a Handia erregetu zenean (1004-1035), Iruñekoerreinuaren garai distirantena hasten da. Almanzor (1002) etabere seme Abd-al-Malik hilda, Antso Handiak harreman ona eginzuen beste errege kristauekin, kristauen artean bakea mantendueta musulmanei lurra kentzeko. Sobrarbe eta Ribagorzakokonderriak konkistatu zituen eta Araba eta Bizkaia ere beretu,ordu arte Gaztelako konderrikoak baitziren. Hortaz, Penintsulakoerrege kristau handiena bihurtu zen.Erreinua musulmanen erasoetatik begiratzeko, Antso Handiakbere mugak gotortu eta hornitu zituen, lehengo gaztelu zaharrakberrituz (Falces, Caparroso, Uncastillo…) eta beste berri batzukeraikiz, Loarrekoa, kasu (Huesca).Haren kultura lana ere garrantzi handikoa izan zen. Monasterioaklagundu eta bulkatu zituen, eta Santiago Bidea sustatu.Antso handia hil zenean, lausemeen artean partitu zuenbere erreinua: Gartzia SantxezIII.a Najerakoak (1035-1054)Iruñeko erreinua jarauntsi zuen;Fernandok Gaztelako konderria;Ramirok Aragoiko konderria;eta Gontzalok Sobrarbe etaRibagorzako konderriak.Gartzia Santxez NajerakoakBurebaraino eta Santanderkobadiaraino hedatu zuenbere lurraldea eta Calahorrakonkistatu. 1054an hil zenean(Atapuercako batailan), harenseme Antso Gartzes IV.aPeñalengoak (1054-1076)heredatu zuen erreinua; 1076anerail zuten Peñalengo harratean,Funesen. Orduan Iruñekoerreinua Gaztela eta Aragoirenartean partitu zen: GaztelakErrioxa, Bizkaia eta Arababeretzat hartu zituen, eta AntsoRamirez (1076-1094) Aragoikoerregea, berriz, Iruñean erregetuzen.


22 / 23EskuineanEspiritu Santuaren kapera,“Karlomagnoren siloa” ere deitua.Tradizioak dioenez, Frankoen erregeakErroldan eta Orreagako batailan hilziren besteak ehorzteko eraikin haualtxatu zuen.1 Noiz sortu zen Nafarroako erreinua eta nor izan zuen lehenbiziko errege?2 Marka itzazu Espainiako mapa batean Antso III.a handiaren lurraldeak.3 Egin ezazu denboraren lerro bat Iruñeko erreinuko errege guztiekin.4 Nola partitu zituen Antso III.a Handiak bere lurrak? Iker ezazu liburutegian zer ondorioizan zituen horrek Nafarroarentzat.5 Bisita ezazu Orreaga eta Ibañetako gaina, Erroldanen oroitarria dagoen tokia. Idazlantxobat egin Orreagako guduaren gainean, Erroldanen gainean eta oroitarrianageri diren sinboloen gainean.6 Zer monasterio beneditar handi eraiki zen IX. eta X. mendeetan, Nafarroakoerregeen panteoia izan zena? Informazioa bilatu liburutegian eta idazlantxo bat egin.7 Bisita ezazu Loarreko (Huesca) gaztelua. Zer lotura du gaztelu horrek Nafarroarekin?8 Deskriba itzazu laburki gizarte eta ekonomia feudalaren ezaugarriak.Asma ezazu fikziozko historia bat Iruñeko Erreinua gertaleku hartuta.


GAZTELAGasteizDonostiaLizarraLos FallosTrasmozFerreraIruñaTafallaTuteraZangozaEscóXabierPetillaSádabaGallurZaragozaARAGOIChodes eta ZalatamorNafarroako erreinua AntsoAzkarra errege zela. (1194 - 1234)Nafarroako erreinuaGaztelak kendutako lurraldeak(1198 - 1200)Antso Azkarrak Aragoienirabazitako lurraldeakNafarroako gaurko mugaNafarroako erreinuaAntso Ramirez erregetu zenetik (1076)1134ra arte, Aragoiko eta Nafarroakoerregeak bat izan ziren. Iruña-Aragoikoerrege berriek Ebroko ibar osotik desagerrarazinahi izan zuten musulman agintea,eta urte horietan Huesca, Zaragoza etaTutera konkistatu zituzten, zein bere eskualdearekin.1134an, Alfontso I.a Borrokalaria hilzenean, Iruñeko eta Aragoiko erreinuakberriro banatu ziren. Iruñak Tuterako Erribera konkistatu berriaberetzat gelditu zuen baina azken hamarkadetan konkistatu zirengainerako lurrak (Huesca, Zaragoza) Aragoiek atxiki zituen.Horrela Nafarroa kristau-herriz inguraturik gelditu zen eta aurrerantzeanez zuen musulmanekiko mugarik izango. Hortaz, akabozen Nafarroan errekonkista eta bere lurraldea zabaltzeko aukeraere bai.Aurrerakoan beste zerbait izango zuten Nafarroako erregeekkezka nagusi: Gaztela eta Aragoiren kontra beren askatasunarieustea. Hartarako, populazioaren onginahia bereganatu beharreanzeuden, ez nobleena soilik, horiek askotan bihurri xamarrakizaten baitziren, baizik eta, batez ere, nekazari xume etanekazari noble txikiena (“navarri” deitzen zitzaien orduko agirietan).“Nafar” horien leialtasuna irabazi nahirik, Antso jakintsuak(1150-1194) erreinuari izena aldatu eta aurrerantzean Nafarroadeitu zion.GoianNafarroan armarria,Iruñeko katedraleko giltzarri batean.Haren seme Antso Azkarra(1194-1234) Nafarroakoerregeetan gailenetakoaizan zen. Bera errege zela,Gipuzkoa eta Arabarenparterik handiena Gaztelarierantsi zitzaion, bainahark Nafarroa Beherekolurrak eratxiki zizkion bereerreinuari. Horrela, Nafarroakgutxi gora behera bere behineta betiko lurraldea iritsizuen.Antso Azkarrak Nafarroazlandara ere parte hartuzuen errekonkistan etaalmohadeen kontra borrokaegin zuen Navas de TolosakoBatailan (1212). Harengaraipen hartatik sortu zenNafarroako armarriko kateenelezaharra.Ondorengorik gabe hil zeneta bere iloba Teobaldo II.ak(1234-1253) jarauntsi zuenerreinua. Harekin, frantsesjatorriko dinastien nagusigoahasi zen.


24 / 25 GoianAntso Azkarra Orreagakomonasterioan ehortzirik dago.Bere hilobiko estatua 2,25 mluze da. Erregeak halakoxe luzeraomen zuen, bere hezurren gaineanegindako ikerketek agertzendutenez.EskuineanNafarroan kateaketa Antso Azkarrarenarranoa.


EskuineanNavas de Tolosakobatailaren oroitzapenezkobeiratea.Orreagan, Antso VII.aAzkarraren hilobiarenondoan.1 Noiz eta zergatik izan ziren bat Nafarroako erregea eta Aragoikoa?2 Nor izan zen Nafarroako eta Aragoiko azken erregea?3 Zein erregek aldatu zion izena erreinuari eta Nafarroa jarri? Zergatik?4 Koka ezazu mapa batean Nafarroa Beherea. Zein erregek erantsi zion Nafarroari?5 Non dago ehortzirik Antso VII. Nafarroako erregea? Liburutegian informazioa bilatutaegin ezazu haren biografiatxo bat.6 Antso VII.a Azkarraren hilobia dagoen aretoan beirate bat dago. Zer irudikatzen du?Bilatu informazioa liburutegian bataila horren gainean.7 Marraztu ezazu Espainiako mapa batean kristau armadaren eta almohade armadarenibilbidea Navas de Tolosako batailan.


26 / 27Nafarroako gizarteaErdi AroanGoianIruñeko katedraleko giltzarriak.Nekazari laneko bi une.Erdi Aroko lehenbiziko mendeetan Iruñeko erreinuak, gainerakoEuropak bezala, nekazari eta abeltzainen herrixka txikiak zituenbere lurraldeko osagai nagusia. Iruña zen hiri nagusia.Erdi Aroko gizarte tradizionala hiru gizarte klasez osatua zen:nobleak, Eliza eta nekazariak.Eliza eta nobleak ziren buruzagi-klasea, lurraren jabeak baitziren.Nobleak erregeari loturik egoten ziren leialtasunezko zin batenbitartez. Parte hartzen zuten erreinuaren gobernamenduan etaarma bidez defendatzen, tenentzien buruzagi gisa, (tenentziakgaztelu edo gotorleku batetik defendatzen ziren barruti militarrakziren). Noble xumeak ere bazeuden, lur jabe txikiak; horieiinfantzoi zeritzen eta askotan ez zuten nekazariek baino hagitzezhobeagoko bizimodua izaten baina askoz goragoko gizarteestimazioa bai. Erregea, nobleak eta eliza aberastu egitenziren nekazariei kobratzen zizkieten zergei esker: zorrak, lanak,hamarrenak, tributuak eta hasikinak.Nekazariek, hau da, biztanle gehientsuek, ez zuten lurrik; lurzati bat lantzearen truk jaun bati errenta bat pagatzen zioten,jeneralean uztaren parte bat. Gainera beren soroei loturikzeuden eta ez zuten zilegi nahi zutenean uztea. Laborantzatik etaabeltzaintzatik bizi ziren. Labore nagusiak zerealak, mahastia etaoliboak ziren, eta azienda nagusia, berriz, ardiak eta zerriak.Erreinuaren hasieran gutxierabiltzen zen dirua. Paguakgaitan egiten ziren, zerealaleekin edo aziendaburuekin. XI.mendeko bigarren erdira arteez zen hasi Nafarroan lurraldeosorako dirua egiten.X eta XI. mendeetan bestegizarte talde bat sortu zennobleen eta nekazarienbitartean: Frankoak. Pirinioezharainditik Santiagokoerromesbidean barrena etorrita,frankoak hirietan ezarri ziren.Burgesak deitu zitzaien, burgu(auzo) itxietan bizitzen zirelako.Antso Ramirez erregeak etaharen ondorengoek forubereziak eman zizkieten etanola-halako botere politikoaere bazuten: eskubideazuten, adibidez, Erreinukogorteetan ordezkariak izateko.Merkatari, mailegari, errentarieta eskulangile aritzen ziren.Gizarte klase berria sortu zen,beraz, leinuak ez, baizik diruaknobletua.


Kristau jendezko hiruklase horiez gain, Nafarroanbi erlijio gutxiengoere bazeuden: juduaketa musulmanak.Hauek bazuten libertatezerbait beren erlijioa meskitaeta sinagogetan ospatzeko,baina legeak aparteko auzo berezietanbizitzera behartzen zituen eta zenbait zergaeta tributu pagatzera.Juduak hiri handienetan bizi ziren. Eskulangintzan,salerosketan, mailegutzan eta medikuntzanaritzen ziren. Judu-auzo nagusiak Iruñean,Lizarran eta Tuteran zeuden. Tuterakoa zenhandiena, populazioaren % 27,5 hartzen baitzuen.Bertan jaio eta bizi izan zen BenjaminTuterakoa, XII. mendeko bidaiari famatua. GaurkoIrakeraino iritsi zen bere bidaian eta Bidaienliburua famatua idatzi zuen bere ibiliak kontatzeko.Tuterak beste seme ospetsu bat izanzuen Erdi Aroan: Yehuda-ha-Levi hebraierazkopoeta handia, X. mendean bizi izan zena.Errekonkistaren ondoren kristau lurraldeangeratu ziren musulmanak (mudejarrak) Erriberanzeuden gehienak. Libre utzi zitzaien bereninstituzioak eta zerga erregimena mantentzen,eta bere ondasunen jabe oso ziren,baina hiriaren barreneko meskitaeta etxea utzi eta harresiezkanpoko bazterauzo batera joan beharreangertatu ziren.Auzo horri mairu-auzodeitu zitzaion.GoianJuduen etamusulmanen irudiak,Espainiako Erdi Arokokodizeetan.Mudejarrak ugari izan ziren Tuteran, Cortesen,Ablitasen, Cascanten, Murchanten, Funesen,Peraltan, Falcesen eta Corellan.Erdi Aroko mundu honen pilare ideologiko nagusiakristautasuna zen. Kristau izatea zen orduanmundu guztiaren identifikazio osagai nagusia,nobleak izan ala nekazariak, eta kristau izateakgarrantzia handiagoa zuen erreinu batekoa zeinbestekoa izateak baino. Horregatik zuen Elizakhain esku eta botere handia gizarte hartan.IX. menderako Leireko monasterioa zutik zegoen,Nafarroako monasteriorik inportanteena izangozena. Nafarroak musulmanei lurrak kendu etaberetakotu ahala, beste monasterio batzukeratxiki zitzaizkion erreinuari: Iratxe, Lizarrerrian,eta San Millan, Errioxan. Monasterio horiek,erlijiogune ez ezik, zientzia eta kultura gordeeta zabaltzeko gune handiak ere izaten ziren.Erregeek denetariko emaitzak eta pribilejioakematen zizkieten eta hortaz monasterioekondare handia beretu zuten diruz, lurrez etaobjektu baliotsuz.


28 / 29Aurreko orrialdeaLeirekomonasteriokokripta.EzkerreanNafarroakoForuen argitalpenzaharra.BeheanTeobaldo I.arenestatua.Nafarroan UnibertsitatePublikoaren Liburutegian.


ArgazkiaZaldi apainduengaineko zaldunak.Iruñeko katedralarenklaustroko kapitel batean.1 Marraz itzazu piramide batean Nafarroako Erdi Aroko gizarte taldeak.Piramidearen goialdean talde gailenak jarri eta behealdean apalenak.Iruzkin ezazu emaitza.2 Apaizen, nobleen eta nekazarien eskubide-eginbide nagusiak aipatu.3 Nor ziren infantzoiak? Nafarroako zein herriri deritza infantzoien herria?4 Hiztegi entziklopediko batean bilatuta defini ezazu zer diren zorrak,hamarrenak, lanak, errentak, tributuak, hasikinak eta trukea.5 Nor ziren frankoak? Bilatu informazioa liburutegian.6 Koka ezazu Nafarroako mapa batean Erdi Aroan judu-auzoaketa mairu-auzoak zituzten hiri nagusiak.7 Esplika ezazu zeure hitzekin zer den Forua eta zergatik Foruak Nafarroa definitzen duen.8 Nola deritze kristauen, juduen eta musulmanen gurtzapen-lekuei?Bila ezazu bakoitzaren adibidetako argazki bat eta ageri direnarkitektura osagaiak iruzkindu.9 Bila ezazu informazioa Nafarroako monasterio handien kokalekua,bizimodua eta jardueren gainean: Leire, Iratxe, Fitero, la Oliva, Tulebras eta OrreagakoKolegiata. Informazio horrekin egin ezazu idazlantxo bat bakoitzaren ilustrazioekin,eta koka itzazu Nafarroako mapa batean.


30 / 31Donejakue bideaIX. mendean hotsa zabaldu zen Compostelan, Galiziako herrixkabatean, Espainia kristautu zuen Santiago apostoluaren hilobiaaurkitu zela. Sarri hasi ziren pelegrinak etortzen ustezko hilobihartara eta denboraren joanean Santiago-bide hori Erdi ArokoEuroparen erromesbiderik handiena bihurtu zen, Europako laubazterretatik zetorren jende-ibai handia.Ibañeta, Orreaga ondoan, Europako erromes horiek Pirinioakgainditzeko maizenik erabiltzen zuten ateka zen; Horregatik,mendez eta mendez milaka erromes pasatu ziren Nafarroan barrenaSantiagora bidean eta berekin ideia, jakiunde eta arte etakultura estilo berriak ekarri zituzten.Haientzat ospitaleak, elizak eta aterpeak eraiki ziren, orduko arteestiloan, erromanikoan alegia. Eraikin horietako asko gaurdainoiritsi dira eta gure ondareko parte funtsezkoa dira.GoianSeinale ofizialak eta seinaleinprobisatuak Gareskomugarrian.EzkerreanGaresko zubia.Santiagobideak sortarazi zituenobra zibiletan zubiak izan zirenaipagarrienetakoak, ezinbestekoakbaitziren erromesek ibaiak errazagopasatzeko, ibiak bilatu beharrik gabe.Argazki honetako zubia, Argaren gainean,Garesen eraiki zen XI. mendearen hasieraneta haren ikusgarritasunak erdarazkoizena eman zion herriari (Puente la Reina).Euskaraz ere gauza bera gertatu da Zubiriherriarekin, hor ere Argaren gaineko zubibatek eman baitzion izena herriari (Zubiiriaedo Zubi Hiria). Zubiriko zubia 1097koagiri batean aipatzen da, baina gaurkoakitxura gotikoa du, beranduagokoa.


EskuineanDonejakue bidea etaNafarroan barnako zatia.740 Km inguruVillafrancadel BierzoLeonSANTIAGO DECOMPOSTELAPonferradaAstorgaSahagúnBurgosCarrión delos CondesCastrojériz Iruñeko burguak XIII. mendeanXIII. m.ko eremu eraikindunaBideak, sarrerakHarresiakErrekakBurguko arroilaZubiberriaErrege jauregiaKatedralaMagdalenakoatariaLehenbiziko gazteluarenkokalekuaJudu-auzoa eta hilerriaMerkatuaSAN ZERNINGOBURGUASan ZerningoelizaNABARRERIAKOHIRIA123MertzedarioakFrantziskanoakDominikoak1San LorentzokoelizaSAN NIKOLASKOBURGUA2 San Nikolasko3eliza


ToursParisVezelayLe PuyArlesSauveterrede BearnOrreagaSto. Domingode la CalzadaLizarraIRUÑAOrreagaGaresZangozaJacaOloronLizarraTorresdel RíoIRUÑAGaresZangozaEunateUxueLeireXabierLogroñoTuteraSan Pedro del Ruako klaustroa Santiago elizaren tinpanoa. Zangoza Eunateko Santa MariaSanta Maria la Realeko tinpanoa. ZangozaTorres del Rioko Hilobi santuaren elizaTuterako katedralaren atariaEzkerreanIruñeko burguak XIII. mendean.XIII. mendean Iruñak zituen burguen gutxigora beherako planoa, gaurko Iruñarenplanoari gainjarria.


ArgazkiaSanta Mariala Realeko tinpanoa.Zangoza.1 Bila ezazu informazioa liburutegian Santiagorako erromesaldiaren gainean.2 Iker ezazu zer ondorio ekonomiko eta sozial izan zituzten Nafarroarentzat Santiagorakoerromesaldiek.3 Koka itzazu Nafarroako mapa batean erromanikoko monumentu aipagarrienak.4 Marraz ezazu eskematikoki erromanikoko osagai arkitektoniko nagusiak.5 Bila ezazu Zangozako Santa Maria la Realeko tinpanoaren argazkia, Leireko monasteriokokriptarena, Eunateko elizarena eta Lizarrako San Pedro de la Ruako klaustroarena. Iruzkinitzazu bertan ageri diren arkitektura osagaiak.6 Marka ezazu Iruñeko mapa batean Erdi Aroko hiru burguen arteko muga.7 Bilatu informazioa liburutegian Iruñeko katedralaren kapitel erromanikoen gainean.Nafarroako Museoan daude.8 Egin ezazu ikerlan bat zure herriko eta inguruko Erdi Aroko Artearen gainean, tokiakbizitatuz.


EskuineanEvreuxtarren armak,Iruñeko katedralaren erdikonabeko arku nagusian.34 / 35BeheanKarlos III.a1702an Evreuxko katedralarenbeirateetatik hartutako marrazkia.Dinastia frantsesakChampagneko dinastia1234 - 1274Antso Azkarra semerik gabe hil zenean (1234),haren iloba Teobaldo I.ak jarauntsi zuen Nafarroakokoroa, Nafarroako Blankaren eta frantsesdinastia bateko kide zen Champagnekokondearen semeak. Errege horrekin hastenda Nafarroan frantses jatorriko errege-leinuennagusigoa. Nafarroa Gaztelari eratxiki arteiraunen zuen.Errege horietako batzuek ez zuten inoiz oinikezarri Nafarroan baina hala ere oso erreformamesedegarriak ezarri zituzten, Frantziako administrazioereduetan oinarrituak, Europako aurreratuenakbaitziren.Kapetoen dinastia1274 - 1328XIII. mendearen bukaeran, Nafarroako JoanaI.a, Teobaldoren iloba, Felipe Ederrarekin ezkonduzen, Frantziako oinordekoa baitzen, Kapetoenetxekoa. Handik hara, Nafarroa Frantziakoerreinuaren lurralde bat izan zen eta Frantziakoerregeak Nafarroako errege ere izan ziren, hemengonobleen haserre handirako.Evreuxko etxea1328 - 14251328an, Joana Evreuxkoa Frantziako erregearenalaba Frantzian erregina ezin izan eta,Nafarroako erregina koroatu zenean,Nafarroak berriro izan zituen erregepropioak.Evreuxtarrek zerga-biltze sistemakhobetu zituzten, nafarrengandikdirua erdietsi behar baitzutenFrantziako politikan esku-hartuahal izateko, han interes handiakbaitzituzten.Leinu honetako errege nagusiaKarlos III.a Noblea izan zen(1387-1425). Haren aita KarlosII.a ez bezala, hura gerrazaleaizan baitzen, Karlos III.ak bakeabilatu zuen bai Nafarroan eta baikanpoan ere (Frantzia, Gaztelaeta Aragoi). Iruñeko hiru burguen(Nabarreria, San Zernin eta SanNikolas) arteko borrokak bukarazieta dekretuz batu zituen 1423an(Batasunaren Pribilejioa). Iruña,aurrerantzean, hiri bakarra izangozen eta udal bakarra eta iruindarguztientzako instituzio berberakizango zituen.


EzkerreanKarlos III.a Iruñeko katedralean ehortzizuten, bere emazte Leonorren ondoan.Hilobiak errege-erregina etzanenestatuak ditu, koroatuak eta buruaburkoetan bermatua dutela. Haietanhonela irakurtzen da: “Bonne Foy, BonneFoy” (Fede ona, fede ona). Erregeak lehoibaten gainean bermatuak ditu oinak,adorearen eta erregetasunaren sinboloa,eta erreginak, berriz, bi zakurretan,fideltasunaren sinbolo.Zakurretako bat hezur bat jaten ari da.Garaiko herri irudimenak nahi izan zuenhezur hura Nafarroa zela, Frantzia etaGaztelaren artean tirakatua.Behean ezkerreanKatedraleko klaustroa.Ipar-hegaleko trazeriarenxehetasuna. Goian“Herioren garaipena”pinturako xehetasuna.Bruegel zaharra (Museo del Prado).


ArgazkiaErriberriko gaztelua1 Egin ezazu denboran barnako lerroa Nafarroako dinastia frantsesekin.2 Zein erregez geroztik izan zen Nafarroa Frantziako erreinuaren zati bat?Zein izan zen Dinastia frantses bateko Nafarroako lehen erregea?3 Zergatik zen hain larria Gaztelarentzat Nafarroako erreinuak Frantziarekin bat egitea?Arrazoitu erantzuna.4 Noizez gero izan zituen berriz Nafarroak errege propioak? Zergatik?5 Iker ezazu liburutegian Karlos III.a Noblearen gainean?6 Bila ezazu Izurri beltzaren gaineko informazioa: nola iritsi zen Nafarroaraeta zer ondorio demografiko izan zituen.7 Bila ezazu Iruñeko katedralaren klaustroko argazki bat eta aipatu zeinelementuk ematen duten aditzera obra gotikoa dela.8 Aipa itzazu XIV. mendeko bi monumentu gotiko, bata erlijiozkoa eta besteazibila eta laburki deskribatu.9 Bisita ezazu Iruñeko katedrala eta egin ezazu ikerlan txiki bat katedralaren barrenaldeazeta Karlos III.a eta Leonor emaztearen hilobiaz.10Presta ezazu ahozko azalpen bat zure herriaren hurbileko monumentu gotiko baten gainean.


38 / 39Historia baten bukaeraKarlos III.a 1425ean hil zenean, Nafarroako erreinuaren gainbeherahasten da. Nafarroa ez zen berriz oneratuko, eta azkeneanGaztelari erantsi zitzaion.XV. mendeak, Nafarroan, erregetza eta boterea eskuratzeko borrokalatzak izan zituen ezaugarri. Gerra zibil latzean jarki zitzaizkionelkarri Joan II.a Aragoikoa, Blanka erreginaren senarra, etaharen seme Karlos Vianako printzea, noble bando bana aldekozituztela: beaumondarrak eta agramondarrak.Beaumondarrak ziren Mendialdeko nobleak; Joan BeaumontLeringo kondea buru zuten eta Karlos printzearen aldekoak ziren.Agramondarrak lur zelaietako nobleak ziren; Mosen PiarresPeraltakoa zuten buru eta Joan II.aren aldekoak ziren. Bi alderdihauen arteko talka bortitzak Nafarroa erabat azpikoz-goratu etaharen ekonomia hondatu zuen.Vianako printzea 1461eanhil zenean, egoera arezailagotu zen. Gaztelakegokiera hura aprobetxatuzuen potentzia hegemonikogisa Frantziari gailentzeko.Eta Fernando Katolikoak,Nafarroak Aita Santuari buruegiten ziola aitzakia harturik,1512an soldadu baskongadozosatu armada bat bidali zuen,Albako dukea buru, eta iaerresistentziarik topatu gabeinbaditu eta okupatu zuenNafarroa.EzkerreanSan Ignaziorenmonumentua, Iruñean.Gaztelako armadak Iruñeanezarri zituen soldadoetatik batIgnazio Loiolakoa zen, gerosantu izanen zena. 1521eanNafarroako erregearen armadak,erreinua berreskuratu beharrez,Iruña setiatu zuenenan, Ignaziokzauri larriak hartu zituen. Iruñekomonumentu honek irudikatzen dukanoi bala batek hanka txikitutasantua lurretik jasotzen dutenmomentua.


EzkerreanAmaiurko monumentua,Gaztelu hartan gogor eginzuten zaldunen gorazarrez.BeheanNafarroaBehereko paisaia.Nafarroako errege legitimoen azken defendariekAmaiurko gazteluan hartu zuten geriza,Baztanen. 220 zaldun agramondar itxi zirenbertan, gaztelauek garaitu arte.1512ko uztailaren 25ean Iruña errenditu zen.Albako dukearen kondizioak eskuzabalak izanziren: hitz eman zuen bategitearen aurreko foruak,ohiturak eta pribilejioak begiratuko zituelaeta ez ziela errebeldeei ondasunik konfiskatuko.Denboraren joanean, agramondarrek ere etsizuten egoera berrian. Haietako asko Nafarroangeratu ziren eta Fernando Katolikoa erregetzatonartu. Beste batzuek ihes egin zuten etaErreinua berreskuratzeko hainbat saiotan partehartu. Gehienak, ordea, itzuli ziren azkenean,erregeren indultuak aprobetxatuz, eta lehengoondasun eta karguak berreskuratu zituzten.Nafarroa bere erreinuari eratxeki ondoren, GaztelaFrantziari nagusitu zitzaion, Pirinioez haraindianposizio militarrak hartuta.Nafarroa BehereaNafarroako azken errege-erreginak, KatalinaFoixkoa eta Joan Albretekoa, Frantziara joan zirenihesi. Handik, behin eta berriz saiatu zirengaztelauak Nafarroatik kasatzen, alferrik. Azkensaioak 1521ean huts egin zuen.1530ean Karlos I.a Espainiakoak, erregeerreginakatolikoen semeak, utzi zuen NafarroaBeherea (Pirinioez haraindian), frantsesetatikdefendatu ezinik. Orduan Katalina eta Joanenondorengoek okupatu zuten eta Nafarroakoerregearen titulua erabili zuten aurrera ere.1594an, Nafarroako Enrike III.a erregetu eginzen Frantzian, eta 1620an Nafarroa Behereabehin eta betiko eratxeki zitzaion Frantziakokoroari. Frantziako Iraultzan, Nafarroa BehereaPirinio Atlantikoen departamentuan sartu zeneta bere foruak eta instituzioak galdu.


40 / 41 BeheanXabierko gaztelua.1892ko leheneraberritzea baino lehen.GoianJasotarren armarria,Gazteluaren sarreran.


1 Vianako Printzea bizi artean erreklamatu zituen bere eskubide dinastikoak.Nori jarki zitzaion horretarako? Zergatik?2 Bila ezazu informazioa liburutegian Karlos Vianako Printzearen gainean eta idatz ezazu haren biografia.3 ¿Qué relación de parentesco tenía Fernando el Católico con el Príncipe de Viana?4 Nor ziren agramondarrak eta beaumondarrak? Noren aldeko izan ziren batzuk eta besteakNafarroako gerra zibilean?5 Seinala ezazu mapa batean Nafarroa Beherearen lurraldea. Nola deitu zitzaion?6 Nafarroak, Gaztelari eratxekitzean, galdu al zituen bere foru eta pribilejioak?Ekarri al zuen horrek Nafarroako erreinua desagertzea? Eman arrazoiak erantzunetan.7 Zergatik Cisneros kardinalak agindu zuen Xabierko gaztelua desegitea?8 Bila ezazu informazioa San Frantzisko Xabierkoaren gainean eta egin ezazu idazlantxobat santu horrek ezagutu zuen munduaren gainean.


42 / 43HITZONDOANafarroa Gaztelari eratxikitzeak ez zuen ekarri Nafarroako erreinuadesagertzea. Espainiako erregeek Nafarroako legeak (foruak) etabai barne antolamendua ere begiratu zituzten.Nafarroak XIX. mendearen erdira arte erreinu iraun zuen, lege propioakemateko gaitasuna zuela, orduan, karlistaden ondoren, ForuEraentzaren sakon-sakoneko aldaketa hitzartu baitzen Estatuarekin:1841eko Lege Itundua.Lege Itunduak gauza askotan igualdu zuen Nafarroa Espainiakobeste herriekin, baina Foru Diputazioak, halere, hainbat gobernufuntziorieutsi zien eta eskumen asko erabiltzen zituen (bideak,errepideak, osasuna, hezkuntza, kultura eta abar).Egoera honek (Foru Eraentzak), 1982 urtera arte iraun zuen, nahizgobernu zentralak abolitzera eta urratzera egin zuen behin bainogehiagotan. 1982an Forua Hobeagotzeko Legea indardundu zen,hau da, Estatuarekin egindako itun berria, Francoren diktadurarenondotik Forua Espainia demokratiko berriaren errealitatera moldatubeharrak sortua.Hobeagotzeak, Nafarroari Foru Komunitate deitzen dionean, eta ezautonomi elkargo, Espainiako beste komunitateak bezala, aditzeraematen du Nafarroaren autogobernua berezia dela, zuzeneaneta etenik gabe Erdi Aroko erreinuak zuen beregaintasunetik heldubaita.1 Nor zen Espainian errege 1841eko Lege Itundua eman zenean? Iker ezazu zeralderdik gobernatzen zuen eta zer ideologia zuen.2 Informazioa bilatu Gamazadaren gainean eta presta ezazu ahozko azalpen batgertaera horren gainean.3 Zer ahaidego zuten Fernando Katolikoak eta Vianako printzeak?


GLOSARIOAAgramondarrak: Gaztelauek Nafarroa konkistatuzutenean, Enrike II.a Nafarroako errege legitimoarenaldeko ziren nafar nobleen alderdia.Almohadeak: Afrikaren iparraldeko herria, XII.mendearen bukaeran Gibraltargo itsasarteapasatu eta penintsulako musulmanak kristauerreinuen erasotik defendatzera etorri zena.Al-Andalus: Musulmanek VIII. mendetik erregekatolikoek XV. mendean erabat kasatu zituztenarte penintsula iberikoan okupatu zuten zatia.Arabeak: Arabiako penintsularen biztanleak,Itsas Gorria eta Pertsiako Golkoaren artean. VII.mendean islam erlijioa sortu zen haien arteaneta geroztik herri asko konkisttau zituzten, etaberen hizkuntza, kultura eta erlijioa inposatuzieten. Mediterraneoko mutur batetik besterahedatu ziren, Penintsula Iberikoa barne.Arrianismoa: Kristau konfesioa, bisigodoen arteanzabaldua, harik eta VI. mendean katolikoegin ziren artea (Leovigildo).Beaumondarrak: Nafarroa Gaztelari eratxekitzearenaldeko ziren nafar nobleen alderdia.Burgua: Erdi Aroko auzoei zeritzen horrela.Iruñak Erdi Aroan, 1423 urtera arte, hiru burguzituen: Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas.Burguetako biztanleak frankoak izaten ziren,Nabarreriakoak ezik, horko biztanleak nafarzaharrak baitziren. Nabarreriaren barreneanSan Migel auzoa eta Judu-auzoa ere kontatzenziren.Kontuen ganbera: Nafarroako erreinuko auzitegia,erregearen kontuak eta oro har zergaeta diru kontuak ikertzen zituena. Gaur egunizen horrekin beste instituzio bat ezagutzen da,Nafarroako Parlamentuaren menpekoa, NafarroakoGobernuaren eta Nafarroako gainerakoadministrazio publikoen kontuak eta jardueraekonomikoa ikertzen dituena.Errege Kontseilua: Nafarroako Erreinuarenauzitegi Gorena zen, eta erregeordearekin baterazenbait gobernu eskumen erabiltzen zituen,besteak beste udalei eta kontzejuei kontu egitea.1836an desagertu zen.Gorte Nagusia: Nafarroako erreinuko auzitegietakobat. Epaitegi hutseko eginkizunak zituen.Nafarroako gorteak: Behiala Nafarroako herria,erreinua, erregeren aurrean ordezkatzen zuenorganoa zen. Gaur Nafarroako Parlamentuarideritza horrela.Erreinuaren diputazioa: Nafarroako erreinukogorteek, bilkura egiten zuten aldiro, hurrengobilkurara arte beren erabakiak betetzen zirelabegiratzeko izendatzen zuten batzordea. Gauregun Foru diputazioa esatean NafarroakoGobernua aipatzen da.Harrespila edo cromlecha: Zirkulu baten itxuranjarritako menhir multzoa.Gurutzadak: XI eta XIII. mende bitartean EuropatikPalestinara abiatutako espedizio militarrak,Jerusalengo hiria musulmanen eskuetatikkendu beharrez, VIII. mendean konkistatu baitzuten.Dolmena: Hiletarako eraikin megalitikoa. Harlauzabertikal handiek hormaren lana egitenzuten, eta beste horizontal batek teilatuarena.Estamentua: Feudalismoan bizimodu edogizarte eginkizun bereko talde sozial bakoitzarizeritzan horrela (nobleak, apaizak eta nekazariak).Feudalismoa: Mendebaldeko Europan X eta XII.mende bitartean nagusi zen antolamendu politiko,sozial eta ekonomikoa, basailutza harremanetaneta landa giroko bizitzan oinarritua.Frankoak: Ez nahastu orain ahotan ditugunfrankoak eta izen bereko herri germaniarra,Rhin ibaiaren ingurutik etorria eta Galian V.mendean finkatua Erromako boterea deseginzenean. Gure franko hauek dira Languedoc-etikNafarroan XI. eta XII. mendeetan ezarri zirenetorkinak, hemengo erregeengandik eskubidebereziak (foruak) hartu zituztenak. Franko izenaeman zitzaien Nafarroako nekazariak ez bezalagizon libreak zirelako (frankoa=librea)..Infantzoia: Nafarroako landa giroko noblexumeak. Beste toki batzuetan ageri diren kapareenmaila berekoak.Islama: Islama mahomak idatzitako Koran liburusakratuan oinarritu erlijioa da. Mahoma,musulmanentzat, Ala jainko bakarraren profetada.


Judu-auzoa: Erdi Aroko hirietan, juduak biztanlenagusi zituzten auzoak.Merindadea: Nafarroako tradiziozko banaketaadministratiboa, zeinaren buru merio deitufuntzionarioak egoten ziren (hortik izena). Gauregun bost merindade daude (Iruña, Lizarra,Tutera, Tafalla-Erriberri eta Zangoza), baina ezdute administrazio funtziorikMonoteismoa: Jainko bakarra dagoela sinistenduen erlijioa.Megalitoa: Neolitikoaren garaiko harrizko monumentuhandia (grekeraz mégas = handia;líthos = harria)Menhirra: Lurrean zut iltzatutako oroitarria, zutarria.Mosaikoa: Teselak deitu Kolorezko hartxintxaredo zeramika zatiz lurrean edo paretetan egindakomarrazkia.Mozarabea: Erdi Aroko Espainian musulman lurreanbizi zen kristaua.Mudejarra edo moriskoa: Errekonkistarenondotik kristau lurrean gelditu zen musulmana.Haien arte estiloari ere mudejar deritzaMusulmana: Islama erlijiotzat duen pertsona(ikus Islam)Neolitikoa: Harriaroko garairik berriena. Gizonasedentario bihurtu zen eta koba edo beroki naturaletanbizitzen jarri; lurra lantzen zuen eta harrileunduzko tresnak egiten. K.a. 7000. urtetikK.a. 3500. urteraino doa, azken data horretanlehenbiziko agiri idatziak agertzen baitira.Paleolitoa: Harriaroko aldirik zaharrena. Paleolitokogizonak nomadak izaten iren eta harrialantzen zuten tresnak egiteko. K.a. 5 milioi urteingurutik Neolitikoraino joaten da.Vianako printzea: Nafarroako erreinuaren erregegaiariematen zitzaion titulua. Vianako printzerikezagunena Karlos printzea izan zen.Herri germaniarrak: Erromatarren inperiokomugez landara bizi ziren tribuak.Errekonkista: Penintsularen iparraldeko kristauerreinuak musulmanei lurra kenduta hedatzearideritza errekonkista. XI. mendean hasi eta Errege-erreginakatolikoek Granada 1492an hartuzutenean bukatzen da.Jendeberritzea: Musulmanei kendutako lurrakkristau biztanlez betetzea.Erromanikoa: Europa mendebaldean XI, XII etaXIII. mendearen parte batean nagusi izan zenarte estiloa.Erromanizazioa: Erromatarren kultura eta bizimoduaErromatarren inperioak menpean zeukanlurralde osoan ezartzea.Erreinuko auzitegiak: Nafarroako foru eraentzazaharrean epaiketa kontuak bere gain zituztenorganoak ziren (Erregeren Kontseilua, GorteNagusia eta Kontuen Ganbera).Erregeordea: Erregearen ordezkari aritzen zenpertsona.


Sateliteko argazkia:European Space Agency/Envisat


SantanderBurgosNájeraSan MillánLogroñoTafallaCalahorraArnedoLeireSan Juande la PeñaSosUncastillo LoarreRodaAránGarrayTausteValladolidSimancasRoaSan Estebande GormazBurgode OsmaTarazonaBorja


GalderaGaldera eta arrazoibideaEdukiak bilatuBisita interesgarriaMapekin lan eginLana

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!