12.07.2015 Views

Jean Pierre Goytino

Jean Pierre Goytino

Jean Pierre Goytino

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Egilea:XIPRI ARBELBIDE

Lehen euskalastekariaren sortzaileJLehenaldizkariakean Pierre Goytino ainhoarrak sortuzuen Kalifornian bizitza luze samarraizan zuen euskara hutseko lehen astekaria.Ameriketarajoandako euskaldunenbizimodua, gorabeherak eta aztarnakjakin nahi dituenak hor du iturriparegabea.Ainitzen ustez, euskarazko lehen astekaria,1887an Donazaharreko LouisEtcheverry deputuak sortu Escualdunada. Lehenbizikorik erran behar dahiruetarik bat baizik ez zela euskaraz,urte bat lehenago sortu Le Réveil Basque-kbaino doi-doia gehiago.Jean Pierre Goytino (1860-1920)Euskara hutsez izanak ziren lehenago: AgoztiXahok 1848an Baionan sortu Uscal-HerricoGaseta. Bi ale baizik ez zituen izan.Martin Biscailuzabokatak 1885ean Los Angelesetan plazaratuEscualdun Gazeta: hiru ale izan zituen.1

Eta bereziki, 1893an, beti Los Angelesetan,Jean Pierre Goytinok sortu Californiako EskualHerria.Bost urte iraun zuen.Lehen biak ez dira ia kontagai ere. Hirugarrena,berriz, serioa izan zela erran dezakegu.Euskal Herriko historioan apur bat iraunduen euskara hutsezko lehen astekaria, amerikanoadugu beraz. Nahiz guti ezaguna den,kolekzio bakar bat baizik ez baita gelditzen,Parisko Bibliothèque Nationale liburutegiandagoen Antonio Abadiarena. Kazeta honenaita,Jean Pierre Goytino,oso ezezaguna da.LasalletarretanJean Pierre Goytino, Ainhoan sortu zen1860an, uztaileko 22an, aita,Arnaud Goytino,hor baitzen urte hartan, mugazain. Hau beraLarrañen sortua zen, bere aita han zelakotzmugazain sortu zen urtean.Arnaud-en lehenemaztea Julie Lapêtre Biarnesa, Urdozekojostuna,han zelarik ezagutua.Arnaud,13 herritan egon zen bere 34 urtetakomugazain bizian. Bigarren emaztea, JeanPierren ama, Gaxuxa Etxeberri, Kanboarrazen. Eta Jean Pierrek Kanboartzat zeukanbere burua, erroak zeuzkan herri bakarrahori baitzen.2HoraceBell abokatak fama txarrak hedatu zituen GoytinozMugazainen munduak zenbatetaradino markatuzuen erakusten digu honek:aita eta aitonabezela, osaba ere mugazaina zuen. Mugazainbizia ez zen hala hulakoa garai haietan:Goytinoren aitona Baigorri aldean erail zuen1833an kontrabandista talde batek. Osabaere mugazain lanetan zebilela hil zen, ez dakiguzuzen nola. Aita bere semearekin zoalaKanbo eta Ezpeleta artean,egun argiz zanpatuzuten, kontrabandista bat gelditu nahi izanzuelakotz. Ez da harritzekorik beste ogibiderikbilatu bazuen semeak. Saleko Fraileetansartu zen 1874an eta sotana jauntzi 14 urteakbetetzekoak zituelarik Frère Lupillien izenarraroa ematen ziotela.Ondoko urtean hasi zen lanean Ortesekoeskolan lehenik, haur ttipiekin. Gero tokizaldatu zuten askotan,Bordaletik Tolosara,Tar-

esen gaindi 8 eskoletan egoten zela 9 urtez,azkenean Hazparnen finkatzeko 1882an, brebetadiploma eskuraturik Tolosan 1881ean,urriko 1ean.Nahiz ez zuen Hazparnen luzatu, hor kutsatuzukeen euskararen mikrobioak, Mixel ElizanburuFrère Innocentius frailea baitzen kolegiokozuzendari. Ez zela fraile izateko egina pentsaturikdudarik gabe, 1883an prefeta etaeskoletako inspektoreari gutun bana igorrizizkien, erakasle postu bat eskatzeko eskolapublikoan.Errient edo maisuOndoko urrian berean izendatua izan zenZuraideko eskolara: eliza dorrean, atariarengaineko sala batetan egiten zen eskola, hilerriakzirelarik haurren josta leku: 44 haurziren klase bakar batetan, maila guzietakoak,ardi edo behi zain joan behar ez zutelarikagertzen zirenak klasean. Aita-amek nahizuten katixima edo dotrina ikas zezaten.Matematika eta frantsesaz axola guti.Goytino irakasle ona zitekeen zeren eta lehenurteko inspekzioko txostenean irakurtu dugueskolaren kalitatea hobetuz zoala.Ondoko urterako haizea itzuli zen. Ez diokonfiantzarik egiten gehiago inspektoreak:Escualdun Gazeta, Biscailuzek sortua Los Angelesetan 1885anHazparneko kolegioaJean Pierre Goytino La Vasconia aldizkarian3

eskuineko auzapeza eta seroren adiskidemina da errient berria eta Hazparneko fraileekinharremanak baditu. Zer duen ikustekorikhorrek eskolarekin? Xuri-gorrien,errepublikatzaleeta erregetzaleen gerla gorria zenFrantzian. Eliza, orokorki erregezale. Eskolapublikoaren helburuetarik bat errepublikaindartzea: errientek gorriak izan behar zutenberaz.Eta Goytino xuria agertu,fraileak uztearekin,denekuste izan zutelarik gorri bilakatuzela. Hauteskunde kanpainetan gorrien aldeagertuko zela ere hitzemana zuen. Hiza janberaz. Ideologiaz aparte ez zen arras arrazoirikgabe xuri agertzeko:Zuraideko auzapezakbegi onez ikusiko zuen bere alaba xarmantarekinezkondu zedien!Ondoko urtean, musika bera, ez bada gogorragoa:haurrek ez dute oinarrizko frantsesaere ulertzen! Egia erran bestetan ez zenhobeki: Beltzuntzeko bizkontea eskola zenbeitetanibili zelarik,ohartu zen harek galderafrantsesez egin bezen segur, erantzun zuzenaematen zutela haurrek biziki untsa.Bainan galderaberak egin zituelarik euskaraz, haurguziak ahoa zabalik, ixil-ixila. Frantsesezkoerantzunak gogoz ikasiak zituzten, lehenagogure elizetan latinezko kantuak bezela… ezerulertu gabe!Ondoko urtean, Latsiako eskolara igorrizuten, zigorrez, Itsasuko mendialdean baldintzaberetan ari zela, haur guziak klase bakarEskola, eliza ategaineko sala horretan egiten zen Zuraiden4

atetan,32 neska-mutiko,ahal zutelarik helduhaiek ere,frantsesaren ikasteko gogo handirikgabe.Zuraideko auzapezari gutun bat izenpearazizion, inspektoreari igortzeko, herrira itzulzedien eskatuz. Aintzineko errienta, bai etainspektorearentzat ez omen zuen behar zenerrespeturik erakusten gutun horrek. Horiharturik aitzakitzat,prefetak erabaki zuen irakaslegotikbotatzea. Goytinok berria nonbaitikzilatu. Urte zaharrez bere demisioa igorrizion prefetari eta 1887ko lehen egunetan,Ameriketara joan kontrabandan, itsasontziaPasaian hartuz hain segur, beste ainitzek egitenzuten bezela.IparameriketaraEz zen lur hartan sartzen zen lehen Euskalduna.Beste bi Kanboar baziren, bat bere osaba,Beñat Etxeberri, bestea ere ahaidea, MigelLeonis, biak bat bestea bezen aberatsak.Geroxago aipatuko ditugu.Kaliforniako historioa kondatzen duen liburubatetan ikusi dugu han ibili lehen EuroparrakXVI.mendeko lehen partean,Grijalva,Corteseta Ulloa zirela. Lehen errege ordea:Antoniode Mendoza. Azken bi hauek euskaldunak.1587an Macaotik Kaliforniara etorri zenNuestra Señora de Buena Esperanza untzia,besteak beste lau euskaldun barnean: Pedrode Unamuno kapitaina,Joan de Mendoza,Joande Aranguren eta Fray Martin Inazio de Loiola,Iñakisainduaren anaiarekin.San Diego, San Gabriel eta beste 17 misioesparru sortu zituzten jesuitetarik 10,euskaldunakziren.Eliza horren zutabetarik,Sistiaga:Sebastian Viscainok egin zuen Kaliforniakokostaldeko lehen mapetarik batLatsiako auzoaldea Itsasun. Ezkerretarik bigarren etxea: eskola5

hain zuten indioek estimatzen non ainitzekSistiaga deitu baitzituzten beren haurrak.Kaliforniako lehen agronomoa,XVIII.mendean,Juan de Ugarte izan zen: zernahi landareeta fruitu berri ekarri zituen.Jesuitak Espainian debekatuak izan zirelarik,lekuak hustu behar izan zituzten Kaliforniatikere, Frantziskotarrek ordaintzen edo ordezkatzenzituztela:60 urtez 26 frantziskotar euskaldunibili dira han.Kalifornian ziren 21 parropietarik9,Lasuen euskaldunak sortuak dira.Mexikotik Kaliforniara eta haratago joatekoitsasontziak eta mariñelak behar ziren:San Blasportu berriaren lehen administratzalea, Juande Urrengoetxea. Ontzigintzaren arduradun,bat bestearen onditik: Pedro de Izagirre, FrantziskoSegurola eta Manuel de Bazterretxea.Kaliforniak izan duen gobernadore hoberenetarik:Diegode Borica Retegi,Real Sociedadde los Amigos del Pais-eko kidea.Izendatua izanzelarik 25.000 ardi ziren han. Sei urterenburuan ehun milaz goiti.Horiek denek egonaldiak egiten zituzten etaberen herrira itzultzen. Alderat han finkatulehen euskalduna Jose Amezti Donostiar abokateta tratalaria izan daiteke. 1834an gobernadorearenalabarekin ezkondu zen etahonek dotetzat eman zion 4.000 hektareakoeremua. Hazkuntzari lotu zen, gero bestehainbeste euskaldunek eginen zuten bezela.Montereyko epaile eta auzapez izanen zen.Garai beretakoa da Miguel de Pedrorena, SanDiegon ezkondu eta finkatu lehen euskalduna.Mexikoren kontrako gerlan, Kalifornia EstaduBatuetan sartzearen alde agertu baitzen,mugasarien biltzale nagusi izendatua izan zen.6Indioak beren lastozko etxolekinLos Angeles XIX. mende hasieran

Urrearen distiraJose Antonio Aguirre Donostiarra ere españolengaraietan hasi zen komertzioan Kalifornian,hor berean finkatzeko geroago:1843an 24.000hektaretako Rancho el Tejon arrantxoaren jabeazen.Martin,honen semea,famatua zen LosAngelesetan uholde batzutan 22 haur etaemazte itotzetik salbatu zituelakoz.Hiriko sheriffhautatua izan zen eta honek zuen Goytinoarrestatu 1889an gero ikusiko dugun bezela.XIX mende erdian, Kalifornia Estadu Batuetansartzearekin aurkitu zuten urrea eta jendeatrumilka etorri zen. Euskaldunak ehunkaetorri ziren Txile, Argentina eta Urugaytik.Bakar batzu aberastu ziren urrearekin, PeteAguerreberry Heriots Ibarrean bezela. Bainan,urremeategietan haragia jan behar zutelaoharturik,hobekienik ezagutzen zuten ofizioarilotu zitzaizkion laster euskaldunak: ardihazkuntzari.Juan Bautista Anzak egin zuen lehen aldikotz Mekzikatik etaKaliforniarako bidea, lurrez 1774an. Bere aitona Hernaniarra,Kalifornian zen 1712nLos Angelesetako portuaMartin Aguirre, 1889an Goytino gelditu zuen sheriffa7

San Diegon egin Constable edo polizia buruen bilera batetan; goian ezkerretik laugarrena, Harriet,beherean azkena EtcheverryNew Orleansetik Los Angelesetara oinez joan zen Xemartin Uharriet: erdian zutik bigoteduna8

Los Angelesetako karrika bat lehenLehen imigratu horietarik bazen oraino bizimende ondarrean. Escualdun Gazetan ikusidugu Pierre Oxandabaratz, Gaston Oxarart,Pierre Larronde eta Domingo Amestoy1849an jinak zirela Kaliforniara Buenos Airesetarik.Eskual Herria Goytinorenak berrizaipatzen du, Montevideotik 1849an elgarrekinetorriak ziren Juan Latsaga, J. M. Agirre,Martina Agirre, Juan Garat, Juan Dickou etaFlorentzio Eizagak 1893ko urrian, San Frantziskonelgarrekin egin afaria.Hiriaren hazkundea nolakoa izan zen erakustenduten datu batzu: 1830an 200 bizilagunziren Los Angelesetan, 1.250 herritar 1840an;hamaika mila 1880an, Goytino etorri aintzinttoan;ehun mila 1900an eta bi milioi 1923an,Goytinoren bizi bukaeran. Onddoak bezelahanditzen zirela erraten baitzen,zinez hala zen.XIX. mende erdian joandako euskaldunenkopurua ere goititu zen: 2.000ko bat bazitezkenXIX. mende ondarrean. Horietarik batberaz Goytino.Eskola ematen ari izana pentsatzen duzue ezzela artzain joan mendira. Ezagutzen diogunlehen ofizioa, ostalari: Amelineau deitu frantsesbatekin partzuer Le Buffet Parisien kudeatzenzuen. Bainan laster aurkitu zuen egokiagoazitzaion ofizioa,kazetaritza.9

Lehen euskalkazetariaFKazetaritzanrantses ainitz bazen,hiru astekari izateradinokoan:L’Union Nouvelle, Le Progrèseta Le Français. Euskaldunak baziren LeProgrès-en inguruan, hala nola kazetarenburu izanen zen Viollé baionesa:Pascal Ballade artzain Euskaldunaketor arazia zuen Los Angelesetara.1891eko jabeetan 3 Biarnes ere baziren,Senthousanaiak.Astekariaren arduradunak askotanaldatzen ziren, ez baitziren ofiziohorretarakoak eta beste lan bat aurkitzenbaitzuten. Irakasle izana, frantsesaongi menperatzen, beste ofiziorik ez,eta lan horretarako gizon egokia aurki-Martin Biscailuz abokata; bere emaztea eta Eugène semearekintu zuten Goytinorekin. Ez dakigu noiz sartuzen kazetaren arduradun bainan 1889an urtarrileko26an, ezagutzen dugun astekariarenzenbaki zaharrenean, Goytinoren izena agertzenda erredatore bezela eta hor jarraikikodu 1894an, bestalde aski lan izanki eta kazetautziko duen arte.Kazetak berak dio 5.000 frantses bazela, LeProgrès zela kazeta frantses zaharrena eta irakurtuena.Zaharrena ez zen, L’Union lehenagokoabaitzen. Irakurtuena zenik ezin jakin10

OJDrik ez baitzen. Zenbaki batetan erratendu 750 harpidedun bazituela. Hori ere ezinerran zein heinetaradino egia den.Bainan kazeta baten egitea ez zitekeen sorgingoaorduko Los Angelesetan. Martin Biskailuzekhirugarren zenbakiarekin gelditu zuenbere Escualdun Gazeta, ez zuelakotz 65 harpidedunikizan.65 aski ziren inprimeria pagatzekoberak idazten zuenaz!Goytinorekin Le Progrès-en ari zen Jean Trébaolekutzi eta ondoko astean berean aterazuen Le Français kazeta berria. Aste bat askizen beraz astekari baten egitea asmatzeko etaasmoa gauzatzeko!Los Angelesetako karrika bat oraiLe Progrès, Goytinoren frantses kazeta eta Le Français Trébaol bere adiskidearena11

Besten aldean ttantto bat zilarra bazuen Goytinorenagerkariak: Organe officiel de la Sociétéde Bienfaisance Mutuelle ekartzen du. Erienseguru bat zen elkarte horren berri emaileofiziala zen eta kideek Le Progrès erosi beharharat honaten berri jakiteko. Biltzar nagusibatean 150 kide bildu ziren behin, bainanmilaz goiti baziren orotara.Kazetak ez zuen kolore politikorik izan 1892arte: journal hebdomadaire indépendant ekartzenzuen. Bainan urte horretako uztailaren13an errepublikar deklaratu zuen bere burua,Estadu Batuei zoakienaz. Alabainan, Goytinoerrepublikar alderdiko militante zen eta hauteskundekanpainetan honek egiten zituenespañolezko mintzaldiak.Frantziako politikari zoakionaz, antisemitaamorratua agertzen da bere artikuluetan.Hazparnen ezagutua zuen Elizanbuu fraileakziokeen antisemita hazia sartu gogoan,honekere ez baitzizakeen begiko zikina baino gehiagojasan juduak, ez eta Frantziako errepublika.Goytinori doakionaz errepublikar bilakatukoda Frantziari buruz ere, «gorri» beraz,Euskal Herrian «xuri» izana zelarik,bainan ezbaitezpada gogoeta ideologiko sakonak eginondoan.Ezkerrekoa, Eugène Biscailuz Los Angelesetako sheriffa kontrabandako 1.500 pintaaguerdinta lurrera ixurtzen ari… bere aita gogoan12

Berdoly gorriak bere deputatu postua kenduziolarik hemengo Eskualduna astekariarenburu zen Etcheverryri, honi batere gustatu ezzitzaion artikulu bat agertu zen Eskual Herrian.Gaitzeko polemika izan zen bi kazeten artean,orain asma ere ez genezaken heinekoa, LeRéveil Basque, hemengo gorrien kazetak Goytinorenalderdia hartzen zuela. Gero, alabainan,lehenago xuria izana bazen ere, Goytinoez zitekeen ez Frantziako gorrien kontra izan,ez eta Etcheverry xuriaren alde.Le Progrès-ek lau orrialde zeuzkan. HangoFrantsesen berriak ematen zituen eta Frantseshorien artean sartzen dira Iparraldekoeuskaldunak. Hostokada bat bazen. AskotanGoytinok berak izenpetu artikulu bat. Artikuluhoriek frangotan polemikoak ziren. Olerkiakere idazten zituen frantsesez, horiek erepolemikoak zenbeit aldiz.8 aldiz ibili zen auzitegietanartikulu horiengatik,nahiz ez zen aldibat ere kondenatua izan.Agerkari hortako zuzendaria norbeit da.Behin baino gehiagotan gomitatua da ekintzaofizial batzuetara, hala nola San Frantziskora,Berkley unibersitateko urteburuko sarienemaitera edo San Diegora L. Champlain frantsesarmadako itsasontzia hor gelditu zenbatez,mariñelei eskainia izan zitzaien omenaldian:mintzaldiaGoytinoren gain izan zen.Kazetaritzaz beste lan askorentzat ere Goytinoridei egiten diote:Auzitegian itzultzale batbehar delarik euskaldun batentzat, hil deneuskaldun baten ondasunak estimatu behardirelarik.Eskualduna «xurien» kazeta13

Hiriko burjesetarik delako marka, ez ohizkoagusagailuak baditu: Mastiff arrazako zakurrabadu eta bi aldiz lehen saria irabazi du. Denborapasa banana landatzen aritzen da, orduarte nehork ez zuelarik uste bananarik eginzitekeenik Kalifornia beherean. Eta oso bananaonak omen dira. Oilo hazkuntza ere baitu,ez ditu ohizko oiloak, prefosta, baizik Houdansarrazakoak, Parisko Jardin d’Acclimatationsdelakotik eramanak.Hilabete buruan ogiaren gainean erreximetaemateko bezela, Red Star Line eta CompagineGénérale Transatlantique itsas karraio konpainietakoordezkaria da lehen batean, CompagnieBordelaise eta La ligne Française du Havrekoagero.Californiako Eskual HerriaEta zinez lanaren beldurrik ez duelakoamarka, 1894ko uztailean sortzen du euskarazkoastekaria, Californiako Eskual Herria.Ezda bakarrik: Eskual Herria-ren sortzea aipatzenduelarik Le Progrès frantsesezkoan, bialdiz aipatzen du euskaldun kapitalista moltxobat. Nor ote ziren «kapitalixta» horiek? Hainsegur aldizkariaren korrespontsal izanendirenak zenbeit bederen: J.F.Yparraguirre SanFrantziskoko hotel baten jabea, J. Iribarensortzez Bankarra, Ken kondadokoa, ile tratuanari dena, Manuel Ordoki, Los AngelesetakoHotel des Pyrénées-tako jabea, BernardoEtcheverry bere osaba,San Diego kondadokokapitalista handietarik,irakurtu dugunaz.Notario onartua da, 1893an, inglesa ez dakiteneuskaldun gehienak harengana etortzendira,beharrean direnean.Etcheverry, Eskualduna kazetaren sortzaileaJose Mascarel, Goytinoren aitaginarreba14

Publiziateak betetzen du kazetaren laurdena.Gehiena euskaraz, azpimarratu behar du! LeProgrès frantsesezko agerkariaren publizitateegileetarik parte bat bildu zuen astekariberriarentzat ere eta gaineratikoak euskaldunakziren.Ilusioz beterik hasten da: «Bertze nazioneguziek beren gazetak badituzte eta gu, hainbertzegarelarik hedatuak Pazifiko kostan, ezda justu baizik junta giten denak berriketaribaten medioz. Gure interesak, hemen bederen,igualtsuakdira eta gure mintzaira ederrarenmedioz bat bertzen berriak jakiten ahalditugu gure lekutik higitu gabe.Gure indar guzia heldu da gure mintzo sakratutik.Gureeskuara ederrari jarraikitzen girendenboran, gure arraza joanen da hedatuz etaemendatuz bazter guzietan».Lehenengoa 200 aletan ateratzen da. Abenduan1.720tan da eta ondoko urte ondarrean3.000tan izatea espero duela idazten dioAntonio Abbadiari. Behin 1.000 igortzen dituHego Ameriketara. Sortu eta sei hilabeterenburuan idazten du irakurleak badituela «Kalifornia,Oregon, Nevada, Montana, Arizona,Texas, Kanada, Mekzika, Kuba, Puerto Riko,Brasil,Txile, Ekuador, Guatemala, Uruguay, LaPlata, Paraguay, Euskal Herria, Frantzia, Espainian,Portugal, Italia, Autrixia, Alemania etaInglaterran».Kopurua emendatu edo gehitu ahala, astekariarenneurriak ere haundituz doaz. 40x28baldin bazen hastapenean, bosgarren hilabetean50x33tara pasatzen da. Azkenean54x38tan agertzeko, titulu berriarekin:EskualHerria xoilik. «Jaun Goikoa eta Sor lekua»lema agertzen da. Ordu arte tituluaren peanbaitzeukan «Berriketari eskualduna agertzendena larunbate guziez» titulua aldatzearekin:«Berriketari Eskualduna argitaratzen denaCalifornian aste guziez».Korrespontsalak baditu San Frantzisko, LosAngeles,Tehachapy,Mexiko,eta Montevideon.Californiako Eskual Herria-ren lehen aleaHiru dolarretan da urtesaria Estadu Batuetan,15 liberetan Frantzian, Eskualduna 8 liberetandelarik Amerikanoentzat.15

EuskaldunenlekukoZ16Kazetaren mamiaer aipatzen duen? Lehen orrialdeanbaditugu Munduko eta Iparraldekoberriak,lehenik Eskualduna-tik hartuak,gero Le Réveil Basque ere baliatzen du.1893ko agorrilaren 20an hauteskundeakizan direlarik Frantzian, ondokolarunbatean berean ematen ditu ondorioak:telegrama baliatu duke horretarakozeren eta Euskal Herriko ondorioak3 asteren buruan baizik ez dituagertu ahal izan herriz herri: hemengokazetatik ari zitekeen eta hauek itsasontzizjoan behar Estadu Batuetaraeta, beste hainbeste bide gelditzenAtlantikotik Pazifikora iragaiteko.Californiako Eskual Herria-ren azken aleaEuskal herrietako berriak ere lehen orrialdeanagertzen dira, hemen lapur bat geldituaizan dela,hor ixtripu bat izan dela,han norbeithil eta horrelako,herri horietako Amerikanoakinteresatzen dituzten berriak.Artetan marrazki zenbait bada: Leon XIII aitasaindua, Mc Mahon mariskala, Gibbons Balti-

Miguel Leonis bere emazte Indioarekinmoreko kardinala, De Mello, Brasilen oldartualmirantea, urriko 21ean, 1893an; 1894an,ekaineko 30ean, Sadi Carnot Frantziakolehendakariarena,atentatu batetan erail zutelarik.Bigarren orrialdean ditugu komuzki Ameriketakoberriak. Gehienetan hiruzpalau lerro:horrelakoa Los Angelesetara etorri dela,halakoaezkondu,holakoa urberoetara joan,bestebatek kiebra egin duela. «Quatro de Julio»(Ameriketako jai nazionala) bazkari ederbatekin ospatu dutela zenbeitek. Gelditzendiren Kaliforniako euskaldun zaharrenakelgarretaratu direla. Bazkari horietan ikustenditugu bertsolari,musikari eta kantari euskaldunak.Bistan dena heriotze, sortze, ezkontza, Europatiketortze eta Europara itzultze aipu direla.Ixtripuak, beribilak asmatu aintzin ere gertatzenbaitziren, zalditik eroriz, edo karrosauzkaili edo irauliz. Minartuak, egun guziaharma eskuan dabiltzan artzainei tiro batbotatzea gertatzen baitzaie uste gabetarik.Presondegian edo eroetxean dauden euskalduneibisita bat egina izan zaiotela.Isuna pagatubehar izan duela, wiskia kontrabandansaldu duen batek:nola egon kontrabandan arigabe,euskaldunak?Bainan bada ere xehetasun gehiago, berezikiTehachapiko Manex batekin:honek kazetarenzutabe osoak betetzen ditu berri eta iruzkinekineta iritziekin.17

BizimoduaXehetasunak ere artzain bat auzitan emanadelarik ardiak haizu ez diren mendietan ibilirik:edozeini gerta zitzaikiokeen eta artzainguziak interestazen zituen gaia zen.Artilearenprezioa peko errekara jautsi dela, gobernamenduakhartzen edo hartzen ez dituen erabakiakegoera horretan. Eurite eta idortenolaz ez: 6.000 ardi egarriz hil ziren behinMohaveko desertuan! Eta artzain handi andanabatek kiebra egina zenbeit urte lehenagoidorte izigarri baten ondorioz.Haur batzu zein eskolatan sartu diren edozein diploma eskuratu duten. Ez ziren denakmendian hurbiltzekorik ere. Artzainen ondoanbadira ostatu jabeak, okinak, poliziak. Bostenizenak aurkitu ditugu eta horietarik bi,LosAngelesetako polizia buru izanak, bat Agirrejadanik aipatua, bestea Biscailuz, EuscaldunGazeta sortu zuenaren semea.Bixtan da mendiko artzain xumea bainogehiago aipu dela Amerikano handia. Nolaegon erran gabe Suedia eta Norbegiako kontsularekinezkondua zen Maria DominikaGarategi Arnegitarrak 18.000$ utzi zituelahiltzean.Edo Pedro Bankak 5.000 zikiro saldudituela kolpean. Texasera joan den PierreUharrietek 5.000 ardi, 200 abere, etxe ederbat eta 600 akre lur erosi dituela. Edo orainoFultertoneko Domingo Baztanchri Aldudarrak1.400 zaku gari eta 6.000 zaku garagarsaldu dituela. Honen semek zuten sortu garaiJean Baptiste Leonis, Vernon hiria eta bi bankorensortzaileetarikJean Etchemendy, Los Angelesetako lehen okinetarik bat18

haietan munduko handiena zen liranjadoia etaura boteiletan eman: Los Angelesetako urakkilometroak egiten ditu ehunka, menditiketortzeko hodiz.S.Joseph Academy eta Business Colege eskoletaraigorriak zituen Bastanchury Urepelekoartzainak bere semak! Bainan beren diplomaguziengatik,beren lurrak erdi preziotan saldu,jakin gabe petrolioa bazela azpian!Jakin arazi behar du Mohave desertuko artzainentopagune den Tehachapin, Piute hotelean10.000 dolarren makurrak egin dituela suak.Pilota plaza ere berreraiki izan dela jakitendugu geroxago,zurez!Duela zenbeit dotzena urte oso modakoakziren «treinen erasoak» filmetan:garai haietakoakdira.Biga segurik aipatuak dira xehetasunekinkazetan.Indioak ere bai, bainan aitortu behar dugugarai haietan Frantzian hain erroturik zenjuduen kontrako arrazakeria bera agertzendela indio eta txinoen aldera.Azken bi orrialdeetan, euskarazko liburu bathostakadan eta bertsoak nahiz lehen orrialdeanere ikusten den hauetarik. Goytinokberak idatzi ditu 11 bainan 350 bat kondatuditugu orotara. Batzuk lehenagoko kantuxaharrak edo hemengo bertsolariek idatziak,besteak Amerikanoenak; 1894an gorriekHazparnen antolatu lorejokoetan lehen sariaeraman zuen Kalifornian zegoen DarroupeUruñarrak.Domingo Amestoy Goytinoren garaietakoEuskaladun aberatsenetarikDomingo Bastanchury19

Diru iturriakAipatu behar dira ere publizitateak,kazetarenlaurdena nonbeit han. Ja-ja denak euskaraz.Bada bixtan dena euskal hotelena,behin bainogehiagotan xehetasun balios honekin «ganbera(edo logela) garbiak» edo «ohe onak»! Ezzitezkeen denetan hala. Beste batzuek jakinarazten dute pilota plaza badutela,eritetxetikedo burdinbidetik hurbil daudela.Baziren ere sendagile, abokat, denda, treinenak…bai eta «erditzaile» batena Emaginerraten dugu, bainan hitz horrek ere badubere aberastasuna: haurra sortzean bereerdia ematen diola amak.Ongi saltzen, ongi egina, zergatik gelditzen dabada 1897 urtean noizbeit, ez dakigu zuzennoiz? 1898an izan zuen auzi baten karietaraLos Angeles Times egunkariak idatzi artikulubatetan ikasten dugu euskaldunak mendianbizi eta ez irakurtzera ekarriak izanez, bereberriketaria gelditu behar izan zuela.Norat joaten ziren bada aste oroz, Goytinokaipatu 2.000 aleak? Le Progrès bere lehen kazetanbezela, Euskal Herria-n ere askotan ikustenda oharño hau:agerkari hau nahi ez baduzu,igor gibelera. Horrek erran nahi duharpidetzarik pagatu ez zuten euskalduneiigortzen ziela. Beste behin, kazeta ez duelaPierre Larronde eta bere emaztea, garai haietako Euskaldun aberatsenetarik20

gehiago eskuratzen idazten dion bati ematendio erantzuna: urte batez pagatu gabe izanduela; harpidetza paga dezan! Zenbat zirenhorrelakoak,ezin jakin.Asko dudarik gabe.Bainan nola iraun du 5 urtez ez bazen errentagarri?Biscailuzekin ikusi dugu 75 harpidedunaski zitzaizkiola inprimategia pagatzeko.Hortik haratekoa, posta saria pagatu eta, egilearentzatberaz.300 bat harpidedunekin miladolarrez goiti sartzen zen urtean,publizitateabestalde. Eta publizitatearentzat, irakurleekpagatua zuten ala ez,berdin balio zuen,kazetairakurtzen zuten.Biziaren bururatze ilunaNotario izendatua izana zen, 1894an, bi urterentzateta bi urte horiekin gelditu da.Zergatikez zuen kargua berritu?Guk dakigula zortzi auzi izan ditu, gehienetanluma txorrotxegi izanik bere berriketarian,behin ere kondenatua izan gabe hargatik. Bainanbeste biga,diruagatik izan zituen.Lehena Ameriketara etorri eta urte bat gabe,Leonis bere ahaidearekin. Hau zahartua etaaberats okitua izanez, 3.500 dolarreko txekefaltsu bat izenpetu zuen honen izenean etadirua altxatu. Auzia iragaiten ari zela, Leonishil zen karrosa ixtripuz. Eta afera horretangelditu gehiagokorik gabe. Leonisek auziapausatu zuelarik zitzaion etxera etorri Agirresheriffa.500$ berme emanik,libro gelditu zen.Bigarren auzi bat izanen du 1899an.Bi artzaineuskaldunen dirua sartua zuen bankuan. Bainanberen diruaren bila etorri zirelarik, partebat eskas zen! Leonisek hartua. Kazeta batekzioenaz jenden konfiantza galdu zuen. Kazetagelditua, notarioa kargua galdua, euskaldunenkonfiantza galdua eta zer ari izan zen?Bastanchury ura, botoiletanLehen batean diru enpresa batetan ari izanzen lanean. Ez dakigu noiz arte.Azken urteetan,iduriz,ostatubatetan ari zen.Arte horretanerosiak zituen lur batzu arrendatu zituen,oilo hazkuntza bat izan, bainan bere ontasunaksaldu zituzkeen emeki-emeki, zeren etabiziko azken hilabeteetan izan zuen auzirakoabokata pagatzeko dirua baizik ez zitzaion21

Hotel des Pyrénées, Ordoquiren hotelaJoakin Murrieta, garai haietakogaistagin handiaJuan Murrieta Alkortakoak emanzien bere izena, Murrieta herria etaMurrieta Hot Springs kanbo ureri22

Farmers and Merchant’s Bank, Goytinoren bankoa. Amestoy sortzaileetarik bat zen23

gelditzen.Zortzi urte hartan utzia zuen emazteakpagatu zituen ehorzketa gastuak. Bainanez zuen gurutzerik ere bere hilobian, ehorzketeigarrantzia handia ematen zielarik kazetan.Azken auzi hori izan zuen, alkohola kontrabandanegiten zuelakotz.Lekuko bat ihes joaterapusatu edo bultza zuen eta horrengatik,bigarren mailakoa baizik izanen ez zen auzixoil bat oso seriosa bilakatu zen: gelditzen zitzaiondiru guzia xahutu zuen abokat handibaten pagatzeko. Auzitegiak erabakia hartuaintzin hil zen, bakarrik, erdi miserian iduriz1920ko apirilaren 14an.Gauza bat gelditzen da, euskara hutsez iraunduen lehen astekaria egin duela Goytinok,kalitatezkoastekaria.XIX.mendeko gure literaturarenparte eder bat hor dago, batere ez ezaguna:900 bat orrialde. Kazeta batetakoorrialdeak! Historio aldetik bada hor zer ikasigure amerikanaoetaz: garai haietan han ziren700 bat euskaldunen izenak aurkitu baititugu.Orai badakigu nor zen Goytino, nahiz guneezezagunak gelditzen diren bere bizian. Badakigukazeta hori badela, mikrofilmak badirabai Baionan, bai Bilbon. Bidea zabalik dagoikerketa gehiago egin nahiko luketenentzatala hemen,ala han.Goytino, Armand bere ilobarekin, 1915 irian24

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:• Goytino familia• Xipri ArbelbideZuzendaritza:Argitaraldia:Mikel Atxaga1.a, 2003ko urriaAle-kopurua: 2.500© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura SailaArgitaratzailea:Argazkilaria:Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-GasteizJoseba OlaldeFotokonposizioa: Gráficas Varona, S.A.Polígono «El Montalvo», parcela 49 - SalamancaInprimaketa:ISBN:L.G.:Gráficas Varona, S.A.Polígono «El Montalvo», parcela 49 - Salamanca84-457-2021-X (Lan osoarena)84-457-2024-4S-***-2003

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!