01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jendetza bildu da Gatzaren etxe

aurrean, bizi osoko zigorraren aurka

Herrizaingo Sailaren debekuen eta

Ertzaintzaren jazarpenaren gainetik,

ehunka lagun batu dira Zornotzan

Prozesua elkarrekin abiarazteko deia egin

du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak

Aitziber Laskibar Zornotza

Ia 31 urteko espetxealdiaren ondoren

askatu berri duten Jose

Mari Sagardui Gatza-ri omenaldirik

ezingo zitzaiola egin ohartarazia

zuen Herrizaingo Sailak, Gatza

kaleratu ere egin aurretik. Harrerarik

ere ezingo zitzaiola egin

esan zuen, iragarrita zeuden ekitaldi

guztiak espresuki debekatuta.

Biziarteko zigorraren aurka

antolatutako mobilizazioa ere debekatu

zuten. Baita debeku horien

aurka herritar talde batek Elkartasuna

ez da delitua lelopean

deitu zuen manifestazioa ere. Herritarrek

egin nahi zituzten aldarri

horiek guztiak, ordea, ezin

izan zituzten isilarazi atzo Zornotzan.

Jendetzak egin zion harrera

preso ohiari bere presentziarekin.

Bizi guztiko zigorra salatu, zigorra

luzatu dieten presoei elkartasuna

adierazi eta elkartasuna

ez dela delitua aldarrikatu zuten.

Goizetik hasi zen herria jendez

betetzen. Udaberriko jaia antolatuta

zegoen, eta jai giroa izan zen

nagusi Zornotzako kaleetan. Sagardui

bera ere ibili zen ospakizunean,

eta espetxetik atera bezain

laster agindutako besarkada eta

esker onak herrikideei banan-banan

ematen aritu zen etengabe.

Ondoren, 17:30erako, jendez

lepo bete zen Zelaieta plaza. Gatzaren

etxe aurrean dagoen plaza

Biziarteko zigorrik ez! zioten txartelak

eskuetan zituzten ehunka

eta ehunka lagunek bete zuten.

Geldirik zeuden, preso ohiaren

gurasoen etxera begira. Han zegoen

Gatza, balkoian, txartel bera

eskuetan zuela eta alboan emaztea,

alaba eta gurasoak zituela.

«Gatza, gudari, herria zurekin!»,

oihukatu zuten plazan bildutakoek

etengabe. Preso ohiaren

etxe azpia ertzainez josia zegoen.

Zortzi furgoneta pilatu

ziren, eta ertzainak plazara sartzen

hasi ziren. Jendetzak lurrean

eserita jarraitzen zuten. Ertzainek

zortzi lagun gutxienez lurretik

arrastaka izkina batera

eraman eta identifikatu zituzten,

eta bat ez beste guztiak libre utzi.

Bilboko emakume bat atxilotuta

eraman zuten, eta ordu batzuk

beranduago askatu. Astelehenean

epaiketa azkarra egingo diote.

Tentsio uneak izan ziren eta inguruko

etxebizitzetan hainbat lagun

atera ziren balkoietara eltzeak

kolpatuz protesta egitera.

18:00etan, azken agurra egin zuten

Gatzak eta bere familiak balkoitik,

eta etxera sartu ziren. Protestariak

ere plazatik mugitzen

hasi ziren, baina erabat joan gabe.

Minutu batzuk geroago, preso

ohia kalera atera zen, eta jende artean

igaro zuen plaza agur eta besarkada

artean, jendetza atzetik

txalo eginaz segika zuela. Auto

batean sartuta joan zen.

Presoak, prozesuan eragitera

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

ere Zornotzan egon zen atzo.

Egitekoa zen ekitaldian irakurtzeko

gutuna prest zuen, eta, ekitaldirik

egin ez zen arren, helarazi

zuen mezua. Gatzaren tinkotasunarekiko

miresmena plazaratu,

eta, euskal presoen izaeraren eredutzat

jarri zuten: «Euskal Herriaren

aurkako inposizio politikoaren

pean aplikatzen diguten

espetxe politika hiltzaile honen

porrota ageri-agerian utzi dugu».

Espetxeetan Euskal Herriaren

aldeko «borrokan jarraitzeko

prest» daudela ohartarazi du kolektiboak;

«borrokari lotuak garelako,

gurean jarrera pertsonalak

edo damuketa politikoak tokirik

ez duelako; gure bizi osorako

benetako zigor preziatua Euskal

Estatuarenganako konpromiso

zintzoa baita». Hortaz, konponbide

prozesua bultzatzeko nahia

azaldu du. «Askatasuna ekarri

behar duen demokraziarako prozesuari

hauspoa emanen diogu».

Duela hiru egun arte kolektiboko

kide izan duten Gatzari eskatu

diote mezua zabaltzeko: «Herritarrei

esaiezu bizi osorako espetxe

zigorra edota politika krudel

guztien gainetik, kolektibo honek

eutsi egingo duela; eragin egingo

dugula gure herri honek demokraziarako

bidea egin eta Euskal

Estatuak ametsetik errealitatera

jauzia eman dezan». Hartarako,

kanpokoen zein barrukoen elkarlana

aldarrikatu du: «Elkarrekin

egin dezagun indar prozesu demokratiko

bati abia emateko, demokraziarako

bidea egiteko, injerentziarik

gabe, gure herri honen

etorkizuna geurea izan dadin».

Gatzaren etxe aurrean batutako herritarrak eta ertzainak, aurrez aurre. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

EPPK-k «borondate fermua»

azaldu du prozesu demokratikorako

Mikel Ibañez

Espainiaren «espetxe

politika ankerrak» hil

duela salatu du euskal

presoen kolektiboak

Oihana Elduaien

Prozesu demokratikoa eraikitzea

da orain lehentasuna, EPPK Euskal

Preso Politikoen Kolektiboaren

irudiko. Lan horretan «lehen

lerroan» izango dela jakinarazi

du, BERRIAra igorritako agiri batean,

eta hura burura eramateko

«borondate fermua» duela dio.

«Prozesu hori eraikitzeko ezinbestekoa

dugu herritar ororen aktibazio

eta parte hartzea. Ezeren

eta inoren zain gelditu gabe, inori

begira egon gabe. Guk, Euskal

Herritarrok eta Euskal Herriko

eragileok dugu prozesu Demokratikoa

eraikitzeko erantzukizuna.

Gure eskuetan dago prozesu

hori bururaino eraman eta

gure herriaren askatasuna ahalbidetuko

duen markoa gureganatzea».

Mikel Ibañez euskal preso politiko

ohia «Espainiako estatuak

hil» duela salatzeko oharra kale-

ratu du EPPK-k, eta hain justu,

Ibañez «heriotzaraino eramateko»

arrazoia horixe dela diote:

«Konpromiso horri tinko eustea».

Ibañez ez dela arrazoi naturalengatik

hil ohartarazi du EPPKk:

«[Espainiak] Euskal Preso Politikoon

kontra aplikatzen dituen

gerra neurriek hil dute Mikel».

«Espainiako estatuak indarrean

duen espetxe politika krudel zein

ankerrak eraman du Mikel heriotzaraino.

Urteetako jazarpenak

eta bere gain estatuek deskargatu

duten errepresio bortitzak eragin

du Mikelen heriotza», dio. Ibañez

ez ezik EPPK-ko beste 22 kide

ere «Espainia eta Frantziako estatuek

indarrean duten Euskal Preso

Politikoen kontrako kartzela

politika kriminalak» hil dituela

salatu du.

«Duintasuna»

«Jarrera koldarra, ankerra eta

krudela» izatea egotzi dio EPPK-k

Espainiari, baina, horren aurrean

Ibañezek izandako jarrera goraipatu

du: «Mikel kidearen duintasuna

azpimarratu nahi du

gaurkoan EPPK-k. Bere bizia hari

batetik zintzilik edukita ere, ‘irtenbide

indibidualizatuari’, damuketari

alegia, uko egin eta

2011ko apirilaren 17a, igandea berria 7

Euskal Herria ‹ Harian

duintasunez eta osotasunez Euskal

Herriaren askapenaren aldeko

borrokari eutsi zion gogor.

Gora zu Mikel!». Izan ere, Ibañez

gaixo zegoela jakindakoan, egoera

erraztu beharrean, «jazarpena

estutu eta presioa areagotu» zizkiotela

salatu du. «Euskal Preso

politikooi muturreko bizi baldintzak

inposatu eta, baldintza

hauek ‘arintzeko’ eskaintzarekin

gure damuketa eskatzen duen politika

ere aplikatu zioten».

EPPK-ren ustez, jarrera horrekin

Espainiako Estatuak argi utzi

zuen presoak «tresna gisara» erabili

nahi dituztela; «Euskal Preso

Politikoak gure herriaren ukazioa

betikotu eta aterabide demokratikoa

ekarriko duen eszenatoki

demokratikoa ekiditeko».

Nolanahi ere, EPPK-k «Euskal

Herriaren askatasunaren aldeko

bidean tinko» jarraituko duela azpimarratu

du. «Gure herriaren aitortza

eta bere etorkizuna erabakitzeko

eskubidean, lurraldetasuna

eta autodeterminazioaren

aitortzaren bidean gogor eta tinko

jardungo dugu. Horiek dira

hain zuzen ere gure herrian amnistia

eta bakea, justizian oinarritutako

bakea, eraikitzeko ezinbesteko

premisak».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!