BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

datu.basea22.wikispaces.com
from datu.basea22.wikispaces.com More from this publisher
01.12.2012 Views

32 Ikerketa Joseba Jauregizar, Javier Ormazabal eta Iñaki San Sebastian Tecnaliako arduradunak, Dynacar autoaren ondoan, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS Ideia errentagarriak Tecnalia Research & Innovation taldeak 70 negozio aukera erakutsi ditu aste honetan Bilbon egin dituen jardunaldietan Lander Muñagorri Bilbo Gure ezagutza merkaturatzea eta emaitza nabariak lortzea», horixe da Tecnalia Research & Innovation (TRI) talde teknologikoaren helburua, Joseba Ormazabal bertako presidentearen hitzetan. Eta TRIren produktuak merkaturatzeko asmoarekin, ikertzaile, bezero, enpresa eta erakundeak Bilboko Euskalduna jauregian elkartu dira aste honetan egin den azokan. Lehenbiziko aldia da TRIk era honetako jardunaldiak antolatzen dituela, eta bertako ikertzaileak zein proiektutan dabiltzan jakiteko aukera izan dute bertaratutakoek. Horretaz gain, talde teknologikoaren filosofia berria ezagutzera ere eman dute zuzendaritzako kideek: «ikerketa aplikatuaren bitartez ideiak BPG barne produktu gordin bihurtzea», Ormazabalen arabera. Lan egiteko era aldatu beharra ere azpimarratu zuen Iñaki San Sebastian zuzendariaren albokoak. «Orain arte, teknologia guneek programa baten araberako proiektuak egiten zituzten, eta, gero, horientzako bezeroak bilatzen ziren». TRIren lan egiteko era alderantzizkoa dela esan zuen, eurek bezeroari eta gizarteari laguntzeko proiektuak garatzen baitituzte eta asmakizun horiek merkaturatzen. Asteazken eta osteguneko jardunaldietan, TRIk merkaturatutako eta garatze bidean dituen 70 proiektu ikusi ahal izan ziren Bilboko Euskalduna jauregian. Horietako batzuen xehetasunak hemen. 1. Dynacar autoa 2010ean aurkeztu zuen Tecnaliak bere egungo proiektu ikusgarrienetako bat: Dynacar autoa, hain zuzen ere. TRIren ibilgailu elektrikoa da, baina hori ez da inongo berrikuntza. Ibilgailu horrek, ordea, potentzian du bereizgarri nagusia, 100 kilometro orduko abiadura har baitezake 5,7 segundoren buruan. Gehienezko abiadura orduko 140 kilometrokoa du, eta hamar segundoan harrapatzen du. 70 kilometro egiteko autonomia nahikoa dauka, eta energia metatzeko gaitasuna 15 kWh-koa du. Auto elektriko honen prototipoarekin, potentzia altuko auto elektrikoak garatzeko bidea zabaldu nahi du TRIk. 2. Energia, asfaltotik Auto elektrikoa gutxi ez, eta etorkizunean energia asfaltotik lortzeko teknologia garatzen ari dira TRIko ingeniariak. Asfaltoa asko berotzen denez, baliabide hori aprobetxatu nahi dute. Errepideetan beroa metatzeko hodi batzuk jarri, eta berotasun horrekin energia elektrikoa sortuko da. Teknologia horrekin, CO 2 isuriak gutxitzeaz gain, hirietako berotasuna jaistea ere lortuko da. Izan Tecnalia pKideak: Zortzi zentro teknologiko dira: Cidemco (eraikuntza, kimika eta egurra), ESI (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), Euve (errealitate birtuala, telebista), Fatronik (makina-erreminta, aeronautika), Inasmet (autogintza, energia), Labein (autogintza, eraikuntza), Leia (ingurumena, kimika) eta Robotiker (autogintza, energia, telekomunikazioak). pBat-egitea: Negoziazio luze eta gatazkatsu batzuen ostean, iaz hitzartu zuten bat egitea, eta aurten abiatu dute. ere, asfaltoak metatzen duen berotasunak hiria ere berotzen baitu. 3. ‘Quattro’ robota Munduko robot manipulatzailerik azkarrena da, baina ez da TRIren produktua. Adept enpresaren asmakizuna da, eta TRIk fabrikatzeko eta merkaturatzeko lizentzia eskuratu zuen 2005ean. Quattro robota elikagai enpresetarako aproposa da; ontziratzeko prest datozen produktuak hartzeko, hain zuzen. Elikagaia zintan edozein posiziotan joaten da, baina robot horrek, daukan sentsore baten bidez, produktua behar den pEztabaida: Sorreratik tirabirak egon dira egoitza nagusia non kokatuko,Gipuzkoan edo Bizkaian.Oraingoz,Zamudion dauka TRIk egoitza nagusia, behin-behinean,baina ekainaren hasierarako hartu nahi dute erabakia.Adostasunik ezean, egoitza nagusia orain batean orain bestean egongo da. pLangileak: 1.378. pBezeroak: 3.800. pEgoitzak: 25. pFakturazioa: 400 milioi euro inguru. pWebgunea: www.tecnalia.info bezala hartu eta era ordenatu batean ontziratzen du. Eta hori guztia, oso azkar. 4. Gestoil Egitura •2011ko apirilaren 17a Euskaldunako jardunaldiekin batera, BECen Sinaval-Eurofishing Elite azoka egin zuten, eta han, Azti zentroak —TRIren barruan dago hori ere— arrantzontzietako gasolioa aurrezteko sistema bat aurkeztu zuen. Gestoil izeneko teknologiari esker, arrantzontziko patroiak unean uneko erregai kontsumoa ikus dezake. Horren arabera, gasolina aurrezteko aukera emango duten bide alternatiboak azter daitezke. Era berean, arrantzontziak egingo duen ibilbidean gastatuko den gasolina kopurua ere jakin ahal izango dute, itsasoratu baino lehen. Sistema horri esker, erregaiaren %25 aurreztu daiteke. Sortzaileek jakinarazi dutenez, teknologia hau txertatzea oso merkea da, eta edozein ontzitan jartzeko modukoa da. 5. Surf teknologikoa Barneratutako teknologia duen lehen surf ohola aurkeztu zuten TRIk eta Pukasek otsailean. Sortzaileek azpimarratu dute surf oholak garatzeko bidean aurrerapauso bat eman dela sistema horri esker. Orain arte, surf oholak nola hobetu zehazteko garaian, surflarien sentsazioen arabera egiten zen lan, eta intuizioaren bidez hobetzen zuten taula. Behin teknologia txertatuta, kirolariak sentitzen duena zenbakietara pasa dute. Era horretan, sentsore batzuek surflari bakoitzak non zapaltzen duen gehien jakinarazten diete oholen egileei, eta datu horiekin taula berezia egiten zaio bakoitzari. 6. Zoru garbitzailea Etxeetako zoruak garbitzeko robotetan oinarrituta, TRIk teknologia hori eremu zabalago batera eraman du. Industrialdeak, lantegiak edo kaleak garbitzeko makina bat diseinatu dute, eta dagoeneko martxan daukate. Sentsore batzuen bidez, makinak oztopoak topatzen ditu, eta oztoporik gabeko guneak garbitzen ditu. TRIko ordezkarien esanetan, ez dira garbitzaileak beharko. 7. Intsektizida garbia Hirietako intsektuen izurriteei aurre egiteko, intsektizida ekologikoak merkaturatuta dauzka TRIko Cidemco enpresak. Produktu kimikoak erabili beharrean, landare hondakinetatik ateratako substantzietan oinarritzen dira. Ingurumenaren errespetuan eta herritarren osasunarekiko begirunean oinarritutako proiektu bat da.

32 Ikerketa

Joseba Jauregizar, Javier Ormazabal eta Iñaki San Sebastian Tecnaliako arduradunak, Dynacar autoaren ondoan, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Ideia errentagarriak

Tecnalia Research & Innovation

taldeak 70 negozio aukera

erakutsi ditu aste honetan Bilbon

egin dituen jardunaldietan

Lander Muñagorri Bilbo

Gure ezagutza merkaturatzea

eta emaitza

nabariak lortzea»,

horixe da Tecnalia

Research & Innovation

(TRI) talde teknologikoaren

helburua, Joseba Ormazabal bertako

presidentearen hitzetan. Eta

TRIren produktuak merkaturatzeko

asmoarekin, ikertzaile,

bezero, enpresa eta erakundeak

Bilboko Euskalduna jauregian

elkartu dira aste honetan egin

den azokan. Lehenbiziko aldia da

TRIk era honetako jardunaldiak

antolatzen dituela, eta bertako

ikertzaileak zein proiektutan

dabiltzan jakiteko aukera izan

dute bertaratutakoek. Horretaz

gain, talde teknologikoaren filosofia

berria ezagutzera ere eman

dute zuzendaritzako kideek:

«ikerketa aplikatuaren bitartez

ideiak BPG barne produktu gordin

bihurtzea», Ormazabalen

arabera.

Lan egiteko era aldatu beharra

ere azpimarratu zuen Iñaki San

Sebastian zuzendariaren albokoak.

«Orain arte, teknologia guneek

programa baten araberako

proiektuak egiten zituzten, eta,

gero, horientzako bezeroak bilatzen

ziren». TRIren lan egiteko

era alderantzizkoa dela esan

zuen, eurek bezeroari eta gizarteari

laguntzeko proiektuak garatzen

baitituzte eta asmakizun horiek

merkaturatzen.

Asteazken eta osteguneko jardunaldietan,

TRIk merkaturatutako

eta garatze bidean dituen 70

proiektu ikusi ahal izan ziren Bilboko

Euskalduna jauregian. Horietako

batzuen xehetasunak hemen.

1. Dynacar autoa

2010ean aurkeztu zuen Tecnaliak

bere egungo proiektu ikusgarrienetako

bat: Dynacar autoa, hain

zuzen ere. TRIren ibilgailu elektrikoa

da, baina hori ez da inongo

berrikuntza. Ibilgailu horrek,

ordea, potentzian du bereizgarri

nagusia, 100 kilometro orduko

abiadura har baitezake 5,7 segundoren

buruan. Gehienezko abiadura

orduko 140 kilometrokoa

du, eta hamar segundoan harrapatzen

du. 70 kilometro egiteko

autonomia nahikoa dauka, eta

energia metatzeko gaitasuna 15

kWh-koa du. Auto elektriko

honen prototipoarekin, potentzia

altuko auto elektrikoak garatzeko

bidea zabaldu nahi du TRIk.

2. Energia, asfaltotik

Auto elektrikoa gutxi ez, eta etorkizunean

energia asfaltotik lortzeko

teknologia garatzen ari dira

TRIko ingeniariak. Asfaltoa asko

berotzen denez, baliabide hori

aprobetxatu nahi dute. Errepideetan

beroa metatzeko hodi batzuk

jarri, eta berotasun horrekin

energia elektrikoa sortuko da.

Teknologia horrekin, CO 2 isuriak

gutxitzeaz gain, hirietako berotasuna

jaistea ere lortuko da. Izan

Tecnalia

pKideak: Zortzi zentro teknologiko

dira: Cidemco (eraikuntza,

kimika eta egurra), ESI (informazioaren

eta komunikazioaren

teknologiak), Euve

(errealitate birtuala, telebista),

Fatronik (makina-erreminta,

aeronautika), Inasmet

(autogintza, energia), Labein

(autogintza, eraikuntza), Leia

(ingurumena, kimika) eta Robotiker

(autogintza, energia,

telekomunikazioak).

pBat-egitea: Negoziazio luze

eta gatazkatsu batzuen ostean,

iaz hitzartu zuten bat egitea,

eta aurten abiatu dute.

ere, asfaltoak metatzen duen berotasunak

hiria ere berotzen baitu.

3. ‘Quattro’ robota

Munduko robot manipulatzailerik

azkarrena da, baina ez da TRIren

produktua. Adept enpresaren

asmakizuna da, eta TRIk fabrikatzeko

eta merkaturatzeko lizentzia

eskuratu zuen 2005ean. Quattro

robota elikagai enpresetarako

aproposa da; ontziratzeko prest

datozen produktuak hartzeko,

hain zuzen. Elikagaia zintan edozein

posiziotan joaten da, baina

robot horrek, daukan sentsore

baten bidez, produktua behar den

pEztabaida: Sorreratik tirabirak

egon dira egoitza nagusia

non kokatuko,Gipuzkoan edo

Bizkaian.Oraingoz,Zamudion

dauka TRIk egoitza nagusia,

behin-behinean,baina ekainaren

hasierarako hartu nahi dute

erabakia.Adostasunik ezean,

egoitza nagusia orain batean

orain bestean egongo da.

pLangileak: 1.378.

pBezeroak: 3.800.

pEgoitzak: 25.

pFakturazioa: 400 milioi euro

inguru.

pWebgunea:

www.tecnalia.info

bezala hartu eta era ordenatu batean

ontziratzen du. Eta hori guztia,

oso azkar.

4. Gestoil

Egitura •2011ko apirilaren 17a

Euskaldunako jardunaldiekin

batera, BECen Sinaval-Eurofishing

Elite azoka egin zuten, eta

han, Azti zentroak —TRIren barruan

dago hori ere— arrantzontzietako

gasolioa aurrezteko sistema

bat aurkeztu zuen. Gestoil

izeneko teknologiari esker, arrantzontziko

patroiak unean uneko

erregai kontsumoa ikus dezake.

Horren arabera, gasolina aurrezteko

aukera emango duten bide

alternatiboak azter daitezke. Era

berean, arrantzontziak egingo

duen ibilbidean gastatuko den gasolina

kopurua ere jakin ahal

izango dute, itsasoratu baino lehen.

Sistema horri esker, erregaiaren

%25 aurreztu daiteke.

Sortzaileek jakinarazi dutenez,

teknologia hau txertatzea oso

merkea da, eta edozein ontzitan

jartzeko modukoa da.

5. Surf teknologikoa

Barneratutako teknologia duen

lehen surf ohola aurkeztu zuten

TRIk eta Pukasek otsailean. Sortzaileek

azpimarratu dute surf

oholak garatzeko bidean aurrerapauso

bat eman dela sistema horri

esker. Orain arte, surf oholak

nola hobetu zehazteko garaian,

surflarien sentsazioen arabera

egiten zen lan, eta intuizioaren bidez

hobetzen zuten taula. Behin

teknologia txertatuta, kirolariak

sentitzen duena zenbakietara

pasa dute. Era horretan, sentsore

batzuek surflari bakoitzak non

zapaltzen duen gehien jakinarazten

diete oholen egileei, eta datu

horiekin taula berezia egiten zaio

bakoitzari.

6. Zoru garbitzailea

Etxeetako zoruak garbitzeko robotetan

oinarrituta, TRIk teknologia

hori eremu zabalago batera

eraman du. Industrialdeak, lantegiak

edo kaleak garbitzeko makina

bat diseinatu dute, eta dagoeneko

martxan daukate. Sentsore

batzuen bidez, makinak oztopoak

topatzen ditu, eta oztoporik gabeko

guneak garbitzen ditu. TRIko

ordezkarien esanetan, ez dira garbitzaileak

beharko.

7. Intsektizida garbia

Hirietako intsektuen izurriteei

aurre egiteko, intsektizida ekologikoak

merkaturatuta dauzka

TRIko Cidemco enpresak. Produktu

kimikoak erabili beharrean,

landare hondakinetatik ateratako

substantzietan oinarritzen

dira. Ingurumenaren errespetuan

eta herritarren osasunarekiko

begirunean oinarritutako

proiektu bat da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!