01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko apirilaren 17a • Egitura

nek izan dute lehentasuna. Estrategia

horren zutabe nagusietako

bat Fed Erreserba Federalaren

magia izan da.

2009ko martxotik iazko ekainera,

bere diru politika oldarkorraren

bitartez, bankuen zor toxikoa

zein AEBetako altxor bonuak erosi

zituen Fedek, 2,1 bilioi dolar

guztira. Arintze kuantitatibo

Aberatsenei zergak

murriztea eta Medicare

pribatizatzea proposatu

dute errepublikanoek

Zorraren gaineko muga

ez handitzeak «ondorio

apokaliptikoak» izango

dituela dio Etxe Zuriak

(edo QE quantitative easing) deritzon

neurri horren bitartez, faktikoki,

dirua sortzen ari zen. Iazko

azaroan, berriro 600.000 milioi dolar

adina zor publiko erosiko zuela

iragarri zuen. Bigarren magia

ukitua komunikabideek QE2 formularekin

laburtu dute. Haatik,

ekainean amaituko da, eta orduan,

zer gertatuko da?

Lehen mugimendu tektonikoak

zor merkatuetan nabaritu dira.

Pimcok, munduko bonu inbertitzaile

handienak, martxoan ira-

garri zuen ez duela egun zentimo

bat bera ere inbertituko epe luzeko

altxor tituluetan. Iazko ekainetik

174.000 milioi dolar saldu ditu.

Egun, zor merkatuetan AEBetako

bonuen %30 atzerriko herrialdeek

erosten dituzte, Txinak eta

Japoniak batik bat, eta beste %70,

Erreserba Federalak. Zer gertatuko

da Fedek diru hori erosteari uzten

dionean? Hori da zalantza nagusia.

Pimcok ez du iragartzen

hondamendirik. Inbertitzaileek

zorra erosten jarraituko dutela

uste du, baina interes tasa handiagoan.

Europako hainbat herrialdek

jasan duten gurpil zoroan sar daiteke

herrialdea. Ia ziurrenik, presio

hori ez da iritsiko Irlanda, Grezia

edo Portugalen mailara, baina

kontuan hartu behar da AEBen

zorraren tamaina. Obamak, kasu,

iragarri du zorra handitzen jarraituz

gero hamarkada amaieran interes

tasetan soilik «ia bilioi bat

dolar» ordaindu beharko dituztela.

NDFk, berriz, ohartarazi dio

zorra handitzeak «ondorio nabarmenak»

dituela AEBentzat zein

«munduko gainontzeko herrialdeentzat»

ere.

Hala, Europan bezala, austeritatearen

aldeko haizeak AEBetara

ere iritsi dira. 2012ko hauteskunde

kanpainara bitartean, finantza

publikoak onbideratzea

bataila politikoaren erdigunean

jarri da. Errepublikanoek zein demokratek,

azkenik, beren kartak

erakutsi dituzte.

Errepublikanoen plana

Defizitak ez zuela inporta hamarkada

batez aldarrikatu ostean,

defizita errotik murrizteko proposamen

bat aurkeztu zuten aurreko

astean errepublikanoek: Prosperitaterako

bidea izeneko plan

fiskala. Kongresuko Aurrekontu

Batzordeko presidente Paul Ryan

da sustatzailea —presidentegai

izateko lasterketan sartuko dela

ematen du—. Haren iritziz, Obamaren

gaitasunik ezak «praxi politikoaren

historiaren atal ezin

txarragoen artean» jartzen du.

Ironiaz, baina, zorra murrizteko

errepublikanoen errezeta nagusiak

gastu murrizketa itzelak

dira… eta zergak jaistea. Besteak

beste, enpresei eta errenta handiko

herritarrei zergak jaistea proposatzen

du Ryanek, aberatsenen

zerga presioa 1931ko mailan utzita.

Zerga Politikako Zentroak kalkulatu

du zerga murrizketok 2,9

bilioi dolarreko kostua izango dutela.

Sakrifizioak, ondorioz, klase

apalenek eta ertainek egitea nahi

dute. Medicaid errenta txikiko herritarrentzako

programa publikoan

700.000 milioi dolarren murrizketak

egitea eta Medicare 65

urtetik gorakoentzako osasun

programa publikoa pribatizatzea

proposatzen dute —gobernuaren

ekarpenak 6.097 dolarretan izoztuz

eta gainontzeko kostua onuradunen

gain utziz—.

CEPR Azterketa Politiko eta

Ekonomikorako Zentroak ondorioztatu

du, batetik, hamarkada

batzuen buruan «65 urtetik gorako

herritar gehienek» ezingo lioketela

ordainketari aurre egin;

hots, osasun zerbitzurik gabe gera

daitezke; bestetik, aseguru

etxeek eta osasun hornitzaileek

aterako diote etekina planari.

Obamaren erantzuna

Plan hori ikusita, Obamaren

erantzuna aste honetan etorri da.

Asteazkenean, George Washington

unibertsitatean, hamabi urtetan

lau bilioi dolar aurrezteko proposamena

aurkeztu zuen. Lehenik

eta behin, esanguratsua bada

defizita murriztea ezinbesteko

ikusten duela: «Defizita ez ukitzea

ez da aukera bat. Gure zorra

hainbeste handitu da, non gure

ekonomiari kalte egin diezaiokeen,

ez badugu orain gure etxeko finantzak

txukuntzeko lana hasten».

Era berean, irmo salatu du

errepublikanoen egitasmoak 50

milioi herritar osasun planik gabe

uztera kondenatzen dituela.

Haren murrizketak «orekatuagoak»

lirateke. Defentsan 400.000

milioi euroko murrizketa egitea

proposatzen du; Medicaid eta Medicarren

kasuetan, gastua «modu

malguagoan» murriztea nahi du,

baina eredua pribatizatu gabe.

Gainera, Obamak urtean 250.000

eurotik gora irabazten dutenei

Bushek ezarritako zerga murrizketak

amaitzea proposatzen du

(2012ra arte luzatzea hitzartu

zuen 2009an errepublikanoekin).

Oraingoz errepublikanoek hartu

dute abantaila, batetik Obamak

defizita murriztu beharra

barneratu duelako eta bestetik

aurtengo aurrekontuetan 38.000

milioi gastua onartu duelako. Baina

hauteskundetaraino urte eta

erdiko bide luzea geratzen zaie,

eta bitartean hamaika gauza gerta

liteke.

Hurrengo atala maiatzean etorriko

da. Kongresuan, gehienez

14,6 bilioi dolarreko zorra egiteko

muga gainditzea aztertuko dute.

Errepublikanoek, gehiengoa izaki,

Obamari presio handiagoa

egin eta euren planak inposatzeko

baliatu nahi dute aukera. Etxe

Zuriak jada ohartarazi du ez bada

aurrera ateratzen zorraren ordainketa

etengo duela eta «ondorio

apokaliptikoak» izango dituela.

Errepublikanoak ondorio horien

jakitun dira, eta 50 urteren

buruan muga hori 74 aldiz igo dela

jakinda, nekez beteko dute mehatxua,

kontrako botoak arerio politikoaz

gain herrialdea bera eramango

lukeelako aurretik. Mehatxua

proposatze hutsak erakusten

du noraino iristen den Etxe

Zurira iristeko grina. Hala ere, askoz

gehiago dago jokoan. Izan ere,

Feden magia bukatzear den honetan,

AEBetako zor tituluak erloju

bonba bihur daitezke.

Joxerra Senar

CEPR Azterketa Politiko eta Ekonomikorako

Zentroaren ikerketa

baten arabera, errepublikanoen

plana aurrera ateraz gero, 65 urtetik

gorako herritar gehienak osasun

zerbitzua ordaindu ezinda gera

daitezke. Mark Weisbrot CEPRko

zuzendariordeak gogor kritikatu

du plan hori, baina Obamak

berak defizita murriztu nahi izatea

okerra dela dio.

G Martxoan Pimco funtseko buruzagi

BIll Grossek iragarri zuen AEBetako

altxor bonuen interes tasak igotzera

doazela. Estatu Batuak sar al

daitezke zorraren gurpil zoroan, Europako

herrialde batzuei gertatu

zaien modu berean?

E Ez, Estatu Batuak ez dira eroriko

zorraren gurpil zoroan, inflazioa

nahikoa apal dagoelako eta

ekonomia suspertu bitartean behar

adina arintze kuantitatibo

egin dezakeelako. Banku zentralak

zorra erosten duenean, ez dio

zorraren edo interesen zama gobernuari

igortzen. Eta, jakina, ordainketen

balantzean —hots, herrialde

baten eta bestearen artean

egiten diren diru harremanak—

ez da ondoriorik izango, dolarra

baita munduko diru erreserba nagusia.

Ondorioz, Estatu Batuak

Grezia bihurtzeko beldurrok zentzugabeak

dira.

G Lehia politikoaren hurrengo bataila

zorraren mugaren inguruko botoa

izango da.Etxe Zuriak ohartarazi

du zorraren muga handituko ez balitz

«ondorio apokaliptikoak» lituzkeela.

Uste duzu Obamari presio

handiagoa egiteko erabiliko dutela

gaia errepublikanoek? AEBek zorra

eteteko aukerarik badago?

E Ez. Praktikoki zorra eteteko, ez

dago inongo aukerarik. Alderdiek

zorraren muga igoko dute,

beti bezala.

G Zure iritziz, austeritate neurriak

okerrak al dira, ala, Obamak dioen

moduan, «ezer ez egitea ez da aukera

bat»?

E Bai, okerra da. Susperraldia

ahuldu egingo du eta jende ugariri

kalte handia egingo dio, beharrezkoak

diren gastuak kendu

egingo direlako, hala nola hezkuntzan

edo ingurumenean.

G Errepublikanoek euren kartak

mahai gainean jarri dituzte. Paul

EStatu Batuak 27

Mark Weisbrot ·

CEPRko zuzendariordea

«Estatu Batuak

Grezia bihurtzeko

beldurrak ez du

zentzurik»

Ryanek bultzatutako plan fiskalak

gastu murrizketa handiak proposatu

ditu, bereziki Medicare eta Medicaid

osasun programetan (65 urtetik

gorakoentzako eta errenta txikiko

herritarrentzako planak). Zer ondorio

izango lituzke proposamenak

aurrera ateraz gero?

E Ryanen proposamenaren ondorio

nagusia da errentaren berbanaketa

egiterakoan beste behin

modu nabarmenean herrialdeko

aberatsenen alde jokatzen duela,

pobreentzako eta zaharrentzako

osasun sistema kaskartuz. Ondoriook

Kongresuko Aurrekontu

Bulegoak atera ditu —erakunde

inpartziala da—.

G Asteazkenean,Obamak luzerako

plan bat aurkeztu zuen, eta gastua-

«Austeritate planak

okerrak dira,

susperraldia ahuldu

eta jende askori kalte

egiten dietelako»

«Eskuinak

kapitalizatu du

politikoki haserrea,

baina hori aldatu

egin daiteke»

ren murrizketak eta zerga igoerak

proposatu ditu. Aintzat hartuta

errepublikanoek gehiengoa dutela

Senatuan zein Kongresuan, plan sinesgarria

al da?

E Ez. Arazoa nagusia da plan horrek

onartu egiten duela defizita

murriztu egin behar dela, eta, bitartean,

25 milioi herritar, seitik

bat alegia, langabezian daude,

edo azpienplegatuta, edo lan

mundutik kanporatuta. Horrek

esan nahi du langabezia handiak

denbora luzez iraungo duela.

E Gizarte krisirik izateko arriskurik

ba al dago?

Estatu Batuetan bada sumin populista

bat. Batez ere komunikabide

handiei esker, eskuinak, Tea

Partyk kasu, kapitalizatu du politikoki

haserre hori. Baina hori aldatu

egin daiteke. Edozein modutan,

hurrengo hauteskunde zikloa

oso ezegonkorra izango da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!