01.12.2012 Views

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

BERRIA, 2011-04 - Wikispaces

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2011ko apirilaren 17a • Egitura

Adi datuari

%1,3

pKrisirik ez armagintzan.

Suediako SIPRI institutuak

emandako datuen arabera,

gastu militarra 1,13 bilioi eurokoa

izan zen iaz, aurreko urtean

baino %1,3 handiagoa.

Igoeraren zatirik handiena

AEBei dagokie, hark egiten

duelako gastu militarraren

%43. Portzentualki, ordea,

Hego Amerikan igo da gehien

%5,8, hain zuzen ere. Europan

%2,8 gutxitu da.

5.600

%9

Aste honetan entzunak

pZerga bilketa behera. Rover

auziari esker iaz izandako diru

sarrera gehigarriak aurtengo

zerga bilketarenak desitxuratzen

ari dira. Urteko lehen hiru

hilabeteotan iaz baino %9,1

gutxiago bildu dute Arabako,

Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek.

Rover efektua kenduta,

bilketa %1,5 baizik ez da

igo; datu kezkagsarria, urte

osorako %6ko handitzea espero

baitzuten aldundiek.

44

pPobre gehiago. Elikagaien

prezioa %36 handitu da azken

urtean, eta horren ondorioz

44 milioi lagun pobrezia

gorrian erori dira iazko ekainaz

geroztik. Munduko Bankuak

ohartarazi du hurrengo hilabeteotan

janaria beste %10

garestitzen bada beste hamar

milioi lagunek arazo larriak

izango dituztela elikatzeko.

Guztira, 1.200 milioi bizi

dira pobrezia mailatik behera.

pTelefonicaren mozketak. Iaz Espainiako enpresa batek inoizko irabazirik handienak izan arren

—10.167 milioi euro—, Hego Euskal Herrian eta Espainian dituen bost langiletik bat kalera botatzeko

asmoa azaldu du Telefonicak. Hegoaldean 1.700 langileren bueltan ditu telefono konpainiak

eta, hortaz, ehunka batzuren lanpostuak arriskuan daude. 5.600 orotara, UGTk kalkulatu

duenez. Irabaziak atzerriko inbertsioei esker handitzen dituela argudiatu du Telefonicak, baina

ondoeza eragin dio Espainiako Gobernuari berari. Irudian, Cesar Alierta Telefonicako burua.

«Euskal herritarra

izanda, [opor fiskalen

auzian] zorrotzago

izatera behartuta nago»

MANUEL ALMUNIA

Europako Batzordeko Lehiarako komisarioa

«Petrolioaren salneurria

duela 40 urtekoarekin

alderatuz gero, gaurko

prezioa oso logikoa da»

MASUD MIRKAZEMI

Irango Petrolio ministroa

«Euskadin jarraitzen

dugu pentsatzen

berrikuntza besteek

egin behar dutela»

GUILLERMO ULAZIA

Innobasqueko presidentea

Kaka eta

ketchupa

Asteari so

Joseba Barandiaran

Nire lagun

Normyk dio norberak

jan dezakeen

kaka kopurua,

gehitzen

zaion ketchup kopuruaren araberakoa

dela. Esaldiak, bistan da,

badu egiatik.

Zenbaitetan, ketchupa agortu

egiten da eta kaka ugaldu. Enpresa

batek porrot egiten duenean,

erantzukizun mugatua sartzen

da jokoan eta, ketchupa eta kaka

hartzekodunen artean banatzen

da, hartzekodunen arteko lehentasunen

arabera: dagoen ketchupa

dago, ezta euro bat gehiago

ere.

Porrot egiten dutenak estatuak

direnean, aldiz, baten ketchupa

bestearen kaka bihurtu

ohi da eta, negoziaketen bidez,

kontuak orekatzen saiatu beharra

dago. Argentinak porrot egin

zuenean (2001ean haren parlamentuak

txaloz hartutako erabakia,)

esaterako, atzerriko hartzekodunekin

horrelako negoziazio

bat izan zen. Zorraren zein portzentaje

itzuliko den negoziatzen

da (alegia, zein portzentaje ez den

itzuliko), eta urliaren ketchupkaka

proportzioa sandiaren

kaka-ketchup proportzioaren

osagarria da. Negoziaketotan estatuko

gobernua present egon

ohi da, pastela sortzen lagundu

duen heinean.

Egunotan, bestelako kasu ba-

Islandiarrek

arrazoi dute

proportzio batean:

ez dira erantzule

(bakar); baina ezta

erabat errugabe

ere.

Hitz bitan 25

ten lekuko gara. Islandiako bankuen

porrotak (eta ondorioz, estatuarenak),

ketchup urriko pastela

laga zien Erresuma Batuari

eta Holandari. Eta 4.000 milioiren

ekarpena egin zuten, euren herrikideek

irentsi beharreko kaka

pastel islandiarra murrizte aldera.

Orain, ordea, Islandiari eskatzen

dizkiote kontuak, pastel

hura sortzen egindako «lanagatik».

Gauza da Islandiako herritarrek

ez dutela euren bankuek

(eta ondoren estatuak) eragindako

arazoen erantzukizunik sentitzen

eta, hortaz, demokratikoki

(bozketaz) ez dute inoren pastelik

ordaindu nahi. Euren gobernuak,

ordea, Islandiako bankuak

gainbegiratzeko garaian egin

zuen kale eta, nolabait, badaki

ketchup pixkat eman beharko

liekeela beste gobernuei, nazioartean

sinesgarritasun minimoa

mantentzeko. Baina herritarrek

(300.000 doi, arabarrak beste), ez

dute ketchup hori euren bizkar

ematerik gura, eta ez dute euren

etorkizuna hipotekatu gura, zer

eta irlako bankariek eragin zuloaren

estaltzeko. Bidezkoa al da?

Demagun autobus gidari mozkor

batek (Islandiako banka) bidaian

garamatzala; autobusa (Islandiako

ekonomia) ziztu bizian

doa, hara eta hona (ketchup ugariz).

Guk susmoa dugu gidariaren

jardun arraroaz (noiznahi asteburu

pasa Londresera joatea

ahalbidetzen digu kasu), baina,

tira, ez gara autobus gidari (bankari

edo gainbegirale), eta, gainera,

presa dugu (aberats izatea

gustatzen zaigu, ohikoan arrantzale

arrunt izandakook). Ketchupa

goxoa da, eta kaka arrastorik

ez dago; edo badago, ez dugu

aipatu ere egin nahi, zer gerta

ere.

Bat-batean, baina, gidariak istripua

eragiten du, mozkor-morkor

eginda dagoela ikusten da,

asegururik ez zuela, eta beste.

Kalte latzak eragin ditu(gu) eta,

geu autobusean gindoazenez,

ketchup eske hasten zaizkigu.

Argudiatu dezakegu ez genekiela

ezer, gidabaimenik ez dugula, ez

garela ohartu autobusaren abiadaz,

eta abar. Errua gidariarena,

poliziarena edo autobus egilearena

izango dela. Ez eurena. Nolabait,

hori da Islandiako herritarrek

egiten dutena. Eta arrazoi

dute proportzio batean; ez dira

erantzule (bakar); baina ezta erabat

errugabe ere: autobusean

zihoazen eta ziztu bizi bizian. Ketchup

soileko garaiak joan zaizkie;

gehiengoak aitortu nahi edo

ez. Orain, negoziazioa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!